Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorabehera (ETCn 30.949 agerraldi; orobat gora behera ETCn 3.992 agerraldi) 1 iz goranzko eta beheranzko aldaketa; aldaketa.

Emakumeak bere hortz gorabeherarik gabeak erakutsi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.

Ahapeka hitz egiten zuen, gorabeherarik gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.

Pultsuaren gorabeherak, atzo azkar, gaur motel, are motelegi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 231. orr.

Ilargiaren gorabeherekin gustuz aldatzen den horietakoa baita.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Infernuetara erortzean, igoera handi baten esperantza sortzen zaigu, eguneroko bizitzan gorabehera etengabean ohituak gaude eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Petrolioaren prezioaren gorabeherek berehalakoan eragiten diote munduko ekonomia eta finantza-orekari. Zoriaren gorabeherak eta bizitzaren nahigabeak horrela pairaturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Lisak patxadatsu zaintzen zuen andrea, umorean gorabeherarik izan gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

Garuna oxigenorik gabe eta karbono dioxidoz pozoiturik, gorabeherak eta itzalaldiak izaten zituen Virgilen kontzientziak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Hurbiletik edo urrunetik ikustean, erdi-ezkutaturik edo leku eta ikuspegi batetik edo bestetik begiratzean [objektuei] gertatzen zitzaizkien gorabeherak ikasten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Ni ez nintzen konturatu, ordea -harik eta kantaten, Goldberg Bariazioen eta Magnificataren kasetak eraman nizkion arte-, adimen aldetik zituen muga orokorrak gorabehera, Martinek bazuela adimen musikal bat, Bachen musikaren egitura-arauez jabetzeko modukoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Haren zentzumen-sistema, nahiz eta sentiberatasun gutxiegiko eta gehiegiko gorabehera bortitzak izan, egonkorxeago bihurtzen hasi zen.Truke-tasen gorabehera handien ondorioz, salgaien nazioarteko prezioak etengabe aldatzen dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

Markagailuaren gorabeherak: 0-3; 0-8; 0-10; 5-10; 7-10; [...].  Berria - Kirola   2004-12-12

2 kontua, arazoa, gertaera.

Eguneroko bizitzako gorabehera guztietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Eguneroko gorabeherez mintzatzen zen haiekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Gorabehera arrunt samarrei buruz mintzatu ginen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 136. orr.

Erraza da, baita bat amnesikoa ez bada ere, garaiko gorabeheren kontua galtzea, gaixo kronikoentzako erietxeetako pabilioi ahaztuetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Handik bost minutura Peter eta Pim itzuli ziren, elurra baino zuriago, eta gertatu zitzaizkien gorabeherak kontatu zizkiguten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.

Batailaren gorabeheretan luzatzen da gero Laurent liburuan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

Zenbat eta handiagoa delituaren basatikeria eta gorabeheren sinesgaiztasuna, orduan eta txikiagoa testiguen sinesgarritasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.

Azaldu nion, bada, itsasoko gorabeheretan banekiela zer edo zer.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

Luzaro aritu zitzaion hodia marrazten, anatomiako gorabehera guztiak azaltzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Geografiaren eta historiaren gorabeherak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Edozein gorabehera estetikotan gertatu ohi den bezala, Oteizaren aldarria ere polisemikoa zen, interpretazioa askotarikoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Gertatu, ordea, agente baten ekintza ezusteko baten gorabeheran gertatzen da guztia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Hipnositik espasmora pasatu zen minutu baten gorabeheran.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

Kakotx baten gorabehera izango da gehienera ere.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 113. orr.

Egun baten gorabehera ez da ezer, gizona, hartu atseden.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ulertu ezinezko nerbio gorabeherak izaten ditu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Objektuak aztertzen, haien itxura-gorabehera harrigarriak ikasten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Ezin nion pasio bana-banakorik imajinatu, ezin lot nezakeen diru-kezkak edo politika-sestrak edo moda-gorabeherak bezalako arreta mundutiarrekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

Napoleonen aholkulari errimea lege gorabeheretan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

Halako bizi-gorabeherarik oroitzeko nik ez dut hil beharrik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

4 garrantzia.

Euskal Herriaren independentzia txit gorabehera handiko gaia da. Gorabehera handiko kontua ote zen, haien emazteentzat, gizona kulturaren edo folklorearen euskarri izatea?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.

Gorabehera handiko zeregin baterako omen da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 118. orr.

• 5 post (izen sintagma mugatuaren eskuinean) aipatzen dena kontuan hartu gabe edo hala ere.

"Bibliako istorioak", beren erlijiozko balioa gorabehera, folklore bihurtu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Makillajea gorabehera, Ruth Prynnek ezin zuen neke-aurpegia ezkutatu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.

Adina gorabehera aguretua ematen zuen gizon argal bat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.

Euren izen-deiturak gorabehera, ondarrutar peto-petoak dira.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 212. orr.

Labankadak gorabehera, ustezko itsuak ez zuen amore ematen, eta halako batean lepotik heldu zion Gorkari, ezin gogorrago heldu ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Inflexio ziklikoak gorabehera, nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua (%9 1998an, eta %5 1985ean) handituz joango da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Estherrek, Adelak eta Luisek, ordea, [...], ordua gorabehera, aurrera egin dute.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 240. orr.

Data du bere pertsonaia kuttuna, androide bat, bere soraiotasuna gorabehera, gizaki izatearen jakin-mina eta inbidia sentitzen dituena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.

Ni ez nintzen konturatu, ordea [...] adimen aldetik zituen muga orokorrak gorabehera, Martinek bazuela adimen musikal bat, Bachen musikaren egitura-arauez jabetzeko modukoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Natura izenekoa (fisiko kuantikoen natura adibidez, eta berek aitortzen dutenez) lausoa eta zehazgabea da bere baitan, fisikoaren arrazoibideak eta ikuspegiak gorabehera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Gizonaren irudia nahiko iraunkorra da beti, ilearen kolorea bezala, argitasunaren eta islen aldaketak gorabehera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

6 gutxi gorabehera

-Laurogei, gutxi gorabehera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 182. orr.

-Non da, gutxi gorabehera?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Hori esan nion gutxi gorabehera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Gure galaxia gutxi gorabehera segundoko bostehun kilometroko abiaduran mugitzen dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Sei aurpegiko dado batekin egindako 6 milioi jokalditan gutxi gorabehera milioi bat aldiz batekoa agertzea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Mende bateko epean gutxi gorabehera, 1430-1540 urteen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

-Nik, gutxi gorabehera bederen, bazekiat zertan ibiliko naizen, eta zeinekin, eta nola.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 135. orr.

Eta, bestalde, gutxi gorabehera ere ez nekien zenbat denborarako genuen; ezta, zehazkiago, elkarrekin afaltzekoak ote ginen ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.

7 gutxi gorabeherako izlag

Gutxi gorabeherako uniformetasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Ibiltzen hasi berriak gara, baina baditugu oinarriak, eta baita gutxi gorabeherako helburuak ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 223. orr.

Imajinatu marigorringo txiki eta beltz bat eta samuaren gutxi gorabeherako irudia izango duzu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Gutxi gorabeherako itzulpen egokituan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adina gorabehera (4); ahalegin guztiak gorabehera (5); ahalegina gorabehera (4); arazoak gorabehera (4); bat gorabehera (9); bat gutxi gorabehera (5); baten gorabehera (5); batzuk gorabehera (13); beste hainbat gorabehera (4); bizitzako gorabehera (5); gorabehera asko (20); gorabehera asko izan (9); gorabehera askorekin (8); gorabehera askoren (7); gorabehera askoren ondoren (4); gorabehera bat (13); gorabehera batzuen (5); gorabehera batzuk (21); gorabehera batzuk ere (4); gorabehera batzuk izan (5); gorabehera dezente (5); gorabehera gehiegi (4); gorabehera gutxiko (5); gorabehera guztia (9); gorabehera guztiak (24); gorabehera guztiekin (4); gorabehera guztien (10); gorabehera guztien berri (4); gorabehera guztietan (5); gorabehera handiak (46); gorabehera handiak izan (20); gorabehera handiekin (4); gorabehera handiko (15); gorabehera handirik (15); gorabehera handirik gabeko (4); gorabehera politikoak (5); gorabehera txiki (4); gorabehera txikiak (4); gorabehera ugari (12); gorabehera ugari izan (7); gorabeherak gorabehera (7); guti gorabehera (9); gutti gorabehera (4); gutxi gorabehera (623); hainbat gorabehera (13); hainbeste gorabehera (4); hau gorabehera (4); hori gorabehera (14); horiek gorabehera (10); hura gorabehera (8); iritziak gorabehera (5); izandako gorabehera (4); izpirituaren gorabehera (4); zenbait gorabehera (6)

bizitzako gorabeherak (8); bizitzaren gorabeherak (8); burtsaren gorabeherak (4); gorabeherak aipatzen (4); gorabeherak argitzeko (4); gorabeherak azaltzen (8); gorabeherak aztertu (5); gorabeherak bizi (4); gorabeherak ditu (8); gorabeherak egon (4); gorabeherak gorabehera (7); gorabeherak izan (29); gorabeherak izan dira (4); gorabeherak izan ditu (6); gorabeherak izango (4); gorabeherak izaten (8); gorabeherak kontatu (11); gorabeherak kontatzen (23); gorabeherak kontatzen ditu (10); gorabeherarik gabe (13); gorabeherarik gabea (5); gorabeherarik gabeko (8); gorabeherarik izan (6); gorabeheraz betetako (7); gutxi gorabeherako (27); inguruko gorabeherak (16); inolako gorabeherarik (7); izandako gorabeherak (7); markagailuaren gorabeherak (6); markagailuko gorabeherak (30); prezioen gorabeherak (4)

gora behera askorekin (5); gora behera frango (7); gora behera handiak (4); gora beherak aipatu (10); gora beherak dira (4); gora beherak ditu (3); gora beherak iragan (3); gora beheren berri (6); guti gora behera (8); gutti gora behera (13); gutxi gora behera (60); herriko gora behera (3); izpirituaren gora behera (4); jazko gora beherak (9); urteko gora behera (4); urteko gora beherak (38); urteko gora beheren (9); zenbait gora behera (3)

ekonomiaren gora beheretan (5); politikaren gora beheretan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus