Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arabera (orobat araura g.er. eta ariora g.er.) 1 adlag/postpos bezala, adierazten denarekin bat datorrela, eredura.

Bere naturaren arabera zihoan jantzita, erabaki zuen andereñoak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.

Are gutxiago bana ditzake abizenak abertzaletasun neurrien arabera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 18. orr.

Egokitzapena egiterakoan, zatiak ez dira kantuen zenbakien arabera osatu zehatz-mehatz, argumentuaren aurrerabideari jarraiki baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Ustekabe batek maitasuna ernarazten duenean, dena ordenatzen da gizonarengan maitasun horren arabera, eta maitasunak zabaltasunaren sentimena ematen dio.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Merlin aztiak Artur erregeari ezarritako betebeharraren arabera, zaldunen eginbehar nagusia Grial Saindua aurkitzea zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.

Segurtasun arrazoiengatik umeentzako jaka bakero bat merkatutik atera dutela dio bertan: egindako test batzuen arabera botoiak errazegi askatzen omen zaizkio, umeak hura irentsi eta itotzeko arriskuan jarriz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 8. orr.

Balkoian lotan emandako lehenengo gauean hartu nuen erabakia, neguko hotzaren laguntzaz; erabakia hartu eta gauzatu: hurrengo goizean nire jabeak etxe ondoko parkera atera ninduen, etxera lehenbailehen itzultzeko gogoz, azkenaldiko ohituraren arabera.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

Freuden arabera, garuneko gorotz dira ametsak; egunez sartzen zaizkigun ideia eta sentipen ustelen irteera.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 134. orr.

Nork bere ekipoa defendatzea du lehen helburua eta horren arabera eraikitzen da diskurtsoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 44. orr.

Halaber, abokatuak maite duen logikaren arabera esateko:  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 73. orr.

Sexualitatea bakoitzak bere erara bizi du, modu subjektiboan, bere izate femenino edo maskulinotik eta bere desioen arabera: homosexualak, heterosexualak, etab.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Era berean, ingelesaren gramatika bat esaldi corpus mugatu batean oinarritzen da (behatutako gertakariak), eta gramatika-erregelak eskaintzen ditu (arauak), ingelesaren fonema, osagai, eta abarren antzeko izaki hipotetikoen arabera sortuak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Batzuetan, txanden arabera eta, beste bizkartzain batzuk izaten baititu, Joseba, Pablo, eta errubio hura, izena ahaztu zaio jada.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 53. orr.

Zerbait berria ekarriko digula suposatu eta etorkizunaren esperoan eman dugu denbora, asmoekin, usteekin, koiunturalki, egoeraren arabera, egunkarien titularrak gosalduz, orain gertatu beharrean dena geroan gauzatuko delakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.

Harago joan nindunan, neure kalkuluen arabera, eta ez ninan ezer aurkitu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.

Birilitatea eta kemena oinarri harturik, Jainkoak gizona emakumearen gainetik sortu du, ados, baina horren arabera gizon zaharra eta mutiko gaztea berdinak izango lirateke eta hori ez da horrela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.

- Joan nahi duzun lekuaren arabera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Zer zetorren ikusi, eta horren arabera jokatu.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 85. orr.

Haren gosearen arabera izaten da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

Freddy Greenek eskuak kikaran berotzen zituen bitartean, Jeepa utzi eta gorpua garraiatzeko behorra eramango zutela erabaki zuen guardak, tokiaz entzundako erreferentzien arabera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 139. orr.

-Denak dira politak, emakumearen eta momentuaren arabera.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 108. orr.

Antzaren arteko diferentziak, metodo zorrotz honen arabera argituak, dezenteak dira: askok dohain arrunt eta ziztrinak dituzte, baina beste batzuk, garbi dago, antzara handiak dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.

Hori guztia kontuan hartuta, Espainiako Gobernu berriak bere gain hartu dituen uraren arloan abiatu politika berrien arabera, Itoitz jota egonen litzateke; muinean jota; sozialisten tesi berrien erabat kontrakoa delako".  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 27. orr.

Websterrek berak jasotako beste ipuin baten arabera, neska eder bat dago jauregi batean giltzatuta; neskak eria pasatzen du gauero sarraila-zulotik eta Basa Jaunak xurgatu eta xurgatu egiten dio; ondorioz, neska ahitzen eta ahitzen ari da, suspirio etengabeen artean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Zure erantzunen arabera taula bat osatuko du pisua alokatu nahi duenak eta puntuaziorik altuena duenari deituko dio.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.

Irratian ziotenaren arabera, klonatze teknika jendeetara hedatuko zuten denbora labur barne.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Aurrez eginak zituen taxuen arabera ostegun eguerdirako etxean beharko luke.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 40. orr.

Polizi iturrien arabera, bere hartatik -metro bi baino gutxiago, seguraski- eta buruz buru egindako bi tirok eragin zioten heriotza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Hortaz, aberastasuna berdintasunez banatzearen aldeko teoria infernutarrek kutsatua eta, horregatik, bere pentsamoldearen arabera jokatzen duena, ez ordea On Camillo apaiz jaunaren antzera, ze...  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 79. orr.

Haurtzaroan eta gaztaroan Italiako iparraldeko herri eta hiri askotan bizi izan zen, bere aita militarra baitzen, haren bizileku aldaketen arabera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 7. orr.

Gizonak, bestalde, jarraipenean zehar ikusitakoaren arabera, ohiko bizimoduan itxura gordetzen zuen, eta gisa hartan jarraituko zuela ematen zuen, hau da, joera homosexualak ezkutuan gordetzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Nire birika-minbizia aienatzen ari zen, eta azken azterketaren ostean onkologoak esandakoaren arabera, bazen baikortasun zuhur baterako arrazoirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Pantailak eskaintzen duen informazioaren arabera, oraingo gure abiada orduko 960 kilometrora igo da, 10ø100 metrotan gaude eta tenperatura zeropetik 44 gradukoa da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Orraztu bitartean utzi dioten aldizkariaren arabera, Indonesiak ba omen ditu hamazazpi mila irla baino gehiago Ozeano Barearen eta Indiakoaren artean barreiatuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 73. orr.

Lisaren pentsamoldearen arabera, mundu guztiak lan egin beharra zuen, mantentzeko; nork bere zorionaren ardura hartu behar zuen bere gain; ez zegoen ondo nagikeria sustatzea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.

Eta jarioak bigarren pisuko leihoan jotzen zuen, tarteka bete-betean, haizearen arabera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 149. orr.

Zurezko apal zurietako liburuak tamainaren arabera antolaturik zeuden behetik gora.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Euskaltasunaren zenbait ikuspegiren arabera, hantxe behar nuke neure funtsa, neure oinarri eta bihotza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Merkatuak gehiago ordaintzen dio, datuen arabera, unibertsitateko lizentziadun bati, lizentziarik ez duenari baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 19. orr.

2 (-en atzizkia duen aditzari atxikia)

Dena den, erraten duanaren arabera, galdera franko egin zizkiaten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.

Ehuneko zortziko korritua barne, oker ez banaiz, bankuek ezarritako tasak, egunkarietan irakurtzen zutenaren arabera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Gero neskame ibili zen andre gupidagabe batzuen zerbitzuan eta, kontatzen zuenaren arabera, halako belarrondokoak ematen zizkioten, ezen gero buruko minez egoten baitzen egun batzuetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 49. orr.

Aurreko egunetan Bavarian ikusia nuenaren arabera, jokalari urtetsu haiek sekulako grina erakusten zuten xake kontuetan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 39. orr.

Funtsean, Kattalin, zure aitatxi ere, gaur jakinarazi didazunaren arabera...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 39. orr.

Bestalde, David Lechek aztertu duenaren arabera, badirudi txantxangorria ez dela batere txori onbera, inoxoa eta errukarria, guziz bestelakoa baizik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.

Ez dakit zenbatetan, bihar Irango kontsulatuan esaten didatenaren arabera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 45. orr.

3 (-n atzizkia duen aditzari atxikia)

Hala baldin bada -iradoki didaten arabera; ohartarazpen gisa, alegia-, esan behar dinat ez dunala hain argi heure buruarekikoa, ene alabari eta hire ohoreari dagokionaz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 50. orr.

Orain nola bizi zaren arabera izango da zure hurrengo bizitza.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

4 erloju orratzen arabera (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Batzuetan ez da "noranzko" hitza sartzen eta "erloju-orratzen kontra" (EOK) edo "erloju-orratzen arabera" (E.OA) erabiltzen da soilik. ETC-entziklopedia   Erloju orratzen noranzko, Wikipedia

5 erloju orratzen araberako (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ondoriozta dezakegu (ikus 46-8 irudia) partikulak norabide batean azeleratzen dituen eremu elektriko berak haien antipartikulak aurkako norabidean azeleratzen dituela eta, berebat, partikula kargadunei erloju-orratzen aurkako ibilbideari jarraiarazten dien eremu magnetiko berak haien antipartikulei erloju-orratzen araberako ibilbideari jarraiarazten diela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

6 hizkuntzaren araberako diskriminazio (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hizkuntzaren araberako diskriminazioa onartezina dela nabarmendu dute hiru hedabideek, eta egoera hori zuzentzera deitu dute Frantzia. ETC-prentsa   Berria, 2012-03-03

7 itxura guztien arabera

Zeren, itxura guztien arabera, mozkor-mozkor eginik baitzegoen, galdua zuten, itxura guztien arabera, oharmen erne eta argia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 117. orr.

Hilketa bat, itxura guztien ariora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Bisitan etorri zitzaidaan, eta, itxura guztien arabera, sinistu egin zian nik kontatu niona.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 247. orr.

Itxura guztien arabera, biziki ona zen bere emaztearentzat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.

8 itxuren arabera

Horra beraz bi apez on galdu dituela berriz ere gure herri hunek, ordainen mentura segurrik gabe mementoan, itxuren arabera bederen.  Herria   2005-09-22

10. Bazen anaia bat, itxuren arabera, santutasun bikaina eta aparteko biziera zuena; baina bere burua nabarmentzea gustatzen zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 812. orr.

Eta garuneko lobulu frontaletako lesio larri baten ondoren, itxuren arabera, izaeraz aldatu ez izanak, berriz, bide ematen zuen pentsatzeko lobuluok ez zutela zereginik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Itxuren arabera dena lo dago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

Urantzia-Los Arcos herri aberatsa izana, itxuren arabera: karrika nagusi luzea, etxe eta bereziki balkoi ederrak, arkuak eta Santa María elizaren arkitektura berezia bere hiru edo lau estiloekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Elur alhan zen, itxuren arabera gailurretako belarra gustukoa zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

Parean zeukan gizonak, itxuren arabera jabe ahaltsua baina azken finean laboraria zenak, gogoz bazekien Rousseau-ren Le contrat social obrako ahapaldi bat atera zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

-"Haiek", itxuren arabera hildakoaren ordenagailua norbaitek manipulatu zuela ziotek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Elkar ontsaxko maite itxuren arabera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

Eduardo VIII.a eta Yorkeko dukea erail egin zituzten, Rikardoren aginduz, itxuren arabera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 25 aldiz agertzen direnak)

abokatuaren arabera (25); adierazitakoaren arabera (54); adierazpenen arabera (25); adituen arabera (253); agentziaren arabera (54); agentzien arabera (50); agintarien arabera (62); agiriaren arabera (28); akordioaren arabera (56); aldizkariaren arabera (25); antolatzaileen arabera (74); arabera aldatzen (31); arabera baizik (25); arabera bizi (65); arabera egin (65); arabera egingo (29); arabera egiten (49); arabera erabakiko (33); arabera erabakitzen (28); arabera ere (37); arabera erredakzioa (46); arabera ez (66); arabera jokatu (47); arabera jokatzen (42); arabera neurtzen (25); arabera soilik (28); araudiaren arabera (33); arauen arabera (41); arduradunaren arabera (28); arduradunen arabera (29); argibideen arabera (36); armadaren arabera (36); artikuluaren arabera (28); askatasunaren arabera (39); aurreikuspenen arabera (66); azaldutakoaren arabera (58); azken datuen arabera (33); azken inkesten arabera (30); azterketaren arabera (38); bakoitzaren arabera (25); batasunaren arabera (26); baten arabera (607); batzordearen arabera (30); batzuen arabera (170); beharren arabera (56); berri agentzien arabera (39); berriaren arabera (50); berrien arabera (31); buruaren arabera (29); datuen arabera (592); denaren arabera (45); dioenaren arabera (27); dituen datuen arabera (27); duenaren arabera (113); dugunaren arabera (26); dutenaren arabera (41); egoeraren arabera (44); egunkariaren arabera (89); ekologisten arabera (26); elkartearen arabera (29); emaitzen arabera (90); emandako argibideen arabera (26); emandako datuen arabera (168); en arabera (65); epaiaren arabera (26); epailearen arabera (26); erakundearen arabera (190); erakundeen arabera (32); ertzaintzaren arabera (42); esandakoaren arabera (118); gobernuaren arabera (61); guzien arabera (102); guztien arabera (252); haien arabera (82); haren arabera (304); hauen arabera (45); herrizaingo sailaren arabera (44); hitzarmenaren arabera (26); honen arabera (160); horien arabera (188); horren arabera (773); ikerketa baten arabera (86); ikerketaren arabera (70); ikerketen arabera (77); ikertzaileen arabera (42); ikusitakoaren arabera (40); informazio iturriren arabera (62); informazioaren arabera (77); informazioen arabera (35); inkesta baten arabera (54); inkestaren arabera (70); inkesten arabera (133); interesen arabera (78); iritziaren arabera (25); irizpideen arabera (42); iturri batzuen arabera (28); iturri ofizialen arabera (100); iturrien arabera (285); iturriren arabera (137); itxura guzien arabera (96); itxura guztien arabera (190); itxuren arabera (55); jaurlaritzaren arabera (29); kalkuluen arabera (88); kopuruaren arabera (37); legearen arabera (204); legediaren arabera (40); legeen arabera (120); lekukoen arabera (89); mailaren arabera (34); medikuen arabera (33); ministerioaren arabera (54); ministroaren arabera (59); mundu erakundearen arabera (44); nagusiaren arabera (48); neurriaren arabera (26); oharraren arabera (30); ordenaren arabera (31); ordezkariaren arabera (30); planaren arabera (37); polizia iturrien arabera (64); poliziaren arabera (127); premien arabera (28); presidentearen arabera (53); proiektuaren arabera (26); proposamenaren arabera (35); sailaren arabera (70); sindikatuaren arabera (32); sindikatuen arabera (49); taldearen arabera (30); txosten baten arabera (45); txostenaren arabera (191); zeinaren arabera (38); zenbait iturriren arabera (58); zientzialarien arabera (42); zuzendariaren arabera (59)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus