Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atari 1 iz baserri, eliza eta etxe baten sarbidea, nahiz eraikuntzaren barnean, nahiz kanpoan. ik ataurre, atarte; apiriku.

Bilatu atari bat, zabaldu eta sartu barruan!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 51. orr.

Atari bat hautatu berria nuen, baita, atezaindegi estuko emakumeari egunon erranda, igogailuz aupatu ere bigarren solairuraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Ana nire aldera biratu zen: atari barneko argiak begitara ekarri zidan haren bisaiaren iluna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Anbulantzia atari parean zegoen esperoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

Zutabedun ataria ere egin zuen; hogeita bost metro zen luze eta hamabost zabal.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,6

Honen aurrean zutabedun beste atari bat ere egin zuen, bere aterpe eta guzti.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,6

Apaizen ataria eta beste atari handiagoa egin zituen, bere ate eta guzti; ateak brontzez jantzi zituen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,9

· Atariko oihalak, zutabeak eta oinak, atari-sarrerako oihala, atariko sokak eta hesolak; elkarketa-etxolaren egoitzako zerbitzurako tresna guztiak.  Elizen arteko biblia   Ir 39,40

Atariko oihalak zutabe eta oinekin, atari-sarrerako oihala.  Elizen arteko biblia   Ir 35,17

Testuaren muina laburbiltzen zuten bortz atari-lerro ortodoxoak goian utzirik, kurtsoreari beheiti eginarazi nion pantaila berde minean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

Artean eguerdia izanagatik, puta dezente zegoen atari eta kale-kantoietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Atari hartatik bertatik sartu ginen etxe barrura, zaindarien begirada ernearen pean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Ekialdera jotzen duen barne-atariko sarrera itxirik egongo da sei lanegunetan, baina zabalik larunbat eta ilberri-jaietan.  Elizen arteko biblia   Ez 46,1

Hantxe zeuden zeru grisa, mendi berdea, diana zuri eta beltza, sukalde atariko txolarre arreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Haiek uste zuten ezen aurrean zutena neska gaixo bat zela eta, beraz, atariko haizeari baino jaramon gutxiago egin ahal ziotela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 217. orr.

Gizonak ataria neurtu zuen, eta kanpoko atariko lehen ataurretik barneko atariko ataurreraino berrogeita hamar metro zeuden.  Elizen arteko biblia   Ez 40,19

Etxola inguruan zegoen atariko eta atari-sarrerako zutabeen oinak, eta egoitzako eta atariko hesolak.  Elizen arteko biblia   Ir 38,31

Atariko koxketara begiratu zuen; hutsik zeuden; oihalera begiratu zuen; lausotua zegoen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 204. orr.

Iturriaren inguruko zementuzko koskatik kanpora irtenik, atariko zoruan irristan ibiltzeko leku leun bat osatu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Sethek atariko atea zabaldu, eta portxeko eskaileretan eseri zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 105. orr.

Atariko bazter ilun batean zegoen, eskaileretan gora begira. ik atariko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 311. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Behere hartan, berriz, nekez ikusteko moduan, "La Gallarda"ko atari arkudun eskerga zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Morroiak arkupeetan barna jarraitu zuen, kantoi batetik sartu, etxe handi batean ateari bultza egin eta argiontzi handi batek argituriko atari dotore batean sartu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

Atetik sartu ginenean, emakume zahar bat ikusi genuen arroza garbitzen, zementuzko oin batean kokaturik zegoen kanilaren azpian, atari estu bateko izkina batean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 21. orr.

Elizaren ondo-ondotik igarotzean, ezer aipagarririk ez zuela ikusi zuten: atari zabala zuela besterik ez, estalpe handi batek babestua.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 27. orr.

Gainerako guztiak irteerako ateetara zihoazen bitartean, bera atari nagusian marmolezko eskaileretan gora joan zen, Hermionek garbi ikusteko moduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 225. orr.

Harmailetan gora igo eta hutsik zegoen atari nagusira sartu ziren guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.

Apur bat geroago leihoan zeudenek iragarri dute, eta neronek ere laster igarri dut argi aldaketa zela-eta, gangadun atari gisako baten erditik sartu garela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 83. orr.

Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik, beroki luze, hondar-koloreko bat soinean, eta beroagatik ere hartz larruzko txano beltza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Emazteak barrika handiei atxikiak, arratsean, atari ilunetan, burdinazko kriseilu zaharrekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

Sarrerako atari freskoan hanka jarri orduko, ahots bat entzun zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 102. orr.

Arlotea gizon herabea zen eta bere ile eta bizar kizkurrak histuak zitzaizkion, atari zabalean ibiltzearen ondorioz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 178. orr.

Berriz ere lepoan hartu, eskaileretan behera eta zuzenean kanpora, atari zabalean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.

Mutikoek bizikleten txirrina jotzen zuten eta pedalei eragiten zieten, gurpilen kirrinka hotsekin atari eguzkitsuetan txutxumutxuka ari ziren emakumeak ikaratzeko; Andre Madalenen ahaide eta lagunen oin-arrastoak zeuden edekanaren, soldadu-buruaren, zerga-zainaren eta sindikoaren jauregietako atari elurtuetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Komisariako atari aurrean bi auto ikusi zituen, aparkatuta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 40. orr.

Ikusi orduko automobila atari aurrera eraman zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.

Etxe atari aurrera iritsi ginen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 214. orr.

-Eta bere buruaz beste egin badu -galdetu zuen Agustinak, Leirerekin etxe barnean baina atari ondoan zegoela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 124. orr.

Atari ondoan ezkutatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 212. orr.

Atariko oihalak zutabe eta oinekin, atari-sarrerako oihala.  Elizen arteko biblia   Ir 35,17

Iruñea guztiak zekien apezpikuaren atari-zakur horiek haren jelos zirela, ezin barkaturik-eta haren ele ederra eta harengana hurbiltzen ziren emakumeen suspirioak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Irakasleek beti zuten aitzakiaren bat korridoreetan berarekin ibiltzeko, eta Percy Weasleyk (Harryren ustez, bere amak aginduta) alde guztietara segitzen zion, handiusteko atari-txakur batek bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 138. orr.

· Joanekoan babestutako etxe-atari berean babestu zen ostera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 58. orr.

San Bizente eliz atari pareko "Korreopia" sagardotegiraino joan naiz, Ikatz kaleko izkinan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 82. orr.

4 irud/hed

Neskaren bular oparoetara zuzendu nuen, segidan, argia, eta plazer sakonagoen atari biguin hartan hondoratu nuen nire burua, harik eta nire irudimena neskaren soinekoa jasotzen hasi zen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Heriotzaren atari gozoan banengo bezala, nire odolaren zaporea sudurretik ahora sartu zitzaidan eta harekin mozkortu nintzen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 20. orr.

Kontatu nahi denaren ikuspuntutik munta handikoa da jakitea ezen, garai haietan, menturazale, txerpolari, errekaitu-saltzaile, buhame, ijito eta mota guztietako petral saldoek mukuru betetzen zutela Amazonian sartzeko atari zen San Oximoron herria, Oximoron Leibnizbarrutia idazle famatu zenaren oroimenez horrela deitua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 15. orr.

Milioika espermatozoide geratzen dira emearen atari inguruan barreiatuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

5 atari-aurre

Aitaren lan-jaka zikina ez zen aurrerantzean zintzilik izan etxeko atari-aurrean, eta haren pipa-usain sarkorra ere nekez lerratzen zen orain zoko guztietara.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Gau hartan buruz askotan kalkulatu bezala, atari aurreko eskailerak -harrizko eskailerak- jo zituen bete-betean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 122. orr.

6 atari-txakur

Haien tour de force-a otomandar esklabo-etxea zen: hau da, giza atari-txakurrak hartu eta trebatzea padishah-ren giza ganadua ordenan edukitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

7 atari zabalean

Edozein egoeratan, garrantzitsuena ondo garbitzea da (aska paraleloen lerroa burdinazko hodi zulatuekin, atari zabalean, errepidera ematen zuen esparruko aldean).  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 140. orr.

Beltzaran zeuden bi-biak eta ile horia zuten, atari zabalean ibiltzearen ondorioz koloregabetua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.

Orain arte, Erriberriko Jaialdien garaietatik, atari zabalean egin dira ia beti emankizunak, eta horrek eman die, neurri handi batean, nortasuna.  Berria - Kultura   2004-07-21

Denen artean pintura modernista handia osatzen dutela iruditzen zaio: murala atari zabalean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.

Atari zabalean geunden eserita, eta ia hamarrak ere baziren, hots, erretiratzeko ordua, biharamunean goizean goiz abiatzeko asmotan baikinen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

8 web atari (6 agerraldi, 6 artikulutan)

Web-atari berri bat eraikiko da, lau hizkuntzetan, orain arteko web-gunea baino zabalagoa, elkarteeri eta publiko zabal bati idekia izanen dena.  Herria   2004-01-29

Euskal literaturari buruzko beste bederatzi webgunerekin batera dago Euskal prentsaren lanak Susa argitaletxearen Armiarma web atarian.  Berria - Harian   2006-02-24

Osasunerako eta ingurumenerako kaltegarri izan daitezkeen produktuen zerrenda osatu du Espainiako Greenpeacek eta bere web atarian (www.greenpeace.es) jarri du.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Euskal Herriko metal musikaren berri zabala izan nahi duenak Interneteko Herriko Burdina (www.herrikoburdina.net) web atarian dauka informazio iturri nagusienetako bat.  Berria - Kultura   2006-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atari aldera (4); atari aurrera (5); atari bat zabalduko (3); atari batean (12); atari bateko (3); atari baten (3); atari edo (5); atari handi (3); atari ilun (3); atari inguruan (4); atari inguruko (3); atari izan (3); atari nagusian (4); atari nagusira (7); atari nagusiraino (3); atari ondoan (4); atari parean (4); atari sarrerako oihala (3); atari zabal (5); atari zabalean (7); atari zabaleko (3); atari zakur (3)

beste atari (5); eliz atari (6); etxe atari (7); etxeko atari aurrean (4); interneteko atari bat (3); nintzen atari (3); triniti zabaldu atari (5); zabaldu atari bat (5); zegoen atari (5)

ataria baizik (3); ataria da (5); ataria egin (3); ataria ere (5); ataria garbitzen (3); ataria izan (4); ataria sortu (3); ataria zeharkatu (3); ataria zen (4); barneko ataria (3); baten ataria (4); egoitzaren ataria (3); eliz ataria (7); etxeko ataria (4); interneteko ataria (3); net ataria (3); zuen ataria (4)

etxe atariak (3); internet atariak (3)

aldaketa politikoen atarian (3); aretoaren atarian (4); aretoko atarian (4)

atarian adierazi (3); atarian agertu (6); atarian aurkitu (6); atarian azaldu (3); atarian bertan (11); atarian bezala (3); atarian bi (5); atarian bildu ziren (3); atarian bizi (4); atarian dago euskal (3); atarian dagoela (5); atarian dagoen (5); atarian daude (5); atarian dira (3); atarian egin zuten (3); atarian egindako agerraldian (3); atarian egon gaitezke (6); atarian egoten (4); atarian elkarretaratu (3); atarian elkarretaratzea egin (3); atarian elkartu ziren (4); atarian eman (3); atarian ere (9); atarian erredakzioa (4); atarian eserita (8); atarian ez (4); atarian gaudela uste (5); atarian gauden honetan (3); atarian gelditu da (3); atarian gelditu zen (9); atarian gelditu ziren (3); atarian gelditzen (3); atarian geratu zen (12); atarian geratu ziren (8); atarian geratzea (3); atarian geunden (3); atarian gizon (3); atarian hartu zuen (3); atarian hil (6); atarian ikusi (7); atarian iragarri (4); atarian izan zen (3); atarian jarri (8); atarian jarriko (3); atarian jarrita (3); atarian nengoen (3); atarian sartu zen (3); atarian topatu (3); atarian utzi zuen (3); atarian zain (8); atarian zehar (9); atarian zen (3); atarian zeudela (3); atarian zeuden (14); atarian ziren (4); atarian zutik (5)

atsedenaldiaren atarian (7); atzeko atarian (3); aurkako partidaren atarian (3); auzitegi atarian (7); auzitegi nazionalaren atarian (5); auzitegi nazionaleko atarian (3); auzitegiaren atarian (12); azaldu zen atarian (4); azken laurdenaren atarian (3); azokaren atarian (6); baina atarian (8); bake prozesuaren atarian (4); basque research atarian (6); bateko atarian (3); baten atarian dago (4); baten atarian egon (9); baten atarian gaude (5); baten atarian gaudela (7); baten atarian nengoela (3); baten atarian zegoela (3); baten atarian zegoen (3); batzarraren atarian (3); becen atarian (3); beltzaren atarian (3); bere etxe atarian (7); bere etxeko atarian (4); berri baten atarian (20); berriaren atarian (9); berrien atarian (3); bileraren atarian (10); bilkuraren atarian (3); binakakoaren atarian (3); bozketaren atarian (3); bulegoaren atarian (3); da atarian (10); daude atarian (3); dendako atarian (4); duzu atarian (3); edo atarian (3); egoitza atarian (5); egoitzako atarian (4); egoitzaren atarian (13); egunaren atarian (8); eliza atarian (12); elizako atarian (3); elizaren atarian (8); enbaxadaren atarian (3); enpresaren atarian (5); epaitegi atarian (3); epaitegiaren atarian (4); erlojupekoaren atarian (3); errekopako finalaren atarian (3); eskolako atarian (3); eskolaren atarian (3); espetxe atarian (7); etxearen atarian (3); europaren atarian (4); final atarian (5); finalaren atarian geratu (6); garaipenaren atarian geratu (3); gaztetxearen atarian (3); gelditu zen atarian (3); gerraren atarian (3); giroaren atarian (3)

handiaren atarian (4); handienaren atarian (3); haren atarian (6); hasieraren atarian (4); hauteskunde atarian (4); hauteskundeen atarian (21); heriotzaren atarian (12); historiko baten atarian (3); horren atarian (8); hotelaren atarian (3); hoteleko atarian (4); institutuko atarian (3); iraultzaren atarian (3); jardunaldiaren atarian (7); jauregiaren atarian (4); jauregiko atarian (9); joaneko partidaren atarian (3); kanporaketen atarian (3); kartzela atarian (7); kartzelako atarian gelditu (3); kartzelaren atarian (3); kongresuaren atarian (5); kontrako partidaren atarian (4); legebiltzarraren atarian (4); loriaren atarian geratu (3); manifestazioaren atarian (5); nafarroako parlamentuaren atarian (5); nagusiaren atarian (5); neguaren atarian (3); net atarian (4); norgehiagokaren atarian (3); olinpiar jokoen atarian (5); oporren atarian (3); ospitalaren atarian (4); ospitaleko atarian (8); partida atarian (7); partida baten atarian (3); partiden atarian (4); prozesu baten atarian (5); sarrerako atarian (5); tabernako atarian (4); tenpluko atarian (4); tourraren atarian (5); txapelketaren atarian (7); udaberriaren atarian (3); udaletxearen atarian (6); udaletxeko atarian (9); web atarian (4); zegoen atarian (3); zeuden atarian (4); zigorraren atarian (3); zituen atarian (4); zuen atarian (5); zuten atarian (4)

atariaren aurrean (3); atariaren aurrez (3); atariaren ondoan (4); atariaren parean (4); gure atariaren (3)

etxe atarietan (4); etxeetako atarietan (4); etxeko atarietan (4); etxeko bi atarietan (3)

atarira atera nintzen (3); atarira eraman ninduen (6); atarira heldu ziren (3); atarira heltzean (3); atarira iritsi (12); atarira irten zen (8); atarira jaitsi (5); atarira joan ziren (3); atarira sartu zirela (3); barneko atarira eraman (4); baten atarira (4); bere atarira (3); da atarira (3); eliz atarira (4); etxe atarira (6); etxeko atarira irten (3); iritsi ziren atarira (3); kanpoko atarira eraman (3); nintzen atarira (3); nire atarira sartu (3); sarrerako atarira (3); zen atarira (5)

atariraino eraman (3); atariraino iritsi (4); atariraino joan (3); atariraino lagundu zion (4); etxe atariraino (5); etxeko atariraino (5)

atalondoak kanpoko atarirantz (3); atarirantz jotzen zuen (3); kanpoko atarirantz jotzen (3)

ataritik atera (3); ataritik bertatik (3); ataritik irteten (3); ataritik kanpora (3); ataritik ortzimugara (3); eliz ataritik (5); etxeko ataritik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus