Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzki galgatan, laino eta hodeirik gabe, erre eta kiskali den lur azalean, beroak, horixe du joera normala eta goraka egiten du, mendiren batzuen aldats eta pendizak topatu ahala. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.
Zegoen bezala eseri, burua eskuen artean hartu eta larrera begiratu zuen, eta ordurako gurdia bete bete eginda zihoan han aldats behera astiro eta kulunka, idiek aittitte akuiluaz eta aio aiomaka aldamenetik gidari zutela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.
Urak aldats behera abiada hartzen duen gisara, beroak pendiza gora, zenbat eta pikoago orduan eta abia handiago hartzen du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.
Ez zituen ikusten kontrako norabidean zetozenak, ez zien agiraka egiten, ez zuen abiada eroa moteltzen ez bihurgune itxietan ez aldats beheran. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.
Tranbia Arriagarako aldats beheran zihoan eta balaztatu beharraren durundiak iragarri zion bidaiaren amaiera aurreko unea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
Izerdi zuritan dago, ikusi ere ez du egin zurginaren gurdia aldats gora. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 136. orr.
Tropela bazihoala aurrerantz, aldats gora. Berria - Kultura 2004-03-14
Gaurko etapa ere aproposa da esprinterrak zigortzeko, Calpeko helmuga aldats gora baita. Berria - Kirola 2006-02-21
Arimarik gabeko eremua, aldats gora etengabea, haize arerioa, laino oso trinkoa. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 134. orr.
Karabanak [...] aldats goran egin beharko zuen haraino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.
Egitekoak eginda, aldatsa luze egiten ei jakon Artebakarran eta soinu astun bizkarrean, baina hogerlekoak aurpegi polita eukan orduan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 51. orr.
Erreka zeharkatzen hasi aurretik ttu egin du uraren erdian, eta beste ertzean zuhaitzen artetik hauteman daitekeen zilar kolore arineko aldatsari erreparatu dio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Bikoiztuko den errepide zatiaren lehen 400 metroetan gaur egungo errepidearen aldatsa sei metro beheratuko da, %5 baino gehiagoko aldaparik egon ez dadin. Berria - Euskal Herria 2006-03-11
Esfortzua da, txirrindulari asko aldatsaren bukaeran irribarrez doazen irudipena ematen digun neke hori bera. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 12. orr.
Orrondo arratsalde erdian fabrika batera bidali omen zuten trokel batekin, eta kanposantuko aldatsean gora zihoala, Manuel auto batetik irteten ikusi omen zuen, beste neska-mutil batekin. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.
Azken hiru kilometroak dira tenteenak: %10eko desnibela, %14ko aldatsekin. Berria - Kirola 2004-05-11
Gobernuen, gerren eta goseteen historia zalapartatsuaren gibeletik, itxuran mugiezineko, aldats leuneko, historiak diseinatzen dira: itsas bideen historiak, gariaren edo urre-meatzeen historiak, lehorreko eta ureztatutako laborantzaren historia, laboreen errotazioaren historia, gizateriak gosetearen eta ugaritasunaren artean lortu duen orekaren historia. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.
Gauzarik berrienak egun batetik bestera ahazten zaizkigu, baina aspaldi gertatu zirenak gure izaeraren enborrean huntz eginik diraute, eta, aldats gotorreko elur lodian bildurik biraka hasten den harriak gero eta elur gehiago bereganatzen duen antzera, oroitzapen zaharrok ere han edo hemen sortutako albiste, iruzkin edo kikimakoren baten bultzadatxoa aski dute, arrapaladan hasierakoaren kateko gero eta oroitzapen gehiago erakartzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.
Udaberriak ekarri ohi duen aldats ezegonkor horren itxura. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.
Eskolara gabe dauzkan orduetan paseatzera ateratzen da, luze ibiltzera, bazterrak ederresten, landare, lore eta hegaztien izenak ikasi nahian, aldats ilun edota baratze erpinetako zokoen misterioak miatzen, apaiz txiki baten moduan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.
Bi zakur alsaziar heldu dira aldats behera galapan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.
Urak aldats behera abiada hartzen duen gisara, beroak pendiza gora, zenbat eta pikoago orduan eta abia handiago hartzen du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.
Ur-emariak, isuri ahal izateko, aldats-behera behar duen bezala, horrela behar du Bestelako Komunikazioak ere kodeen berritzea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.
Ez zituen ikusten kontrako norabidean zetozenak, ez zien agiraka egiten, ez zuen abiada eroa moteltzen ez bihurgune itxietan ez aldats beheran. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.
Burrunba ederra atera zuen pirikan joan zenean, eta marmitak aldats behera ikusi zituen, esnezko lerro zuriak marraztuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.
Prentsak, denbora tarte honetan, ikasiko du hemendik" demagun" horretara artekoan egungo hainbat ohitura atabiko bazter uzten? Aldats egingo zaigula dirudi. ETC-prentsa Berria, 2006-05-21
Laua da hasiera, aldats gora hurrengo hiru kilometroak eta beherantz azken biak. Berria - Kirola 2006-05-06
Bigarren zatiaren hastapenean aldats gora jarri zitzaien partida baionarrei, 6-15 jarri baitziren. Berria - Kirola 2004-09-12
Gainera, Langreok gola sartu zuen, eta partidua aldats gora jarria zitzaion beraren taldeari. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 119. orr.
Karabanak, auto bi zirenez gero karabana berba zuzentzat jo daiteke-eta, karabanak, diot, aldats goran egin beharko zuen haraino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.
Goiz eta adoretsu ekin diot gaurko ibilbideari, baina lehenengo orduetako tartea ez da lar lagungarria izan: arimarik gabeko eremua, aldats gora etengabea, haize arerioa, laino oso trinkoa... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 134. orr.
Izerdi zuritan dago, ikusi ere ez du egin zurginaren gurdia aldats gora. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 136. orr.
Bigarren zatiaren hastapenean aldats gora jarri zitzaien partida baionarrei, 6-15 jarri baitziren. Berria - Kirola 2004-09-12
Bigarren aldiz galdu du Hormadik Mulhouseren kontra eta aldats gora jarri zaio Magnus Kopako final-laurdenetako kanporaketa, 1-2 jarri baitira. Berria - Kirola 2004-03-20
Lyonek bezala, Stuttgarteko Fernando Meirak egin zuen bere atean partidako gol bakarra, eta aldats gora jarri du kanporaketa Stuttgartentzat. Berria - Kirola 2004-02-26
Muino gainean haizea errime sentituko duzue, baina aldats gorako nekea merezi izango du goitik berera ikusiko duzuen espektakuluak: animaliatxo zuribeltzez beterik dago itsasorainoko arrokegi guztia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 260. orr.
Azken honek laburtzen du bere bidaia eta aldats gorakoa, eta, horrekin, eguneko argia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.
aldats behera (9); aldats gora (14); aldats gora jarri (4); eta aldats (6); eta aldats gora (3)