Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregela 1 iz zurezko, plastikozko edo metalezko oholtxo luzea eta ertz-arteza, lerro zuzenak egiteko eta distantziak neurtzeko erabiltzen dena.

Kareorearen lerrokadurak markatuko dira, luzetarakoak erregela eta kordelarekin, altuerak berunarekin, eta angeluak eskuairarekin ondo markatuz. Konpasa, erregela, arkatza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Ukondoak mahai beltzaren gainean jarrita, kontu handiz darabiltzat konpasa, erregela, kartaboia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

Erregelatzat, berriz, bitan tolesturiko paper-orri batez baliatzen zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 22. orr.

Geometriak ere laguntza handiak ematen dizkio arkitekturari; horietako lehenengoa, erregela eta konpasa erabiltzeko trebetasuna ematen duela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Ezinezkoa da angeluaren trisekzioa erregelaz eta konpasaz egitea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.

Erregelaz egindako auzune dotorea da, kale zabalez eta parkez josia.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 111. orr.

Nukleoaren gainean zoladura jarriko da erregela eta nibelarekin doi-doi berdinduta, marmolezko losazkoa edo mosaikozkoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Erran behar ote dizut, jaun André, nola ibili zen osaba Joanikot hurrengo egunetan, mapa bat hartu hemendik, bertze bat handik, erregela eta angelu-neurtzailea eskuan, sukarrak hartua bezala bere kalkuluak egiten, ni haren aldamenean...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 190. orr.

Erregela, antza, ez zen nahiko luzea: Tsarra bere hatzaz baliatu zen lerroa luzatzeko, eta, horren ondorioz, San Petersburgo eta Mosku arteko lerroak bihurgune bakarra dauka, Alexandro II.aren hatzaren puntaren forma berbera duena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

Korobatea erregela luze bat da, hogei oin ingurukoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Polizia hori bera ondoko bulegora joan eta erregela zabal batekin itzuli da.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 33. orr.

Canson papera; ezabagoma, irasagarra bezain lodia; erregela laua; koloretako arkatzak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Egurrezko erregela hartu eta esku ahurrean pla jo zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.

Era berean, zumezko erregelak finkatzen dira zeharka luzera guztian eta zirkunferentzia osoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.

Erregela horiek burdinazko malguki batzuk izaten dituzte finkatuta eta teklekin lotuta; tekla horiek ukitzen direnean, erregelak ere mugitu egiten dira haiekin batera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4930. orr.

Biluzi nendila agindu eta erregelarekin jo ninduen polizia luze eta beltzaranaren galdera: [...].  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 58. orr.

Han erregela erabiltzen dute zigortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

2 irud/hed

Logaritmo-erregelarekin ateratzen zuelako urdai-saltzaile guztiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Azken datua kalkulu-erregelan suzko zifraz idatzirik begitandu zitzaidan: ehuneko 6 nikel, gainerakoa burdina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

3 araua.

Teofrastok (300 K.a.), Aristoteles maisuaren ikasleak, erregela eta norma mordo bat bildu eta prestatu zuen, prognostikak egiteko balio zezakeena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 443. orr.

Izan ere, halako axioma egiazko eta dudagabe batzuk bereganatu ondoan, silogismoaren eta frogaketaren erregelak ikasi eta adimenaren okerrak ekiditeko erak eskuratu eta gero, eta ez lehenago, abia daiteke horrelako gaia ikertzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 50. orr.

Izenda ditzagun erregelok "formaldatze gramatikalak".  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 68. orr.

Erregelok, corpuseko perpausen arteko egitura-harremanak adierazten dituzte, bai eta corpusetik kanpo gramatikak sor ditzakeen perpaus-kopuru amaigabeenak ere.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 75. orr.

Adimenaren adigaien aplikazioa arrazoimenaren eskemari ez dela era berean objektua beraren ezagutza[...], baizik adimenaren erabilera ororen batasun sistematikoaren printzipioa edo erregela besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 234. orr.

Sentimenak (agerpenaren) formak ematen dizkigu, adimenak, berriz, erregelak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Filosofia transzendentalak, ordea, bereizgarri hau du: adigai hutsean emandako erregela erakusteaz gain (edo hobeto, erregelentzako baldintza orokorraz gain), aldi berean, a priori erakuts dezakeela hura zein kasutan aplikatu behar den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.

Arrazoimenaren erabilera hipotetikoa, beraz, adimenaren ezagutzen batasun sistematikorantz doa, hau, berriz, erregelen egiaren frogarria da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 229. orr.

Xake joko apokaliptiko horren estrategia-kalkulatzaile amerikar batek asmatu erregela ez baitugu beharrik ahantzi: bietatik batek irabazten duen ber, biek galtzen dute.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Bere aldetik, eo, io bilakatu zen, halaber orokorrak ziren beste erregela batzuen arabera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.

Oinarri-esakune hauek esperientziak ahalbidetzen dituzten erregela gisa balio dute oro har, eta esperientzien aurretik irakasten digute, ez hauen bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 47. orr.

Hirugarren lerroa bigarrenetik eratzen da, IS sinboloa DetI berridatziz (13) gramatikako (ii) erregelaren arabera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 48. orr.

Erregelen ordena funtsezkoa da, eta behar bezala adierazitako gramatika batean hiru ataletan adierazi beharko litzateke, hala nola erregelak hautazkoak ala beharrezkoak diren.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 154. orr.

Elementu bakar bat berridatz daiteke erregela bakoitzeko; hots, (16) erregelan, X sinboloak sinbolo bakarra izan behar du, esaterako Det, edo Aditza, baina ez DetI bezalako sinbolo hurrenkera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.

San Basilek dio, komentuarrentzat egin duen erregelan: gogo onez joka zaitezte esku-lanari, ezen Jesusek zer egin du hanbat urtez, baizik ere bere ahidekin eskulanetan akitu eta izertu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 219. orr.

Egia da, bestalde, balioak egiune aldaezin baten araberakoak direla, jokoaren erregelaren araberakoak alegia, eta erregela hori partida hasi baino lehen eta jokaldi bakoitzaren ondoren izan badela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 120. orr.

Gisa honetan ematen zuen kazetariak, eskolako maisu orojakile baten tankeran, ezjakinak argitzeko erregela: "ibarraren izena, Belagua; ibaiaren izena, Ezka".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Jatorri judaikoko erlijio nagusiak zelaian zeudenean intolerantzia izan zen nagusi, eta ethos indikoa nagusitu zen lekuetan "bizi eta bizitzen uztea" izan zen erregela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Erregelak zerbait orokorra dio baldintza jakin batekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 149. orr.

Ez du hori eragozten handia egin dezakeenak, tipia ere egin dezakeela dioen erregelak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Gertaera multzo bat erregela bakar baten esanetara dagoenean soilik mintza gaitezke legeez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 125. orr.

Forma analogikoa da, beste forma baten edo askoren erara eta erregela jakin baten arabera sortua dagoen forma.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.

Arkitekturaren "erregela naturalak".  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.

Erregela arau-emaileak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.

Itxurapen-maila horietatik sortzen diren egiturak elkarrekin lotzen dituen mekanismoa 'erregela formaldatzailea' da, liburuan azalduta dagoen eta aurrerago aztertuko dugun berrikuntza tekniko bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 14. orr.

Orduan erregela morfofonemikoetara jotzen dugu, honela hitz kate hau fonema kate bihurtzen dugularik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.

Kiparsky-ren bidetik esango genuke eransketa erregela uherra dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 58. orr.

Erregela soziolinguistikoen malgutasuna defendatuko du Wittgensteinek: ez dago erregela finkorik, hizkuntzaren helburua edo funtzionamendua azalduko duen erregela bakarrik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Autoan generaman liburuetako bat hartu, Ali Bey-ren Viaje por Marruecos klasikoa, eta Koranaren bost erregela oinarrizkoei eta beste erlijio kontu batzuei eskainitako atala kontsultatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Maimonek, berriz ere, exegesi ororen oinarrizko erregela hau azpimarratu nahi du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Vitruviok arkitektura zenbakizko arau eta erregela bidez transmititzeko zuen obsesio hori.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.

Taula baten begiratuz, hiruko erregela medio, eguneko intsolazioa zenbatekoa den kalkulatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Osagai-egiturari dagokionez, gramatika batek XÆZ formako erregela-hurrenkera dauka.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 70. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kortesi erregelei eta bertzelako ordenantzei.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.

Era berean, ingelesaren gramatika bat esaldi corpus mugatu batean oinarritzen da (behatutako gertakariak), eta gramatika-erregelak eskaintzen ditu (arauak), ingelesaren fonema, osagai, eta abarren antzeko izaki hipotetikoen arabera sortuak.Okerbidera eraman dezakeen gai bat ezabatu behar denean, ez dago bera konjugazio-erregela baten bidez baliogabetzerik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 169. orr.

Horietatik dedukzioak egiteko inferentzia-erregela batzuk zehazten dira eta, horrela, gure logikaren teoremak deduzituko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Teoria, sistema formala da (partzialki) interpretatua, non bi kontzeptu-mota aurkitzen ditugun (behaketazkoak eta teorikoak) eta horiek modu egokian lotzen dituzten enuntziatu bereziak, egokitzapen-erregelak deituak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Era berean, zenbait osagai-egitura erregelak, aditz sintagma honela aztertuko dute, [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 106. orr.

Kapituluko azken pasarteetan ohartarazi dugunez, osagai-egitura erregelek hizkuntz egitura eta "itxurapen-maila"ren kontzepzio guztiz ezberdin batera garamatzate.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.

8 erlijio ordena baten araudia.

Bera San Damiango etxe xaharrean pobre eta gaixo bizi zelarik, bere erregelaren arabera bizi nahi zuten moja klarisen komentuak zabaltzen zihoazen ordurako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.

1253ko abuztuaren 10ean, hil bezperan justu, hartu zuen Klarak bere Erregelaren berrespena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Erregelak nolabaiteko autonomia bereganatzen du: aurrerantzean Erregela ez da, ordura arte bezala, bizitzari loturiko etengabeko sorkuntza-prozesu baten emaitza izango, baizik eta bizitza jarriko da Erregelaren mende eta haren agindura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Horregatik guztiagatik, ahal dudan neurrian erregutzen diot anai H., neure Ministro jeneral jaunari, Erregela hutsik egin gabe betearaz diezaiela guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.

Anaia txikien Erregela eta bizimodua hauxe da: Jesu Kristo gure Jaunaren Ebanjelio santua betetzea, obedientzian, berenik gabe eta kastitatean biziz.  Elizen arteko biblia   Erm 1,3-4

Hamabi kapitulutan -Lehen Erregela-ren erdiak justu- eta lehenengoan baino askoz ere estilo juridikoagoa erabiliz, anaia txikiaren nortasuna baieztatzen du Bigarren Erregela-k ere, Lehen Erregela-ko intuizio nagusiak berretsiz: Jesusi jarraitzea anaiartean Elizaren baitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 153. orr.

Bizantziar Inperioa berreraikitzeari ekin ziotenean, material egokiagoak aurkitu zituzten Moisesen Legean Justinianoren Corpus Iuris-ean baino, eta Italian etorkizunaren itxaropena ez zegoen Corpus Iuris hartan San Benediktoren erregelan baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

2. Erregela, buldaduna deitua -Honorio III.a Aita santuak 1223ko azaroaren 29an bulda bidez baietsi zuelako deitzen zaio horrela-, Anaia txikien behin betiko Erregela da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

San Benito Nursiakoa beneditar ordenaren sortzailea izan zen, eta erregela monastikoaren egilea: ora et labora ("errezatu eta lan egin").  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimenaren erregela (5); aita santuak erregela (4); anaia txikien erregela (8); anaien erregela (3); arabera erregela (3); baina erregela (4); bat erregela (3); bere erregela (12); beren erregela (3); berretsitako erregela (3); beste erregela (14); beste erregela bat (6); bigarren erregela (4); bitartez erregela (3); da erregela (8); da gure erregela (3); diren erregela (3); dituen erregela (5); duen erregela (12); duten erregela (3); edo erregela (6); emandako erregela (3); eremitorioetarako erregela (5); erregela baino (3); erregela bat (26); erregela baten (26); erregela baten arabera (17); erregela bati (11); erregela bati jarraiki (6); erregela bati menperatzen (3); erregela batzuk (6); erregela bera (4); erregela bere (3); erregela berri (4); erregela berri bat (3); erregela besterik (3); erregela besterik ez (3); erregela bulda (4); erregela bulda gabea (3); erregela buldaduna (4); erregela da (6); erregela den (4); erregela edo (5); erregela eta (53); erregela eta bizimodua (8); erregela eta doktrinaren (3); erregela eta konpasa (4); erregela eta testamentua (3); erregela ez (5); erregela formaldatzaileak (3); erregela formaldatzaileen (3); erregela gisa (10); erregela hau (16); erregela hauek (7); erregela hauen (3); erregela honek (5); erregela honen (8); erregela honetan (3); erregela hori (11); erregela hori betetzera (4); erregela horiek (6); erregela horien (3); erregela horren (4); erregela idatzi (4); erregela idatzi zuen (3); erregela jakin (3); erregela k (4); erregela ko (5); erregela morfofonemikoak (6); erregela morfofonemikoek (5); erregela onartu (6); erregela orokor (6); erregela orokorrak (4); erregela talde (3); eta erregela (37); eta lehen erregela (4); frantziskoren erregela (3); gure erregela (3); haien erregela (3); hemen erregela (4); hiru erregela (6); hori erregela (3); lehen erregela (16); lehen erregela ko (5); oinarrizko erregela (4); ondoko erregela (5); orduan erregela (3); santuak erregela (4); sintesiaren erregela (3); txikien erregela (8); txikien erregela eta (5); zeinari erregela (3); zeinari erregela baten (3); zen erregela (4); zerbait erregela (3); zituen erregela (3); zuen erregela (6); zuten erregela (4)

adimena erregelen (4); adimenaren erregelen (4); baldin eta erregelan (4); bere erregelako (5); bere erregelaren (3); beste erregelarik (3); bezalako erregelak (3); bezalako erregelak biltzen (3); dut erregelaren (3); erregelak agintzen (3); erregelak biltzen (5); erregelak biltzen ditu (4); erregelak dioenez (3); erregelak ere (4); erregelak eta (9); erregelak ez (4); erregelan esaten (8); erregelan esaten denez (5); erregelan ez (3); erregelan hitzeman (4); erregelan hitzeman genuen (4); erregelan idatzi (4); erregelarekin eta konpasarekin (3); erregelaren arabera (19); erregelaren arabera bizi (3); erregelaren aurretik (5); erregelaren bat (3); erregelaren bitartez (3); erregelaren obserbantzia (3); erregelaren ondotik (4); erregelaren onespena (3); erregelatzat balio (4); erregelaz eta (5); erregelaz eta konpasaz (5); erregelei jarraiki (5); erregelen ahalmen (3); erregelen ahalmen gisa (3); erregelen arabera (8); erregelen araberako (4); erregelen bitartez (3); erregelen menpean (4); erregeletan ageri (3); eta erregelak (3); eta erregelan (9); eta erregelan hitzeman (4); eta erregelaren (11); eta erregelatzat (3); ofizioa erregelaren (3); ofizioa erregelaren arabera (3); zuen erregelaren (3); zuten erregelatik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus