Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkia gorde egiten da, ilargia ageri da, arrantzontzi bat jalgi da badiatik, ozeanoaren eta mendiaren ikuskizun guztiak eskaintzen zaizkit zeruaren ikuskizun guztiekin batera. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 126. orr.
Atxilo hartu dute arrantzontzi bat, Frantziara ihesi zihoala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.
-Gure ontzi mozorrotuetako batek ingelesen arrantzontzi bat harrapatu dik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 247. orr.
Beste argazki batean Mundakako beste arrantzontzi batzuk ageri dira, txopako mastatxoan bandera lutoz jantziekin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.
Aquariumera iritsi zirenean, Kontxako eta Ondarretako hondartzak ikusi zituzten; eta portua, non belaontzi eta arrantzontzi batzuk baitzeuden. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 217. orr.
Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta, ahor herrikoak enbarkatzen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.
Portutik hurrean, merkantea ia trabes zegoela portuaren ahoan, arrantzontziak buelta eman zuen eta ateko bandarantz abantean abiatu zen, atzetik zetorren destruktorearen aurrez aurre. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 68. orr.
Imajinatu ahal izan duzu inoiz zure arrantzontziak, zeureak, bai, armaz egokiro horniturik eta eskifaia ausart baten eskuek gidaturik, nazien urpekariren bat hondatzeko gai izan litekeenik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 182. orr.
Hamasei urte noiz beteko zain zegoen aitarekin arrantzontzian lanean hasteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.
Arrantzontziaren gainean sokak antolatzen ari zen arrantzale bizargorri batek so egin zidan, baina ez zidan ezer esan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.
Erbinude hura, Morito izenekoa, hondoratutako arrantzontziko maskota omen zen, eta biak izan ziren bizirik irten ziren bakarrak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 160. orr.
Kaia, itsasoa eta Santa Klara uhartea nituen begien aurrean, arrantzontzi gorri handi eta zahar bat orduantxe kaian sartzen, kaio batzuk hegaka. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.
Eskuinean, eguzki betea, itsas gain gardenean distiratsu; eta kaioak, kolore biziko arrantzontzi txiki batzuen inguruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 350. orr.
Iluntasuna aprobetxatzea hobe izango zela, eta Talaimendiko muturrean igo ziren arrantzontzi txiki batera ostatuko bikote zaharra, Roman bera, ontziko patroia eta beste sei bat zibil. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 103. orr.
Ontzi ugari dago moilan, turistak karelean erakusten dituen kruzero handi dotore bat ere bai, hirulau arrantzontzi txiki zahar kalamastraren alboan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.
arrantzontzi bat (6); arrantzontzi batean (3); arrantzontzi txiki (3)