Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurkikundeak 60ko hamarkadan izan ziren atentatu separatisten beldurra susper dezakeela dio egunkariak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 21. orr.
Gaur egun edozein egiaztapen, aurkikunde edo teknikak, baita bitxienak ere, berekin nahi du zientziaren bedeinkapena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.
Espinosak bere aurkikundea aipatu zien eta entzun ere ez zuten egin ia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.
Baina nolaz galarazi pentsatzea, nolaz geldiarazi hitzaren harat-honatak, joan-etorriak eta ustekabeko jolasak eta jokoak, aurkikundeak eta galbideak? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.
Txunditurik utzi ninduen ondorengo aurkikundeak, urte haietako beste faktura batzuk gorderik zeuzkan gutun-zorroak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.