Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arin (ETCn 34.163 agerraldi) 1 izond pisu edo astuntasun gutxikoa, erraz jasotzen dena; larria ez dena. ant astun.

Lehenbiziko ate arina baztertu eta zurezkoan poliki jo zuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 115. orr.

Banketea egin ondoren, aienatzen zirenean, beren burrukaldi eta ardailetan galdutako luma arin batzuk uzten zituzten, biziaren eta heriotzaren arteko testigu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Nire anaiak zuen adinean ileak ateratzen hasten dira hanketan eta sudurpean ere pizar batzuk, bibotetxo hori eta arin baten antzeko zerbait.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 15. orr.

Arinak ziren; edonork pentsatuko zuen batere pisurik ez zutela.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 91. orr.

Baina kontrastean, umore beltza eta ironia fina dabiltza kukuka, absurduaren poesia-printza batzuk hemen, lirismo arin bat han.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Era berean, begira bedi zein sarrera arina den leherkari, horren funtsezko gai bat jasotzen badu ere.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Halaz grisa da munduko kolorerik egiazkoena, zuria eta beltzaren nahasketa neurriak osatzen duelarik grisaren dentsitatearen oinarri arin nahiz sakona.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 113. orr.

Jantzi arinekin zegoen, sport jantziekin, baina aurpegi bera zen, irriño adiskidetsu berarekin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

XYZ: Ni emaztearen oroimen urdinetik ihesi nentorren, haren prostata kiskalitik, haren ezpain ezpatazkoetatik, eta jo egiten nuen, oi, eta jo egiten nuen egunero eta maite nuen eta haren gorputz arin eta limurkorraren estasia eta gerriko beltza, oi, maite zenbat maite zintudan bchwzploliptf.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 36. orr.

Berez inoiz ez zuen orgasmoa lortu, baina modu arin batean esatea erabaki zuen, ea elkarrekin hitz eginda hobetzeko bidea aurkitzen zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 210. orr.

Galtza arin xuriak, marra urdin bertikalekilakoak eta hiru botoinekilako gaineko marroin petatxudun bat eman zizkioten jantz zitzan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Liburu hau idazteko, maila arinago edo sakonagoan iturri, etorri, idazkera eredu edota ideia harrobi gisan erabili ditudan pertsonekiko zorren kitapena egin nahi dut, eskerrak agertuz, zeini eta hauei:  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 7. orr.

Aitak begiratu egin zidan, aurpegia irribarre arin batekin argituz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 87. orr.

Aurki hartu zuen loak olerkari eta kazetaria, zurrunga hots arin batek salatu zidanez.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 58. orr.

Ez ditut jadanik sentitzen denboraren irristatzea eta ukitu arinak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Soinketa horrek berotu nau pixka bat eta urrats arin batez hasten naiz joan-jinka zeldan harat-honatka.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.

Une hartan bertan, Lajos sartu zela ohartu nintzen, zaratarik egin gabe, beti bezala, antzezleen ibilera arinaz; han nonbait zen gelan, gugandik gertu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 103. orr.

Mikroaren aurrean jarri aurretik gaurko prentsari begiratu arin bat eman diot, elkarrekin igarotzeko ordu batzuk dauzkagu eta, zelan ez, albiste batzuk izango ditugu hizpide.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 13. orr.

Ur usteldua duen lorontzi batean ahaztutako loreei darien kirats arina lehenbizi, izugarria gero.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Pozten naiz! " edo "zelako putakeria, txo!" eta gero "agur" arin bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

Zerua zilarrezko oihal mehatx eta arin bat, zilarrezko zeta, gain hartan hedatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Hegodunek lur gutxiago, ur gutxiago, sua ez asko, eta aire asko izaten dute: honela, elementurik arinenekin osatuta, errazago ibiltzen dira airean hegan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 650. orr.

Liburua itxi, kaskoa buruan ezarri eta ezpondaren magalean egindako aterpetik irten zen pauso arinez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 45. orr.

-Gurin arin horri buruzko txosten bat beharko dut, ahalik eta txosten osoena.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.

Gustu fineko gizona izan zu; hortik sartu zinen egun berean konturatu nintzen horretaz! -eta ostatuko sarrera seinalatu zuen kokotsaren mugimendu arin batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

Eskaileretako iluntasun mehean begirada arin bat egin zion orriari.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 34. orr.

Bolada hartan loa ere aldatzen hasi zitzaidan, kontu harekin nekez egin bainezakeen lo itxurazkorik, hamaika amesgaiztok zeharkatutako lo arina nagusi.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 223. orr.

Baina era arin eta atseginean idatzia zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 15. orr.

Musu arinaz inarrosi zizkidan ezpainak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 98. orr.

Beste arrosa-landare igokari bat, adar bihurrikoa eta lore te-koloreak ematen zituena, fatxadan gora igotzen zen mahatsondo baten moduan, eta halako tankera delikatu eta arin bat ematen zion etxetzarrari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Emango nioke jateko zerbait ea lasaitzen den, baina dauzkadan zatar guztiekin estaltzen naiz hotzak ez hiltzeko, baita egunkari zaharrekin ere... den mugimendurik arinena egin, eta behera dator dena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Demba jaunak mugimendu arin bat egin zuen, ogia zegoen aldera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 14. orr.

Amak, irribarrez, beste musu presati bat eman eta, bazkalorduan nire bila etorriko zela aginduta, urrats arinez urrundu zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 25. orr.

Oinaze arin bat sentitzen nuen begien atzean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 57. orr.

Nahastura hori berotan moldatu, eta gai gogor, arin eta merke bat ateratzen zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Beste hainbat arlotan diskurtso propio zaindua duen egunkari honek, zergatik hartzen ditu ezdeustzat "horrela datozelako horrela ematen diren" arin itxurako kanoikada gaitzok?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

Halatan, haize arin eta beroaren buhakoek balakatu ninduten, edertasun eskainiaren aurrean bitxiki susmo txarrak haziz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

Gero, telebista isiotzen zuen eta lokarturik geratzen zen besaulkian, zurrunga arinak eginez.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.

Itsasontziko mutilek mugimendu arin azkarrez giza katea osatu zuten eta, batak besteari eta hark hurrengoari lagunduz, zama astuna pasaraziz, berehala eraman zituzten sotora pasaiarien gauza eta trepeta guztiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Ez zen inor hil, eta kalte arinak besterik ez zituen ukan, zoritxarrez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

Hitzak esan eta berehala, eztanda arin baten burrunban desagertu zen gerlariaren gorputza, aireak xurgatu balu bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Azkenean, baliteke eroaldi arin bat izana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Kontaketa arinak, didaktikoak, baikorrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Eta iruditu zitzaionean berriz andre gaztearen urrats arinak entzuten zituela, kontuz zirritu bat ireki bere gelako atean eta konprobatu zuen egiaz neska zela, bere gelara itzultzen ari.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 63. orr.

Dimitrik, ordea, bizitza arin hura utzi eta agintea nahi zuen, eta horretarako bidea egiten ibilia zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 246. orr.

2 adlag intentsitate gutxiz; laster; ardurarik gabe.

Beraz, besterik gabe, fruta eskatu izan zezakeen arren -"garaiko fruta" ere eskaintzen baitzuen kartak-, ziurtzat jo nuen berriro ere bat etortzear geundela, eta arin jarri zitzaidan bihotza, taupadaka, nolabait ere neure buruarekin konpromisoa hartua bainuen haren mahaira hurbildu eta "may I join you" esatekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 108. orr.

Luis zureganaino heldu da eta besarkatu egiten zaitu, makurtuaz, atzetik, aurpegia zure lepo eta sorbalda arteko bihurgunean murgilduz, ezpainak azala arin ukituz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 78. orr.

Hiru egun barru bai, ordea, berriro bilduko nintzen Elosegi eta bateriajole potoloarekin eta arin ibili beharko nituen hankak neure arrasto guztiak atzean laga eta, inork ikusi gabe, "zera hori" eta kloratita guztia Château Landon hoteleko armairuan ezkutatzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 145. orr.

Mendebaldeon, kimikaz eta fisikaz diharduen alderdi hau nutrizioak du aztergai eta gure desioetatik kanpo dauden erreakzio metaboliko gehienek - ezin hauta dezakegu digestioa arin egitea, ez gizentzea etab., nahi dugunean - osatzen dute, zintzurretik behera "automatismoak" martxan hasitakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

Nik uste Théophile Gautierrek arin samar jokatu zuela, agian Parisko egunkariek emandako presaren zamarekin; baina, nolanahi den, portaera etikoari iruzur egin gabe, inor engainatzeko asmorik gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 33. orr.

Operazioa arin egiten saiatu zen Matias, ahotsak hurbilegi egon baino lehen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 14. orr.

Orduan xutitzen naiz, ibiltzen arditegiaren itzulia eginez, kasik airos, arin bederen, garbitu banintz bezala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 67. orr.

Enbarazuan dagoen mendi edo muinoa pasa eta gero, hantxe eguteran, haize-babesa nola harrapatzen duen, han bai, hain arin datorren elurra, hantxe beheraka doa, haize-hutsunea topatzen duelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

-Baina... lehendik ere bazekien kontatu diodan guztia eta arin joan da.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

Aditu ote zituzten txistuen hots zorrotzak, madrildarren jakingura eragin zutenak? Egun horretako kronikak azalduko duenez, madrildarrak kalera etorri dira, arin, frontera doazen ikurrindunak ikustera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 61. orr.

Ohizkoan bazkalosterako uzten bazituen ere, arin ireki zuen, susmoa egia bihurtzeko gogoz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 76. orr.

Beste batzuetan Ariane arin irteten zen, ia korrika, Goiori hurbiltzeko astirik eman gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 251. orr.

Ibai lasai dotorea, zeinen bazterretik, gau partean, Heriotza igarotzen baita bizikletan arin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 45. orr.

Arin utzi zuten taberna.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 178. orr.

Zein arin eta zein seguru egin zuen ikusirik, agerian utzi zuen eskaturikoak bazuela lotura zuzena Joxemirekin.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 58. orr.

Behin, buruhas zihoan dama bat pasatu zen aldamenetik, itzalkin farfailazko bat zabalik; arin pasatu zen, eta apaizak burua makurtuz agur egin zion.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Bizkor, arin ukitu zuen sutondoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 37. orr.

Eta nik ere lehenengo liburuarekin idazletzat hartua izatea lortu nuenez, berehala pasatu zitzaidan ardura hori eta oso arin gelditu nintzen libre beste ardura batzuei heltzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 198. orr.

Zorionez, guk nahi bezain azkar eta harrapataka ez baina aski erraz eta arin saldu genituen ale guztiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Baina ez nadin arinegi joan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 52. orr.

Oinordetza sistema osoa aldatu beharra dago, herritarren aukera berria arin atondu behar delako jabedun berrien bitartez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 41. orr.

3 (predikatu gisa)

Heze eta bero bere eskumuturreko azala ere: izan ere, soineko hura hain zen arin, paperezkoa baitzirudien.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.

Halaber erreparatu behar da, pozaldi-garaian erraz eta arin den bezala ordubete osoa kontenplatzen egotea, hala arrunt zaila dela lehorraldian betetzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.

Hau egia da Hindu Gizarteari dagokionez ere, nahiz eta honen harremanak arin samarrak izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.

4 (erkaketetan)

Lehiakideak hegoak bezain arin daude.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 81. orr.

Lehendabiziko etapetan, kasurik onenean pentsatu baino arinago aurreratu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 266. orr.

Megapark egitasmoari bide egiteko, Udalak Hiria Antolatzeko Plan Nagusia aldatu baino arinago, ezer gutxi balio zuten lurrok.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Kalejira hasi baino arinago antolatzaileak muturra okertuta ageri ziren arren, apurka lasaituz joan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Gaur, ordea, inoiz baino arinago igo zaio.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 40. orr.

Eta emakumeen artean bazen bat, besteak baino ederragoa, besteak baino distiratsuagoa irribarrean, besteak baino arinagoa dantzan, besteak baino maitagarriagoa, besteak baino gorriagoa jantzian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.

120. Oraindik bekatarien artean bizi zenean, munduan zehar ibili zen predikatzen; orain, zeruan aingeruekin errege bizi delarik, Errege gorenaren mezulari bezala pentsamenduak baino arinago egiten du hegan, eta herri guztiei banatzen dizkie salbamen-ondasunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Biziki harriturik, Jaunaren miraritzat jo zuten gertatua, jakinik ez zitezkeela emakume arruntak izan, txoriek baino arinago hegan egin zutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

Luixak musu ergel bat eman zidan eta xoria bezain arin urrundu zen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Joanesek nahi baino arinago ibili zirelako, berehala ikusi zuten jauregiko hesiaren burdinazko ate handia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Laztan bat izan zen, ukitze goxo baino goxoago bat, igurtzi arin baino arinago bat burmuina leherrarazi zidana.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 203. orr.

5 afari arin

Afari arina egin zuen, bazkaria bera baino arinagoa, baina Raimundo Silvak bi kafe-kikaratxo edan zituen baten ordez, laster mehatxatuko zuen logurari aurre egiteko, aurreko gauean loaldi eskasa egin zuela kontuan harturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.

Pentsa zitekeenaren kontra, afari arina eskatu zuen gonbidatuak, eta arnoa ere neurriz edan zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.

Gazela ez baina kattagorria etorri zitzaigun platerekin eta ardoarekin. "Zerbait arina" jango genuela esan zuen Jontxuk menua aukeratzean, baina afari arin hartan Latinoamerikan aste oso batean jan ohi nuena baino gehiago irentsi nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Eginen dira irakurketak eta gogoetaldiak afari arin baten inguruan.  Herria   2002-11-21

Beranta dute, afari arin batekin gelditzen dira, bestenaz ere ez dute halako gosea, ez-usaiako arratsal-askaria egin baitute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

Afari arina eskatu -txerrikumea baino ez-, arropa berehala erantzi, eta, burusi azpian sarturik, lo pisu batek hartu zuen, harriak bezala lo egin zuen, zabal eta zabar, hala nola lo egiten baitute ez odoluzkirik, ez arkakusorik eta ez buru-ahalmen handirik ez duten [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 196. orr.

Ganbara bat erakutsi zion gazteluko alderdi ilun batean zena, baina pausatzera utzi baino lehen, afari arin bat eskaini zion.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 62. orr.

Gizon batek afari arin bat ekarri zuen, eta mutil gazteak eseri egin ziren formak errespetatzeagatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

6 arin-arin1 adlag

Etorri zitzaion monje bat arin-arin eta, harriduraz gainezka, galdetu zion: "Zer gertatu da, ama, jaiki ahal izateko?".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Bi pakistandarrak arin-arin sartu dira autoan, tutik esan gabe.  Berria - Harian   2005-05-08

Arin-arin sartu da Palestinako Legebiltzarrean beste kideekin elkartzeko.  Berria - Mundua   2004-11-11

Urduritasuna azalean, ezin kabituta sumatzen zen Simoni Mortirolon gora, lehertzeko zorian, baina Cunego maglia arrosa atzean utzi ostean, arin-arin, alai-alai egin zuen gora, bizkar gainean zuen pisu astunaz libratuta bezala.  Berria - Kirola   2004-05-30

7 arin-arin2 iz

Fandangoari eta arin-arinari, berriz, behekoa.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 34. orr.

Ohiko arin-arin eta fandangoaz gain, polkak ere ikusi ahal izan zituzten inguratutakoek.  Berria - Kultura   2004-07-18

8 arin-arin3 izond

Hegada arin-arinez, Jainkoaren gizona zegoen lekura hurbildu zen, airean geldituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Igotzaile aparta, garapen arin-arinak eraman zalea, erlojupekoetan ere txukun moldatzen da, beste igotzaileen aldean.  Berria - Harian   2005-04-03

9 arin-arinka

Mikel Strogoffek arin-arinka zeraman zaldia, bera kanpo eta barne hartzen zuen ezinegon bortitza abereari sentiarazten ziola oso-osorik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 212. orr.

Itsua hatzak arin-arin ibiltzen hasi zelarik, soldaduak ere arinka-arinka hasi ziren jira eta buelta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

Arin-arinka igo du solairu bat eta beste ate batetik atera da eskailera nagusira.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 284. orr.

10 arin baino arinago

-Musikak ez du aberririk -ausartu zitzaion Zeuner, eta ikusirik aurrean zuen gizonak eskuak mahaipera eraman zituela arin baino arinago, kokotsa gora begira, sabai keztatura zuzen jarria zuela berriro, gaineratu zuen, ahots apalez -.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 196. orr.

Arin baino arinago urrratu nuen papera eta gure begien aurrean Txipi Amorosen Orotariko maitasuna azaldu zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Hotelera itzuli zen arin baino arinago, eta sarrerako aretoan, larruzko besaulki batean eserita, gizon garai, bizkar-zabal, jaka grisez jantzitako bat ikusi zuen, betaurrekoduna bera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 47. orr.

Bada, otsokumeak arin baino arinago deskubritu zuen Wendy irlara etorri zela, eta haren bila hasi zen, topatu arte; eta biak lasterka hasi ziren, bata bestearen besoetara heldu arte.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 110. orr.

Druida izutiak arin baino arinago alde egin zuen, ezpata bat-batean bizira etorri eta odol egarria berarekin aseko zuen beldurrez bezala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 30. orr.

11 arin batean

Ondoren, aurkarien durduzamendua profitatuz, zabaldu zuen arin batean bere kupearen bortañoa, bultzatu ninduen barnerantz deus konprenitu ahal izan nezan baino lehen, itxi zuen kupea, jarri zen bere aulkian eta trostan partitu zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

Beraz, gosaldu eta, bere gauzak motxilan bildu ostean, arakatzeko geratzen zitzaion hondartzara abiatu zen goizean, arin batean ostatuan bueltan egongo zela guztiz sinistuta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 120. orr.

Sotoko atexka arin batean itxi, giltzatu eta, karrika-zulotik aterata, ordu hartan erabat mortu agertzen zen Maximilian plaza zeharkatzen hasi nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 87. orr.

Ziur nago, nola zauden jakiten duenean, arin batean etorriko dela laguntzera, eta hemendik aterako zaituela.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.

Argazkilari horien artea (gogora ditzagun Cartier-Bresson bat, edo Doisneau, edo Robert Frank, edo Kertész) une hori arin batean harrapatu, koadratzen jakin eta ziurtasunez kliskatzean datza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.

Bi gizonak arin batean sartu ziren Oskarren konpartimentu hutsean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

12 arin egin

-Erromes Grisa ala inor ez, antza -esan zuen Pippinek, bidexka bihurritik gora arin eginez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 119. orr.

Arin egin behar zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 52. orr.

Arin egingo diat paso nik hiri!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 101. orr.

- Halako drogosoa haiz eta, nik uste nian gezurra zela! -arin egin du tabernariak, ohitura dauka letretan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 127. orr.

-Arin egin, bidaiariak itzultzen ari dituk eta! -ohartarazi zuen Hansek konpartimentuko atetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

13 arinari eman (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Sartu ditiat postakutxan, sakatu zioat txirrinari eta arinari eman zioat kalean gora.  ETC-literatura, saiakera   Ixtorio hautatuak, Roald Dahl (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2001

Eurekin batera irten ziren anpraziarrek ere arinari eman zioten haiek harrapatu nahian.  ETC-literatura, saiakera   Peloponesoko gerraren historia I, Tuzidides (Josu Naberan), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Claesek eginiko zaratak iratzarrita, arinari eman gura izan zion, usterik herriko txinelen bat zetorrela ohe hartatik altxatu eragin ondoren Steen-era eroateko, legezkoak ez ziren ibilien aitzakian.  ETC-literatura, saiakera   Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007

Dela izaeragatik edo egoeragatik, ama-alabak apal eta isil agertzen dira, ez dira hur-biltzeko errazak edo hizketa arinari emanak.  ETC-literatura, saiakera   Ikusezin, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2009

Mandoek estekak hautsi eta arinari eman zioten.  ETC-literatura, saiakera   Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, Nikolas Kazantzakis (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2017

Ospitalera heldu helduko, Fabianek arinari eman zion eskaileran gora Sophieren bulegoraino.  ETC-literatura, saiakera   Larrutik ordaindua, Joseba Lozano, Alberdania, 2018

Gaztetan tailer batetik metalak lapurtzen ari zirela ugazaba agertu eta arinari eman behar izan zioten. ETC-literatura, saiakera   Zorioneko familia, Iñaki Irasizabal, Elkar, 2019

14 arma arin

Arrasateko Bergaretxek, esate baterako, txirrika bidezko sistema baten berri eman zigun tentsio altuko kableetan erabiltzeko, eta nik, noizean behin, arma arinek nola funtzionatzen zuten azaltzen nuen arbel batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.

"Baina, ez pentsa, arma arinagoak ere badira hemen", esan zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 149. orr.

AI Amnesty International eta Greenpeace erakundeen arabera, 2003. urteko otsaila eta iragan urtarrila bitartean, Espainiak arma arinak eta munizioak saldu zizkion Khartumi salmenta 8.000 eurokoa izan zen.  Berria - Mundua   2004-07-24

Bagdadeko iturri batek adierazi zuen ekintzaileek AEBetako marine-ei mortero eta arma arinekin egin zietela eraso.  Berria - Mundua   2004-07-31

15 artilleria arin (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Iragan asteburuan, adibidez, Samarran indarrak pilatzen ari ziren bitartean, EIk hiriari eraso zion bonba auto suizidekin, artilleria arinarekin eta frankotiratzaileekin, iturri ofizialen arabera.  ETC-prentsa   Berria, 2015-03-03

Belgradeko kaleko borrokak, 1944ko urrian, haren ikuspuntutik deskribaturik daude, Palmoticeva kaletik ikusirik: handik iragaten da artilleria arina eta izkinan zaldi lehertu bat datza.  ETC-literatura, saiakera   Hildakoen entziklopedia, Danilo Kis (Monika Etxebarria), Elkar, 2005

Hurrengo gauean, Kawaguchik Edsonen 830 raiderrei 3000 soldadu eta era asktotako artilleria arinarekin eraso zien. Japoniar erasoa ilundu orduko hasi zen. ETC-entziklopedia   Guadalcanalgo Kanpaina, Wikipedia

16 bekatu arin

35 Bekatu arina egiten da, baldin bekatu larria egiteko pentsamendu bera badator eta gizonak nolabaiteko luzamendua onez entzuten badu, edota atsegin lizun samarra hartuz edota pentsamendu hura uxatzen berankor samarra izanez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 53. orr.

Ez zion aita Altunari kontatu beharrik izango, eta huskeriak aitor ziezazkiokeen itxurak egiteko: bekatu arinak, pentsamendu gaiztoak eta halakoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 445. orr.

Bekatu astunak jadanik ez du ukitzen, ez eta bekatu arinak ere, eta ez die hauei lekurik ematen, beren esku leudekeen aldetik".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 47. orr.

Eta berrikitan ikasi dudan hitza, gormandiza delakoaren orde, ñapurkeria, arras gustukoa zait mahatsa are gehiago Eta bekatu arinak emaiten duen urriki gabeko erasia birtualak goxaturik, lokartzen naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 169. orr.

Norbaitek bekatu arina egingo balu, berriz, aitor biezaio anaia apaizen bati.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 116. orr.

Bederatzigarrenak, egitezko bekatu ezberdinak badirela eta zer den bekatu larria edo mortala eta zer bekatu arina edo beniala; eta zerk bereizten dituen larria eta arina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

17 bela arin (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Nazioarteko Bela Federazioak (ISAF) bela arina, olinpikoa eta gurutze-ontziena zuzentzen ditu.  ETC-entziklopedia   Bela (kirola) Wikipedia

Arraunzale ugari ere biltzen dira Arabako urtegi honetan, eta bertan arrauna, bela arina, piraguismoa eta halako uretako kirolak egiten dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2007-07-20

Bela arin su hartuaz. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

18 buru arin ik buruarin.
19 elementu arin (corpusean ez dago; ETCn 42 agerraldi)

Elementu arinak eraldatu zituzten, besteak beste, karbonoa, fosforoa, burdina eta beruna sortuz.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-06

Hidrogeno isotopo bat da berez deuterioa, elementu arin bat.  ETC-prentsa   Berria, 2005-04-29

Ondorio hori eta elementu arin eta astunen arteko bereizkuntza zuzeneko behaketen bidez justifikatu zituen Aristotelesek.  ETC-literatura, saiakera   Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Kontuz ibiliz gero, elementu arinak ere itsats dakizkioke zikloramari (bi aldeko zinta itsasgarria erabilita, edo orratzez josita).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Bero handia dago orain, 10.000 milioi gradu, elementu arinenak sortzeko erreakzio nuklearrak abiarazteko nahikoa.  ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Meitner eta biak aspalditik ohituak ziren ikustera bazirela talken ondoriozko produktu batzuk zenbait erreakziotan uranioa baino askoz elementu arinagoak balira bezala jokatzen zutenak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Nolanahi ere, bada ezaugarri erkide bat: nukleosintesiaren mekanismoak oso litio, berilio eta boro gutxi izatera darama, zeren elementu arinok, edo sintesiak hautaturiko bideetatik kanpo geratzen dira, edo sortu bezain laster erretzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

Elementu arinen kasuan, fotoi horiek zenbait kiloelektronvoltekoak dira; berunaren kasuan, aldiz, fotoien energia karakteristikoa 60 keV da, gutxi gorabehera.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Ikertzaileen arabera, litosferara iristen den mantuaren zati hori, aberatsagoa da elementu arinagoetan eta beroagoetan, inguruko mantua baino.  ETC-entziklopedia   Basalto plataforma, Wikipedia

Teoriak azalpen ona ematen dio ikusten dugun hainbat fenomenori, hala nola elementu arin askoren ugaritasunari, hondoko mikrouhin erradiazioari, Hubbleren legeari eta Unibertso behagarriaren egiturari.  ETC-entziklopedia   Big Bang, Wikipedia

Elementu arinak (hidrogeno eta helioa), berriz, eguzkitik oso urrun kondentsatu ziren, eguzkitik gertu gas egoeran geratuz.  ETC-entziklopedia   Biziaren jatorria, Wikipedia

Felsiko izena hartzen dute elementu arinez osaturiko arroka igneo eta magmek. ETC-entziklopedia   Felsiko, Wikipedia

20 erre-arin

Haragi erre-arina ari dira jaten, arretaz eta gogoz, murtxikatzeari eta irensteari adi-adi, zaharren jarreraz; izan ere, horrelakoentzat jatea ez da elikatzea bakarrik, egintza solemne eta antzina-antzinako bat burutzea baizik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

21 haize arin

"Haize arina banintz zure ezpainetara joango nintzateke hiltzera», Banvilleren Zéphyr poema kantatu zuten.  Berria - Kultura   2004-08-25

Zain zegoen, belarria urrutiko hotsak entzuteko erne, haize arinak teilatua eta hormak igurzten zituenean ikara eginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.

Haize arinak bazterrak kateztatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

Dantzarako oholtzak hutsik daude oraindik, eta paperezko mila bandera, bonbilla harietatik zintzilika, ozta mugitzen dira itsasotik datorren haize arinetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Ilargiak belaontzi bat zirudien laino arteko uhinetan kulunka, eta haize arin batek erdi harrotzen zizkion oihalak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Haize arin bat zebilen, doinua ekartzen zidana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

22 hanka-arin (orobat hankarin) izond

Joanes mezulari gazte hanka-arina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Zuen artean hanka-arinik baldin badago, zaldizko onik, joan dadila mutilaren bila.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.

Eta kontatzen dit nola, gazte lirain eta hanka-arina artean, airoso joaten zen herri batetik bestera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Alboan bi zakur hankarin zeramatzala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 14. orr.

23 hegazkin arin

Hegazkin arinen garraioan eta eraikuntzan hasi zen lanean, eta lanbide horiek Manilara eraman zuten.  Berria - Kirola   2006-02-09

- Junker 52 eta Heinkel 111 bonbaketariak, eta Heinkel 51 hegazkin arinak ikusi dituzte Gernika inguruan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 46. orr.

Hegazkin arin bat hodeipean, jira dotorea eginda gaztelura buruz amiltzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 168. orr.

24 hormigoi arin (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Sototik bigarren solairura hormigoi arrunta erabili zen; solairu horien gainetik hormigoi arina erabili zen.  ETC-entziklopedia   Nakagin Capsule Tower, Wikipedia

Bestela esanda, airebideetako materialak hormigoi arina izan behar du gutxienez, inoiz ere ez zeramikoa, eta komeni da hormigoi erregogorrezko piezak jartzea, berokuntzako edo ur bero sanitarioko banakako galdarak husteko hodien antzera.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Oin kubikoko 60 libra baino gutxiagoko pisu espezifikoa duen hormigoi arin eta bero-eroankortasun txikikoa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Hormigoi arinek egituren pisua txikitzen dutenez eta termikoak isolamendu egiteko oso egokiak direnez (eroankortasun txikia baitute), eraikuntzan erabilgarriak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

25 industria arin (corpusean ez dago; ETCn 54 agerraldi)

Familia nuklearraren sorrerarekin batera, industria arinetik industria astunerako bidea egin zen, hots, ehunetik ikatz eta metalerako bidea.  ETC-literatura, saiakera   Soldataren patriarkatua, Silvia Federici (Amaia Astobiza), Katakrak, 2017

Azken urte hauetan, industria arinaren produkzioaren garapenak eta ehungintzaren, altzarigintzaren eta telekomunikazioen arloek ezaugarritu dute.  ETC-prentsa   Argia, 2004-04-04

Neurri horiek ere produkzioaren hazkunde nabaria ekarri zuten, batez ere industria arinean, kontsumo-ondasunen ekoizpenean, eta beste aldaketa batzuei zabaldu zieten bidea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Mikel Aizpuru, Fernando Martinez, UEU, 2011

Kotoiak pisu gutxiago zuen Britainia Handitik kanpoko industria arinetan, eta, ordainetan, gehiago hazi ziren ehungintzako beste espezialitateak edota nekazaritzako elikagaien kontsumoko beste batzuk.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

Industria arineko lantegi bat ere badute, instalazio fotoboltaikoen jarraitzaileak muntatzeko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Horretaz gainera, estatuak industria arina sustatu zuen, kotoizko ehunei muga-zerga altuak eta kotoi gordinari muga-zerga apalagoak ezarriz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Historia ekonomiko globala. Sarrera labur bat, Robert C. Allen (Maria Arruti / Ane Goenaga), EHU/UPV, 2018

Industria arinen bat edo beste hasi da txertatzen (ehunak, porlana, pospoloak, alkoholdun edariak...), baina eskulangintza da oraindik nagusi (larrua, zurak, armak, metal preziatuak, etab.).  ETC-entziklopedia   Bhutan, Wikipedia

Bi pabilioi sortu ziren, industria pisutsu eta industria arinerako, eta 1957ko abuztuaren 11n Bilboko VIII. Erakustazoka inauguratu zen.  ETC-entziklopedia   Bilboko Nazioarteko Erakustazoka, Wikipedia

Gune hau nahitan laga zen kanpoan, bertako harrobien itxieraren ondoren industria arinaren sorrera bultzatzeko asmoz. ETC-entziklopedia   Eryri, Wikipedia

26 metrailadore arin (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Gerrillariek 300 errifle eta 40 metrailadore arin inguru hartu zituzten.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-27

Eta Spetsnaz operazio berezietako taldeen tresnerian, Makarov pistolak, AK-47 eraso-fusilak edo kaxa tolesgarridun aldaerak, RPK-74 metrailadore arinak, SVD Dragunov doitasunezko fusilak eta AGS-17 tiro bakarreko granada-jaurtigailuak.  ETC-literatura, saiakera   Lasterka, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2011

Lehen Mundu Gerran infanteria metrailadore arinak masan erabiltzen hasi ziren erasoan su automatikoa edukitzeko beharra ikusi ondoren.  ETC-entziklopedia   Eraso fusil, Wikipedia

Elikagailua: 20 kartutxoko kargagailua (30 kartutxokoa metrailadore arin bertsioan). ETC-entziklopedia   FN FAL, Wikipedia

27 metro arin

Diseinu eta eraikuntza lanetan daude Mexikoko metrorako zenbait proiektu, Brusela eta Erromako lurrazpiko trenbideetarako, eta Sevillako metro arina.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

28 mihi-arin (orobat mihiarin) izond

Etengabeko aro ederra oparituko zion laino mihi arinetan zaldizka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.

Urkamendietan herriaren aurrean egin beharreko urkaketetan ez zen itxura onekoa bizitza zuzen eta oneko kristauak sokari tiraka aritzea, urkatzen ari ziren basapizti mihiarina biraoka eta aireari ostikoka akabatu ezinik ari zen bitartean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 98. orr.

29 musika arin

Musika arinerako gogo guztiak kentzen dizkit, gainera, Dutertrek.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 65. orr.

"Vulcain" irrati alimalekoak dantzarako musika arina zabaltzen zuen sukaldean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.

Whiskyak edontzietara isurtzean egiten zuen musika arinak interludio atsegin bat eratu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 250. orr.

30 pisu arin

"ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuen arte, erraza zen Jose Luis Rodriguez Zapatero pisu arineko buruzagia zela esatea.  Berria - Harian   2006-03-25

Jakina da euskaldunak pisu arinenetan ibiltzen direla ondoen, eta halaxe frogatu da Rochesterren (AEB) jokatu den Mundialean.  Berria - Kirola   2004-09-07

Fusio-nuklearrak pisu arineko nukleo bi batzen ditu, pisu handiagoko bat sortzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-03

Haize-Hostoa izeneko zaldi handi eta grisak ez zuen zama berria nabaritu ere egin, Dernhelmek, bizkorra eta indartsua izan arren, gizon gehienek baino pisu arinagoa baitzuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

Boseoan ere, peso mosca deitzen zaio pisu arineko jokoari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.

Jakablu barneko patrikan zeraman pisu dexenteko paketea, eta haren ondoan txekea, pisu arinekoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.

Eztiki eraman nuen Ixabel gure ohetik gelako sehaskara eta bere gorpuzñoaren pisu arina nire besoetan nuela, aurpegira behatu eta irribarrez esan nion ez izutzeko nirekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 177. orr.

31 pronostiko arin (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

C., Gurutzetako ospitalera eraman zuten jasandako intoxikazioagatik, pronostiko arinarekin.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-28

Gainera, Barakaldon, bi kotxek elkar jota, hamabi urteko pertsona batek pronostiko arineko zauriak egin zituen ostiralean. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-31

32 zalditeria arin (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi)

Zalditeria arina ahulki babesturik eta armaturik zeuden eta euren abiaduragatik nabarmentzen ziren zalditeria tropei erreferentzia egiten die, zalditeria astunarekin kontrajarrita, eskuarki, armatu eta babestua zegoena, baina ez hain bizkorra. Zalditeria arineko tropak, errekonozimendu misioetarako, borrokarako eta erasorako erabiltzen ziren.  ETC-entziklopedia   Zalditeria arin, Wikipedia

Numidiar zalditeria arinak xabalina sortak zituen eta zaldunak bridarik edo zelarik gabe zaldien gainean zeuden.  ETC-entziklopedia   Agrigentoko setioa (K.a. 406) Wikipedia

Austria-Hungariako armadako sail lokabea, zalditeria arinaz, infanteriako hainbat unitate txikiz eta artilleriako pieza gutxi batzuz osatua.  ETC-literatura, saiakera   Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010

Ezkerrerantz gure zalditeria arinak Plevnako gainak garbitu zituen, eta, Bonafide Sabaoth beren gerra-oihuaren hotsa zabalduz, artillero sarrazenoak lepo egin zituen, azken gizona hil arte.  ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Erreparatu kapitain bikainen ohituran, batailaren hasieran zalditeria arina bidaltzen dute bultza egiteko, eta gero, gauzak estutzen direnean, oinezko gudariak eta armadaren giharra. ETC-zientzia, zuzenbidea   Florentziako gobernuaz solasean, Francesco Guicciardini (Juan Martin Elexpuru), EHU/UPV, 2019

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

arin abiatu (8); arin arin (109); arin arina (23); arin arinak (15); arin bai (16); arin bai arin (16); arin baina (10); arin baino (15); arin baino arinago (15); arin bat (178); arin bat baizik (8); arin bat egin (21); arin bat eman (9); arin batean (20); arin batek (24); arin batekin (21); arin baten (19); arin batez (33); arin batzuk (19); arin egin (12); arin egiten (10); arin elkarteko (14); arin ibili (12); arin jaitsi (8); arin joan (16); arin samar (9); arin zauritu (50); arin zauritu zen (13); arin zauritu ziren (20); arin zihoan (9); bai arin (21); begirada arin (13); begirada arin bat (9); begiratu arin (11); begiratu arin bat (7); bezain arin (63); burua arin (8); dardara arin (11); dardara arin bat (10); hain arin (31); hankak arin (7); horren arin (7); hots arin (11); mugimendu arin (12); musu arin (8); oinak arin (18); oso arin (26); saio arin (7); zoaz arin (7)

arin arina (23); arina da (23); arina egin (19); arina izan (19); arina izango (7); arina zen (13); arina zuen (7); bezain arina (14); lo arina (10); oso arina (15); saio arina (8); zama arina (10)

apur bat arinago (7); arin baino arinago (15); arinago egin (7); arinago ibili (8); askoz ere arinago (7); baino arinago (93); bat arinago (10); batzuk arinago (10); gero eta arinago (18); hilabete arinago (7); ordu batzuk arinago (7)

arinagoa da (11); arinagoa izan (7); baino arinagoa (21)

arin arinak (15); arinak dira (7); arinak egin (10); arinak eragin (9); arinak izan (36); arinak izan zituen (13); arinak izan zituzten (9); arinak ziren (14); kalte arinak (10); zauri arinak (45); zauri arinak izan (22)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus