Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alaikiro adlag alaiki.

Gurekin jan eta edango duzu alaikiro, gure erregearen jauregian bizi diren emakume asiriarrek egiten duten bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 153. orr.

Bere baliabideen neurrian bazekien bizitzaz alaikiro gozatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Jainkoak seguru aski gehituko zuen: Jan bizitzaren arbolatik, izan basatiak, izan zerriak, izan berekoiak, ibili iraulka lurrean alaikiro; baina ez ezazue jakintzaren arbolatik jan, zeren fruitu mingots horrek hobetzeko joera emango dizue, eta joera horrexek deuseztatuko zaituzte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

-Asmatu zerbait, Hans! -hots egin zion espainiarrak alaikiro.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Makila ez zuen makulutzat erabiltzen (ez zuen beharrik), baizik eta alaikiro jiraka erabiltzeko airean, eta bidera irteniko txakur ozarregiak paretik kentzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Sukaldeko mahaira eseri ziren hirurak, atea zabalik utzita eguzkia sar zedin; eta hain alaikiro bazkaldu zuten, ezen François andreak miraz begiratzen baitzion Florenti, mokadu bakoitzean honela errepikatzen ziola: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus