Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atari edo atarte txiki batean agertu zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 159. orr.
Falangistak agertzen ziren, atarte batetik edo edozein zutaberen ostetik enboskadan, lagunak bata besteagandik apartatu eta galdetzen ea zertaz ari ziren hizketan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.
Atarte zabaletik sartu eta, barruan, ardi larruzkoa ematen duen alfonbra zuria zapalduz sartu gara salara; hirurogei ardilarru lotuko ziren gutxienez hain zabala egiteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.
Kristal hotsa entzun zen atarte aldetik, eta hirugarren pertsona baten presentzia hurrekoegiak intziriak eten eta sudurtzuloak zintzatzea eragin zion Eusebiari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 149. orr.