Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anaia (orobat anai eta anaie g.er.) 1 iz gizonezko senidea. ik neba; arreba.

Marx anaien film bat ematen zuten latindar auzoko zinema batean, zaldi karrerei buruzko bat, hara joan nahi nuen nik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Anaia, neskarena, Jan deitzen zen, ehun eta berrehun metroko lasterketetako korrikalaria.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Milanera itzuli zenean, gune ilustratuetan murgildu zen; hauek Pietro eta Alessandro Verri anaien etxean biltzen ziren, "Accademia dei Pugni" delakoan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Gwain eta haren anaia Gariete Lanceloten atzetik irten, eta inguruko zelaietan ibili ziren bila; alferrik baina.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 26. orr.

-Bai, anaia, lasai nago -erantzun zuen, ozenki, Kashirinek, lasai eta are pozik balego bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Bittor Ubedak, gaztetan Jazintorekin ibili zen Eugenioren anaia gazteak esan digunez, "Arruabarrenak berak erosi zion soinua." Lehengo ospea hartu zuen berriro, despedida eta horrelakoetarako deitzen zuten maiz.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 44. orr.

Anaia kartzelan zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Aspaldi handian, India eta Txinako lurraldeetan, izan omen ziren bi anaia, Xariar eta Xazaman, beren erresumak zuzen eta artez gobernatzen zituztenak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 13. orr.

Etxeko gizona nintzen eta neuk zaindu beharko nituen aurrerantzean ama eta amaren sabeleko ume txikia, anaia txikia edo arreba txikia, amaren tripan hazi eta edozein egunetan kanpora irtengo zena nirekin paseatzera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 17. orr.

Horixe, anaia gazteena! Tapax, hori duk...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.

Urdaibain barrena Ander anaiarekin batera txalupan ematen dituen orduek ere lagunduko dute begiradaren fiertasuna, azalaren latza eta kalparraren poesia lantzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.

Hiru urte zituenean, anaiarekin batera bere sorterrira eraman zuen amak, Ingalaterrara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Eta ez ginela diodanean, ez naiz ari Aita Santuaren plural maiestatikoan, anaia Juan eta bion izenean baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 21. orr.

Anaia bikiak bizkor ibiltzeko esan zion atzetik, eta bizkor ibiliko zen, zeren eta segundo bat geroago desagertua baitzen... baina nola egin ote zuen?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.

Urkatzea aski ez, gainera, lau anaietatik txikia ez beste hiruak, lau haragitan partitu, eta hamar lekutan banatu dituzte puskak:  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Anaia bizki bat badu Bizkaian, gutxi gora behera beste hainbeste saltzen duena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 30. orr.

Eskolako patioan burua ireki nion mutikoaren anaia etorri eta sekulako jipoia eman zidan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 211. orr.

Behinola, bi anaia gazte bizi ziren urruneko herri baten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 31. orr.

-Nora zoaz, anaia? -galdetu zuen jaun zahar ongi jantziak.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 8. orr.

Bi anaiek paretaren kontra jarri dute bizkarra.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.

Txandala ahaztu egin zitzaidan, eta hiruhilekoan jadanik hirugarren aldia baitzen, zigortua ez izateko, Benjamin-en anaiari eskatu nion uniformea.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.

Fargo egin zuten anaietatik bat den Ethan Coenen Gates of Eden ari naiz irakurtzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.

Haren anaia Luis eta Alderdiko burukideek beharko zuten izan hura ukituko zutenak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 87. orr.

-Ba, nahi duan guztia egiten duela esaten dik nire anaiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 78. orr.

Mikelek argitu zidan atso bat bizi zela han, bera bakarrik, anaia mutilzaharra hil zitzaionez geroztik, eta atso hura zela aldizkarian demandan azaldu zitzaiena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.

2 ordena erlijiosoetan, fraile mota bati ematen zaion izena.

Batzuk abertzale eskuindar, moderatu, poliki ibiltzearen zaleak, anaia Martin bezala; beste batzuk herrikoiago, jatorrago, ezkertiarragoak, anaia Jesus Mari bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

Baina Santa Barbararekin bakarrik zuen latinezko harremana, lelo hura bitarteko: huraxe izan da, derradan bide batez, nik bizitzan ikasi dudan latin bakarretakoa, La Salleko ikastetxean ibili nintzen arren, salletar anaiek ere baztertua baitzuten latina orduko beren errezoetatik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 24. orr.

3 irud/hed

- Lehen deklarazioan esan zenuen zure anaiak mendekatzeko hil zenuela Canovas jauna.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 74. orr.

Batasuna behar dogu, arrebok, anaiok!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 60. orr.

Laburbiltzeko: botere ekonomikoa familia gutiren eskuetan bildua; botere politikoak amerikar anaia handiaren aholkuak hurbiletik jarraitzen ditu; administrazioa arras usteldua da, funtzionarioak arras gutti pagatuak baitira... Herri guzia pobreziaz itotzen da emeki.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 179. orr.

Herengusuak ere sekula izan ez ginenok, legeak anaia bihurtu gaitu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Une batez, gizakiarenganako beldur atabikoak menderatua, piztiak atzera egin zuen, bere anaiei deialdi luzea zuzenduz; eta haiek goseti erantzun zuten, harik eta gorputz makurtu eta masailezur lerdetsuzko uztai grisa agurearen inguruan itxi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.

Hona ni hemen, bada, bakarrik munduan, ez baitut jada ez anaiarik, ez lagunik, ez gizarterik, neu neroni besterik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 17. orr.

Patxik esku pistolaren sabela garbitzeko manera erakusten ziola, Txoko berazten zen, Hegoaldeko anaia handiak, hogei urteren aurrerapena zuena borroka armatuaren alorrean, Iparraldearen askatze urratsak ederki laguntzen zituela nabaritzen zuelako.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Baten batek esango du orduan: anaia, zergatik kontatzen dizkidazu istorio horiek?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 45. orr.

Euskalerriaz batera nago... /... bihotz barneko penetan;... /... anaiak alkar hartu ezinik,... /... etsaiak su eta ketan,... /... esan dudana gezurra bada... /... urka nazazue bertan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 167. orr.

4 anai-arreba (orobat anaia-arreba g.er. eta anaiarreba g.er.) pl anaien eta arreben multzoa. ik neba-arreba.

Hauek ditut nik ama eta anai-arreba.      - 0. orr.

Ama Dimorrekin ezkondu eta bost anai-arreba baditut, denak ni baino gazteagoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

Burgosen, guraso, anai-arreba eta osaba-izebekin egin zitzaketen bisitak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 101. orr.

Biziki jostatu dut haur denboran, zeren zortzi anai-arreba ginen, eta gira beti, uroski.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 63. orr.

Niregatik aita-amak, anai-arrebak, emaztea eta seme-alabak, etxea eta lurrak uzten dituenak, ehun halako jasoko du eta betiko bizia izango ondare.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 133. orr.

"Anaia unibertsala" deitu izan zaio, anai-arreba baititu sorkari guztiak, anai-arreba bereziki behartsuak eta legendunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Gutunak erakusten du zer ziren jatorrian anai-arreba penitentziagileen elkarteak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 95. orr.

Batzuk, nire anai-arreba erdiak ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

Batek esan zion: -Adizu, ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zurekin hitz egin nahian.  Elizen arteko biblia   Mt 12,47

Gurasoek dendan laguntzera behartzen gintuzten hiru anai-arrebok.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Aita ez zegoen etxean, beti bezala, anai-arrebak ere ez, estaziora abiatu nintzen, trena iritsi zen eta traste zaharkitu hartan sartu nintzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 48. orr.

Demagun bakarrik bizi dela gizon bat; ez du lagunik, ez seme-alabarik, ez anai-arrebarik, eta hala ere, etengabe dihardu lanean, ez da asetzen aberasteaz, galdetu ere ez du egiten bere baitan: "Norentzat ari ote naiz lanean, neure buruari atseginak ukatuz?".  Elizen arteko biblia   Koh 4,8

-Nire ama azken aldiz agurtzera etorri naiz eta orain etxera noa nire anai-arrebekin negar egitera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 108. orr.

Norak beste batekin engainatu ninduen, anai-arrebekin ez dut inoiz oso harreman minik izan, eta lagunak gutxi dira, haurtzaro eta gaztarokoak Bilbon eta herrixkan gelditu ziren, Gasteizen eta Donostian ez daukat askorik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 26. orr.

5 anaia txiker (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Esandakoa: uste dut begirunez ekarri zaituztedala zure anaia txikerra eta zu, ezta?  ETC-literatura, saiakera   Joan, Patxi Zubizarreta, Txalaparta, 2010

Dagoeneko hire falta sumatzen diagu, anaia txikerra, amaren esanetan etxea orain hutsik zagok, guztiz, bera bakarrik zagok, guztiz, Mustafa beti kanpoan zagok eta Abdelkebirrek, ongitxo dakianez, emaztearen ardura dik.  ETC-literatura, saiakera   Salbazioko armada, Abdela Taia (Patxi Zubizarreta), Albedania, 2007

Juan Antonioren anaia txikerrak, aitaren izenkidea zenak hots, medikuarena ere aukeratu zuen, eta sorterrian berean egin ahal izan zuen bere lana, Deban alegia, baita Azkoitian eta Soraluzen ere. ETC-literatura, saiakera   Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016

6 bular anaia (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Bestalde elkarrekin titia edan dutenak odolezko ala paradazko haurride izanki, bular senideak (bular-anaia, bular-ahizpa eta beste) dira. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

7 sabel anaia

Hitzek diskurtsoa osatzen dutelako hartu zuen urte hasieran Bilboko jaun mera Azkunak Frantziako Barne ministro Sarkozyren sabel-anaiaren antza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 15 aldiz agertzen direnak)

aitaren anaia (17); amaren anaia (16); anaia bat (138); anaia batek (74); anaia baten (19); anaia bati (28); anaia bikiak (16); anaia da (21); anaia eguzkiaren (22); anaia gaztea (31); anaia gazteak (15); anaia gazteena (22); anaia guztiak (75); anaia guztiei (28); anaia guztiek (41); anaia guztien (20); anaia haiek (20); anaia hark (21); anaia hil (40); anaia honek (18); anaia hura (48); anaia izan (18); anaia laiko (16); anaia maite (42); anaia nagusi (129); anaia nagusi felix (51); anaia nagusia (17); anaia nagusiak (17); anaia santu (21); anaia txiki (42); anaia txikia (30); anaia txikiak (40); anaia txikiaren (18); anaia txikien (72); anaia txikien ordena (18); anaia txit (19); anaia zaharra (18); anaia zaharrena (22); anaia zaharrenak (23); bere anaia (252); beste anaia (75); bi anaia (105); ene anaia (79); gure anaia (64); haren anaia (87); hire anaia (31); hiru anaia (29); neure anaia (20); nire anaia (199); zen anaia (64); zeure anaia (18); zuen anaia (66); zure anaia (72)

anaiak bezala (19); anaiak eta biok (17); bere anaiak (57); beste anaiak (41); bi anaiak (107); gure anaiak (16); haren anaiak (17); hire anaiak (18); hiru anaiak (16); nire anaiak (114)

anaiaren bat (22); anaiaren batek (17); bere anaiaren (47); nire anaiaren (42)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus