Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herriaren erdian, aldapa baten abaroan, eliza handi bat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.
Basoa utzi eta beste aldapa bat igotzen duenean, harriarekin egokitzen da ibiltaria. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.
Bi kilometroko aldapa da, %8koa. Berria - Kirola 2004-04-04
Ilunpetan igo genuen aldapa, bidean argirik ez zegoen eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.
Isatzeko aldapa igotzen genuen askotan anaiak eta biok osabari janaria eramateko. Berria - Kultura 2006-01-26
Elkarrekin igo zuten Alcala kaleko aldapa, eta Peligros kaleko kantoira iristean, Fornos kafetegian sartzeko erregutu zion Montanerrek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 254. orr.
Garajetik autoa atera, eta aldapa jaitsi nuen; autoa bazterrean utzi, esku-argia piztu, eta horma artetik sartu nintzen, putzu sakonerantz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.
Biak jeep batera igoarazi zituzten, bultzaka, eta aldapa aldera abiatu ziren abaila batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.
Aldapa gogortzen zenean, Idoia atzean geratzen zen, eta eskua ematen nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.
Herriaren erdian, aldapa baten abaroan, eliza handi bat dago. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.
Hil zenean, Daviden ondorengoen hilobietarako aldapa ondoan ehortzi zuten Ezekias. Elizen arteko biblia 2 Kro 32,33
Aldapa pixka bat bazuen; eta, goialdetik, burua altxatuz gero, Valerien mendiko behe kuartelak begiztatzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Aldapa aproposa da Oskitxe gaina abenturazaleentzat. Berria - Harian 2006-03-08
Aldapa gogorra ginuela laster, oroitarazi zigun korrikalari gazteak, lehenik ordokiak animatuko gintuela bi paxeta lerroen artean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 31. orr.
Inoiz ez zitzaidan nekezago egin etxerako aldapa piko hura. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 141. orr.
Baserria gogoratzen zuen bezal-bezala zegoen, ibarrean, Lizuniagako bentara zeraman aldapa xutaren hastapenean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 232. orr.
Farolez argituriko aldapa luzea zazpigarren ateraino igotzen zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Helmugatik 10 kilometrora zegoen aldapa txikian egin zuen erritmo aldaketa. Berria - Kirola 2004-03-12
Ordeka, aldapa txikiekin. Berria - Kirola 2004-06-04
Kirsipuu eta Nazon esprinter petoak dira, aldapa txikienean ere majo sufritzen dute. Berria - Kirola 2004-07-11
Aldapa handi baten mehatxuak isilarazi zuen bat-batean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.
Aldapa galanta zegoen egiteko, herrietan garaienetakoa baitzen Salvenach. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.
Aurrean bizpahiru bidezidor aurkitzen genituenean, errazena hartzen nuen nik, aldapa ttikiena zuena, eta nire anaiak berriz zailena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.
Gure kaletik ezkerretara jo, eta aldapa leunean gora muttur bat egin ondoren... itsasoa agertu zait aurretik! Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 27. orr.
Autobusak, aldapa estu batean, bi ibiltari motxiladun belar hesiaren babesera salto egitera behartu zituen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.
Bideak erreka bati segitzen zion, aldapa malkartsu batean behera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 343. orr.
51 kilometroko erlojupekoa du bere alde, baina aldapa tenteetan asko sufritzen du. Berria - Kirola 2006-05-04
Zurrun, hotz eta ubelduta, kutxei mutur batetik heldu eta aldapa belartsuan gora arrastaka eraman zituzten gazteluak aurrean zituen haritzezko ate handietara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.
Eta aldapa latzetan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 37. orr.
Irundik gora Erlaitz gaina, Euskal Herriko aldapa itoenetakoa. Berria - Kirola 2006-04-02
24 kilometro, aldapa gaiztoak, atsedenerako tarterik ez, eta garapenekin jokatu beharrekoa. Berria - Kirola 2006-04-08
Tontorraren ingurua hartu eta atze aldeko aldapa zorrotza igotzen hasi ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 136. orr.
Urriaren azken egunetako arrastiri euritsu eta nahasiaren amaieran, bost zaldizkoak aldapa bihurgunetsua igo eta Bree hegoaldeko atera iritsi ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 336. orr.
Urrunago, aldapa maldatsuan behera zihoan bide bat, zeru urrunaren kontrako ganibetak balira bezala ageri ziren bi haitz bertikalen artetik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 67. orr.
Ardiak ikaratu genituen eta ahuntzak balira bezala lasterka hasi ziren aldapa haizetsuan gora eta behera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.
Aragornek burua biratu zuen eta bere atzean elurretatik jaisten zen aldapa arrokatsua ikusi zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 310. orr.
Ekialdean eta hegoaldean aldapa biluzi eta arrokatsuak harkaitzetan maldatsuago bihurtzen ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 129. orr.
Aldapa helikoidal batek lotzen zituen elkarrekin Liburuen Dorre osoan maila guztiak goitik beheraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.
Hortik askoz samurragoa da aldapa, zalantzarik gabe. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 111. orr.
Aldapa gero eta latzagoa zen, baina lasai gindoazen, guardia ibiltarikoak ez baitziren hain paraje urrutietaraino ausartzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 343. orr.
Gero azken aldapa dator herrira benetan sartu baino lehen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.
Estua da bidea, eta itoa aldapa. Berria - Kirola 2006-04-04
Eta nekeak aldapa aldapago. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 120. orr.
Igandean korrituko da Flandesko Tourra, 258 kilometro eta harbide aldapen klasiko handia. Berria - Kirola 2006-03-31
Autoari kosta egiten zaio zenbait aldapa-zatitan abiadurari eustea eta hirugarren martxa sartzen dut. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.
Hori esatearekin goraka eraman zuen burua Aita Arbizuk; Eitzagako aldapa hasieran geunden, ordea, eta keinu horrekin ez zerua baina han gaineko ospitalea ekarri zidan gogora. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 53. orr.
Josueren seme eta Mitzpako buru zen Ezerrek harresiaren ertzean dagoen armategiko aldapa-aurrealdea konpondu zuen. Elizen arteko biblia Ne 3,19
Gutxi gorabehera mendiaren aldapa erdira iritsi zirenean, beroa izugarria baitzen eta igoera latza, egarri bizia sortu zitzaion nekazariari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1078. orr.
Niretzat bizitza, bere aldapa, zailtasun eta atsegin guztiekin, urpean gertatzen den kontua baita eta Rita da nire biriketara airea eramaten dakien bakarra munduan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 107. orr.
Izugarri aldapa luzea da bizitza, eta ez dakigu noiz amaituko den. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 222. orr.
Amaitu berri nuenarekin aski nekaturik nengoen ordurako, eta berriro hasten zen niretzat udazkeneko aldapa pikoa, jai eta aste besteren liburuez arduraturik edukitzen nauena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 20. orr.
Krisiaren aldapa pikoan, Lázló-József Bírók hainbat eginkizun izan zituen: aduanak zaintzen ibili zen, auto-gidari, hainbat tresnaren saltzaile, burtsako artekari. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.
Lehengo gorri hura zuritu egin da kolpera, biluziak jantzi, gustuko xokoño eta toki sakratuenak -nere barne produktu gordinenaren jomuga izanak- aldapa latz bilakatu, eta haietan obratzen ziren eginkizun eta egingurak ere ezinkizun beltz dira orain, Erabakiaren bortxaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
Galbidea beheranzko pendiz arina da; onbidea, aldiz, goranzko aldapa neketsua. Berria - Kirola 2006-03-17
Gabonak pasa bezain laster urtarrileko aldapa aipatu ohi dugu, gastatutako guztiak biluzik utzi eta egunero aurrera egiteko gorriak ikusi ditugula adierazteko. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Bai, badakigu aldapa gora igo ondoren, aldapa behera jaistea beharrezkoa dala. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 135. orr.
Hasi nintzen, bada, aldapa behera, mugalariak esandako aldera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 343. orr.
Zeren bide nagusia muinoz josirik zegoen, nahiz eta, antzematen ez bazitzaion ere, aldapa behera zen dena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.
Handik pixka batera, auto-burrunba sentitu genuen, abaila bizian aldapa behera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.
Aldapa beherak ondo dakizu zer duen bueltan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 169. orr.
Zinera joan nahi nuen, baina geriatrikotik hirira doan aldapa behera labaina omen dago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.
· Langabezia tasa aldapa behera joan da orduz geroztik eta %8an iritsi zen joan den hil hondarrean. Berria - Ekonomia 2006-01-04
Bai, badakigu aldapa gora igo ondoren, aldapa behera jaistea beharrezkoa dala. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 135. orr.
Sekulakoa nuen mina, baina aldapa gora segitu nuen hala ere: ordu arte baino neke handiago batez, ordea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 345. orr.
Kaweahren ondoan geunden ordurako, eta etxerantz egin dugu, aldapa gora. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.
Aldapa gora zaigu zelaia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 75. orr.
· Hamazazpi urterekin eskola militarrean sartu ez izanak erabat aldapa gora jarri zion ofizial izatea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.
Senarrak lasai egoteko esaten zidan, hasieran guztiei egiten zaiela aldapa gora lan berria. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 60. orr.
Aldapa gora egingo zaie bozketaren egunera arteko eguna. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
Aldapan behera goaz, galtzadarriz egindako kaleetan, porturantza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 345. orr.
Lehen bekatua omen da larriena, atea zabaldu ondoren aldapan behera joatea bezain erraza omen da bide makurretik segitzea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.
Konturatzerako, aldapan behera zihoan taxia, Obabako errepide nagusiaren bila. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.
Orduan, makal sentitu eta aldapan behera jaitsi zen hankak leher eginak zituela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Aldapan behera bide egin zuten urrats onean, zaku bedera ehuntzeko hari zeramatela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.
-Begirada bat emango diogu -agindu zuen Fionnek, eta zaldia aldapan behera behartu zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.
Aitak eskua askatu zidan, eta aldapan behera lasterka abiatu zen; gogoan dut harriturik utzi ninduela aitaren lasterka egiteko moduak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.
Bi aldiz egin zuen laprast aldapan behera eta, lurra jota, lohiz itsustu zitzaizkion gaztaina koloreko prakak atzeko aldean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.
Auto bikainak ere bai, eta errepidea libre ere bai, baina lehen aldiz dabiltzanek beldurra pasatzen dute aldapan behera. Berria - Kirola 2006-04-05
Orduko hartan ere, gurasoen eskutik nindoan gure auzoko aldapan behera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.
Negar batean doaz Luhiteko aldapan gora; garrasi erdiragarriak dira Horonaimgo aldapan behera. Elizen arteko biblia Jr 48,5
Aldapan gora abiatzen da emakumea, harresietarantz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.
Lehendabizi Julien atera zen zumarditik, eta etxera abiatu zen, gorputz mardula aurrera makurtuta, aldapan gora baitzihoan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.
Gaizkile bezala atxiloturik, ibarrean behera eraman zuten eta gero aldapan gora Anasen etxera. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.
Aldapan gora zoazte biak, arnasestuka biak, izerdi patsetan biak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 74. orr.
Hagrid lasterka joan zen Malfoyrekin, aldapan gora gaztelurantz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.
Lizartzatik oso gertu zegoen bidegurutzea, eta handik lau kilometro eta erdi baino gutxiago geratzen zen Orexako plazaraino, denak aldapan gora, hori bai. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.
Labartzarantz abiatu da aldapan gora gure Opel zaharra. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 224. orr.
Ordu batzuk geroago, aldapan gora igo ginen Basauritik espetxeraino automobilean sartuta. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.
Eskuin aldera jo nuen, aldapan gora, San Martin kaperaraino. Txillardegi «Putzu», 1999 - 270. orr.
Gogo txarrez obeditu nion eta amaren atzetik joan nintzen, arnasestuka, aldapan gora, jauntxoarenera, familia osoa kale gorrian utzi gintuen gizonaren etxera. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.
Auto gris bat dator aldapan gora, kostaldeko bidearen bakardadean sigi-saga. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 155. orr.
Luze egiten da bidea aldapan gora. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 108. orr.
Autora itzuli, eta aldapan gora abiatu nintzen poliki, lehen martxan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.
Herriko aldapan gora, Laureano Avarozotik etxera zihoan, aldarte txarrez. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 210. orr.
Aurrera egin genuen berriz ere trostan; Constitution aldapan gora joan ginen, jaitsi ginen Lammas kalean behera, jostunak txirrina joka segitzen zuen, eta zakur bat ihes atera zen, intzirika, gurpilen paretik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.
Negar batean doaz Luhiteko aldapan gora; garrasi erdiragarriak dira Horonaimgo aldapan behera. Elizen arteko biblia Jr 48,5
Zubigaineko aldapan gora, iluntzea izanik ere bide bazterreko baserriak argi ikusten dira: ilargi betea da gaur. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 169. orr.
Astarloatik eta Ezkurditik zuzen joanez gero, askoz lehenago helduko zela jakin arren, elizari bizkar eman, eta Ospitaleko aldapan gora abiatu zen, hirigunetik kanpo aldera. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 42. orr.
O, barkatu, nahastu egin gara –esango zieten handik ord batzuetara, elurretan eta aldapan gora ibili eta gero–. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 279. orr.
Errepidez luze ibili, eta, aldapan gora denbora batean joan eta gero, taxia atalondo erdi ireki baten aurrean gelditu zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 17. orr.
Bizkor abiatu zen Ruche jauna Émile-Goudeaurantz zeraman aldapan gora; handik bi gurpilera zegoen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.
Geltokiaren aurreko aldapan dauden kafetegi-jatetxe haietako batean eseri nintzen, zain; eta "tilleul" bat eskatu nuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 67. orr.
Aldapan dagoen eremuan defentsarako harresiren bat aurkitzea espero dutela ere onartu zuten langileek, baina oraingoz egin duten zundaketa bakarrean ezer ez dute aurkitu. Berria - Kultura 2004-08-14
Agirre eta neu, bitartean, bigarren automobil baten barruan, Begoñako basilikarako aldapan dagoen baranda baten atzean jarri ginen, metrailetak eskuan, babesa emateko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 139. orr.
Apur bat gorago beste bihurgune bat zuen, eta berriro ekialderantz egin ostean, konoaldean landuriko muturrean sartzen zen, handik mendiaren aldapan zegoen ate ilunera iristeko, Sammath Naurko Atera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.
Aldapan gora egin dut eta nahi adina toki aparkatzeko. ETC-prentsa Berria, 2005-11-13
Lehen pedalkadatik guztia eman behar duzu eta gogorra da erritmo horretan aldapan gora egitea. ETC-prentsa Berria, 2005-08-28
Portuan hasiko dira egiten, eta Artzapetik, Kale Nagusian gora, frontoira iritsiko dira; seguru asko, aldapan gora egingo dutenez, ondo nekatuta. ETC-prentsa Berria, 2006-08-05
Aldapan gora eginda, jai eguna nabari-nabaria da Ezkerraldeko herri horretan. ETC-prentsa Berria, 2006-09-24
Etxe gutxi batzuk zeuden orduan, baina, pixkanaka-pixkanaka, aldapan gora egin zuten bizilagunek eta, XIX. menderako, egungo Algortaren eremua hartzen hasi ziren. ETC-prentsa Berria, 2007-03-03
Aldapan gora egin ahala, ordea, zezen beltz batek sekulako abiadura hartu, guztiak gainditu eta sei metro aurretik jarri zen Udaletxe plazara iritsitakoan. ETC-prentsa Berria, 2009-07-14
Moreau igaro zen lehen postuan Tourmalet eta Aubisque gainetik, eta Pauera bidean, aldapan gora egiterik izan ez zuena egiten saiatu zen Barredo. ETC-prentsa Berria, 2010-07-21
Bai, beldurrak nago Saizarbitoriaren nobela berriaren 575 orrialdeak Martutene-ren 784ak bezain aldapan gora egingo zaizkidan. ETC-prentsa Berria, 2015-12-27
Belasoro goi aldapa handikoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 230. orr.
aldapa aldera (3); aldapa asko (3); aldapa baino (3); aldapa bat (5); aldapa batean (5); aldapa baten (4); aldapa behera (25); aldapa behera abiatu (4); aldapa belartsuan (3); aldapa da (8); aldapa eta (6); aldapa gehiago (3); aldapa gogor (3); aldapa gogorra (6); aldapa gora (38); aldapa gora izango (3); aldapa gora jarri (5); aldapa hura (5); aldapa igo (3); aldapa leunean (3); aldapa luze (3); aldapa luzea (5); aldapa luzea da (3); aldapa neketsua (3); aldapa nola (3); aldapa piko (7); aldapa pikoa (3); aldapa pikoan (3); aldapa pikoetan (3); aldapa txiki (5); aldapan behera (59); aldapan behera abiatu (4); aldapan gora (97); aldapan gora abiatu (8); aldapan gora igo (3); aldaparen bat (5); aldaparen erdian (3); aldaparik ez (10); aldaparik gabeko (3); auzoko aldapan (3); azken aldapa (3); baina aldapa (6); batez besteko aldapa (3); beste aldapa (3); besteko aldapa (3); da aldapa (7); da aldapan (4); da aldapan behera (3); eta aldapa (28); eta aldapa gora (3); eta aldapak (4); eta aldapan (19); eta aldapan behera (6); eta aldapan gora (11); genuen aldapa (3); goranzko aldapa (3); hainbeste aldapa (4); hiru aldapa (3); kilometroko aldapa (5); metroko aldapa (3); moduko aldapa (3); ondorengo aldapa (3); oso aldapa (4); oso aldapa gora (3); urtarrileko aldapa (7); zegoen aldapa (4); zen aldapa (4); zen aldapan (5); zen aldapan behera (4); zuen aldapa (3)