Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrantza da ekonomia jarduera nagusia, bakailao eta izokinarena bereziki. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.
Arrantza on izan eta beste bat arte -abiatu zen motozikletarantz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 172. orr.
Maite nian bereziki arrantza egitea Lekeitioko errekan eta itsasoan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 63. orr.
-Zer, arrantza egiteko modu berria probatzen? -astindu txiki bat eman zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.
Ur gezatako arrainaren enkantearen aurreko aldetik berriz pasatzean, salmenta hori behera zetorrela esan zion, bai eta Frantzian ibaiko arrantza arrisku handian zegoela ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Udaberriro joaten dira arrantzan egitera, eta baita uda hasieran ere, ahaideak bisitan etorri eta traba egiten hasi baino lehen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 92. orr.
Aita isileko arrantzan edo ehizan aritutakoa zen inoiz, eta Charliek bazekien zer-nola moldatu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
Alargunduko bahintz agian (gerta litekeena noski) eta kargu bidez beste hobe bat hartzeko bahengo, ez ezak gero "ez baina bai" horietakorik edota arrantzarako kanabera eta amu izango zaianik inolaz hartu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 174. orr.
Coruñako gizonek arrantzako txalupetan itsasoko zereginetarako prestatzen ziharduten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.
Oso inguru ederra zen, eta lagunak sarritan hurbiltzen ginen inguru haietara, garagardo batzuk erosi eta, uda bazen, lakuan igeri egitera, negu sasoian, berriz, arrantzara, baina beti usnan, nor noiz gurutzatuko bere gustuko neskarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 81. orr.
Goizean, esnatu bezain laster, tea edan, eta hortxe daukat zain administratzailea; arrantzara joan, eta konturatzerako bazkaltzeko ordua da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.
Arrantzara atera ginenean bare-bare zegoen dena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.
Batzuek akuilu luzeak zeramatzaten muturrean labanak lotuta; beste batzuek berriz, arrantzarako arpoi txikiak, edota amu lodiak kizki moduan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.
Padre aitzur txikiarekin lurra iraultzen ari zen erreka inguruetan, arrantzarako zizareen bila. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 155. orr.
Arrantzarako pita, amu, kanabera luzagarri eta bestelakoak autoaren atzealdean sartu eta irratia piztu dut, malekoira bidean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.
Kea baino zaharragoak ziren arrantzarako arropek baldar itxura ematen zioten gizon txaparroari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.
Gau ezin hobea aukeratu genuen isileko arrantzarako, haize-boladarik batere gabea, eta beraz, aise adi genezakeen edonor bazetorren. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 48. orr.
Itsasaldi harroa den guztietan izaten da arrantza ona, une egokietan, saiatzeko kemena izanez gero. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.
Denbora hori igaro ostean gure mantenuaren ardura Euzkadiko Arrantza Zuzendaritzak hartu izan du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 108. orr.
Abuztuko lehenengoetan Industria kontseilari Santiago Aznar jauna eta horren mendeko Arrantza Saileko zuzendari nagusi Tomas Garcia jauna Euzkadiko arrantzontzietako marinelengana etorri ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.
Beti hor ibili behar izaten dugu beste herrietako jendearekin tratuetan, dela arrantza tresnak, edo ardientzako zintzarriak, edo aizkorak eskuratu nahi baditugu. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 83. orr.
Komun baterako trepeta arruntez gainera, kanabera bat eta arrantza-otarre bat, aldizkariak, bizikleta baten gurpila, botilak eta orain gogoratzen ez ditudan beste lanabes asko zeuden bertan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 199. orr.
Aitak arrantza-hari bat prestatu zuen: adar bat hartu, haria lotu, amu gisa orratz okertu bat erantsi, eta ogi zati bat ipini zion beita gisa. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.
Sedazko hari bat lortzen omen dute, lodi eta zarpaila, hauskaitz gogorra, eta arrantza-haritzat erabiltzen dute. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Gauza guztiak atzeko eserlekuan utzi eta bolantea probatzen ari nintzen aita itzuli zenean, arrantza kapela jantzita eta pastel puska bat bi eskuekin janez. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.
Arrantza-ontzien tona kopurua, 5000koa baitzen 1869an, 18.000ra igo zen hogei urtean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.
Venezuelako Arrantza Flota sortzea interesgarria zen armadoreendako, koipea aterako zioten gure exilioari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 73. orr.
Geroztikako zabarkeria urbanistikoek bizitegi jatorraren eredu bihurtu duten arrantzale txiroen auzune hartan bertan, arrantza-eskola politeknikoaren gibelean dagoen txoko polit batean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Eta enetako Euskal Herria salbatzeko edo gizarte osoa eraikitzeko, laborari mundua, ofiziale mundua, arrantza mundua, ekonomia mundua gogoan izan behar dugu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 72. orr.
Ohiko arrantza lekuak askoz ere urrutiago daude, hegoalderantz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.
Ene etxean bizi zen eta itxasoan zen arrantza lanetan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 75. orr.
Izatek uste du batez ere aisialdiko arrantzagatik hil nahi dituztela hegaztiak. ETC-prentsa Berria, 2007-11-30
Aisialdiko arrantza edo kirol arrantza plazeragatik edo lehiaketa modura egiten den arrantza da. ETC-entziklopedia Aisialdiko arrantza, Wikipedia
Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak atzo jakinarazi zuenez, diruaren truke, behatzaileak tratu berezia ematen zien alturako arrantzan lan egiten duten zortzi ontzi jabeei. Berria - Euskal Herria 2004-04-30
Arrantza apeua arrantza artifizialeko amu mota bat da, arrainaren arreta erakartzeko diseinatua. ETC-entziklopedia Arrantza apeu, Wikipedia
Euli artifiziala edo arrantzarako eulia arrantza-apeu mota bat da, normalean euli-arrantza kirolean erabiltzen dena (nahiz eta beste kanaberarekiko arrantza modu batzuetan ere erabil daitekeen). ETC-entziklopedia Euli artifizial, Wikipedia
Arrantza egiten dugularik, sarearen hutsarteak nolakoak, eta halako tamainako piezak harrapa ditzakegu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.
Aranzadi zientzia elkarteak Gipuzkoan egindako aurkikuntza berriek erakusten dute 8.000 urte Euskal Herrian arrantza egiten zela. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 184. orr.
-Zer, arrantza egiteko modu berria probatzen? -astindu txiki bat eman zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.
Handik abiatuta gehienez ere Hendaiaraino iritsiko da bere ibileretan, baina gutxitan gaindituko du Higer lurmuturra, uretako arrantza egiteko ez bada. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.
Itsaso ekaiztsua da gaixoaldia, idatziko du azkenik; baina ekaitzik ez dagoen bitartean arrantza egin beharra dauka arrantzaleak, beldurra alde batera utzita. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.
Edo, pertikan eserita, inausteko artaziekin arrantza egiten du altzoan azpil baten antzera daukan angurri erdi batetik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.
Arrantza egitea gustatzen zait. Berria - Kirola 2004-02-26
%85eko murrizketarekin egoera dramatikoa bihurtuko da, ez baitakigu nora joan arrantza egitera. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Erditik behera leizean gorderik edukitzen du gorputza, baina buruak kanpoan dauzka, eta haiekin arrantza egiten du: izurde, itsas zakur, munstro, edo handik igarotzera ausartzen den edozein gizaki. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.
Luma eta haritxoekin haien itxura ahalik eta handieneko garnatak egiten saiatzen dira arrantza egiteko asmoz. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 239. orr.
Arrantza egin nahi duzu? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 172. orr.
Sartalderantz errekasto bat bada, nik eskuz arrantza egiteko egokia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.
Bazekien mailuz arrantza egiten, errekaren behealdeko harri zapal batzuk jo eta gero altxatzea besterik ez den prozedura. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Maite nian bereziki arrantza egitea Lekeitioko errekan eta itsasoan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 63. orr.
Aitak bazekien beste leizeetan jendeak arrantza egiten zuela, baina ez zuen ezer esaten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.
Ez zaitut nekatu nahi fakultatekoek oparitu dizkidaten astalarrosekin: astoa nabarmenago salatzen du arrantza bakar batek, arrantza egiterakoan ikusten zaion hortzeriak baino. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.
-Arrantzan dakiena arrantzalea duk. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 232. orr.
Gizonak ikusten ditut han, arrantzan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.
Bera, Gordon Johnson, Mel Dorn eta Vern Willimas, pokerrean, bola jokoan, arrantzan aritzen dira. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 92. orr.
Arrantzan dakiena arrantzalea duk. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 111. orr.
Ez al zenidaten esan errekan aritu zinetela arrantzan? Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 50. orr.
Guk arrantzan jardun izan dugu, arerioen ontziek egiten izan dituzten pirata-ekintzen arrisku eta guzti -diote-, gogoan izan bestela 1936ko udagoienean haiek gure lau ontzi harrapatu zituztela, eta berrogeita hamabi gizon eroan zituztela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.
Ontzi hartan ibiltzen ginen arrantzan Moskoeren atzealdeko uharteetan, Vurrgh-tik gertu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.
Arrantzan ibiliak ginen errekan, amuarrain marroiak harrapatzen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.
Arrantzan hasten badira ez zietek filiñoei baino are zekenago ordainduko? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.
Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 160. orr.
Jakin ezak, bertzalde, zaldiak irrintzi egiten duela, eta astoak arrantza, eta ez dagoela alde handirik irrintzitik arrantzarat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.
Anshel babarrun arrantzan hasi zen zopan, harrapatu zuen bat, erortzen utzi zuen gero. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.
Behin ere ez da arituko Donostian gona-arrantzan, ezta inguruetan ere, horretan oso zuhurra da. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.
Errekaz beherantz jo nuen lasterka eta zuhaizpean egon nintzen zain, elkarrekin arrantzan aritu ohi ginen leku berean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.
Bera, Gordon Johnson, Mel Dorn eta Vern Willimas, pokerrean, bola jokoan, arrantzan aritzen dira. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 92. orr.
Hala, arrantzan ari nintzela pasatu zunan beltz bat nire aurrean flotatzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 62. orr.
Gabarra batean hiru gizaseme ageri, zirudienez arrantzan ari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 58. orr.
Gizonezko bat hil da Lazkaon, arrantzan ari zela lau metroko zubi batetik erorita. Berria - Euskal Herria 2006-04-11
Arrantzaren alorrean, atzerriko ontziek Mendebaldeko Saharan arrantzan aritzea ez da espreski nazioarteko legeriaren aurkakotzat jo. Berria - Mundua 2004-08-11
Azken urteotan, bestalde, arraste arrantzan aritzeko beste sistema bat zabaldu da. Berria - Gaiak 2004-06-08
"Bi neska gazte errekan arrantzan ari zirela, mutil bat etorri zitzaien seduzitzeko asmotan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 80. orr.
Eta gero, barku batek jo zuen bera zihoana, Bretainiako kostalde horretan arrantzan ari zirela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 370. orr.
Paper artean arrantzan ari naiz, esku-arrantzan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 134. orr.
-Lehengo arrats batean, gaua baino ordubete lehenago edo, arrantzan ari nintzen aintziraren ertzean -esango luke lurralde bakartiren batetik etorritakoak begiak larrituz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.
Batzuetan arrantzan aritzen ziren, pita amuarekin luzatu eta han egoten ziren, aitaren ofizioa ikasten eta aitaitarena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.
Udaberriro joaten dira arrantzan egitera, eta baita uda hasieran ere, ahaideak bisitan etorri eta traba egiten hasi baino lehen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 92. orr.
Hartara, ehizan edo arrantzan egin ahal izango zuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
Eta kontseilariak hantxe esan zuen ontzi denak Frantziara joanaraztekoak zirela, han aterpeturiko euskoentzat arrantzan egiteko helburuaz, eta behin Frantzian besoak zabalik hartuko gintuztela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.
Lana beltz egin zen, baina, teletipoa berridazten, bezperan, bertsio digitalean, honela eman baitzen: "Duela 8.000 urte euskal herritarrek arrantzan egiten zuten, Aranzadiren arabera". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 183. orr.
Azken urteetan arrantzan egindako aurrerapausoak direla eta, espezie gutxik egiten dute ihes sareetatik. Berria - Gaiak 2004-06-08
Indonesian arrantzan egin eta arraina hango portuetan saldu. Berria - Ekonomia 2004-11-02
Gizon batek arrantzan egin dezake errege batetik jan duen harrarekin,. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 237. orr.
Suhiak urtero aintziretara eramaten zituen eta arrantzan egiten zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 285. orr.
Eusko Jaurlaritzak bazekien legez kanpoko arrantzan zebiltzala. Berria - Ekonomia 2004-05-01
Ustez, ez legezko etorkinak ziren txinatarrak eta arrantzan zebiltzala itota hil ziren. Berria - Mundua 2004-02-10
Hildako bat aurkitu zuen atzo Matxitxako (Bizkaia) parean arrantzan zebilen itsasontzi batek. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Arrantzan ibiliak ginen errekan, amuarrain marroiak harrapatzen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.
Ez haute mobilizatuko arrantzan habilela, sektore estrategikoa diagu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 59. orr.
-Itota aurkitu zuen arrantzan zebilen batek. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.
Hala esaten dute behintzat hango bazterretan arrantzan ibiltzen direnek... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 7. orr.
Eta gero arrantzan ibiltzen dira batzu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 199. orr.
Guk arrantzan jardun izan dugu, arerioen ontziek egiten izan dituzten pirata-ekintzen arrisku eta guzti -diote-, gogoan izan bestela 1936ko udagoienean haiek gure lau ontzi harrapatu zituztela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.
Bela egiten du bi semeekin, arrantzan jarduten dute, ibilaldi luzeak egiten dituzte elkarrekin... Marisa Madieri bizi zela, Carso izeneko eskualde harritsuan egiten zituzten gauza berberak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.
21 metroko zabalera eta sei metroko zabalerarekin, berdel eta hegaluzearen kazako arrantzan jardungo da. Berria - Ekonomia 2004-12-18
Bela egiten du bi semeekin, arrantzan jarduten dute, ibilaldi luzeak egiten dituzte elkarrekin gauza berak egiten zituzten Marisa Madieri bizi zenean ere, Carso izeneko lurralde harritsuanÐ. Berria - Kultura 2004-08-04
Euli artfiziala edo arrantzarako eulia arrantza-apeu mota bat da, normalean euli-arrantza kirolean erabiltzen dena (nahiz eta beste kanaberarekiko arrantza modu batzuetan ere erabil daitekeen). ETC-entziklopedia Euli artifizial, Wikipedia
Beaver River ibaiaren inguruan, edo dozena erdi bat amuarrain harrapatzen laguntzen zien, Treadwayk estalpean, horman iltzatutako artile zerrenda batean bakoitza bere txartelarekin uzten zizkien arrantzarako euliak erabiliz. ETC-literatura, saiakera Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Akordioak dio frantziarrek martxoaren 20tik ekainaren 1era debekatuta daukatela arrantza egitea, baina, Tejedorren arabera, epe horretan eta igandeetan antxoa harrapatzen aritu dira arraste-arrantza pelagikoekin. Berria - Ekonomia 2004-06-20
Kutsaduraren eta arraste-arrantzaren erruz, arrain espezie asko betiko galdu direla esan zuen NBEko idazkari nagusiak. Berria - Gaiak 2004-01-21
Haren esanetan, euskaldunak sarri joan ohi ziren Ameriketako ipar-ekialdera XVI-XVII. mende bitartean, bai bakailao eta balea arrantzara eta baita salerosketak egitera ere. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 221. orr.
Balea ihizinberaz, eta ez balea arrantzan, frangotan erraiten den bezala. Herria 2003-06-19
Politika aldatu ezean, Japoniak Balea Arrantzarako Nazioarteko Batzordea utzi egingo du 2006an. Berria - Gaiak 2004-07-20
"Frantsesek helikopteroak zauzkatek, gu non gabiltzan jakiteko bakarrik behar ote ditiztek?" eginen zuen marmar Atanasiok, baxurako arrantzan aritzen zen hura tarteka. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.
"Gehiegizko arrantzaren aurkako» neurriak hartu ezean 15 urte barru ez dela bakailaorik geratuko ohartarazi du Naturarentzako Mundu Fondoak (WWF). Berria - Gaiak 2004-05-15
Munduko itsaso eta ozeanoen egoera larria dela ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak, eta horren eragileak, hein handi batean, kutsadura, gehiegizko arrantza eta arraste-arrantza direla zehaztu du . Berria - Gaiak 2004-06-05
Iazko irailaren 21ean Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailak Mauritaniarekin lortutako akordioari iragan azaroan eskumen errekurtsoa arkeztu zion Espainiako Gobernuak "akordioak nazioarteko harremanetarako Estatuaren eskumen esklusiboa urratzen» zuelako eta "itsas arrantzako gaian Estatuaren eskumen esklusiboa urratzen» zuelako. Berria - Ekonomia 2004-05-19
Itsas bazterreko arrantzan aritzeko eginak ziren eta ez ozeanoz haraindiko bidaiak burutzeko. ETC-prentsa Argia, 2009-11-08
Gainera, hainbat arazo ekologiko aurkitzen dira tartean, eta, batez ere, itsas bazterreko arrantzari eragiten diote. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2013-02-01
Arrantzaleen ontzi txiki bat da, hiru arraunlarientzat egina, itsas bazterreko arrantzarentzat eraikia. ETC-prentsa Berria, 2007-07-31
Itsas bazterreko arrantzarako dira denak, kaitik sartu-irten azkarrak egiteko. ETC-prentsa Berria, 2010-03-17
Gainontzeko portutxoak
Argi dagoena zera da, Kantauri itsas bazterreko arrantza kaietan txakur mota hau aspaldidanik ezaguna izan dela. ETC-entziklopedia Kantauriko ur-txakur, Wikipedia
Harik eta XVIII. mendearen bukaerarako Lezoko ekonomian garrantzirik zeukan itsas lanbide bakarra itsas bazterreko arrantza izan arte. ETC-entziklopedia Lezo, Wikipedia
Itsas zabaleko arrantza (Hegoaldean batzuetan alturako arrantza) kostaldetik urrundutako eremuetan praktikatzen den arrantza mota da. ETC-entziklopedia Itsas zabaleko arrantza, Wikipedia
Itsas zabaleko arrantzan aritzen direnek baino ez dute lan ituna, "baina berritu gabe dago". ETC-prentsa Berria, 2009-12-12
Lan honetako lehenengo zatian, itsas zabaleko arrantzako, bereziki arrastre-arrantzako, itsasontzi bateko arrisku psikosozialetako eragileen identifikazioa aztertzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Arrantza-sektoreko langileen arrisku-faktore psikosozialen hastapenak, Amaia Ituarte / Alfonso Apellaniz, EHU/UPV, 2017
Ehizaren intentsifikazioaren adibide ona itsas zabaleko arrantzaren garapena izan daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Itsasbazterreko arrantza (Hegoaldean batzuetan baxurako arrantza) kostaldetik gertu egiten den arrantza da, ontzi txiki edo ertainetan, hain zuzen. ETC-entziklopedia Itsasbazterreko arrantza, Wikipedia
Izan ere, espezie horien arrantzari dagokion sektoreak, itsasbazterreko arrantzak, Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik, 2.000 lagun baino gehiagori ematen die zuzeneko enplegua. ETC-prentsa Argia, 2003-02-23
Antxoaren arrantza-aldi tradizionala, Euskal Herriko itsasbazterreko arrantza sektoreko garrantzizkoena igaroko ahal da Espainiako eta Frantziako gobernuek inposatutako mugaren alde bateko eta besteko arrantzaleen arteko liskarrik gabe! ETC-prentsa Argia, 2005-05-15
Gainbeherak ekarritako galerei aurre egiteko Donibane Lohizune eta Ziburuko kaian itsasbazterreko arrantzak sekulako gorakada ezagutu zuen. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 52 zbk., UEU, 2005 - urtarrila-martxoa
Itsasbazterreko arrantzan aritzeko eginak ziren eta ez ozeanoz haraindiko bidaiak egiteko. ETC-zientzia, zuzenbidea Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz, Josu Chueca, Iñaki Goiogana, Xabier Irujo, Emilio Lopez Adan, Patri Urkizu UEU, 2010
Aisialdiko arrantza edo kirol arrantza plazeragatik edo lehiaketa modura egiten den arrantza da. ETC-entziklopedia Aisialdiko arrantza, Wikipedia
Espresuki debekatuak daude kirol arrantza mota guztiak. ETC-literatura, saiakera Porto Pimeko dama, Antonio Tabucchi (Fernando Rey), Elkar/Alberdania, 2007
Bertakoen arrantza-estiloa, ordura arte erlaxatua eta ahalegin txikikoa, alegia, aitzakia bat kanpoan tartetxo bat pasatzeko, egiazko kirol-arrantza bat baino, zeharo aldatu zen, eta ehiza larriaren antzeko zerbait bihurtu zen. ETC-literatura, saiakera Kometaren eraginpean, Jon Bilbao (Jon Alonso), Txalaparta, 2014
Marokok berak kirola bere okupazio ilegalaren statu quo errekonozitua izan dadin erabiltzen duelako, Paris-Dakar edo kirol-arrantzaren kasuak kasu. ETC-prentsa Egunkaria, 2000-12-30
Hantxe dute bilgunea kirol arrantzan aritzen diren guztiek. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2014-04-11
Kirol arrantza egiten ari zen pertsona batek Sos Deiak-era deitu zuen herenegun, eta Matxitxako aldeko harrizko hondartza batean balea bat zegoela ohartarazi zuen. ETC-prentsa Berria, 2005-01-04
Azkenaldian abian jarritako politikak bai Ondarroan bai gainontzeko herrietan kirol arrantzari lotutakoak izan direla kexatzen da. ETC-prentsa Berria, 2009-05-30
Europako Batasuneko arrantza ministroek kirol arrantzari buruzko neurriak ere hartu dituzte. ETC-prentsa Berria, 2009-10-21
Eulia kirol arrantzan erabiltzen den amu mota bat da. ETC-prentsa Berria, 2010-05-27
Kirol arrantzako jarduerak hasiko dira gaur Argan. ETC-prentsa Berria, 2012-08-02
Balearen merkataritza arrantza galarazi dute. Berria - Gaiak 2004-07-20
Balearen merkataritza arrantzaren debekua mantentzea erabaki zuten atzo. Berria - Gaiak 2004-07-20
Ur-azaleko arrantza: gehienez ere 200 metroko sakonerara iristen da. ETC-entziklopedia Txikipedia: Arrantza, Wikipedia
Bakailaoa aurkitzean ur handitako arrantza garatu zuten, eta hari eskerrak suteak eta bestelako zoritxarrak gainditu zituen Donibane Lohizunek. ETC-entziklopedia Donibane Lohizune, Wikipedia
Ernest soinu-teknikaria da irrati batean, eta urpeko arrantza du hobby. ETC-literatura, saiakera Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014
Hor baitira Txingudi, Endaika, Club Maritime eta holako elkarteak, bai eta Agachon-Club deitzen dena, hau urpeko arrantzan berezitua. ETC-prentsa Herria, 2009-09-24
Garai baten, bizi iraupena zen urpeko arrantzaren helburua, eta gaur egun apnea izenez ezagutzen den eran murgiltzen ziren uretan gizakiak. ETC-prentsa Goienkaria, 2003-07-18
Betidanik gustatu zaio itsasoa: Euskal Herrian urpeko arrantza egiten zuen, eta Australiara iritsi zenean are gehiago piztu zitzaion interesa. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2012-11-23
Kamera eskuan ez bazuen, itsas azpian ibiltzen zen urpeko arrantzan: adibidez, txitxardinen bila ibili da. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2013-10-04
Batetik, urpekaritza egiteko eta urpeko arrantzarako materiala saltzen dute, eta, bestetik, urpekaritzarekin lotutako mota guztietako ikastaro, irteera eta bidaiak egiten dituzte. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2016-03-25
Urpeko arrantzarako grina bizia du, eta alor horretan erronka berezi bati aurre egiten dio. ETC-prentsa Berria, 2010-05-16
Lagunarteko solasaldiak, urpeko arrantza eta gastronomia maite zituen, adibidez. ETC-prentsa Berria, 2017-03-30
Orduz geroztik, urpeko arrantza izan zuen zaletasun nagusi. ETC-literatura, saiakera Surflaria eta paradisua, Iñigo Urdinaga, Salbera, 2017
Itota hil zen urpeko arrantza egiten ari zela. ETC-entziklopedia Alex Pullin, Wikipedia
Arnasketa boluntarioki etetea, era berean, hainbat milurteko dituen jarduera baten oinarria da: arnasketa gabeko urpeko arrantza. ETC-entziklopedia Apnea (kirola) Wikipedia
Surfa eta urpeko arrantza atsegin dutenentzat oso egokia da. ETC-entziklopedia Getaria (Lapurdi) Wikipedia
antxua arrantza (5); arrantza akordioa (4); arrantza bertan behera (3); arrantza da (4); arrantza debekatua (4); arrantza egin (3); arrantza egitea (4); arrantza egiteko (9); arrantza egiten (8); arrantza egitera (7); arrantza eta elikadura (6); arrantza eta nekazaritza (3); arrantza idazkari (3); arrantza industriaren (5); arrantza komisario (4); arrantza kuotak (3); arrantza ministerioak (4); arrantza ministro (3); arrantza ministroa (3); arrantza ministroen kontseiluan (3); arrantza mota hori (6); arrantza ontzi (5); arrantza ontzia (5); arrantza ontziak (7); arrantza politika (5); arrantza sailburu gonzalo (3); arrantza salatzeko (3); arrantza sare (3); arrantza untzi (3); arrantza untziak (4); arraste arrantza (4); baleen arrantza (4); batean arrantza (3); da arrantza (3); dira arrantza (5); ebko arrantza (6); espainiako arrantza ministroak (5); espinosa espainiako arrantza (6); europako arrantza (7); euskal arrantza (4); eusko jaurlaritzako arrantza (7); galiziako arrantza kontseilariak (3); gehiegizko arrantza (8); ingelesezko fishing arrantza (3); legez kanpoko arrantza (6); nekazaritza eta arrantza (39); zen arrantza (3); zuen arrantza (3)
arrantzan ari (12); arrantzan aritu (3); arrantzan aritzen (3); arrantzan edo (5); arrantzan egin (3); arrantzan ibiltzen (3); arrantzan jarduten (3); dira arrantzan (4); ehizan edo arrantzan (3); isileko arrantzan (4); zen arrantzan (3); ziren arrantzan (4)
arrantzara joan (4); arrantzara joatea (3); edo arrantzara (3)
arrantzarako nazioarteko batzordea (3); balearen arrantzarako nazioarteko (5)
arrantzaren aurkako (3); gehiegizko arrantzaren (3)
arrantzatik bizi (4)