Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorputzarekin atzera egin du, eta titiak erakutsi dizkizu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 88. orr.
Ez diat gehiago horrela segitzen ahal, urrats bat aurrera, bi urrats atzera, ergel bat bezala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.
Atzera begiratu eta Aitor eta Teresa ikusi ditut, oraindik ez diete pasatzen utzi. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.
Atzera eragin nion gurpil-aulkiari, baina horma ikusezin batekin egin zuen talka. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 82. orr.
Aurrera eta atzera begiratzen dut, eta itxura xelebrea eduki behar dudala iruditzen zait. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.
Pasaiako itsas adarraren muturrean dago, atzera egitean mareak lehorrean uzten duen leku batean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.
Baina gauaz manua jin zitzaukun gudua utzi behar ginuela eta etsaia ohartu gabe atzera bideratu ginen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.
XIX. mendearen bukaeratik atzera eta atzera dabil eremuari dagokionez. Berria - Mundua 2004-06-02
Halere, espaloia gurutzatzera zihoala, buelta eman eta atzera dendaren sarrerarako bidea egin zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 131. orr.
Tarteka atzera begiratzen zuen, tarteka niri, eta noski, gertatu behar zuena gertatu zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 88. orr.
1991. urtera egin behar da atzera, kasu hau aztertzeko. Berria - Gaiak 2004-07-09
Eguzkiaren aitzi joanez gero, berriz, denborari buru eginez, atzera gindoazke, "egunak" irabaziz! Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 76. orr.
Gauzak hobeto ulertzeko, ordea, ehun urte egin beharko dugu atzera. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 20. orr.
Hobe da haren inguruan ibiltzea, leku urrunetan, denboran aurrera eta atzera eginez. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 8. orr.
Beste hogei urte atzera egin eta 1944ean kokatu nintzen, Jose Antonio Mujikaren Itzalak baino berrogei urte lehenago. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 173. orr.
Are gehiago: gure atzera-aurreretan, oihuak eta algarak handiagoak izan ziren sartu-irtenean zebilen jende dotorearen artean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 106. orr.
Haur honen ipurdian atzera-aurrera batzuk egin ondoren, aldatu egingo dugu koadroa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.
Makina bat atzera-aurrera egiteko zeuden oraindik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.
Besoak antxumatuta, atzera-aurrera laburrak egiten ditu nire aurrean; urduri jartzen nau. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.
Zaun-lantuka egin du hasieran, atzera-aurrera urdurietan, baina laster hartu du aterperako bidea, usna hemen, usna han. «Bizia lo», 2003 - 150. orr.
Bide asko ibili da harrezkero, egitasmo ugari saiatu dira eta, atzera-aurrera guztien ondoren, lortu da helburua. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 195. orr.
Halako batean, Angelok ukondoetatik oratu zion gizonari eta atzera-aurrera ibili zuen nahiko bortitz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 209. orr.
Han zebilen atzera-aurrera lagun batekin, eta soingainekoaren botoia beheratxo zeukala erakusten zion hark. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 257. orr.
Han atzera-aurrera ibili nintzen, lasai, Mikel ikusiko nuen ziurtasun osoarekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.
Urrats luzeak eginez, atzera-aurrera zebilen gelan zehar, non halako itolarri garratz bat altxarazten baitzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.
Hamar bat lagun atzera-aurrera zebiltzan, batzuk lurrean pankarta bat egiten, beste batzuk oholtzan beste pankarta bat eskegitzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.
Galerian tren blindatu bat zebilen atzera-aurrera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.
Gurasoenak kaleko azoka batean atzera-aurrera ibili eta gero topatu nituen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.
Garai batean, atzera-aurrera ibiliko zen oinez, lasaitzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.
Garai batean, atzera-aurrera ibiliko zen oinez, lasaitzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.
Gurasoenak kaleko azoka batean atzera-aurrera ibili eta gero topatu nituen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.
Jasotzaileak atzera-aurrera ibiltzeko modua daukan sorta haiei: lehiaketetarakoak, diska eta liburuetarakoak, egunkarietarakoak... baldin eta norberak hala erabakita eginak izan badira. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.
Saidek bakarrik utzi nauenetik nire autobusaren inguruan ibili naiz atzera-aurreraka, hurbiltzen ziren gainerako pasaiarien itxurari erreparatuz, eta behingoz abiatzeko momentua noiz helduko ote zen galdetuz neure buruari. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 154. orr.
Haatik, esperantza izpi bat ere banuen, herriaren inguruetan maiatzeko egun haietako jotaldietan eta atzera-aurrerakoetan guretarikoen arteko norbaitek herriraino egiterik eduki izan ote zuen, eta alkateari hango berririk ekarri ote zion. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 131. orr.
Haren zurrunga -hain indartsua non pentsa baitzitekeen, zulagailu batetik gabe, genetikoki manipulatutako makina-erreminta batetik aterea dela, mailu pneumatiko baten eta bulldozer baten sasikumea, atzera-aurrerako zerra baten kromosomekin-, haren burrunba gero eta indartsuagoa, nota bakar batekin igorria izatetik urruti. ETC-literatura, saiakera Isil-mandataria, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2016
Atzera-aurrerako zerra elektrikoak hainbat erabilera ditu, hala nola zurezko piezak, PVCzko hodiak, eta abar moztea. ETC-entziklopedia Zerra, Wikipedia
Atzera begira jartzea nahikoa da bi talde hauen arteko partidek askorako eman dutela ohartzeko. Berria - Kirola 2004-02-14
Patxi Buldain, atzera begiraPatxi Buldain margolari nafarra atzera begira jarri da, eta atzera begira jarriko ditu Iruñeko Gotorlekuko Armen aretora gerturatzen diren ikusleak ere, 77 urteko artista uhartearraren ibilbideari errepasoa egiteko erakusketa zabaldu baitute bertan. Berria - Kultura 2004-08-14
Metodo retrospektiboari esker, hizkuntzalariak atzera begira dezake mendeetan zehar, eta hortaz baliatuz berreraiki, herri batzuek historian sartu baino lehen hitz egiten zituzten hizkuntzak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 270. orr.
Trenean atzera begira joatea bezalakoxea da orain nire bizitza: paisaia, pasatu denean ikusten dut, ez nola sortzen den, nola desagertzen den baizik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 97. orr.
Haiek irten orduko, izeba Julia sartu zen, eta nora ezean bezala zeharkatu zuen gela, astiro, atzera-begira, atzean zerbait balu bezala. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 273. orr.
Ondorioz, geroarenganako izua berez desagertuko da, eta heriotzaren orduan, atzera begira, benetan bizi izan zarela esan ahalko diozu zure buruari. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 136. orr.
-A, bai? - Arantxak atzera begira egin zuen ia bidaia osoa. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 34. orr.
-Aurrerabideari hesiak jartzea, atzera begira bizitzea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.
Cita jaialdiak 1945a eta 1966a arteko Mexikoko zientzia fikzioaren atzera begirakoa antolatu du. Berria - Kultura 2004-09-29
Joan Miroren azken urteotako lanari buruzko atzera begirakoa jarri dute Comon, Italian. Berria - Kultura 2004-03-14
Ez da, beraz, atzera begirako batzar bat soilik. Berria - Harian 2005-09-06
Euskalduna Jauregira iritsi eta atzera begirako gogoetari ekin zioten. Berria - Ekonomia 2004-02-21
Baina atzera begirako ispilutik begira jarraitzen du. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.
Motherwellen atzera begirako erakusketa batean geundela zirudien. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 134. orr.
Horretaz gain berari buruzko atzera begirakoa ere eskainiko dute. Berria - Kultura 2004-07-24
Motherwellen atzera begirako erakusketa batean geundela zirudien. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 134. orr.
Ezin zaizkio aplikatu erdi aroko kulturari ez eta kultura klasikoari ere, ez bada atzera begirako hipotesi baten bidez eta analogia formalen joko edo antzekotasun semantikoen bidez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.
Euskalduna Jauregira iritsi eta atzera begirako gogoetari ekin zioten. Berria - Ekonomia 2004-02-21
Zangoetan dardara apur bat sumatzen nuen; atzera begirako beldurra, noski, eta, aldi berean, harrotasun zozo halako bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 48. orr.
Artistak ez zuen ikararik egin nahi izan, eta ez zuten berriro haren oinek Amerika zapaldu, [...] eta are eta gutxiago bere ospea handiagotu ahala Estatu Batuetako hainbat hiritan antolatu izan ziren museoko atzera begirakoetara. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.
Baina atzera begirako ispilutik begira jarraitzen du. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.
Ez al dira izango atzera begirako berriz biltze bat, horrela zientzia garaikideek euren iraganaz ilusio bat izateko? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 40. orr.
Atzera begiratuko zuen? Zein zen atzetik zetorkion pertsona hura? Bide batez, zelatariak ere ibilaldia eteten zuela sumatu zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.
Historiaren ikuspuntutik, kapitalismo nazionala bere barne-merkatuetara berriz biltzea, atzera begiratuz gero, beharrezko urratsa gertatzen da; urrats hori premiazko pasabidea du kapitalismoak, bere mundu osoan nagusitu behar horretan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.
Ez zuten atzera begiratu. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 12. orr.
Sorbaldaren gainetik atzera begiratu zion neskak eta gorroto handiz esan: Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.
Eta, jiratu eta atzera begiratuz, berriz, Labargane aldeko kale batzuk sumatu. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.
Alde egin zuen Honorék, atzera begiratu gabe. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.
Berehala, atzera begiratu eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela. Elizen arteko biblia Jn 20,14
Orduan zerbaiten bila hasten zarete, atzera begiratzen duzue. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 38. orr.
Orduan, atzera begiratu eta sua zerion gizon bat ikusi zuten: Gaueko izan behar zuen inola ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 196. orr.
Jendearen jakin-minezko galderen beldur, patioa pauso azkarrez zeharkatu, eta kalera irteten naiz, atzera begiratzeke. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.
Atzera begiratu, eta harro nago lortu dudanarekin. Berria - Kirola 2006-03-03
Eta hantxe izango nauzu, isiltasunak mozten, laburragoak egiten, zer uzten dut azken finean, abiatu, zergatik gabe, atzera begiratu gabe, ezer eskuan, argazki erori berriak lez. Berria - Kultura 2006-03-26
Euskaldunok atzera begiratzea maite dugula eta iraganaz harro sentitzen garela esaten zaigu, eta segidan hau eransten da: "xxxx". Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 31. orr.
Neurri batean, lasaitasuna hartu nuen, banekien-eta alferrikakoa zela atzera begiratzea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 169. orr.
Handik banindoan, Charlieren gutuna artean poltsikoan nuela, eta atzera begiratzea bururatu zitzaidan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.
Memoria eta atzera begiratzea. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 8. orr.
Atzera begiratzeak min ematen badu, aurrera begiratu eta kito. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.
Denboran atzera begiratzeak ematen duen zuhurtziarekin, erraza da ebazten, gaur egun, eugenesia-mugimendua inspiratu zuten ideia gehienek ez zutela zentzurik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.
Atzera berriz ikusten badut, ikusi, ttu egingo zioat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 321. orr.
Marinari atzera berriz piztu zaio zalantza: amona beharbada ez da burutik horren ongi egongo. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.
Gero, atzera berriz txabolara zihoala, bere koldarkeria madarikatu zuen behin eta berriro. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 72. orr.
Ibilia atzera berriz desibiltzea da funtsean bertsolariaren teknika hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.
Irratian hasi nintzenean, ez nuen uste atzera berriz irakasle hasiko nintzenik inoiz. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.
Galdua genuen atzera berriz arrastoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Sabeth lo, eta nik jakin ez begiak atzera berriz inoiz zabalduko ote zituen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.
Nik asmo sendoa nuen uda pasatu eta atzera berriz Bartzelonara itzultzekoa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 52. orr.
Horrek semea ekarri dio gogora atzera berriz. «Bizia lo», 2003 - 53. orr.
"Haur jaio eta haur bihurtu" esan ohi da, eta bere biziaren arratsalde beranduan haur bihurtzen da pertsona atzera berriz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.
Baina Antiokok ez zituen hartu nahi izan; gainera, aurrez Simoni hitz emandako guztia atzera bota zuen eta beraren kontra jarri. Elizen arteko biblia 1 M 15,27
Herrian gelditzen ziren mutil bakarretakoa zen, eta familiaren pobreziak bere garaian atzera bota arren, azkenean ezin izan zien Manuren enkantuei uko egin. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 19. orr.
Suginak begikeinu alaia egin zidan eta gero palarekin ikatza botatzen hasi zen, lehenbizi atzera botatzen zuen, parrillara, gero erdira zirrizarra, eta azken palakadarekin ikatza parrillaren ertzeraino ailegatu zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
Afari haren perspektibaren aurrean erreakzio adarbikoitz bat somatzen zuen neure baitan: ez zen gertakari neutroa, erakarri eta atzera botatzen ninduen aldi berean, iman bat ipar orratz bati hurbildurik bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.
Nik azalpenekin segitu nuen, baina zinemak eta zinismoak ezin bat egin nonbait, eta atzera bota zidan ideia. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 148. orr.
Ba al dago ikusezin izatea baino harrokeria handiagorik? - galdegin zuen eta eskuekin laztantzen zuen ile adatsa atzera bota zuen, estalki lodi baten gisan bizkarrean zabalduz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 68. orr.
Iturgaitzi jarritako salaketa atzera bota du Gorenak. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Gero, berebiziko borroka hasi zen; kanpokoek ahalegin guztian sartu nahi zuten; barrukoek atzera botatzen zituzten. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 96. orr.
Jesarlekutik paperak jaso eta aterkia atzera bota zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 59. orr.
Burua atzera bota eta, besoak zabalik, neure burua jausten utzi nuen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 18. orr.
San Martin kanalaren hegira iristean, so bat atzera botatzen nuen atzera jarraitzaile sutsuek beren obra zikinari uko egin ziotela kontu errendatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.
Testuak atzera botako zizkidatelako susmoa bainuen, besterik gabe, gutxieneko kalitaterik ezean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 7. orr.
Azkenik, nahiz eta umetan ikusi glandeko larruazala estuegia dela, denborarekin hori zuzendu daiteke, umeak berak pixa egiterakoan edo dutxatzerakoan larruazala atzera botata. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 134. orr.
Bestela... (Eskuineko eskua atzera bota du, abiada hartzeko moduan). Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 131. orr.
Ganbarara eraman nituen eta mandoa ere atzera botatzeko moduko kiratsa zerien!". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 275. orr.
Herio datorrenean, ez din atzera bueltarik izango, eta ez datorrelako ere, hura noiz etorriko bizi behar al dut? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 152. orr.
Derrepentean, ordea, Alexek eskuinetarako bidexka hartu zuenean, atzera bueltarik ez zegoela ohartu zen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 33. orr.
Berandu heldu ziren promesak eta damuak: ja ez zegoen atzera bueltarik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.
Eta orain, horrek atzerabueltarik ez duen honetan, berriro ere sentimenduak nahas-mahas eta borborka ditut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 228. orr.
Mendiaren baldintzak txarrak badira onena atzerabuelta egitea da. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Orain badakizu zeharkatzen den ate bakoitzak ez duela atzera-bueltarik, ezinezko bihurtzen duela gainerako ateak zeharkatzea, aukera bakoitzak bere prezioa duela eta itzulezina dela. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.
Erabakiko dugu, ikusiko duzue, ez dago atzerabueltarik prozesu honetan. Berria - Harian 2005-12-01
Baina, zailtasunak dauden arren, etenik gabeko eta atzera-bueltarik gabeko prozesua da dinamika inperialarena. Berria - Kultura 2004-04-22
Aferak ez zuen gehiago atzera bueltarik: haren eskua ene hankartean pausaturik zegoen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 36. orr.
Beste eredu bat nahi dugu, eta atzera bueltarik ez da. Berria - Harian 2005-05-26
-Habitatak suntsitzea animali eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da; galera horiek atzera bueltarik gabekoak dira, eta ekosistemetan izugarrizko hondaketa dakarte. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.
Uste dut jabetzen nintzela atzera bueltarik gabeko bide batean sartzeko arriskuaz, uste dut konturatzen nintzela gurasoen premia izango nuela aurrera egiteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 144. orr.
Gainera atzera bueltarik gabeko hautua izan zen. Berria - Kultura 2006-02-09
Planeta atzera bueltarik gabeko puntu batera iritsi dela azaldu du bertan. Berria - Gaiak 2006-01-17
Berrogei urte atzera egin eta 60 urtetik gorako 11 bertsolarik irudikatuko dute 60ko hamarkadako bertso giroa. Berria - Kultura 2006-01-24
Badirudi atzera egiten jarraitzen dutela talibanek, eta, oraingoz behintzat, yankiek Iran bakean utziko dutela. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.
Ez du erraza behar laurogei urte atzera egiteak. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.
Nerabetarako zubi ahulean atzera egin zuen atzera ere umezaroko kontuetan babestuz, buruko min haiei aterik ez zabaltzeko, denboraren eta biologiaren aurka alferreko borrokan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 52. orr.
Berriro aurrera jarraitu zenuen nire aldetik eta berriro berehala atzera egin ere: ni dardarka, pozez gainezka, hitz egingo ote zenidan erreguka. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 33. orr.
Hobe da haren inguruan ibiltzea, leku urrunetan, denboran aurrera eta atzera eginez. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 8. orr.
Ia-ia atzetik joatekotan egon da, baina azkenean ez da ausartu: ez luke parera ailegatu eta atzera egin nahi, lotsaz edo beldurrez beterik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.
Pasaiako itsas adarraren muturrean dago, atzera egitean mareak lehorrean uzten duen leku batean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.
Nabala ahurrean ikusi ninduela, izuaren izuaz bezala, Mairosek urrats bat atzera egin zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 204. orr.
Barrabiletaraino sarturik, han barruan sutsu mugitzen denean, eta gero, zakilbururaino atzera eginez, berriro ileetaraino hondoratzen zaigunean! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 186. orr.
Arrazoi horiengatik enpresaburu askok atzera egiten dutela ohartarazi dute txostenean. Berria - Gaiak 2004-09-29
Santxok hori ez dela kristau jator baten jarrera esango dio eta Don Kijotek atzera egingo du bere hasierako asmoak baztertu ondoren. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 129. orr.
Askotan kritikatu dugu irudikapena absolutua eta objektiboa izan daitekeelako ideia hori, eta orain ez dugu atzera egingo puntu honetan, bestela baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.
Dena dela, Bizkaiko apaiz gehienak ez omen ziren iritzi horretakoak, eta Mogelek ere atzera egin zuen, bere inguruan piztutako iskanbila ikusita. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 54. orr.
-Historia laburra agindu dut -hasi zen Golubtxik-, baina ikusten dut hasieran behintzat franko atzera egin behar dudala, eta beraz, arren, eskatzen dizuet pazientzia hartzeko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 19. orr.
Ai, amatxo, atzera egin nuen tentazioaren aurreko izuak jotakoaren gisa, esku baldarrez maleta ireki, hau erantzi, hori erantzi, galtzontziloak erantzi... Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 47. orr.
Aurre egin zieten etsaien gudarosteei eta atzera eragin arerioei. Elizen arteko biblia Jkd 11,3
Koloreak atzera eragiten zidan bereziki. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 164. orr.
Entzule bati ez zaio gustatuko halako bertsolarik daraman belarritakoa eta beste bati atzera eragingo dio beste bertsolari baten trajeak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.
Zuk zeuk ere jaso duzu tratamendu hori berori, eta behin buruan zer edo zer sartzen zaionean, hari atzera eragitea da etxe bat bultzaka eraitsi nahi izatea bezala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 311. orr.
Egutxi agureak kopeta bularren arteko hutsunean bermatzea pentsatu zuen, baina aurpegia hurbildu zuenean, usainak atzera eragin zion. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 70. orr.
Baina ni itsutua nengoen, eta bidean jartzen zizkidatèn oztopo guztiak, atzera eragin beharrean, kitzikagarri gertatzen zitzaizkidan, aurrera eta aurrera egiteko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.
Arrainaren usainak atzera eragin zion demonioari eta Egiptoko bazterreraino egin zuen ihes. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 119. orr.
Jakin beharko luke, adinak atzera eragin izan balio, ez zatekeela egongo bizi izan dutena bezalako erakarmenik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 62. orr.
Ekitate fikzio batez, ezkontzari indar atzera-eragingarria ematen diote. Oro har, legeak ez dira atzera-eragingarriak. bazuen nolabaiteko esperantza histeria besterik ez izateko, atzera-eragingarria baitzatekeen, hala izatera. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.
Gas Natural enpresak epe jakin batean proiektua aurrera eramateko urratsik egin ezean, lurrak atzera eskuratzeko eskubidea izango luke Sprilurrek, eta Gas Naturalek onartu egin zuen. ETC-prentsa Berria, 2006-08-06
Eta honako gai hauek arautzen ditu: gordailuak, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak, desjabetzeak eta erreprodukzioak. ETC-prentsa Berria, 2007-05-19
Eta etxebizitzak erostea posible denean, eroslehentasun eta atzera-eskuratzeko eskubideak aplika ditzatela (10/2010 Foru Legeko 49. artikulua). ETC-prentsa Argia, 2016-12-04
IV. tituluan, atzera-eskuratzeko eskubideari eta lehenespenez eskuratzeko beste eskubideei buruzko kontuak barneratu dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Foru Lege Zibilak, (Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005
V. kapitulua museoetako funtsei buruzkoa da, eta gai hauek arautzen ditu: gordailatzeak, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak, desjabetzeak, erreprodukzioak eta zaharberritzeak. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskadiko Museoei buruzko Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2006
Horrela, beste nazio batzuen ereduari ekinez, jabe mugakideei atzera-eskuratzeko eskubidea eman zitzaien, euren ondoko lurrak bi hektareakoak edo txikiagoak zirenean. ETC-zientzia, zuzenbidea Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007
Pisu edo lokala besterentzen bada, gainerako pisu edo lokalen jabeek, titulu horren bidez bakarrik, ez dute eroslehentasun - eskubiderik izango, ezta atzera-eskuratzeko eskubiderik ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Kode Zibila, , IVAP/IZO, 2007
Horrela, beste nazio batzuen ereduari ekinez, jabe mugakideei atzera-eskuratzeko eskubidea eman zitzaien, euren ondoko lurrak bi hektareakoak edo txikiagoak zirenean. ETC-zientzia, zuzenbidea Kode Zibila: aurrekariak, , IVAP/IZO, 2007
Inguruko ontzietako bela zuriek, berriz, mugimendu bateratua sortzen zuten, atzera eta aurrera astiroan, ilargi zilartsuaren aurrez aurre, jainkoren baten idoloa gurtzen ari ziren dantzari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.
Jendea atzera eta aurrera pasatzen zen haien konpartimentuko ate ondotik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.
Espaloian gero eta jende gehiago zegoen; makina bat gizon eta emakume esnatu eta atzera eta aurrera zebilen salgaien artean, batekin topo, bestearekin solas, hango hari deika. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Bera lanean jarduna zen, neskatilatatik: aitari laguntzen ibilia zen, herri txiki bateko denda batean enplegatua, eta orduan ere Turinen barrena atzera eta aurrera ibiltzen zen bizikletaz, mandatari eta ordain-agiri biltzaile. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.
Horrela, egunean zehar umearen buruan atzera eta aurrera ibili diren pentsamenduak leku egokian jartzen dituzte, eta hurrengo goizean gogoeta guztiak ordenatuta egongo dira. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 30. orr.
Behingoz bakarrik, tristetxoa iruditu zaidan hirian atzera eta aurrera ibili naiz, harik eta Hard Rock jatetxe horietako bat topatu dudan arte. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 96. orr.
Bitartean autobusez ibili ginen biok udazkenean, atzera eta aurrera, elkar ikusteko. Aitor Arana «Onan», 2000 - 108. orr.
Nire ahoa atzera eta aurrera zebilen erritmikoki. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 25. orr.
Zelaatzea ukitu gabe airean pasa dik, eta zebra bat balitz baino ere arinago zeramak bere Jak-moxala; eta ez zaizkiok atzera gelditzen bere neskameak; haizea bezala zihoazek denak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.
Adierazpenetan eta harropuzkerietan ez da atzera gelditzen. Berria - Kirola 2004-06-30
Ondo trebatu nintzen kalean, eta tailerretan ere denek zekiten ez nintzela atzera geratzekoa. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 192. orr.
Kartzeleroak ez du atzera geratu nahi nonbait eta parean jarri zaigu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 173. orr.
Atzera-martxa sartu, eta egin genituen atzera ehun metroak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.
Autoa atzera martxan itzuli zen senide eta lagunengana, eta hilerrira abiatu ziren. Berria - Harian 2006-03-05
"Honek atzera-puntada bat behar du?", edo beste edozein gairi buruz: "Badakizu zuk ihes egin zenuen egunean ama batek hirukiak izan zituela ospitalean?". ETC-literatura, saiakera Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009
Postalean hari zuriarekin jositako argazkia dago, josteko makinarekin atzera-puntada zehatzak erabiliz. ETC-literatura, saiakera Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010
Bilboko kaleetatik paseatzen zebilenean eta horren ondorioz izkinetan mahukak eta eskoteak ikusten zituela, zapi muturrak teilatu artean, espaloietan gaindi atzera-puntadaz eta albainuz betetako gainazalak. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Oheari atzera-puntada zarratuz josita gelditu balitz lez. ETC-literatura, saiakera Mamuak, Ana Urkiza, Elkar, 2014
Prakek atzera-puntadaz egin marrak zeuzkaten. ETC-literatura, saiakera Odola oroi, Pablo Antoñana (Luis María Larrañaga), Pamiela, 2018
Duela dozenaka urte idatzitakoa gogoan izan dut oraingoan ere: Atzera puntada: puntada berria emateko iragan puntadaren zuloan sartu jostorratza". ETC-prentsa Berria, 2008-11-26
Ilbindu-k josi esan nahi du, eta trespunte-k, berriz, eule lanean atzera puntada bat ematea. ETC-prentsa Berria, 2012-04-10
Lehenik, zetazko paper batean egiten dut eredua, gero, txapel gainean jarri, eta atzera puntada bat emateko. ETC-prentsa Berria, 2017-12-02
Atzetik, zubietarrek eramandako ponyak joan ziren, eta, zertxobait atzerago hamar bat haur pankarta bati eusten: Ingurugiro garbi batengatik leloa irakur zitekeen, marrazki batzuekin apainduta. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Aitzitik, hango azken lurmuturra karrakaren txopa baino atzerago utzi ostean lema istriborrera osorik sartuz branka ababorrera zehatz artezturik, hegoaldera jo genuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.
Ingurune menditsua gero eta atzerago utzirik, zikoinak aise eta eroso egiten du Gaztelan aurrera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 86. orr.
Orrialde batzuk atzerago gosaltzeko puntuan utzia genuen erradiologoarengana itzuliko gara orain. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.
Beroki lodi batean bildutako andre baten atzean ikusi du, lerro pare bat atzerago jarrita. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 97. orr.
Gödel pixka bat atzerago gelditu zen, gainontzekoak urduritasunez aztertuz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.
Metroan, Josebak eta Gregoryk hartu zutena baino bagoi bat atzerago jarri zen eta geltoki bakoitzean ate ertzetik egiten zuen jaisten zirenen zelata. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 164. orr.
2 (denborazko testuinguruetan) Aspaldiko itsasontzi bat zen, banderarik gabea, mende bat atzerago espainiarrek Ameriketarainoko bidaian erabili izan zuten haien tankerakoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 55. orr.
Andoni etorri zen erredakziora, aste batzuk atzerago, eta ikastaro baten berri eman zidan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 120. orr.
Orobat, zenbat eta atzerago egin historian, orduan eta hobeto ulertu ahal izango dugu gure jokabide sexualen ereduen bilakaera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 263. orr.
Eta gero komunikazio bulegora pozik sartu, aulkia aurrekoz atzera jarrita eseri eta esan zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 81. orr.
-Elizkizun batean, omenaldi batean, agurra egiterako orduan... nahi beste astia izango du bertsoa aurrekoz atzera eta atzekoz aurrera pentsatzeko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.
Ezin ahaztu, alabaina, hizkuntz unitate bat osatzen duten elementuak beste hurrenkera batean ordenatzeko eskueran ditugun aukeretako bat baino ez dela aurrekoz atzera zegoena atzekoz aurrera jartzea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 116. orr.
Ordu laurden eztabaidan eman dugu koadrilakook, ez atzera eta ez aurrera. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 141. orr.
Atean gelditu nintzen, ez aurrera ez atzera, ez nekien-eta zer egin zer esan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 138. orr.
Esaldi baten erdian nengoen, ez aurrera eta ez atzera, eta gizon horrek jarraipena xuxurlatu zidan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 56. orr.
Eta pauso bat eman gabe, ez atzera ez aurrera, han bertatik hasten zen kantuan gaia entzun eta berehala. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 33. orr.
Artean Kakanarru izaten jarraitzen nuen, ez aurrera eta ez atzera, eta haiek beren kasa hazten ari ziren, nigandik urrun. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.
Ezin du ez atzera eta ez aurrera jo. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.
Alde batetik, pentsatu zuen, ez zitzaion asko axola, ikusten baitzuen kasu hartan ez atzera eta ez aurrera zebilela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.
atzera aurrera ibili (9); atzera aurrera ibiltzen (7); atzera aurrerak (10); atzera aurrerako (10); atzera begira jarri (7); atzera begira jarrita (6); atzera begira jartzen (6); atzera begirako erakusketa (16); atzera begirakoak (7); atzera begirakoan (7); atzera begiratu du (8); atzera begiratu gabe (32); atzera begiratu nahi (7); atzera begiratu nuen (6); atzera begiratu zuen (40); atzera begiratuko (6); atzera begiratuta (19); atzera begiratuz gero (7); atzera begiratzea (13); atzera begiratzean (8); atzera begiratzeko (19); atzera berriro (20); atzera bidali (7); atzera biderik (8); atzera bildu (8); atzera bota ditu (24); atzera bota dituzte (9); atzera bota du (102); atzera bota dute (21); atzera bota izana (16); atzera bota ondoren (8); atzera bota ostean (9); atzera bota zituen (18); atzera bota zituzten (19); atzera bota zuen (153); atzera bota zuten (48); atzera botako (42); atzera botata (12); atzera botatako (8); atzera botatzea erabaki (11); atzera botatzeko eskatu (22); atzera botatzeko eskatzen (6); atzera botatzen badu (7); atzera botaz (9); atzera bueltarik ez (29); atzera bueltarik gabeko (8); atzera bueltarik izan (7); atzera bueltarik izango (6); atzera egin behar (63); atzera egin beharko (7); atzera egin beharra (7); atzera egin beharrean (7); atzera egin du (60); atzera egin duela (8); atzera egin dut (6); atzera egin dute (14); atzera egin dutela (6); atzera egin ez (8); atzera egin gabe (7); atzera egin genuen (6); atzera egin nahi (21); atzera egin nuen (21); atzera egin zuen (165); atzera egin zuten (55); atzera eginarazi (14); atzera eginda (12); atzera eginen (6); atzera eginez gero (11); atzera egingo du (10); atzera eginik (8); atzera egitea da (7); atzera egiteak (7); atzera egitean (6); atzera egiteko eskatu (7); atzera egiten ari (8); atzera egiten du (17); atzera egiten ez (9); atzera egiten zuen (10); atzera egitera (15); atzera egiterik ez (12); atzera eman (11); atzera eragin zion (7); atzera eraman (23); atzera erori (6); atzera eseri (10); atzera eta aurrera (169); atzera eta ez (16); atzera etorri (11); atzera etxera (15); atzera ez aurrera (41); atzera gelditu (11); atzera gelditzen (9); atzera geratu zen (7); atzera geratzen (9); atzera ibili (7); atzera irten (6); atzera itxi (8); atzera itzuli zen (7); atzera itzultzeko (10); atzera itzultzen (13); atzera jiratu (19); atzera jo zuen (7); atzera jo zuten (7); atzera joan zen (9); atzera jotzeko (6); atzera jotzen (6); atzera joz (7); atzera lehengo (11); atzera pauso (7); atzera salto (6); atzera sartu zen (6); atzera utzi (15)
aurrean atzera (9); aurrera atzera (14); aurrera edo atzera (14); aurrera eta atzera (95); aurrera ez atzera (41); aurretik atzera (6); auzitegi gorenak atzera (13); auzitegiak atzera bota (13); azkenean atzera egin (6); babes helegitea atzera (6); baina atzera bota (8); baina atzera egin (23); baina azkenean atzera (6); batean atzera (15); batek atzera bota (7); baten atzera (15); batez atzera (10); batzordeak atzera bota (6); batzuk atzera (17); begirada atzera (6); behar da atzera (9); bera atzera (6); berak atzera (8); berehala atzera (8); berriz atzera (16); bidean atzera egin (6); burua atzera bota (9); buruzko atzera begirako (12); buruzko atzera begirakoa (8); dago atzera bueltarik (12); dela atzera (10); denboran atzera egin (9); dira atzera (25); ditu atzera (11); du atzera bueltarik (17); du atzera egin (7); duela atzera bueltarik (11); dutela atzera (7); duzu atzera (7); egin atzera (10); egin du atzera (13); egin eta atzera (8); egin zituen atzera (7); egin zuen atzera (24); egoerak atzera (7); epaileak atzera bota (6); erabakia atzera bota (12); ere atzera bota (12); ere atzera egin (9); eskaera atzera bota (23); eskaera atzera botatzeko (9); eskaera guztiak atzera (7); eskaerak atzera (7); etengabe atzera (6); ez atzera ez (43); ez da atzera (7); ez dago atzera (23); ez du atzera (41); ez duela atzera (19); ez dugu atzera (7); ez dut atzera (7); ez dute atzera (8); ez nuen atzera (7); ez zegoen atzera (11); ez zuen atzera (27)
gainetik atzera begiratu (6); gehiago atzera (6); genuen atzera (6); gero atzera egin (8); gobernuak atzera (9); gorenak atzera bota (15); guztiak atzera bota (15); haiek atzera (7); handik atzera (7); harryk atzera egin (8); hartan atzera (6); hartu eta atzera (7); hautagaitza atzera (7); heldu eta atzera (10); helegitea atzera bota (29); helegiteak atzera (6); historian atzera (8); honek atzera (6); hori atzera (21); horiek atzera (6); hura atzera (7); ilea atzera (7); inpugnazioa atzera (7); jarritako helegitea atzera (8); jaurlaritzak atzera (7); konstituzionalak atzera bota (6); kontratua atzera (6); legea atzera (8); legebiltzarrak atzera bota (10); lehen atzera (6); mahaiak atzera bota (7); mozioa atzera bota (6); nagusiak atzera (6); naiz atzera (9); nik atzera (12); nintzen atzera (12); nion atzera (6); onartu edo atzera (6); ondoren atzera (7); orain atzera (20); oso atzera (18); osoko zuzenketak atzera (10); pauso atzera (7); pauso bat atzera (15); pixka bat atzera (9); plana atzera (9); proiektua atzera (9); proposamena atzera bota (16); proposamena atzera botatzea (7); proposamena atzera botatzeko (6); prozesuak atzera bueltarik (6); salaketa atzera (8); urrats bat atzera (10); urte atzera egin (8); zebilen atzera (7); zen atzera (60); zion atzera (10); ziren atzera (12); zuela atzera (7); zuen atzera egin (15); zuten atzera (25); zuzenketa atzera (8); zuzenketak atzera bota (13)
askoz atzerago (6); atzerago dago (6); atzerago gelditu (6); atzerago geratu (9); atzerago zegoen (6); baino atzerago (22); gero eta atzerago (6); metro batzuk atzerago (6); pixka bat atzerago (8)