Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haizu zen, gainera, berriz eskatzea, mutur beltzik ikusi gabe, eta, hura bezain muntako, bakea bermatua zegoen: etxe-jabe arraia jan-edatekoak ekartzeko baizik ez zen hurbilduko Ximurrak bere egiten zuen gelara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.
Eta emazteki arraia zen, nahiz eta ezkondu bezain fite -Felisak hogeita hamabortz urte zituenean, beraz, zeren berant ezkondu baitzen- senarra galdu zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.
Baina zure aurpegi arrai hura berehala itzali zenuen, zure hazpegiak menderatu beharrez, eta, hortik aurrera, ez zenuen begirada hurreratu ere egin ni nengoen aldera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.
Gero eta ondorioz, haien aurpegi arraia, haien begi alaiak, haien irribarrea ikusiko dituzte musikaren lainoen artean, eta haiek ikusteko gogoa piztuko zaie, grinaz gainera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.
Haien ondotik igaro zen Joanes, eta ohartu zenez, begirada arraia eman zioten, argia eta beroa, denek. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.
Behako hura arteztu zidan, nehoiz ere ahantziko ez dudan behakoa, tristea eta arraia, aldi berean: tristea, ene barrengo tristurarekin bat egiten zuelako, berak ere bere zalantzak eta ezbaiak izan zituelako sasoin batean, benturaz; eta, arraia, esperantzazko mezu bat zabaldu nahi zidalako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 274. orr.
"Gizonari bibotea dagokio, emakumeari bularrak bezala", esan zidan Bonbain goi mailako hindu arrai batek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 34. orr.
Handik ukan nuen, eguerdi irian, lehen bisita, iguzki arrai bat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
Zin degizut ezen nekez jaso nezakeela hori baino berri arraiagorik eta alegeragorik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.
Eta aita ezin arraiago zegoen, eta nik, hamaika urteko umea nintzelarik, ez nuen ulertzen nola bakea sinatu ondoren egin zitezkeen armak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 152. orr.
Haren bazterraldiak eta zure partitzeak ez dute gure lagunartea arraiagoa bilakatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 367. orr.
Arrai nagok, Italian ez bezala burua hausten ez ibiltzea erabaki dudalako, neure mugak onarturik eta neure burua muga horietarat egokiturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 300. orr.
Eta nik ez dakit zergatik, baina, etxean geratu beharrean, nola bainengoen arrai eta neure gogara, hala, euripean ibiltzen hasi nintzen eta aitzina egin nuen, putzu bat zegoen tokiraino, non jauzika hasi bainintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 93. orr.
Etxean presentatu zitzaigun arte, arrai eta alegera, negozioak ezin hobeki zihoazkiolako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.
Eta Sebastiaok ametsean ere ikusi zuen emakume-talde bat, soineko gorriz jantzita, aurpegi-arrai denak, dantzan eta jolasean uraren inguruan, gizonezkorik gabe. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.
arrai eta alegera (22); arrai nengoen (3); ez arrai (4)