Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arau1 (ETCn 74.865 agerraldi) 1 iz jokabidearen ardatz edo gidaritzat hartzen edo ezartzen den zera; zerbait nola egin behar den adierazteko argibidea. ik erregela 3; lege.

Aldi orotan zer den zuzen eta oker, arauaren bitartez jakin beharra dago, gure beharrei dagokiolako; eta ezin dugulako obligaziorik izan jakin ezin dugunari buruz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 41. orr.

Agureak zehazki, hurbil-hurbiletik aztertzen du edertasun hori, baina etxe horretako arauak sexu-harremanak debekatzen ditu; eta araua hausteko asmoa sortzen zaion arren, badaki horrek etxe hori putetxe arrunt bihurtuko zukeela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

Dirua bere esku edukitzea gustatzen zitzaion, arautzat zeukan aldian behin hogei-hogeita hamar duro bere apetetarako gastatzea, nahiz eta jakin etxean nahitaezko ziren gauzetarako beharrezkoak zirela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Idatzi eta hitz egin gabeko lege batzuk badira, arautik baino gehiago giza-legetik dutenak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 78. orr.

Galdera horiek erakusten zidaten zein konplexuak eta misteriotsuak ziren nik beti ekintza sinpletzat eduki nituen Elizako hainbat arau.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.

Ahots ozenez, herriko arauak eta ordenantzak eztabaidatzen zituen ahots agintari berberaz egin zuen printzeen aurkezpena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

Desberdintasun batekin: sinestearen araberako arauak zituztela bere aurrekoek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

Eginbeharreko derrigorrezko ezinbesteko arau hori neuk neure buruari jarria zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.

Ez, ezin dizugu harekin harremanetan jartzeko modurik eman, gure arauen aurkakoa da hori.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Txarrena da salbuespen egoerak salbuespena arau bihurtzen duela berehala.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 84. orr.

Hauxe izan zen haren jokamoldearen araua: haurra alai eta pozik handitzen ikustea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Ahuldadea ez da bide-makulua mundua aldatu nahi duenarentzat, ondo ikasia genuen araua inork irakasteko zain egon gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Iritzi eta gustuaren modak ezartzen ditu, hizketaren mugak erabakitzen eta jokabidearen arauak mugalerro zorrotzez finkatzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 51. orr.

Dolcinok ez zuen ezarri ez arau ez ordenarik, ziurretsirik baitzegoen halaxe zela apostoluen dotrina, eta gauza guztiek karitatez behar dutela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

Gazteleraren arauak ez ziren ehun urte geroago arte ezarri.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 12. orr.

Hauek geldirik zeuden, arauak jarraituz baino gehiago kurrixka basatiekin odola hormatuta.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

Enpresako arauak hautsiz, argiroegi mintzatu nintzaion azkeneko hiru urte hartan isilpean neraman bizimodu ezkutuaz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.

Eta nire bidean bazabiltza, nire arau eta aginduak zintzo betez, zure aita Dabidek egin zuen bezala, bizitza luzea emango dizut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 64. orr.

-Arau batzuk badira maisu batek ere bete behar dituenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

Zuen aita David ibili zen bezala zu ere nire bideetan zintzo eta nire arau eta aginduak betez ibiltzen bazara, bizitza luzea emanen dizut.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,14

Oinarrizko arautzat zeukan, Aita Sainduak Erroman behar dituela epaitu apezpikuak eta bazerabiltzan ateraldi bipil eta ausart batzuek, lotsagabearen mugak gaindituz tarteka.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Vikingoen araua hausterik ez zegoen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.

Berak irakatsi zion, ikusi zuen irensten orriak, arauak, zenbakiak, eta berak bazekien.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 331. orr.

Kanpoko herotsen oiharra ahantzi bezain laster, Joanaren begitartearen araua zetorkidan golkoaren kilikatzera: non zebilen?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

Elkarteak, aurrerago sortu ziren gainerako elkarteek bezala, ikurritz edo arau bat du, honako hau:  Askoren artean   «Rataplan» - 57. orr.

Sentipen erabat desberdina nuen orain; izan ere, gogamen eta izaera modu ia arrotz bat iruditzen zitzaidan, ia bere bidetik jarraitzen zuena eta ezin mugatu zena inolako arautara; ez nireetara ere noski.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.

Horra zertara eraman gaituen demokraziaren etsaiak borrokatzeko dena libre dela uste dutenen borroka-bideak; demokraziaren izenean demokraziaren oinarrizko arauak hausteko prest daudenen jarduerak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 104. orr.

Etorri berritan ez baita komeni etxekoaren arauak pitzatzen hastea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Azkenik, liburuan zehar arau hau gorde nahi izan dut.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 54. orr.

Auzoko gainontzeko guztiek bezalaxe, duintasunarekin zerikusirik ez duten gizarteko arau horiek betetzen zituen amak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Martak gaitzespen begirada bota zion Olatzi, prozedura jarraitu beharko zenuke edo arauak arauak dira esan nahiko zuen begirada bat, desafio keinu batekin Martaren begien pareraino jaso zuena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Gainera, gure arauak oso zorrotzak dira, eta zu gozo eta ezti bizitzen ohiturik zaude; ezingo zenuke eraman.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 114. orr.

Okerrena, arriskutsuena, nolanahi ere, anomia da, araurik eza, horrelako paradetan ahulak galtzen baitu beti: osasuna, giza harremana, gizarte kontzientzia, duintasuna, dirua, dena.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.

Kim ugazabak arauak aletu zizkion: arropa guztiak pertxa batean zintzilikatu behar ziren; erraza zen horretara ohitzea, batez ere soberako arroparik ez zenean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 79. orr.

-Ez pentsa, badago arau bat euren mesederako pentsatuta dagoena.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 116. orr.

Arazoa boterearen erabilerak sortzen du, ez baita beti araua bezain demokratikoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.

-Heziketaren oinarrizko arauetako bat da - esan zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Eta betikoa, deskonpentsazioa arau, bai argazkietan, bai atxilotuen soslaian, bai albistearen trataeran.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 33. orr.

Horrek ez du esan nahi kanpokoa eta hertsatzailea den araurik onartu behar denik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Hala egin genuen guk ere denboraldi labur batez, Monikak bere gaztetasunarekin arauak hautsi eta nire etxeaz jabetu zen arte.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.

Eta arauak honelakoak izanik, nolaz baso txar bat arno beltzez kontentatu?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Eta zergatik aukeratu ote nuen, beste arau bat hautsiz, Padam Padam izeneko pieza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Deleuze eta Foucaulten arabera, eromena gizartearen ohiko arauen ukazioa izango lukek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 230. orr.

2 (izenondoekin)

Literatura ez da sortzen arau absolutu eternal batzuen aplikazio moduan, eta ez da halako arauekin juzgatu behar.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 29. orr.

Lehenik, arau orokor gisa, zenbat eta handiagoak gorputzak, lasterragoa izaten zen haien beheraldia; bigarren, neurri bereko bi masaren artean, esferikoa izanik bata, eta bestea beste edozein formatakoa, esfera jaisten zen beti lasterrena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.

Arau zorrotz bat zegoen: inork ezin zuen buelta eman harik eta seinalea egin arte, eta orduan, seinalea egindakoan, denek ematen zuten buelta batera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.

Baina eskaileretako euli hura mugitu ere ez zen egin Matiasek mehatxatu zuenean; horregatik pentsatu zuen euli itsua izan behar zuela edo eulien arau tradizionalen kontra egin nahi zuen seriotasunik gabeko eulia izan behar zuela bestela, eulien globalizazioaren aurkakoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 59. orr.

-Aizu, ba, ordutik arau berri asko eman ditu Euskaltzaindiak, eta gure metodologia ere izugarri aldatu da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.

Bi alderdi kontrajarriak, bakoitzak bere legitimitatearekin eta erabakiarekin, alde bateko legitimitateak bestearena ukatu ezinik, eta bien gainetik egongo zen epaitze arau unibertsalik inon ez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 43. orr.

[...] trukerako metalezko bitartekoak beste produktu batzuen parean jartzea eta horregatik gezurrezko neurria eta pisua ematea legearen aurkako delitu bihurtzen zuen arau komunaren pean jartzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Hori dela eta, nahiz eta euskaraz idatzi, hizkuntza ofizialaren arau ortografikoak hartu dira oinarri, eta idazmolde arrotzak beti zailtzen du irakurlearen lana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 8. orr.

[...] non beldurrik gabe afirma baitaiteke ezen deus guti berririk eransten eta eratxikitzen diela Trentotik hedatu ziren ideiei eta arau moralei...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.

Ez al daude arau desberdinak garai bakoitzean?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.

Homeogeneen eginkizuna, berriz, HOM geneena, zera da: segmentu bakoitzean modulatzea eredu segmentuaren desberdintzearen kargu dauden arau orokorrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Askatasunaren askatasunaz bestela hariko merkataritza desegingo baita, diru erabilerak betiere arau argiak nahi dituenez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 158. orr.

Arau estu samar eta derrigorrezkoen mende bizi ginen, eta arauak ez betetzea antzinako eran zigortzen zen...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

Exotismoa da arau nagusia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

Hain arau bitxia zenez, are estuago eutsi behar zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 47. orr.

Jokoak nahiko arau nahaspilatuak ditu eta ez du zerikusi handirik ikastolan jolasgaraietan jolasten genuen beisbolarekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Ona edo txarra denetz erabakitzeko, arau bakun bat darabilte: idazlanak egia izan behar du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 24. orr.

Harribitxi bakoitza tailatzeko edo lantzeko bidea aurrez erabakita zegoen, beraz, mendeetako jakituriak erakusten omen zuen eran, eta ez beste bate-an; egin beharrekoak nola behar zuen zehatz-mehatz finkatuta zegoen, arau aldaezin batzuen bidez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Lagunartekoa ez bezalakoa da hau, bere lege eta arau jakinak dituena, eta hitzak osorik esatea eta idaztea da arau horietako bat.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 188. orr.

Agudo ikasi duzu oso arau garrantzitsu bat: no news, good news.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 56. orr.

Sikiera zerbaiten kontra errebelatuko balitz, zerbait berezia egingo balu, araua hautsi..., bere bizitzako arau pertsonalen bat besterik ez balitz ere.     «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

Alderantziz, gustura aritu izan zen betidanik arau debekatuak zituzten jolasetan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estatuek edo herrialdeek beren diruei buruz truke egonkortasuna bermatzeko sortzen duten arau multzoari Nazioarteko Diru Sistema esaten zaio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Kindleberger-entzat, ezin eutsi zaio nazioarteko harreman ekonomikoen izate liberalari, baldin herrialde hegemoniko batek ez badu erregela eta arau sail bat finkatzen eta zaintzen, nazioarteko erregimenak definitzen dituzten erregelak eta arauak: merkataritzazkoak, diruzkoak, etab.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Lege idatziaren lehentasunak, beraz, ez du aterik ixten bestelako arau iturburuentzat.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Alferrik ekingo diote Euskaltzaindiko hizkuntza jagole guztiek batzuen eta besteen arau urratze askatzaile hauen gibeletik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

Kontsumitzailearekiko harreman problematikoak (erreklamazioak, negozioaren errentagarritasuna murritz dezaketen maitemintzeak, mozkortze eta diziplinaren arau-urraketak, etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Fariseuak, bestalde, beren pietateaz puzten ziren, beren errito eta arau-zaintzari oso atxikiak zeudenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.

Goiko solairuko gelatan ohantze gogorren ilarak zeuden, eta horma bakoitzean kartel eta arau-zerrenda bana.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.

Bitez han beren iritzi eta zaldun Iege gura nagusiak, eta jan bezate beraien arau-agindura; nik, nire sakotontzia nirekin, badaezpada; eta zahato hau ere bai zela aurrean zintzilik; eta hain maite dut eta hain da nire kuttuna, horra, oso bake-une motxak ohi ditu, nik mila muxu eta mila besarkada eman gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.

Bere jatorriko probintziako gobernadorea, astronomian, astrologian eta arau-liburuen interpretazio atsedenik gabean jantzia, xakelaria, poeta eta kaligrafo ospetsua: dena utzi zuen, liburu bat eta labirinto bat taxutzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.

Bat-bateko bertsogintzaren arauak bereganatu ditu oso (doinuak, errimak, neurriak...) eta bereganatze horren ondorioz zenbait arau galera eta zailtasun gertatu beharrean, askeago sortu ahal izateko erabiliko ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mugikortasun horren ondorioz, era berean, ekoizpena oinarri transnazionalen gainean antolatzen hasi da, eta kontsumo-arauen mundializazioa areagotu da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Diskrezio-arau guztiez trufatu beharra: paper pertsonaletan induska ibiltzea, esku-poltsak zabaltzea, niri zuzendu ez zen posta ireki eta irakurtzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Baina zakila barneratzeko unean, jendetasun arauak kontuan harturik, emazteak bere lagunari, lagun mamiari eskaini dio aukera hori.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Letra larriz idazten den Artetik urrun, balio-arauen eskalan oso apal, at ia, merke saltzeko egindako purtzileria haietan enplegatzen zuen bere sormena.     «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.

Krafft-Ebingen arabera, erlijio eta kultura arauetatik amiñi bat aldentzen diren jokabide sexual guztiak "patologikoak" dira, gaixotiak, degenerazio mentalaren eta eromenaren adierazgarriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.

Izua ezin baita geometria araua balitz bezala azaldu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Olioa eztiki burbuilaka ari zen eta atorra arrabiraturik, Herri Urratsen erosi taulierraitzinekoa soinean, suaren parean plantatu nintzen, deblauki, deliberatuki eta kuraiez beterik, goizaren erdia Maiteren sukalde arauen liburuaren bila debalde higatu nuela ahanzten saiatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 55. orr.

Eurek berdin jokatu dute, eta oso argi eta lasai mintzatu dira Irango bizimoduari buruz, bertoko agintariak errukirik gabe larrutuz, portaera-arauak gogor kritikatuz eta ekonomiaren egoera gaitzetsiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 93. orr.

Erdi Aroan, Europa osoan zabaldu zen zalduneria; zaldunak alde batetik balentria askoren egiletzat eta beste alde batetik jokabide-arau zehatzen jarraitzailetzat hartzen ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 9. orr.

Hitzak desagertuak ziren eta haiekin batera gauzen esanahia, haien erabilera-arauak, gizakiek horien azalean marrazturiko erreferentzia ahulak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 210. orr.

Horrela, bada, konfiantza handia hartu, eta autoa propagandaz eta egunkariz gero eta beteago ekartzen joan zen, zuhurtzia-arau guztiak ahaztuta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 126. orr.

Gorago azaldutako iraunkortasun "arauak" betetzeko, honakoa hartu beharko genuke aintzat: baliabide-unitateko ateratako balioa areagotzen duten teknologiei lehentasuna ematea, ateratako baliabide-kantitatea areagotzera bideratutako teknologien gainetik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.

5 arau-emaile

Pozik daude Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasunean, hasiera batean ordezkari bakarra aitortu baitzion Errioxako Ardoaren Kontseilu Arau-emaileak Lanbide arteko Erakundean.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Egoera etikoaren eta arau-emailearen arteko harreman aldakorrak antolatzen ditu hegemonia hitzak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Hori horrela balitz, zenbait arau monastiko, arrainez elikatzera behartzen dutenak, arau-emailearen espirituaren kontra leudeke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Izan ere, gramatika tradizionalak ez ditu kontuan hartzen hizkuntzaren zati batzuk, hitzen osaketa, esaterako; arau-emailea da, eta uste du bere zeregina arauak ematean datzala, eta ez gertaerak egiaztatzean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.

Konstruktibista sozialen ikerketek izaera deskribatzailea dute, eta arrazoiketa arau-emaileari ez diote lekurik egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Alfabetoaren sistema itxia da, finkoa, arau emailea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 175. orr.

Idazkiok ofizialtasunez jantziak eta arau-emaileak dira, hizkera literarioagoa dute eta hiztegia eta estiloa ere zainduagoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Arau-emailea den diskurtsoarekiko protesta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 230. orr.

6 arau-hausle

Bere katu nazkagarriarekin lotzen bide zuen ahalmen misteriotsuak leku hartara erakarrita, bat-batean han agertu zen Argus Filch Harryren eskuinaldeko tapizean zehar, arnas hotsarekin eta eroa bezala arau-hauslearen bila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

Eta, noski, aldean eramango du edonora bere libertino, sakrilego eta arau-hausle fama.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

Erregimen polizial gogorrena ezarrita ere, ezinezkoa da arau hausle guzti-guztiak harrapatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Udalak isun eder eta zentzagarria ezartzen die, hasieran, arau-hausleei.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 25. orr.

Halatan, arau-hauslea zordun bilakatzen zen kaltetuarengana.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Gaiztoa naiz, arau-hauslea, Jeroboam Nabaten semea, esan zion bere buruari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Herrizaingoak neurria pixkanaka ezarri nahi duenez, kasua larria ez denean arau-hauslea ohartarazi egingo dute poliziek, isunik edo bestelako zigorrik ezarri gabe.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

7 arau-hauste

-Nahi baduzu, nik zenbait arau-hauste gehiago gehi ditzaket - esan zuen Samek -.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 351. orr.

Argi gorriak eta arau hausteak datozkit gogora.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.

Inolako arau hausterik edo jokabidearen bilakaera okerrik arrazoitu gabe aldatu zituzten graduz eta eskubideak murriztu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren txandako emaitzak bertan behera uztea aldarrikatzen da, besteak beste, "irregurlatasunak eta arau-hausteak» gertatu direlako eta, ondorioz, "herriaren nahia» islatzen ez dutelako.  Berria - Mundua   2004-11-28

Casciolik argudiatu zuenez, apaizak bi arau-hauste egin ditu.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Arau-hauste txiki batzuk ere igarri ditut: txapelak, botak eta uniformeak, inoiz lasai, inoiz estu, inoiz garbi-garbi eta inoiz lanerako besterik balio ez dutela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 90. orr.

Halaber, eskatzen dizugu gogoratzeko magia-ekintzak, magiaduna ez den komunitateko kideak (muggleak) ohartzeko modukoak, arau-hauste larriak direla, Aztien Nazioarteko Konfederazioaren Sekretu Legearen 13. atalaren arabera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Izan ere, Alemania arrazoia eta araua da; eta Brasil irudimena eta arau-haustea... Baina aspertu egingo zaitut, beharbada...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 84. orr.

Eta horrexegatik, alde bitatik irteera zuen pasabide handi bat zen bere etxeko garajea, eta Kodearen kontrako arau-hauste hura egin beharreko inon ez zuen aparkatzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.

Oso helburu pobrea ukan dik nire arau-hausteak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.

Hogwartsen zaudeten bitartean, zuen garaipenekin puntuak irabaziko ditu zuen etxeak, eta zuen arau-hausteekin puntuak galduko ditu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 106. orr.

Senarrak, jakina, ez zuen inoiz jakin arau-hauste haren berri.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

Banekien arauen kontra ari ginela, eta banekien arau haustea larriago bihurtzen zela han atzerriko kazetari bat egonik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 78. orr.

Hitz bat azpimarratzea, edo are lumaz zein arkatzez zeinu bat egite hutsa, arau-hauste guztiz larria zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

Izan ere, gure jendarmeek honakoen lekukotasuna hartu behar izan zuten: 7 krimen, 82 delitu, 159 arau-hauste, 6 suizidio eta 15 auto-istripu, horietatik 3tan hildakoekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

8 arau mnemotekniko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Ohar zaitez badela izenak ikasteko arau mnemotekniko interesgarri bat; izan ere, HClO azido hipoklorosoa da, eta formulari oxigeno bat gehituta hurrengo atzizkia duen izena lortzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika orokorreko eskuliburua, Josu Lopez-Gazpio, UEU, 2015

Ezagutza garrantzitsua leloen, arau mnemoteknikoen eta trebakuntza-jarduera bizien bidez sendotzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea, Elizabeth Coelho, EHU/UPV, 2016

Matematikan eta fisikan eskuin eskuko araua hiru dimentsioko espaziotan bektoreekin erabilitako konbentzioak ulertzeko arau mnemotekniko oso ezaguna da. ETC-entziklopedia   Eskuin eskuaren araua, Wikipedia

9 arau sozial

Norberaren usteak, aurreiritziak, jasotako informazioa, arau sozialak, euskararen erabilgarritasuna... hartu behar izaten dituzte kontuan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Horrenbestez, ez dago sexualitate normalik eta anormalik, osasun sexuala ez baitagokie arau sozialei.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

esango lioke, jendea aurkitzen dudanean, lagunak edo ezagunak, ba, ni ikusteak poza ematen diela sumatzea haien aurpegietan, nire presentzia alaigarria dela haientzat, eta ez nautela konpromezuz eta arau sozialen indarrez bakarrik agurtzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 143. orr.

Jatorri soziala edo psikologikoa duen balizko behar alferrikakoena ere, oinarrizko premia latzena bailitzan senti dezake gizakiak; alegia, oinarrizko beharrak ez direla soilik naturak halakotzat ezartzen dizkigunak, arau sozialek hala sortu dituztenak ere badirela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 82. orr.

Zer nahi dugu arau sozial absolutuagorik? Kostako da Moisesen Dekalogoan beste bat aurkitzea, zinez halako absolutuki agintzen duena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 66. orr.

10 arau subsidiario

Fernando Salegi Eguzkiko kideak jakinarazi duenez, bestalde, Jaurlaritzak "ez zituen herriko arau subsidiarioak bete, ez ziolako Udalari obra egiteko baimenik eskatu».  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Dagoeneko, Arratzu-Ubarrundiako Udalak arau subsidiarioak aldatu ditu kanpina egin ahal izateko, eta Arabako Foru Aldundiak arauak aldatzeko baimena eman du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

11 araua hautsi

Araua haustea ezarritako bidetik irtetea da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

Agureak zehazki, hurbil-hurbiletik aztertzen du edertasun hori, baina etxe horretako arauak sexu-harremanak debekatzen ditu; eta araua hausteko asmoa sortzen zaion arren, badaki horrek etxe hori putetxe arrunt bihurtuko zukeela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

Pippinek Laugarren Araua hautsi zuen, biharamuneko egur anoa gehiena sutan jarriz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.

Isun ekonomikoaz gain, ondasun publikoei egindako kalteak ere ordaindu behar izaten ditu araua hautsi duenak.  Berria - Harian   2006-01-31

Halaz ere, azpimarratzekoa da argudio nagusia azkeneko puntuan azaldu behar duelako araua hausteko joera sumatzen hasia dela egungo bertsolaritzan, baita arestian aipaturiko egokieretan ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.

Utz ezazue araua hausten, araua gehiegikeria bihurtu denean; paira ezazue gehiegikeria, arauan sartzen denean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.

Testamentuan esan zuen ezkutatu gabeko urguilu zintzoaz ziurtatzen zuela ia 40 urteko gidari bizitzan ez zuela izan istripu bakar bat ere, zen mendreena ere, ez araua hausteagatik isunik jaso, ez agintarien errietarik txikiena ere.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 86. orr.

-Zuek uste duzue araua hausteagatik utzi nuela nik bizarra...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.

Vikingoen araua hausterik ez zegoen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.

EAEko Kontu Publikoen Auzitegiak txostenean gogoratu duenez, esklusibitateagatik dirua kobratzeko baldintzak urratuz gero, araua haustea litzateke eta hala jasota dago araudian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Batzuetan, ordea, araua hautsi eta irakurketa eten egiten da letra batetik bestera.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 127. orr.

Sikiera zerbaiten kontra errebelatuko balitz, zerbait berezia egingo balu, araua hautsi..., bere bizitzako arau pertsonalen bat besterik ez balitz ere.     «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

"Hitz-aspertu bat izan nahi dik hirekin", esan dit mezua ekarri didan begiraleak, dontsuokin zuka hitz egiteko araua hautsiz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.

Gainera, bi herrietako bizilagunen tratua onartuz gero, jentilak ezingo zuen araua hautsi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

12 araua urratu

Horretaz gain, zamatze lanak debekatzen zituen araua urratu izana ere leporatzen diote Espainiako Gobernuari.  Berria - Mundua   2006-01-20

Lujanbiok epaile bati keinu itsusi bat egin zion, diziplinako kirol arautegiaren 24. artikuluaren lehen puntuan azaltzen den araua urratuz.  Berria - Kirola   2004-08-04

Goiz batean, hala ere, araua urratu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Gainerakoetan, unibertsitateko urteak burutu zituenetik neurriko izatea hartu zuen beretako legetzat, eta zahartzeak arrazoi guti eman dio araua urratzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

13 araura

Hain segur ere, egokia du araura biltze hori.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 462. orr.

Bere bihotzeko arreta guztia jarri zuen entzundakoa betetzen eta apostoluei emandako perfekzio-araura osorik egokitzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 197. orr.

14 araura ik arabera.
15 arauz besteko

Torturak saihesteko arauz besteko proposamena egin du Aralarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Aranak aurreratu zuen hurrengo asteetan eskubide guztien defentsan legez besteko proposamena aurkeztuko dutela Eusko Legebiltzarrean, arauz bestekoak Batzar Orokorretan eta mozioak udaletan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Inazio Agirrek AuBren izenean arauz besteko proposamena aurkeztu zuen atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Eta beste zerbaitez ere bai -Elaine Winter-i begiratzen dio-: Isaacs andereñoaren inguruan lehenagotik ere baziren arauz besteko zenbait kontu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

16 arauz kanpoko

Arauz kanpoko janzkeragatik ezarritako zigorra kendu dio FIFAk Kameruni.  Berria - Kirola   2004-05-22

Hizkuntz teorian garatutako maila abstraktuen arabera gramatikarik soilena eraikitzeko saioaren ondorioz, ingelesaren kasurako, hainbat hitzek erakusten duten jokabide itxuraz arauz kanpokoa (esaterako have "ukan", be "izan", seem "irudi"), egiazki goi mailako arauen isla zuzena dela ohartzen gara.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.

Horretan guztian bazen arauz kanpoko zerbait.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.

Artean, haur "normal" batengan espero zitezkeen arauz kanpoko fitskeriak usaian baino maizago egiten hasi zen: hutsegite eta pitokeriak, gezur frango, biga bostetan piper eta antzeko luzesko bat.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 9. orr.

Antjek ingurura begiratzen zuen bere aitaren mamuaren bila, beldurtuta beti arauz kanpokoaren itxura pixka bat zuten gauza guztietan bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

MME Munduko Merkataritza Erakundeko Ezadostasunak Konpontzeko Organoak berretsi egin zuen atzo 2002an erakundeak Byrd Zuzenketa arauz kanpokotzat jo zuen erabakia.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Hauteskunde Batzordeak berak erabaki dezake hautagaitzaren bat Alderdien Legearen arabera arauz kanpokoa dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

-Oroitarazi nahi dizut ezen zure hitz horiek oso ere larriak direla eta arauz kanpokoak, laugarren manamenduaren kontrakoak, eta, halatan, bekatu mortalean zaudela, amari zor diozun begirunearen hausteagatik, eta...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Sexu banaketa horretan, Merteuileko markesa guztiz pertsonaia arauz kanpokoa da; nobela osoan zehar hura da beti gertakizunen eragile eta sortzaile, eta Valmonti zein Prévani nagusitzen zaio; jokaera hori ezohikoa da eta ez dator inondik ere bat XVIII. mendeko gizarteak emakumeari ematen zion rolarekin (puntu honi dagokionez argigarria da Merteuileko markesak LXXXI. gutunean bere bizitzaz, [...].     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

Txinatar prosagile batek dio unikornioari, hain arauz kanpokoa izatearen beraren poderioz, inork ez bide diola erreparatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

17 arauz kontrako

Gustura askatuko nituzkeen berokiko botoiak, baina birritan pentsatu dut: haize leunak papar-hegala irauli eta izar horia estal zezakeen, eta hori arauz kontrakoa da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.

18 aurrekontuen urrezko arau (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aurrekontuen urrezko araua esan diotena dago akordio horren barruan, egiturazko defizita mugatzeko araua.>>Dozena bat estatuk berretsi dute jada martxoaren 2an sinatutako akordioa, besteak beste Alemaniak, Frantziak, Greziak, Italiak, Espainiak, Irlandak eta Portugalek. ETC-prentsa   Berria, 2013-01-02

19 hizkuntza arau

Euskaltzaindiak hizkuntza arauak eman behar ditu, eta gobernuak neurri politikoak hartu euskara bultzatzeko. ez du ezartzen hizkuntza arauak emateko ahalmena zein erakunderi dagokion.Tradizionalki, tropo edo figuren ugaritasunean aurkitu nahi izan da literaturtasunaren ezaugarria, hots, hizkuntza-arau zein hizketa arruntarekiko urruntasunean [...]; baina modernitateak ezeztatu egin du teoria hori.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.

20 idatz-arau (orobat idatzarau) idazteko araua.

Idatz-arau zein askatasunerako, ez da hauen parekorik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 98. orr.

Esaldiak edozein puntutan mozten zituen, idaztarauak errespetatu gabe.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 266. orr.

21 joko arau

Iaz piztu zen polemika, Koldo Izagirre Itzulpengintza arloko finalista izendatu eta joko arauak sinatzeari uko egin zionean, argudiatuz ez zuela bere burua sariketara aurkeztu eta beraz absurdua zela ezer sinatzea.  Berria - Kultura   2004-10-02

Batetik, guztien joko arau berdinekin gainditu dituelako aurkariak, argi eta garbi.  Berria - Kirola   2004-04-25

Bertsolaritzak, biziko bada, egokitu beharra dauka garai berrietara hedabide berrietan sartuz, globalizazioaren joko-arauak baliatuz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Ahal nuen guztia eman dut joko arau hauetarako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 146. orr.

Besteak beste, sormenari forma emango liokeen egituraketa bat eta joko-arau batzuk falta izango bailituzke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.

Horiek dira gizarte moderno batek eskatzen dituen joko arauak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Buruilaren 11ko sarraskiaren ondotik, are garbiago ikusten da Amerikar Estatu Batuek nolako tokia hartzen eta hartu nahi duten nazioarteko joko arauen finkatzean.  Herria   2003-02-13

Atzealdeko zangoen gainean jarri, lepoa luzatu eta, leherrak egin ondoan, lortu nuen zerbait jatea, baina haiexek ziren joko-arauak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.

Hi haiz joko-arauak aldatu dituena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

Beste era batera esanda, fikziozko zineman ugari diren figura horien aurrean, filmean sinesten jarraitzeko, sineste hori une horretarako baztertu eta joko-arauez duen jakintza bat baliatu behar du ikusleak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.

Hobbesen pentsamendua, bai De Cive-n eta geroxeago Leviatan-en, formulazio horretan oinarritzen da, eta, horren arabera, ordena politikoan garrantzizkoa legeei men egitea da, joko-arauei, lurreko aginteari.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Haiek ziren benetako espioien joko arauak: gibelasmo ilunak, amarru zikinak, gizakienganako mespretxurik hotzena...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 180. orr.

Praktika neoliberala kontu batean ez dator bat diskurtso neoliberalarekin: munduko ekonomiako joko arauak jartzen dituztenei - hau da, Iparraldeko enpresa multinazionalei - komeni zaizkien merkatuak bakarrik liberalizatzen dituzte, eta besteak ez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.

22 merkataritza-arau

Globalizazio hori ez da gerra ondoren ezarri ziren diru-, finantza- eta merkataritza-arauen emaitza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

23 urrezko arau

PSOEren urrezko araua da euskal auziari buruzko akordioak, edozein delarik ere, ordenamendu juridikoaren araberakoa izan beharko duela, Konstituzioaren araberakoa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Heriotza gertatu eta egun batzuetara, BBCk -eskandaluak hartu zuen oihartzunaz jabetuta- kazetarien urrezko arauetako bat urratu (iturriak sekretupean gordetzearena, hain zuen), eta bere informatzaile nagusia hildako zientzialaria izan zela berretsi zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 28. orr.

Garai guztietan, eta kultura guztietan, hildakoak agurtzea eta omentzea urrezko araua izan da.  Berria - Harian   2006-03-05

Esan edo idazten duenean Dena txukun dago, hitzen esanahiaz abusatzen du, txukuntasunaz pentsatzen duena urrezko arau bat aplikatzean baitatza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 115. orr.

Komunikazio-marketinaren urrezko araua: txiste bat bera ez dago edozein entzuleriaren aurrean kontatzerik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 176. orr.

Indarrak alferrik ez xahutzea da Behobia Donostia klasikoa amaitzeko urrezko araua.  Berria - Ekonomia   2004-11-05

24 zortzikotearen arau (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

1916. urtean, Gilbert N. Lewis-ek zortzikotearen araua plazaratu zuen; arau horrek dio edozein atomotarako konfigurazio elektroniko egonkorrena geruzarik kanpokoenean zortzi elektroi dituena dela.  ETC-entziklopedia   Gas noble, Wikipedia

Fluorraren konfigurazio elektronikoa 1s22s22p5 da, beraz, elektroi bakarra hartzea falta zaio zortzikotearen araua betetzeko, hau dela eta, -1 oxidazio-egoera hartzen du kasu gehienetan.  ETC-entziklopedia   Fluor, Wikipedia

Halogeno guztiek bezala, elektroi bat faltan dauka zortzikotearen araua betetzeko, eta afinitate elektroniko altua dauka.  ETC-entziklopedia   Kloro, Wikipedia

Adibide modura, zortzikotearen araua eta balentzia-geruzaren elektroi-bikotearen aldapenaren teoria ditugu. ETC-entziklopedia   Lotura kimiko, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzinatu arau (8); araberako arau (3); arau argiak (3); arau asko (3); arau bakarra (3); arau batean oinarritua (3); arau batek (7); arau baten (6); arau bati (3); arau berak (4); arau berberak (3); arau berdinak (6); arau berdinekin (3); arau bereziak (3); arau berri bat (3); arau berria (10); arau berriak (34); arau berrian (3); arau berriaren (4); arau berriei (3); arau berriek (5); arau berriekin (3); arau bihurtu (3); arau demokratikoen (3); arau edo (10); arau emaile (4); arau emailea (9); arau emaileak (6); arau emailearen (4); arau estu (4); arau eta agindu (3); arau eta balio (4); arau eta legeak (3); arau ez (5); arau finko (4); arau gisa (7); arau gutxi (3); arau guztiak betetzen (6); arau guztiak hautsi (3); arau guztien gainetik (4); arau haiek (4); arau hau gorde (3); arau hauslea (4); arau hauste oso (4); arau haustea (7); arau hausteak (7); arau hausteekin (3); arau hausteen (5); arau hori ez (3); arau horiei (5); arau horiek bete (3); arau horiek betetzen (3); arau horien (9); arau horietako (4); arau horrek (15); arau horren arabera (3); arau horri (5); arau hura (3); arau idatzi (4); arau jakin batzuen (3); arau jakin batzuk (4); arau komunikatiboak (3); arau modura (4); arau moral (5); arau multzo bat (8); arau multzoa (6); arau nagusia (5); arau orokor gisa (3); arau orokorra da (3); arau orokorrak (9); arau sistema bat (3); arau teknikoak (3); arau zehatzak (7); arau zorrotz bat (3)

arrazoina daitekeen arau (3); aurrera egin arau (4); baina arau (9); beste arau bat (4); bete beharreko arau (5); bi arau (5); bizi arau (6); bolkestein arau (5); boz arau (3); buruzko arau (4); da arau (16); daitekeen arau batean (3); dauden arau (6); dena arau (3); dira arau (3); diren arau (10); ditu arau horiek (3); dituzte arau (4); du arau (11); duen arau (12); dute arau (4); duten arau (8); edo arau (4); edozein arau (5); eraketa arau (6); ere arau (11); europako arau (3); ez arau (3); ezarritako arau (4); finkatutako arau (3); foru arau (3); gainerako arau guztien (3); hainbat arau (11); higini arau (4); honako arau hauek (3); ibili arau (3); idatzi gabeko arau (3); ideiak jin arau (3); inolako arau hausterik (3); jende arau (8); joko arau demokratiko (4); joko arau demokratikoak (4); joko arau horiek (4); jokoaren arau (6); lau arau (3); lege eta arau (10); nazioarteko arau (5); nire arau (4); oinarrizko arau zorrotzak (3); ondasunaren eta arau (3); oso arau (7); printzipio eta arau (4); segurtasun arau guztiak (3); teoria arau (3); trafikoko arau (3); urteak joan arau (5); zen arau (3); zenbait arau (8); zer arau (3); zerga arau (4); zion arau (3); zituen arau (7); zuen arau (8)

araua bera (3); araua bertan behera (3); araua bete (5); araua beteko (3); araua betetzen (5); araua dela (3); araua edo (3); araua ez da (3); araua ezabatzea (3); araua ezartzen (3); araua haustea (3); araua hausteagatik (3); araua hausten (5); araua hautsi (8); araua indargabetu (3); araua indarrean jartzen (3); araua onartu (9); azken araua (3); bolkestein araua (15); buruzko araua (3); du araua (3); duen araua (12); foru araua (5); horixe da araua (3); lehen araua da (3); oinarrizko araua (5); urrezko araua (5); zuen araua (10)

agindu eta arauak (3); arauak agintzen (5); arauak aldatu (14); arauak aldatzeko ekimen (3); arauak arauak dira (3); arauak arauak dira (3); arauak baino (3); arauak behar (6); arauak bete behar (5); arauak betetzea (3); arauak betetzeko (5); arauak betetzen ez (5); arauak betez (5); arauak denok (3); arauak dio (3); arauak edo (5); arauak eman (11); arauak ematen (4); arauak ere (11); arauak errespeta (3); arauak errespetatu behar (5); arauak errespetatu gabe (4); arauak errespetatuta (4); arauak errespetatzeko (4); arauak errespetatzen badituzte (3); arauak eta legeak (6); arauak eta printzipioak (3); arauak ez betetzea (5); arauak ez dira (5); arauak ez dituztela (4); arauak ezarri (6); arauak ezartzen (4); arauak finkatu (3); arauak finkatzeko (3); arauak hausteagatik (4); arauak hausteko (4); arauak hausten (9); arauak hautsi (11); arauak hautsiz (3); arauak jartzea (3); arauak jartzen (4); arauak kontuan (6); arauak nahi (3); arauak onartu (11); arauak ondorio (3); arauak ongi (3); arauak urratu (4); arauak urratzen (3); arauak zehaztu (6); arauak zein diren (3); arauak zorrotz (4)

arteko arauak (3); baina arauak (14); baten arauak (4); behar diren arauak (4); bete beharreko arauak (4); bolkestein arauak (3); buruzko arauak (20); da arauak (4); dago arauak (4); dagozkion arauak (3); dauden arauak (4); dela joko arauak (3); demokraziaren arauak (7); demokraziaren joko arauak (5); dira arauak (7); ditu arauak (5); dituela arauak (3); dituen arauak (4); dituzte arauak (3); dituzten arauak (9); ditzaketen lege arauak (3); diziplina arauak (3); duten arauak (7); edo arauak (4); egiteko arauak (4); emandako arauak (3); erabilera arauak (3); erabiltzeko arauak (3); eraketa arauak (10); eratzeko arauak (3); ere arauak (3); espainiako eraikuntza arauak (3); europako arauak (7); euskaltzaindiak arauak (4); euskaltzaindiaren arauak (9); ez arauak (3); ezarritako arauak (12); gaineko arauak (6); giza parkerako arauak (4); hizkuntza arauak (4); horren arauak (4); idazteko arauak (3); in arauak (3); jarritako arauak (3); joko arauak errespetatu (7); joko arauak errespetatuz (5); joko arauak errespetatzea (3); joko arauak errespetatzen (3); joko arauak zehaztea (3); joko demokratikoaren arauak (3); jokoaren arauak (16); lege arauak aldatzeko (3); legeak eta arauak (10); nire arauak (4); niri zeure arauak (6); onartutako arauak ditu (4); portaera arauak (3); segurtasun arauak (8); zituzten arauak (4); zure arauak (11)

arauaren arabera (8); arauaren aurka (5); bolkestein arauaren (6); foru arauaren (5)

arauari jarraiki (3)

arauei buruz (5); arauei buruzko akordioa (3); arauei jarraituz (6); ezarritako arauei (3); joko arauei buruzko (6); kortesi arauei (3); oinarrizko arauei (3)

arauek agintzen (5); arauek diote (5); arauek ez dute (3); joko arauek (3)

arauekin bat (5); arauekin ez (3); joko arauekin (6)

arauen arabera egin (3); arauen aurka (7); arauen aurkako (3); arauen aurkakoa (3); arauen barruan (6); arauen bidez (6); arauen gaineko (3); arauen gainetik (3); arauen inguruan (4); arauen inguruko (3); arauen kontra (6); arauen kontrolerako institutu (3); arauen multzoa (3); bere arauen (6); biologiako arauen kontrolerako (3); diren arauen (3); dituen arauen (3); duten arauen (4); eraketa arauen (5); euskaltzaindiaren arauen (3); gizarte arauen (4); joko arauen arabera (6); konstituzioaren arauen (3); lege eta arauen (3); ligako arauen arabera (3); oinarrizko arauen (3); tour ligako arauen (3)

arauetako bat (8)

arauetan oinarrituta (6); buruzko arauetan (3); joko arauetan (3)

arauetatik kanpo (9)

arauren bat hautsi (4); zer arauren arabera (3)

araurik ez (7); araurik gabe (6); araurik gabeko (6); araurik hausten (3); araurik hautsi (3); beste araurik (3); duen araurik (3); inolako araurik (3); inongo araurik (4); oinarrizko araurik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus