Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste etxebizitzan Tomas Osoro bizi da, gizon alaia eta hiztun dotorea. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 62. orr.
Nazkatu naiz bukaera tristea duten ipuin alaiez. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 132. orr.
Tximinia erruz zizelkaturikoaren gainean, kolore biziko figura alai bat zegoen, mutiko nekazari ile-kizkur batena; halako trebeziaz egindakoa, erlaitzean eserita balego bezala eta zango bat airean zintzilik baleuka bezala irudi baitzuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 58. orr.
Zinez esaten dizut, ene kapitaina, gizajo hori Gorteko jaunen zapatei distira eragiten Donostian uda alai bat bota nahi izan zuelako galernak harrapatu duen gazte zoro bat baino ez da. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.
Gaztea atera daiteke alaia, normala, txintxoa eta pakeoxoa, hau da, paranoikoa; kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela: beldur ikarante batek harrapatutakoaren izaera normal-normal-normala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Mutil alaia eta zintzoa zen, isila eta bakeosoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.
Kontu alai eta argi askorik topatu eta bildu ahal izan nuen, eguerdiko tartetxo hori nola jantziko eta apainduko! Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.
Dei alaiak entzuten ari dira goitik. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 148. orr.
Karmen dantza-doinu alai bat hasi zen eskuz mahai gainean jotzen, eta berehala dantzara atera zituen, Amancio aurrena eta Jetru gero. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.
Niretzat liluramendu alaia zen doinu batekin ahoskatzen zizkidan, erakutsi bitartean ahora begiratzen ahal bainion. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 39. orr.
Eta, alaiarena eginez, botatzen du: Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.
Xingola huts bat gaztaroaren kapelan, egokia, hala ere; gaztaroari ez baitoakio gutxiago bere kirol jantzi alai-arin eta ezaxola, adin pausatuari arropa ilun dotorea baino, zentzu eta seriotasunaren adierazgarri. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 241. orr.
Beti beltzez jantzita ibiltzen bazen ere, tia Maria oso umore alaikoa zen, beti ateraldiren bat edo errima bat ezpainetan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 156. orr.
Harro mintzatzen zen, mutil gazteen arrandia eta barre alaia zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.
Ikustekoa da ordea nola, jolas alaietan, alegrantzia laño eta egiazko baten irudia eskaintzen duen! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.
Haien arteko hormak marra txuri, gorri eta urdinezko paper alai baina marguldu batez zeuden jantzita. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.
Behingoagatik, ez ziren barre gaiztoak, barre alaiak baizik, zirkokoen tipokoak. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.
Ibaiaz, gurpil iluneko ur-putzuaz, uda alai eta baketsuaz, goizeko bostetan aurpegia argitzen zigun eguzkiaz, elizako baratzeaz. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 66. orr.
Gelan zehar biluzik pasiatzeko agindu zidan, eta bera, bitartean, arropa uzteko erabiltzen dudan jarlekuan eseri zen eta begira jarri zitzaidan aurpegi alaiz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.
-Kontu alaiagoak orain -jarraitu zuen-, aurten atsegin handiz ongi etorria egin behar diet gure artera bi irakasle berriri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.
Halako naretasun alai bat, itsasoko uhinek oinazpikoa mugiaraziko baliote bezala, berehala jabetu bazen ere. «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.
Martxa militarrak alaiak ziren, tan tan tantan tan tan, kalerik kale ibiltzeko gogoa ematen zuten eta gustura gindoazen gure banderekin, lantzean behin biba ez dakit zer eta denak bibaka. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 101. orr.
Domenga gehiagoko esplikaziorik gabe etxetik atera zen eta, handik laster, behako alaia zuen, eta irria ezpainetan zuen hogei urtez petikako neska gaztearekin etorri zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 81. orr.
Nik, neure geroko bidean, barrualdeko parajeotakoa izanik, ia beti joko nuen egunaren argia eta ostarteen jokoa seinalatzera; alegia, egunaren parte alaiena aukeratuko nuen, euriari tartea txikituz, inportantzia kenduz. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 84. orr.
Plazan noizbait entzundako oihu alaien oihartzunaren bila. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 138. orr.
Bizirik egon den bitartean, gu biokin beste hamabi soldadu baziren, jende gazte alaia, Galeskoa eta Surreykoa; nekazari onak ere baziren, eta esku bat ematen ziguten lanean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.
Bere lekuan utzi genuen ostera tapa, torlojuez iltzatu, eta, burdinazko atea ondo itxita, etxeko goialdeko gela ez askoz alaiagoetara abiatu ginen, neka-neka eginda. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.
Une horretan Oisin eta Bran heldu ziren, deiadarka aurrena eta zaunka alaian bigarrena, tarte batera Mael segika zetorkiela, nahigabe handiz besoak astinduz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 14. orr.
Sarako leizearen aitzinean biluzirik ibiltzen ari zen, arin eta ergel, liliak bilduz, Vivaldiren antzeko musika alai eta baketsua entzunez. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 53. orr.
Zergatik ez? -galdegin nuen eta afaltzen jarraitu genuen giro alaian. Aitor Arana «Onan», 2000 - 122. orr.
Filistearren buruzagiak bildu ziren bere jainko Dagoni opari handi bat eskaintzeko eta jai alaia egiteko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.
Bere egiazko ametsa Hollywoodeko musikal alai batean paper txiki bat edukitzea izan zitekeela otu zitzaidan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 78. orr.
Nahiz eta egunederzale ez izan, Mikelek gustura ikusi zion egunari bisaia alaia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 236. orr.
Gero eta hurbilago sentitzen du hiru txita eta ama oiloaren zirin-usaina, eztitan ditu belarriak hegaztien txio alaiekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Keinu alai batez agurtu nindunan, eta nik berdin erantzun aurpegiari begira: katedral ondoko argiek uhertu egiten zinaten adatsa, hori-horia gaueko haizeak kilimatua. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 175. orr.
Orkestrakoak, hiru tronpeta jotzaile eta biolin jotzaile bat, aire alaiak jotzen ari ziren, oin dantzarako egokiagoak, belarri dantzarako baino. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.
Bidelagunaren ibilera seguruak, ia alaiak, laster kutsatu du Abel. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 46. orr.
Barregileek kosta ahala kosta azaldu nahi izaten diote zergatik ari diren barrez; ez dute lortzen, noski, eta horrek areagotu egiten dizkie barre-algarak; eta areago baztertzen du indigena alaien taldetxotik atzerritar goibela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.
-Egun on, ama - esan zion Georgek, bere ustetan oso ahots alai eta erakargarriaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.
Bizimodu alaia; neskak, larrua suelto, jotzeko ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.
ez zegoen gizon hura gelditzerik behin kontaketa alaian murgilduta. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 50. orr.
Kutsu dramatikoa hartzen du kontuak hala aipatuta baina ez da hori gure asmoa, gizon alai eta baikorra izan baitzen Ibai-Ertz, umore onean gutxi bezalakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.
Kilkerrak eta zezen jenioz biziaren ibilerak batera entzuten nituela, ezer ez zela gertatu eta garai bateko familia alaia ginela iruditu zitzaidan une batez. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 29. orr.
Jose Angel kuartelekoa zen, ume alai eta ederra, ile kirru beltzekoa. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 97. orr.
Zeren bitartean behe hartan ilundu zuen eta goian, zubi eta kaien gainean, zilarrezko farolak piztu, Parisko gau alaiaren iragarle. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 11. orr.
Hastapen hartako dramatismo espantularitik urrun, erran zitekeen halako doinu alai bat iragazten zitzaiela. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 30. orr.
Baina kasu honetan bere hasperena alaia da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.
Eta batez ere, ez ezan sekula beste aldea Mendebaldeko sinpatiko horiek deskribaturiko paradisu alai horietako bat denik pentsa. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 91. orr.
Egoeraz jabetzeko zuen sen bizi harekin, amore eman beste erremediorik ez zutela konturatu zen Martin, eta esan zion Bautistari, euskaraz, oso alai zegoelako itxurak eginez: Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.
Gogoa alai zihoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 98. orr.
Alai eta beteta dagoenak, badakizu zertara jotzen duen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 11. orr.
Eta halakoxe barne giroarekin abiatu zen iluntzen hartan, kuraiaz beterik, alai eta gogotsu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.
Donostiako txangoak eragin zion buruko mina, inoiz baino alaiago ibili arren. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 202. orr.
Jabea beti dotore-dotore jantzita ibili ohi da, eta beti inguruan dabilkigu, beti pozik eta alai, Bizar Zuri bezain; hartzik gabe, baina. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.
Eta gizateria pozik bizi dela ikusiko duzu, alai. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 9. orr.
Han bere gauzak idatzi zituen koaderno batean: triste zegoenean gauza tristeak, alai zegoenean alaiak, gurasoekin haserre zegoenean haserreak, berekin zegoen mutil batekin maitemindu zen, eta maitasun gauzak, negarrak, pozak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.
Hegaztiek alai kantatzen zuten gauerdian, eguna argitu aurretik, eguerdian, edozein ordutan. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.
Ondo da! alai hots eginez moilako jendeari barre eragiten ziona. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.
Orain, ureztatu ostean, tente eta alai. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 290. orr.
-Laster pasatuko zaizu, aita - esan zion Johnek alai, Wendy logelan sartzen zen bitartean, botikaz betetako edalontzi bat zekarrela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 45. orr.
Bai: alai eta axolakabe eman zidan eskua, zerean, jatetxe batean topatu bagina bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.
Garai normal batean, txarrean hartuko nituen horrelakoak, baina orduan ez, alai segitzen nuen txantxangorri baten antzera. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.
Apika, bizkarra horma gorriaren aurka ipinia duen horixe da, irribarretsu eta alai, pixkanaka night birdaren erresumara hurbilduz doan panpina eder gazte hura. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 58. orr.
-Bai, egia da -esan zuen Harryk, alai barre eginez marmolezko eskailera gainera iritsi zirenean-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 150. orr.
Haizea baino lasterrago itzultzen da neska hori, ez da posible Egia erran, Kattalin ez da ohartzen Sophie-k ez duela irririk barnean eta indar handia galdegiten diola alai agertzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 179. orr.
-Eguerdiko ordu batean, jaun agurgarria! - egiten zuen durundi lehengo esaldiak, ahots-doinuaren aldaera guztietan esanik, noiz alai-isekari, noiz haserre, noiz temati eta sor. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.
Alai eta urduri joan dira; muturrez eta zapuzturik itzuli dira: neskak, mutilak edan eta edan ibili direlako; mutilak, neskek alkohol tantarik probatu nahi izan ez dutelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 146. orr.
Ordu arte alai samar ibili ginen, baina handik aurrera lotsatu bezala egin ginen, eta ez genuen esateko gauza handirik izan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 16. orr.
Gurasoak nahikoa alai zeuden itxuraz, hori zen balio zuena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 162. orr.
Lasai eta alai nindoan ni, esnezalearen ametsetan kulunkatuta, baina Jontxuren mutur okerrak gatzatu egin zizkidan esnea eta odola. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 109. orr.
Eta ez zetozen triste, alai zetozen eta kantuan hasten ziren lantzean behin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 32. orr.
Denak alai daude. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.
Hura esanda, aurrera jarraitu zuen alai. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 18. orr.
Rita ez zen askatu, ez eta trukean nire besoa estutu ere: baina nik haren urratsera egokitu nuen neurea, eta alai sentitu nintzen, garaile. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.
Txistuka eta alai dator, obertura militar ezagun bat ezpain artetik dariola. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.
Iluntze askotan frontoira joaten ginen jai-alai partidetara. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.
Bere lagun jai-alai jokalariekin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.
Jai-alai player diren aldetik ez ei zaie gaitz egingo granadak indarrez baina tentuz jaurtiz urpekontziko kontrol-dorrean hantxe bertan kokatzea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Donibane Lohizunen jai-alai ezker-paretan, kantaldia. Herria 2001-06-07
Raimundo Silvak begiratu zuen behin, eta begiratu zuen berriz, unibertsoak hauxe xuxurlatzen du euripean, Jainkoarren, hau da tristura gozo eta leuna, ez dakigula inoiz ments, ez eta ordu alaietan ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 144. orr.
Hiru aste behar omen dire hozteko eta gero izanen da 2400 Kilo-ko laguna; ordu alaiak agian maiz joko ditu, bazterrerat utzirik deiadar ilunak. Herria 2005-06-30
32 bederatzigarren zenbaki alaia da. ETC-entziklopedia Hogeita hamabi, Wikipedia
alai alai (17); alai batean (7); alai baten (13); alai batez (7); alai eta pozik (12); alai zaitez (7); alai zegoen (10); beti alai (22); bezain alai (15); doinu alai (7); hain alai (12); jai alai (154); oso alai (21); pozik eta alai (14); toki alai (12)
alaia da (19); alaia egin (11); alaia ere (9); alaia izan (26); alaia izan da (7); alaia zen (22); aurpegi alaia (12); egun alaia (8); giro alaia (9); gizon alaia (9); jai alaia (21); joko alaia (7); musika alaia (7); oso alaia (11)
giro alaian (7)