Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gipuzkoako ontziek 4,5 milioi kilo hegaluze harrapatu dituzte aurtengo arrantzu-aldian, iaz baina %30 gehiago. Berria - Ekonomia 2004-10-29
Sub-ak Kubako kosta osoan gora eta behera zabiltzak, ura eta jatekoa eskuratu behar dutenean Kubako arrantzu lekuetan urgaineratuz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 153. orr.
Bai eta Pedroren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Elizen arteko biblia Lk 5,10
Motoristak behar ditiagu, eta arrantzu patroiak ere bai... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.
Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuari eta Ebroko Hidrografia Konfederazioari sen ona eskatzea "arrantzura larrera joatea bezala» dela esan zuen, etsita. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Aho batez onartu zuten gezurtiari egiarik entzun nahi izatea arrantzura larrera joatea bezala dela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 304. orr.