Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astun 1 izond pisu handikoa delako, eramaten, jasotzen, higitzen gaitza edo neketsua dena.

Berriro ikusi zuen nola ixten zen bere atzean "Ero Etxea" idatzita zegoen etxeko ate astuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Barre egin zuen Betancesek, orri biko ate astun bat zabaldu aurretik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 65. orr.

Txarrantxa-hesi lodiak eta harrizko zutabe astun biren erdian zabaltzen zen burdinazko ate arranditsuak harrapatu zidan begirada orduan Haratago, ia soslai betz bat baizik ez itzaletan, benzina bidoi astun batzuk.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.

Bere gelan intxaur-zurezko kutxa astun bat zuen, tailatua.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.

Jaiki barik atera zituen zakutotik tresna metaliko astun bi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.

Horrela, bi maleta astun haiekin egin behar izan nuen geltokitik herrirainoko bidea; eta aldapa galanta zegoen egiteko, herrietan garaienetakoa baitzen Salvenach.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.

Maleta bat edo fardel astun bat esku batean hartzen dugunean, gorputzaren pisua baino bost edo sei aldiz indar handiagoa jasan behar izaten du beste aldeko aldaka-hezurrak Nahiz eta irrikan egon, ez nintzen ausartu haiek irakurtzera: beldur nintzen aitak zerutik ikusi eta, haserreturik, beroki astun hura jantzita errieta egitera jaitsiko ez ote zitzaidan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Zuen aita Salomonek uztarri astuna ezarri zigun.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,4

Arindu, bada, zuen aitak ezarri zizkigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,4

Zorionekoa ene burutazio hura, kontzientzian nuen karga astuna guztiz arindu zidana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 342. orr.

Hura zirrara gurea bizikleta beltz astun haietan jarrita urrundu direnean toldopeak ikertzeari lagata laugarren biltegira buruz abiatzen garela!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.

Ekaitz zaparradaren lehenengo tantak astunak eta bakanduak izaten dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 124. orr.

Inork uste badu gorputz astunagoak, hutsunean zehar bizkorrago zuzen doazelako, arinagoen gainera eror daitezkeela eta horrela mugimendu sortzaileak berritzeko moduko kolpeak eragin ditzaketela, egiazko arrazoitik at eta urrun dabil.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.

Ondoren auto astun batek dardaran jarri du etxea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

Nor gogoratzen da nitaz? Emakume gazte astun bat, agian, Londresen... Eta nitaz pentsatzen ari ote da, zinez?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 271. orr.

Egongelan, oin astun batzuek zoruko zurajea dardararazten zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.

Eguna amaitzeko, txahalki-puska hotz bat eta litro erdi aza-zopa mikatz zerbitzatu zizkioten; eta gero, lo astun batek hartu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Zama astun dut gainean zure haserrea, zure atsekabe-itsasoan murgildurik.  Elizen arteko biblia   Sal 88,8

Sastakai baten, ezten baten eta hortz batzuen zauriak daramatzat nire baitan; eta zama luze eta astun batena ere bai.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 335. orr.

Bere kapa beltzean bildua zihoan, eskumakila begitsuan bermatua, urrats astun eta motelean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Zalantza astun hura zeukan kasko-zokoan danbaka jagoitik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Kontaketaren amaiera isilune astun baten abiapuntua izan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.

Isiltasun astun bat nagusitu zen azken hitz horien ondoren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

Han egon ginen zain aire astun eta itogarri hartan minutu horietan guztietan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Gero, tupustean, bezero berak urratu zuen isiltasun astuna, eta emakumeari begiraturik: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

Lore lurrin astun hura gelditu zitzaion akorduan betirako, loreen eztitasun betegarria zen heriotza.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Eta zure behako hura gogorra zen, zorrotza, iluna, hodei astun baten gerizpean sortua bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.

Egun hartan, bigarren ordua oso astun egin zitzaidan, lehenengoa baino bost bider gehiago, eta hirugarrena, itogarri. neka-neka eginak baitzeuden aire astun geldo harengatik bideko maldagatik baino gehiago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Iragan astun lakarraren eta balizko geroaren artean iraun nahi ez zutenek, orain aberats eta zoriontsua erakusten zuten herrialdeetara ihes egiten zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 81. orr.

Ardo astun eta bortitz bat edan zuten, ardo hungariar bat, eta zigarroak erretzen egon ziren isilik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Gorputz osoaren sentimenetik gogor eta bigun, hotz eta bero, leun eta latz, astun eta arin den oro.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Beste bekatu astun bat nire bekatuen zerrendan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 106. orr.

Mayor Orejaren artilleria astun osoa -bere armada garaiezina- umiliatuta geratu zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Astun samarra da tipoa, baina ez da pertsona txarra.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 97. orr.

Gainera, astunago bihurtuko zuten ekipajea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.

Uraren epeltasunak, hotzikara bortitzez izozten zaituzten epeltasun horietako batek, euri ukiezinaren epeltasun astunak azpian zanpaturik zeukan kalea, bazirudien gasaren garra nekatzen eta iluntzen zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

Haritzezko enbor puska eskerga zen, txit astuna, ebakiondoz eta ildoxkaz josia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta, ikaragarri zurbil, ia urdin baina lehen bezala isilik, lehengo burgoikeria eta hantustez betetako harridura berarekin, finko begiratu zion Liubari bere begi astun geldiekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.

Gero, bat-batean, iluntasuna nagusitzen zen ostera, ilargiaren dirdirak aspaldi galdua baitzuen bere zilarra, hodei sabel-astun baten atzean ezkutatu zenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

Galdera mordoa nuen nik egiteko: gehiegi, eta astun-larriegiak berarentzat eta neuretzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Eta, batere damurik erakutsi gabe, musika-gelara itzuli eta bere aulki tapizatuan eseri zen astun-astun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

Noraren aitak astun-astun hartu zuen arnasa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 82. orr.

Gezia bailitzan igaro zuen zerua, eta Mortaingo hiriaren aurrean erori zen azkenik astun-astun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.

Etxe zahar izugarri handia, lainoetan galdua, horma-altua, ate-astuna, ziegez beteak diruditen sotoak dituena, eta inoiz bertan bizi izan ziren hilen arrastoak nonahi igartzen zaizkiona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

Irudimen gabeko polizia profesional buru-astun eta tentel modura agertuko direlako ustea izango da usterik zuhurrena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 207. orr.

Gure aita gizon handi, bizkar-astun bat zen, ilea motz-motza ibiltzen zuen, kokots bikoitza zuen, eta sabela izugarri handia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

3 (adizlagun gisa)

Itsasoa ikusten dut, astun, mugitu gabe, Bouville ikusten dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 253. orr.

Beste itsasontzi batzuek nekez nabigatzen dute, astun, merkurio-korronte baten aurka borrokan ariko bailiran.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 46. orr.

Astun mugitu zen, begiak ergelki klaskatuz, zarata hura zerk egin ote zuen begiratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Hatz-puntaz lehortu da, anaia nagusi Felixek busti gabe utzi dituen zapi-muturrekin, eta burua astun, eztarria erreta, barre-algaraka lehertu da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 55. orr.

Gela mehar hartako hauts giroa astun sartu zitzaion biriketan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 208. orr.

Martinek pistola kargatu zuen, zaldi bat eta zalduna kotxera hurbiltzen ikusi, su egin zuen eta zaldia astun erori zen lurrera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Burua astun neukan, bezperako grappa eta ardoaren eraginagatik eta gaizki lo egin izanagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 198. orr.

Gaua astiro eta astun igaro zen, eta etortzear zegoen egun erabakigarriak are beldurgarriago egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.

Baina ezin ireki nuen; eta nire dardar-ikaretan, ihes egin zidan eskutik eta astun erori zen, eta mila puskatan hautsi zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Astun erori nintzen nire neskaren gorputz gainean, arnasestu batean, musukatu ginen, eta haren beso kuttunak sentitu nituen ni biltzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Ipuina astun geratuko litzateke Txetxuren argudioak hona ekarrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 154. orr.

Are gehiago, izugarri poztuko nintzateke anaien bertuteaz, haien eta neure irabaziagatik, eta, ohean gaixorik banengo ere, ez litzaidake astun egingo haiei kasu egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 687. orr.

Botak arraro eta astun sentitzen ditut oinetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.

-Ene, Potter, neskalaguna duzu eta! -esan zuen Malfoyk geldi eta astun.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

4 arma astun

Merkatari-aireko haiek, berriz, ontziko arma astunak, kanoiak-eta, erosi egin nahiko lituzketela diote.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 66. orr.

Borroka partikularretan aldezkariak beren pieza guztiez armatuta zeudenez, eta sendotasun eta indar jakin bateko arma astunek, hala defentsarako nola erasorako, egundoko abantaila ematen zutenez, jende askori sartuko zitzaion buruan borrokalari batzuen arma sorginduen iritzia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Izan ere, okupatzaileei aurre egiten dabiltzan ekintzaile irakiarrek hiri honetan musulman sunitak dira nagusi beren arma astunak entregatzeko exijitu diete AEBek, hiriko agintariekin egindako negoziazioetan horixe hitzartuta.  Berria - Mundua   2004-04-20

Efe agentziaren arabera, Polizia bertara ailegatu zenean "tiroen aztarnak, arma astunen bala zorroak eta granada-jaurtigailuak» aurkitu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

5 artilleria astun

Artilleria astuneko bateria baten ondotik igaro gara, eta artillerialariak mahai baten inguruan eserita ikusi ditugu, karta-jokoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Artilleria astuna atera du berriz ere PPk (gero eta disimulu gutxiagorekin egiten du) bere aspaldiko etsaiak suntsitzeko asmoarekin: kultura eta adierazpen askatasuna.  Berria - Kultura   2004-01-31

Errealitate mediatikoa inoiz baino birtualago azaldu zen; Mayor Orejaren artilleria astun osoa -bere armada garaiezina- umiliatuta geratu zen, ez baitzituzten euren helburuak lortu, ezta hurrik eman ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Bere esanetan, hego osetiarrek gau osoan eraso zioten Eredvi, artilleria astuna erabiliz, eta orduan Armadak "erantzun» egin zuen, bake indar mistoei erasoaren berri eman ostean.  Berria - Mundua   2004-08-17

6 bekatu astun

Gizaki hau bekatu astunetan erraz eroriko litzateke gustamoldeak kentzen badizkiote, berrogei urtean edukitako gustamoldeak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

Beste bekatu astun bat nire bekatuen zerrendan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 106. orr.

Herritarren zenbaketa egin ondoren, bihotzeko harra sentitu zuen Davidek eta esan zion Jaunari: -Bekatu astuna egin dut, bai.  Elizen arteko biblia   2 Sm 24,10

7 hidrogeno astun deuterioa.

Munduko itsaso eta ozeanoetako uretan, esate baterako, milioika urterako energia sortzeko adina hidrogeno astun dago.  Berria - Gaiak   2004-07-03

8 ibilgailu astun

Izan ere, jai egunak zirela-eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetara irten ezinik egon diren ibilgailu astunak gaur itzuliko dira bidera.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Frantzian ibilgailu astunak ezin dira igande eta jaiegunetan ibili.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Gipuzkoan, berriz, errepide sare guztia irekita zen eguerdirako, ibilgailu astunentzat izan ezik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

9 industria astun

Hau da, iragan mende hasierakoa, industria astunarena, fordismo izeneko ekoizpen-moduena, komunismoarena, bukatu diren edo hondakin soil diren kontuena».  Berria - Kultura   2004-08-01

Izan ere, garai hartan, burutu berria zuen Alemaniak batasun politikoa, eta ahaleginean ari zen industria astuna eraikitzen eta koloniak konkistatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Eskuma aldera begiratu ostean baserri solte batzuk industria astunaren eremu baten erdian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

Euskal Herrian industria astunarenak egin du, zerbitzuek gero eta indar handiagoa daukate eta ondo prestatutako jende askorik ez dago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

"Industria astuna» desegin nahi izatea egotzi zion PSOEri, eta jakinarazi zuen "espekulazioak eta interes politikoek» areagotu dutela "Ezkerrealdearen beheraldia».  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Hau da, iragan mende hasierakoa, industria astunarena, fordismo izeneko ekoizpen-moduena, komunismoarena, bukatu diren edo hondakin huts diren kontuena".  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.

Industria astunak, armamentu ikaragarria eta atomo-bonba izan arren (oso garestiak, jakina), gauza askotan India ez da bizi XXI gizaldian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

10 lo astun

Quenu ez zen ohartu emaztea jaiki zela, lo astun egin baitzuen bezperan egindako lotsagabekeriarengatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 226. orr.

Buruhauste honetan nengoelarik, bat-batean eta gogorik ere gabe, lo astun batek, oso lo astunak hartu ninduen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.

Eguna amaitzeko, txahalki-puska hotz bat eta litro erdi aza-zopa mikatz zerbitzatu zizkioten; eta gero, lo astun batek hartu zuen, edo, Errusia zabaleko alderdi batzuetan esan ohi dutenez, harriak bezala lo egin zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Bertzelakoan, hamahiru urte ingurukoak ditut lehen-lehenak eta, hamahiru urtetan, imajina izugarriak kaskoratzen zitzaizkidan, lo arinak lo astunari zainak erauzi ondoan, erdi amets erdi ernai egiten nituen goiz-orenetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Hots handia dagoela lo astunean egon eta hotsa isiltzean esnatzen diren pertsonena ez da gezurra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Baina nik begiak itxita eta mugitu ezinik iraungo nuke, jarrera berean, lo astunean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.

Lo astunean zerraldo, lorategi sekretuetara eramaten zituzten gudari gazteak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

11 pisu astun

Pisu astunetako erregea izan nahi du bosgarrenez; 42 urte ditu eta egurtu egingo dutela diote aditu askok.  Berria - Kirola   2004-11-11

Eta hamar konbate horien ondoren Ubanbek Europako txapelketa jokatuko dik pisu astunetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 345. orr.

Kanadar baten kontra jokatzen omen du pisu astunetako finala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Lehenik eta behin, halere, hobe kontuak egin, ez duk uste? -pisu astuneko boxealariak bezain erromantikoa zen, alajaina!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.

12 ur astun

Halaber, ur astunez funtzionatzen duen ikerketa erreaktorearen eraikuntzari ez ekitea aztertu behar du, baita ANEU itunaren Protokolo Erantsia erabat bete ere.  Berria - Mundua   2006-02-05

Metalezko ortzadar azidoa hedatzen zen Lutxana bien arteko ur astunetan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

13 zango-astun (corpusean zangoastun soilik)

Hanka-puntetan jarririk, gora eta behera higitu du gorputz oldarkotea, halako dotorezia zangoastun batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aire astun (3)

astun astun (7); astun astun (7); astun baina (3); astun bat hartu (3); astun bat zen (3); astun batek (8); astun baten (12); astun batez (5); astun egin (4); astun egiten (6); astun erori zen (4); astun haietako (3); astun harekin (3); astun haren (3); astun hori (6); astun horiek (3); astun horrek (5); astun horren (3); astun hura (6); astun samar (4); astun samarra da (4); astun sentitzen (4)

ate astun (5); beltz astun (3); betazalak astun (3); bezain astun (4); burua astun (4); burua oso astun (3); hain astun (4); handi eta astun (3); harri astun (4); isiltasun astun bat (3); karga astun (3); lan astun (4); lo astun (3); luze eta astun (3); metal astun (3); oihal astun (3); pisu astun bat (4); zama astun bat (6); zama astun batetik (4)

airea astuna (3); aitak uztarri astuna (5); astuna arinduko (3); astuna bihurtzen (3); astuna den (6); astuna du (3); astuna egiten (11); astuna ere (4); astuna ez (3); astuna ezarri zizuela (4); astuna gertatu (3); astuna izan (14); astuna izanen (3); astuna izango (5); astuna zabaldu (3); astuna zara (3); astuna zirudien (3); ate astuna (5); bezain astuna zen (4); buru astuna (5); ere astuna (3); ere zama astuna (3); ez astuna (3); gorputz astuna (4); hain da astuna (3); hain duk astuna (3); horren astuna (4); industria astuna (3); karga astuna (6); lan astuna (5); neke astuna (3); oso astuna zen (4); pisu astuna (8); uztarri astuna ezarri (6); zama astuna da (3); zeinen astuna (3)

are astunago (3); astunago eta astunago (3); astunago eta astunago (3); baino astunago (8); gero eta astunago (9)

are astunagoa (4); astunagoa bihurtzen (3); astunagoa da (3); astunagoa egiten (3); astunagoa ezarriko dizuet (4); astunagoa zen (6); baino astunagoa (8); gero eta astunagoa (3)

astunagoak dira (3); pilota astunagoak aukeratu (4)

arma astunak (5); astunak dira (5); astunak egiten (4); astunak hartu (3); astunak izaten (3); astunak ziren (3); ate astunak (4); bezain astunak (4); esku astunak (4); hain astunak (4); hitz astunak (3); ibilgailu astunak (5); mailu astunak (3); metal astunak (6); oso astunak (7); pauso astunak (4); pilota astunak (3); pisu astunak (4); urrats astunak (4); zama astunak (7)

astunaren azpian (3); astunaren kontra (3); ate astunaren (3); gurutze astunaren (4); industria astunaren (3)

lo astunean (3)

astunegia zen (4); lan astunegia (3); zama astunegia da (3); zama astunegia izan (4)

astunen azpian (3); astunen bat (3); bota astunen (3); errezel astunen (3); metal astunen (3); pisu astunen munduko (3); zama astunen (3)

astunena izan (3)

pisu astunetako (7)

pisu astunetan (5)

kate astunez lotu (3)

astunik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus