Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kategorien ahalgarritasunaren atariko argipena, hauek apriorizko ezagutzak diren aldetik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 85. orr.
· (izen gisa) Dena dela, aipatu izanak balio du esateko, ba ze, idazleak iritzi sendoa duela; Espainiako gerra Bigarren Mundu Gerraren atarikoa izan ei da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.
Atariko apal hau dela bide, Patzikuren herra sobera larriagotuko balitz -Santa Barbarak gorde nazala elementuetatik-, Zurian Zirika-ko hitza jan ote duen gogoraziko nioke, Koldo Izagirrek, bere aldetik, argitaratu berri dizkion poesien atarikoan dio Perurena "zentzumenen poeta" dela beste deus baino lehen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.
Portalisek asmo horrekin paratu zuen testu egokia gidari jarri dugu gure zereginean, aurkezle eta atarikorik bikainena berori izan dakigukeelakoan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.
Atarikoa izan zen, gero elkarrekin, egongela bertan, egin zenutenaren atarikoa baizik ez. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.
Errepide zaharra hautatu du etortzeko, presarik gabetan, hemen aurkitu uste duen bizitza lasaiaren atariko bailitzan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.
Erromatar erregimen inperialaren gaineko garaipenaren atarikoa izan zen indar-probak kristautasunean izan zituen ondorio desatseginak konparatiboki arinak izan ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.
Denboraldi luze hori -zeinetan barbaroen espiritua sakon hunkitu eta desitxuratu baitu zibilizazioaren eraginak, beronetatik kanporatuak izan zirelarik- "aro heroikoaren" beharrezko atarikoa da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.
Estatu unibertsalak, zibilizazioen azken fasetzat soilik hartu behar ote dira ala garapen berrien atarikotzat? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 444. orr.
Han ez zegoen funtsezko desberdintasunik deisten [...] eta ateisten artean, hauek Jainkoa ezeztatu zutelarik, naturaren burujabetasuna aldarrikatzeko atariko gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 306. orr.
Eta kasu zipitzik ez atariko haizeari hitz egiten dioten jakintsu usteei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 106. orr.
Egia erran, atariko haizeari baino kasu gutxiago egiten nien nik ama gaixoaren aholkuei. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 23. orr.
Haiek uste zuten ezen aurrean zutena neska gaixo bat zela eta, beraz, atariko haizeari baino jaramon gutxiago egin ahal ziotela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 217. orr.
Giroko atariko proba da hori, eta han sasoi ona erakusten dutenek, ondoren Giro ona egin ohi dute. Berria - Kirola 2004-04-21
Trentinoko Giroa eta Romandiako Tourra izaten dira Giroaren atariko proba nagusi biak. Berria - Kirola 2006-04-18
Atariko Tituluari ezarritako zuzenketen eztabaida amaitu dute, eta Lehen Tituluarekin hasi dira. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Sozialista Abertzaleak, berriz, proposamenaren lehen partea, atariko titulua, babesteko prest daude, baina ez gainontzekoa. Berria - Euskal Herria 2004-12-10
Datorren astean Atariko Tituluaren zuzenketekin hasiko da eztabaida, beste tituluetakoekin jarraitu eta hitzaurrearen ingurukoekin amaituko da. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Bestalde, Jaurlaritzaren Estatutu egitasmoaren atariko tituluaren bigarren eta zazpigarren artikuluetan jasota ez dauden hainbat zehaztapen gehitu ditu EAJk. Berria - Euskal Herria 2004-02-04