Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzerarazi, atzeraraz, atzerarazten du ad atzera eragin, atzeratzera behartu.

Bi eskuekin ere banuen asmoa marka egiteko, baina belauneko lesioak eta alergiak atzerarazi egin didate prestaketa, eta azkenean ez egitea erabaki dugu.  Berria - Kirola   2004-02-28

Argi ikusi zuen aitak ezin zuela semea bere asmoetatik atzerarazi; orduan, dirua berreskuratzera zuzendu zuen bere ahalegin guztia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 747. orr.

-Ez nazazue atzerarazi, Jaunak nire bidaiari bukaera ona eman dionez gero.  Elizen arteko biblia   Has 24,56

Behin alde egiteko erabakia hartuz gero, abiatzea atzeraraziko dion eragozpen handirik ez da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

Honela animalia bakoitza berari dagokion usainak larreratzen du eta pozoin kiratsuak atzerarazten, eta horrelaxe diraute piztien espezieek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus