Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrebak Bilboko denda batean egiten zuen lan, astelehenetik larunbatera, eta bertan bizi zen gurasoen etxean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 14. orr.
Maria arrebatxoa hor zegoen, eta amaren sabeletik laster irtengo zen ninia ere bai. «Bizia lo», 2003 - 9. orr.
-Beharbada hire arreba nostalgiaz zagok haren itzuleraz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.
Nafarroako Erratzun sortua, 14 urte zituelarik bere aitama eta arrebekin, Aiherra Iribarnera etorri zen, aitak Lekorneko Laffitte mindegian lana ardietsi baitzuen. Herria 2002-10-17
- Jeneralak ordezko izendatu zuen erregeak greziarren errege ohiaren arreba dik emazte. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 183. orr.
Lehen eskola egunean arrastaka eraman behar izan omen zuen Xabier haren arreba nagusi Izaskunek, baina gainerakoan ez du oroitzapen txarrik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 169. orr.
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Alcala Mecoko espetxean dauden Ibai Aiensa iruindarraren arrebak eta lagunak eta kartzela berberan dagoen Jon Mintegiaga ibartarraren lau lagunek auto istripua izan zuten larunbatean. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
"-Ireki, ene arreba, ene laztana, ene uso zurino horrek! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.
Anaia mutua hizketan ari zen bere arrebarekin erotua nengoela esateko, buruaz ezezka egiten zuen onartzeko moduko tipoa ez nintzela adierazteko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.
Zure aitaren armadako trajea har dezakezu, eta amaren pazko kapelua eta zure anaiaren motozikleta eta zure arrebaren esku-poltsa, hori guztia elkarrekin jarri eta zerbait esanahiduna atera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.
Hasieran telefonoa eseki gabe utziko du, baina oso deserosoa egingo zaio, egun horietan ama ospitalean zaintzen dagoen arrebaren deien zain egongo delako. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 36. orr.
Sei hilabete igarota lortu zuten anaia nafarrek arreba besarkatu eta musukatzea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.
Tira, nire arrebak bazekik, baina ez zioagu elkarri hitzik egiten, aspaldidanik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 161. orr.
-Aita, ez dugu uste Jainkoaren maitasunarekin bat datorrenik jokaera gogor hau: arreba Klara hain birjina santuari, Jainkoak maite duenari, zurekin jatea bezalako gauza koxkor batean zuk baietz ez esatea; batez ere, kontuan hartzen bada zure predikuek bultzaturik utzi zituela berak munduko aberastasun eta handikeriak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 969. orr.
Azalaren azpitik denok gara anai-arrebak, baina gure familian alkaternarik ez dago batere. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.
Pasaporte kontrolekoaren anai-arrebak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.
Nere bi anai-arrebak ere eskolan baitzabiltzan, erdaralat nahitez lerratuak ziren. Herria 2001-05-24
Barbaricôk bazituen, gutxien jota, hamabi anai-arreba, zeinek "Magna Môrfina" izen ironiko eta krudelaz izendatzen baitzuten haren bizilaguna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.
Alabaina, denbora asko barru larritasuna gainera etortzen zitzaidan eta braust jaikitzen nintzen etxe luze hartan korrika jendearen bila; ama edo izeba beti zeuden inguruan, eta eguerdian bilduko zen tropela: aitona, aita, anai-arrebak, txakurra, sesioak eta armonia. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.
Orduko giro beroa, anai-arreba eta lagunarteko josteta xumeak; zure burua gerizatua, babestua, maitatua senditzea.. ø ba ote da bizi-zati goxoagorik? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.
Maite zituen seme-alabei, emazteari, anai-arreba eta amari ez zizkien errexki emaiten deportazioko xehetasunak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 102. orr.
Jexuxen gorpuzkera ikusita nork sinistu anai-arrebak direnik: bata, Maria, Aitaren irudia da eta bestea, Jexux, Amarena. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.
Elkarrekin irten ziren anai-arrebak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.
Fiskaltzaren esanetan, sexu erasoak neskatoak bi anai-arrebarekin banatzen zuen gelan bertan egin ziren. Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Nola borreroaren haurretako istorioetan Iratiko gizotsoa gizontzen zen egun berriarekin, hala Nabarrenkoxen gaueko amoranteak anai-arreba bilakatzen eguzkia nagusitzean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Anai-arrebak ziren, zalantzarik ez, biak grisez jantzita, aurpegiz gazteegiak ilea elurra bezain zuri edukitzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.
Ez, sukalde-garbitzaile aritutako amaren alabak izan behar zuen etxandiko oinordekoaren bular-arreba, edo, bestela, amaren bitartez zuten nolabaiteko lotura, bi gertaerak aldi berean, baldin eta nahaste guztia ez bazen erabateko asmaketa hasieratik bukaeraraino. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
"Haurtzaroko lurraldea oso garrantzizkoa da, eta baita norbera jaio eta bizi izan den hiria ere, gurasoak eta neba-arrebak gurekin bizi izan zirenekoa. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 111. orr.
Beste gauza bat ere ez zitzaion gustatzen: Darling andrearen lagunak umeen gelara joatea, hiru neba-arrebak bisitatzera. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 29. orr.
Hala, «arraza zuria zain dezagun» eta «arraza zuriko neba-arrebak, lasaitasunean egon zaitezte, ez dugu barkatuko» antzeko esaldi dorpeak irakur zitezkeen. Berria - Mundua 2004-02-08
Aita, ama, eta hiru neba-arreba txikiok eguteran jarri gara antxetei begira. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.
-Jakin berri dut -sartu nintzen tartean ni- neba-arrebak zaretela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 78. orr.
aitaren arreba (7); ama eta arreba (8); anai arreba (100); anai arreba eta (11); anai arreba gara (5); anaia arreba (9); anaia edo arreba (6); anaia eta arreba (11); arreba bat (36); arreba batek (8); arreba batekin (6); arreba baten (6); arreba eta ama (5); arreba eta biok (6); arreba gara (5); arreba hil (7); arreba line nirea (5); arreba maitea (5); arreba nagusi (17); arreba txikia (8); arreba txikiak (5); arreba txitxarra (6); arreba zaharrena (6); beraren arreba (5); bere arreba (50); bi arreba (9); ene arreba (31); geure arreba (6); gorputzeko gure arreba (5); gure arreba (24); haren arreba (29); hauen arreba (5); hire arreba (14); neba arreba (13); nire arreba (39)