Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurkikuntza iz ezagutzen ez zena aurkitzea, bereziki lurraldeez mintzatuz edo jakintza arloan; aurkitu den gauza bera. ik aurkikunde.

Zintzoki eta gardenki erakutsi dute aurkikuntza albistegi ospetsuenetan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 35. orr.

Angeloren gela aurretik pasatzerakoan, hango anabasa ikusita, begira gelditu nintzen atetik eta orduan ikusi nuen erasotzaileei pozezko oihuak eragin zizkien aurkikuntza.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 252. orr.

Aurkikuntza berriak eginez osatuko da aro hortaz dugun ezagutza, eta behar bada egun batez jakinen dugu gure arbasoak noiz agertu ziren bazter hauetan.  Herria   2001-10-18

Badakizu orduan gai franko aipatu zirela, antropologia, biodinamika, filosofia, pintura eta bistan dena, sortzearen misterioari zegokion azken aurkikuntza hau.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Aurkikuntza hori baino lehen, egunez egun handiagotzen zen errimel orban iluna utzi nuen sofaren besoaren gainean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.

Azken horrekin aurkikuntza itzela egin du Realak; denboraldi bukaeran amaituko zaio kontratua, baina jarraitzeko eskubidea irabazi du partida gutxitan.  Berria - Kirola   2006-04-28

Egongelako atea ireki zuen eskaileretan behera lasterka jaitsi eta gero, bertakoei bere aurkikuntza ikaragarriaren berri emateko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 112. orr.

Komisariara komunikatu zuten aurkikuntza irratiz eta hortik New Harlemera joan zitezela agindu zieten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 176. orr.

Bata, aitzindarien lanen berreskuratze eta aldarrikapena; bestea, literaturak (letrak elkarri josteak) eskaintzen dituen aukeren aurkikuntza eta ikerketa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.

Fionak azken zupada luzea eman dio zigarro bati, aurkikuntzari larregizko inportantziarik aitortu gabe.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 70. orr.

Egia esan, ez nizkion neure buruari formulatzen nire aurkikuntzak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkikuntza bat (15); aurkikuntza baten (8); aurkikuntza berri (3); aurkikuntza berria (3); aurkikuntza berriak (6); aurkikuntza bitxi (3); aurkikuntza egin duten (3); aurkikuntza ez (3); aurkikuntza garrantzitsu (3); aurkikuntza garrantzitsua (4); aurkikuntza garrantzitsuak egin (3); aurkikuntza guztiak (4); aurkikuntza handiak (4); aurkikuntza hau (7); aurkikuntza honek (8); aurkikuntza honen (6); aurkikuntza honi esker (3); aurkikuntza hori (20); aurkikuntza horiek (6); aurkikuntza horrek (12); aurkikuntza horren berri (4); aurkikuntza horri (4); aurkikuntza hura (7); aurkikuntza izan zen (5); aurkikuntza ugari (3)

azken aurkikuntza (4); azken urteotako aurkikuntza (3); baina aurkikuntza (3); baten aurkikuntza (7); bere aurkikuntza (11); beste aurkikuntza (7); bi aurkikuntza (3); buruzko aurkikuntza (3); da aurkikuntza (4); diren aurkikuntza (4); dituzte aurkikuntza (3); du aurkikuntza (7); dute aurkikuntza horren (3); edo aurkikuntza (3); egin dute aurkikuntza (3); egindako aurkikuntza (9); eman dute aurkikuntza (3); ere aurkikuntza (3); izan zen aurkikuntza (3); nire aurkikuntza (7); nuen aurkikuntza (3); sekulako aurkikuntza (3); zuen aurkikuntza (6); zuten aurkikuntza (4)

aurkikuntzak bete (3); aurkikuntzak egin (3); aurkikuntzak egiten (3); bere aurkikuntzak (5); egindako aurkikuntzak (6)

aurkikuntzaren aurrean (3); aurkikuntzaren berri eman (5); aurkikuntzaren gida hariaren (3); aurkikuntzaren jauregiko (3); dute aurkikuntzaren berri (3); guztien aurkikuntzaren gida (4); huts guztien aurkikuntzaren (4); nire aurkikuntzaren (5); zuen aurkikuntzaren berri (3)

aurkikuntzari esker (5)

aurkikuntzen berri (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus