Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina bere haurren ama zen hala ere eta, arrazoi horrexengatik, emaztearen akatsak barkatzen zituen, samindura apur batez bazen ere. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.
Beste batek, hala ere, akatsak aurkitzen ditu libururen batean: haiek konpontzen, zuzentzen, saiatzen da, egilea oinazetu gabe, eta bere burua harropuztu gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.
Eta hau dela-eta, idazketa kontuetan horixe zen Kafkaren arazoa: akats guztiak ikusten zituen, bereak eta gainerako guztienak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.
Hau, azken batean, ez da nire historia, baizik eta, batez ere, akats eta hutsuneak gorabehera, nire familiarena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 8. orr.
Emaztearekin aspertuta egotea akatsik ez dela esango luke batek baino gehiagok. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 150. orr.
Akatsek, berriz, ederrago egiten dute Marga. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 115. orr.
Indibidualismoa da askatasun pertsonalaren babesik onena (bere akats eta gehiegikeriak alde batera utz bataitezke) beste edozein sistemaren aldean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.
Baina akats bat zeukan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 9. orr.
Batak bestearen akatsen ezagupena aitortzea da egia maitatzeak ezartzen digun eginbehar gorena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 116. orr.
Harro geunden geure akatsaz, begien kolorearena edo adatsaren ehundurarena baino askoz gordeago zegoen antz fisiko batek lotzen gintuelako, huraxe zen gure isileko lotura, azaldua izateko hitzen beharrik ez duen aita-alaba arteko kidetasuna. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.
Baina baztertzen ari naiz nire bidetik: akats hori dauka oroitzapen gehiegi dituenak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 25. orr.
Napumoceno jauna egurketari izan zenekoa hitz egite aldera esandako kontutzat jo zuen Carlosek, gizon haren akatsik handiena ahoberoa eta gauzak jeneralizatu zalea izatea baitzen, Maria da Graçari esandakoaren arabera. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 53. orr.
Perfekzioa, akatsik gabeko unea, erabateko zoriona, orainaldi betea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 82. orr.
Eta neurri akats batek izugarri itsustuko du bestelakoan ederra eta pindartsua izan zitekeen edozein bertso. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.
Ikuspegi horretatik, neure familian gabeziatzat ikusi ditudan guztiak ez lirateke hortaz akatsak, inondik ere, ezpada nortasun jator eta antzinako baten berezko ezaugarriak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 117. orr.
Eta ez deskuidatu gero erretzen uzten, Duddyren urtebetetze-egunean dena akatsik gabe nahi dut eta! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.
Aitak gaitzitu aurpegia jarri zuen, akats bat topatu izan baliote bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 24. orr.
Bere abildaderik handiena zen jantzi batek akatsik zuen edo ez antzematea, eta bezero batzuek harengana jotzen zuten beste jostun batzuek egindako jantziak hartuta, ongi edo gaizki eginak zeuden jakiteko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.
Eta pentsa jendea lotsatzen dela aurpegian akats bat duelako kanpotik ikusten dena! Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.
Kartze lan hamabi urte egin ostean kaleratu zuten, urtebete-edo kanpoan eman eta, fiskalak hala eskatuta, epaileak berriro espetxeratu zuen, kondenaren murrizketa eman zion aginduan akatsak zeudela argudiatuz. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 115. orr.
Nireak akatsak, ez eurenak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 9. orr.
Harengana jiratu, eta besoetan zeukan haurrari so, eztarriarekin hots apal bat egin zuen, akats bat egin balu bezala, ogiari gatza botatzea ahaztu edo. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 210. orr.
Bazter desberdinetako jopuntuak seinalatuz dozena erdi bat argazki egiteko agindu zion, tarteka zuzendu beharreko akatsen bat ohartarazita. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 77. orr.
Ez hortzen azaleko arrastorik, ez esmalteko itzalik, ez ertzetako akatsik, irribarre pasakor hartan ezertxo ez zen izan nire oroimenean irarrita geratu ez zenik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.
Hala ere, akats bat bilatzen nion haren azalpenari: zuhurregia zen egia izateko. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.
Izaki akatsik gabeak dira, baina zango bat edo esku bat falta balitzaie bezala da. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.
Nik, berriz, erakutsi diot nola, beira-xafla oraindik beroaren gainean berun urtua itsats daitekeen, eta hala ispilu ez oso handi baina argitsu, akats gabe eta urte luzez dirauenik lortzen dela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.
Neska lodi, baldarra zen, eta oso gutxitan lortzen zuen saltoekin batera konpasean kantatzen zuen leloa akatsik gabe bukatzea. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.
Argi utzi behar da merkatuak ere huts egiten duela, akatsak dituela, asko eta handiak gainera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.
Emaztea errainarekin garatzen ziren pataska etengabeez aspertuta zegoen; Marysek alabaina hutsak eta akatsak baizik ez zizkion aurkitzen, eta bakarretan Jakes semeak, andrearen ildotik, erasiaka erabiltzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 48. orr.
Halaz guztiz, gogoz kontrako dohain horrek bazuen oinarrizko akats bat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Soka lotu dioten gizonek ezer ikusi ez, eta heuk ikusi akatsa? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.
Norbaitek komentatu zuen - eta denok onartu genuen - Darcyren pertsonaia perfektua iruditzen zitzaiola, perfektuegia aukeran, eta orduan, gizonak, ikasmahaiaren gainean pixka bat bermatuz, ea ez genuen uste akatsen bat zeukanik galdetu zigun. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 148. orr.
Eta eskerrik asko Jose Antonio Azpiroz, Valentin Olaetxea, Jose Antonio Sarasola, Eskarne Mujika eta anaia Mikeli, itzulpen honetako akatsak zuzentzen eta ertzak leuntzen hartutako lanarengatik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.
Akatsen bat egon behar zuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 20. orr.
Txikitandik eduki akats hori, sekula ez bainaiz izan hasitako gauza bat amaitzeko, ez eta bildumarik gutiziatuena ere. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.
Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean, Jainkoak nahi bezala jokatzen baitzuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.
Akatsik gabe idazten eta irakurtzen ikastea lortu zuen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.
Jakina, bere akatsak ere bazituen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 34. orr.
Ez dago itzuriko zaidan akatsik, eta horixe da inpotentzia. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.
Adelak ama baten begiez epaitzen ninduen, betiere akatsak gutxituz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Akats bakarra, sobera solasturia izatea, nire beheraldi alkoholikoetan batere komenigarria ez zena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Baina aurreko horiek (ez existitzearen akatsaz gainera) optika-tresnak dira soilik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.
Euskara giputzak bere alde zituen ezaugarri linguistiko eta soziolinguistiko horietaz gainera, Bizkaiko euskararen akatsak ere ikusi zituen Mogelek. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 53. orr.
Gaur nire konputagailu maiteak sufritu beharko du nire akatsak zuzentzen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.
Nik neuk ez nuke nekerik hartuko horrelako harremanak pentsaezinak direla argudiatzen, baina ez dut ezagutzen begi-bistako akatsik ez duen proposamenik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 158. orr.
Zero akats. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 25. orr.
Denverrek kasu egin zion, zaindu zion lo sakona, entzun zion arnasa neketsua, eta, maitasunak eta bere baitan ernetako nagusitasun arriskutsu batek bultzatuta, beraren akatsa balitz bezala ezkutatu zuen Maitearen inkontinentzia. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 86. orr.
Liburuaren akatsak adina amorrarazten ninduen akatsaren arrazoia ez jakiteak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
Orduantxe egin nuen akatsa: Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 101. orr.
Hala ere, bi akats, zein baino zein larriagoak, antzeman ditut zure jokabidean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 85. orr.
Aitortzak Agustinen autobiografia da, baina akatsak eta bekatuak baino areago Kristautasunera nola etorri zen erakutsi nahi digu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 21. orr.
Horrexek egiten gaitu gizakiak diferente beste animalia guztien artean, baina, aldi berean, erantzukizun bat leporatzen digu, hutsak eta akatsak geure ardura izango baitira. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 83. orr.
Ataievitx Niazov lehendakariak "akats historikoak" leporatu dizkie Esenoven liburuei. Berria - Kultura 2004-11-14
Perfekzioaren eta edertasunaren sinboloa da Michelangeloren David-a, baina ez da perfektua, akats anatomiko bat baitauka: bizkarreko gihar bati erliebea falta zaio. Berria - Kultura 2004-10-10
Beslanen gertatutakoa saihets zitekeela eta "akats barkaezin" baten ondorio izan zela esan zuen atzo Jevgeni Abrashin Kaukaso Iparraldeko Armadako buruzagiordeak. Berria - Mundua 2004-09-25
Oherakoan miaketa egin ziezadaketen, eta afaldu bitartean irakurri nuen sozialak berak eginiko oharra, akats ortografikoetan zuen ezagun. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.
Itsuak ez ikustea ez da akats morala. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.
Akats larria, batzuetan, gure ondasun guztia keinu bat izan daitekeenean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 31. orr.
-Komunista naiz, aita bezala - jarraitu zuen Adelak - orain nabilen alderdi hau ez da gerra garaikoa bera, nahiz eta agintari batzuk ordukoak izan eta akats larrien ardura eduki. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.
Bi pertsona-mota ziren munduan: beren zorigaitzak digestio txarrari, guruinei, akats pertsonalei egozten dizkietenak batetik, eta bestetik beren malurra inguruari, ingurukoei, gizarteari egozten dietenak. «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.
Zeren, nahiz eta lehenkiak zer diren jakin ez, zeruko fenomenoetatik euretatik eta beste hainbat arrazoitatik baieztera ausartuko nintzateke munduaren izaera ez dela jainko bidez guretzat sortua izan: hain akats handiz hornitua baitago. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.
Zertarako erakutsi ororen aurrean gure bizitzaren miseria eta gure akats goibelak, jendea gure erresuma honetako bazter lekuetatik eta zokogune galduetatik ateraz? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.
Barbarossak oso idaztankera arraroa zuen eta akats gramatikalez betetako eskutitzak idazten zizkien bai etxeko jabeari bai hartzekodunei edo ahaideei [...] Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.
Eskerrak Txapli zuhur egon zen akats teknikoa konpontzeko... eta gitarra-jolea kolkotik helduta oholtzara igoarazteko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.
Lehenengo lana, hortaz, akats txiki horiek ahalik eta gehien, posible zen bezainbestean ezkutatuko zituen guardia pretoriarra osatzea izan zen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.
Akats gaitza litzateke ustea sintaxi gorputz gabe bat dagoela, espazioan banaturiko materiazko unitate horietatik at. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.
Bigarren akats nagusia: iluntasuna. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 54. orr.
Izan ere, barne-akats fisikoa zegoen haren aberastasunen izaeran, alferreko bihurtzen zituena, eta akats hori egunez egun hazten zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.
Akats estrategiko larria litzateke hori. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.
Beste anaia askorekin ere berdin gertatzen zen: haien akats ezkutuak eta bertuteak garbi asko ezagutzen zituen San Frantziskok, Kristok azalduta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1007. orr.
Beti loturik dauden zakurrek akats psikologikoren bat edo asko izaten dituzte. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.
Eredutik hain hurbil, eta akats nabarmenik gabe! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.
Bestalde, Laclosek berak aitzinsolasean garbi adierazten du estiloari ematen dion garrantzia: gutunen estilo akatsak aipatzen ditu gaitzesgarriro, baina gutunon estilo aniztasunari merezimendu irizten dio. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.
Duela bi edo hiru mendeko historia eta gaurkoa ezagutzen dituenak ikus dezake nola luxuaren eta nagitasunaren baitatik sortu ziren bertuterik gozoenak: gizatasuna, onegintza, giza akatsen tolerantzia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 36. orr.
Saiatzen da aurreikusten nolakoa izango den geroko haurra, geroko heldua; zein izango diren, alegia, haren egoera, haren organoak, haren forma eta haren forma-akatsak, halakorik izatekotan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.
Hilak joan hilak etorri, lanak agintzen dizkie, lanok bildu, irakurri eta oharrak idazten dizkie, puntuazio -, ortografia - eta erabilera-akatsak zuzentzen, argudio ahulen ondoan galdera-markak ezartzen, idazlan bakoitzari kritika labur eta adeitsu bat eransten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.
Garai bateko errege eta handikiek, errege eta handiki zirela argi eta garbi erakusteko, hain zuzen, ortografia-akatsak egiten zituzten, propio, beren idatzi bakanetan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.
Nik ortografi akatsak zuzendu nizkion, bestelako aldaketarik ez baitzidan onartu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.
Lehendik ere egina nuen, baina, berezko simetria-akatsen ondorioz, arazo handiak agertzen ziren: inperfekzio txikienek prozesu osoa desegonkortzen zuten. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.
Legelariak, akatsez mintzo direnean, dela egitatezko akatsez, dela akats juridikoez, ez dira akats absolutuezari, gizakien iritziez baizik. ETC-zientzia, zuzenbidea Okerrik egin al dezakete epaileek?, Neyl MacComirck, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2003
Hortaz akats absolutua, egoerarik okerrenean, estimatzailearen desbiderapen tipikoa "k" aldiz izango da, hots: ETC-zientzia, zuzenbidea Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Mikel Mesonero, UEU, 2005
Datuak 1985etik 1989ra artekoak dira, eta sistema bakoitzeko akats absolutuak eta aurkitutako akatsen ehunekoak erakusten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009
Gaur egun, Amedok jarraitzen du esaten bahiketa hura "akats erlatiboa" besterik ez zela izan, sobera dakienean itzelezko hanka-sartzea izan zela beraiena. ETC-prentsa Berria, 2014-07-24
Formula hau, ur lurrunketaren oreka presioa ezagutzeko erabiltzen denean, Buckek, gehiegizko akats erlatiboa %0,20 baino txikiagoa dela baieztatu du -20 °C eta 50 °C artean. ETC-entziklopedia Hezetasun erlatibo, Wikipedia
Akats kraneofazialak kraneoari eta aurpegiko hezurrei eragiten dioten asaldura muskulueskeletiko kongenitoak dira. Arku faringeoen eraketa akastunarekin erlazionatuta daude. ETC-entziklopedia Akats kraneofazial, Wikipedia
Bost elkarrizketa dira guztira, eta txandaka, jaramon egiten die bostei, dela ikasleen akats sistematikoak detektatzeko, dela mintzasaioa nondik nora bideratuko duen aurreikusteko. ETC-literatura, saiakera Waterloo-n galdutakoak, Xabier Etxaniz Rojo, Erein, 2016
Gobernuen erantzuna deskoordinatua izaten da, eta akats sistematiko larriak ditu; besteak beste, trafikatutako haurren zaintzari dagokionez?. ETC-prentsa Berria, 2013-10-18
Ez nuke esango akats sistematikorik zegoenik, baina gauza batzuekin ez geunden ados. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-03-08
Baina lehen-lehenik gogorarazi beharra dago zein den akats sistematikoen eta halabeharrezkoen arteko bereizketa klasikoa. ETC-literatura, saiakera Zientzia eta hipotesia, Henri Poincaré (Andoni Sarriegi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Akats sistematikoak beti doaz tekniken prozesuak ulertzeko hutsuneekin loturik. ETC-zientzia, zuzenbidea Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010
Isuri kognitibo hau joera kognitibo unibertsala da, eta arrazoibide induktiboaren akats sistematikoa. Jendeak joera hori erakusten du informazioa modu selektiboan biltzen edo gogoratzen duenean eta beste informazio jakin bat gutxietsi edo baztertzen duenean. ETC-entziklopedia Berreste alderako isuri, Wikipedia
Ariketa ebazteko, ekoizpenaren definizio hau erabiliko dugu: akats-tasa jakin bat izanik, azalera jakin batean akatsik ez egoteko probabilitatea. ETC-zientzia, zuzenbidea Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009
Elementu baten akats-tasak eta konponketa-tasak ezagututa, honako hau da elementu hori aipatutako bi egoera horietako batean egoteko probabilitatea. ETC-zientzia, zuzenbidea Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010
Hala ere, kalkulatu dugunaren arabera, akats-tasa ez da handiegia (% 10-20 ingurukoa). ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro, Askoren artean, UEU, 2014
Akats arruntak, non akats tasa txikiagoa eta iraunkorragoa den. Akatsak ez dira ekipoari dagozkion arrazoiengatik, baizik eta ausazko kanpo arrazoiengatik. ETC-entziklopedia Bainuontziaren kurba, Wikipedia
Akatsak akats eta hutsak huts, garai latzenetan erreferentzia izan da palestinarrentzat. Berria - Mundua 2004-11-05
Sutsu defendatzen du Madariagak taldeko kirol zuzendariaren lana, akatsak akats. Berria - Kirola 2004-10-28
Akatsak akats, Magda Goetzek ongi nabaritu zuen beheko angeluko ezker partean zegoen teilatu-hegalaren gainetik, hain zuzen, txori saldotxo bat ari zela pasatzen goiz aratzean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 154. orr.
Pasarelako gloriatik zimurren miserietara jausitako modelo batenak izan zitezkeenak, edo Jainkosa erori batenak, eta atsegin-atsegin nituenak, akatsak akats. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 110. orr.
Soldadu konpaini bat pasa da hemendik barrena eta, pasaeran, bertako hiru neska eraman dituzte hartuta; zein zirenik ez dizut esan nahi; itzuliko dira agian eta, akatsak akats, on ala txar, emaztetzat hartuko dituztenak ez dira faltako. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.
Orduan hiztegi hori Kristinaren xarma doi bat itsusten zuen orbantzat nuen - akatsik gabea, Jainkoa bakarra, erakutsi ziguten fraideek -. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.
Hura bai zorioneko bizitza, akatsik gabea, ondasun gorderik gabea, guztietan guztia izango den Jaungoikoaren gorespenetan eskainia! Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 383. orr.
Bildotsa akatsik gabea, aharikoa eta urtekoa izan dadila, arkume edo ahantxume. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.
Errealismoaren eskolan txertatuta, sofistak ez luke onartuko eredu (parádeigma) politiko akatsik gabea eta guztiz aratza - Platonek berak zeruan, jainkoen artean kokatzen duena, hain zuzen (Platon, Politeia, IX, 592b) -. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.
Ofizialaren portaera ere aipatu du: jendarmeen "zakarkeriaren" aldean, "zentzuzkoa, neurtua, argia eta akatsik gabea", hala deskribatu du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 76. orr.
Perfekzioa, akatsik gabeko unea, erabateko zoriona, orainaldi betea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 82. orr.
Gero, akatsik gabeko apaizak, legezale zirenak, aukeratu zituen. Elizen arteko biblia 1 M 4,42
Marrazkia hobezina zen, akatsik gabekoa, irudiak ezin hobeto margotuak eta amaituak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 194. orr.
Hiltzaileek prestatzen dituzten plan biribil, akatsik gabeko horiek... Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 54. orr.
Beraz, beste keinu horien bitartez ikusiko balitz geroaldian hitz egiten duenak bere hitzak eskubidearen akatsik gabeko transferentziarako baliagarri izatea nahi duela, orduan, baliagarritzat eman behar dira. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 82. orr.
- "Ez zagok akatsik gabeko libururik", diost sarritan neureak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 149. orr.
Kanpo eragin horiek gauza bazterrekotzat hartzen dira, merkatuaren "akats" bat balira bezala. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 51. orr.
Produktuaren akatsa produktu baten diseinua, erabilera-propietateak eta fidagarritasun estandarra, kalitatea hitz batean, gutxitu egiten dituen eragozpena da. ETC-entziklopedia Produktuaren akats, Wikipedia
Fabrikatzailearen edo inportatzailearen erantzukizuna ez da gutxiagotuko produktuaren akats batek eta hirugarren baten esku-hartzeak batera sortu dutenean kaltea. ETC-zientzia, zuzenbidea Kontsumoari buruzko Legeak, (Alkorta, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo ), UPV/EHU, 2007
Kapitulu honetan aurreikusitako erantzukizuna gutxiagotu edo kendu ahal izango da, kasuaren inguruabarren arabera, batera eragin badute kaltea produktuaren akatsak eta kaltedunaren edo kaltedunak beraren erantzukizun zibila duen beste pertsona baten erruak. ETC-zientzia, zuzenbidea Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko legeria, (Leire Imaz, Patxi Petrirena, Elhuyar Fundazioa, Juan Kruz Igerabide, Ana Leturia), UPV/EHU, 2010
akats asko (14); akats asko egin (5); akats bakar (7); akats bakar bat (6); akats bakarra (11); akats bat (88); akats bat da (5); akats bat dela (4); akats bat egin (6); akats bat izan (13); akats bat zuen (6); akats batek (10); akats batek eragin (4); akats baten (8); akats baten ondorioz (4); akats batengatik (8); akats bati (6); akats batzuk (11); akats bera (8); akats berbera (5); akats edo (7); akats eta (29); akats eta guzti (7); akats gabeko (4); akats guztiak (10); akats guztien (6); akats handi (6); akats handi bat (6); akats handia (16); akats handia egin (5); akats handia izan (4); akats handiak (4); akats historikoa (4); akats hori (28); akats horiek (15); akats horren (5); akats izugarria (7); akats larri (11); akats larri bat (6); akats larria (33); akats larria da (12); akats larriak (18); akats nagusi (7); akats nagusia (6); akats politikoa (5); akats txiki (12); akats txiki bat (5); akats ugari (8); akats ugari egin (4); akatsa da (17); akatsa dela (22); akatsa egin (4); akatsa eta (5); akatsa izan (34); akatsa izan da (6); akatsa izan zela (14); akatsa izan zen (6); akatsa litzateke (6); akatsa zela (4); akatsak akats (9); akatsak akats (9); akatsak dira (4); akatsak direla (5); akatsak egin (18); akatsak egitea (4); akatsak egiteko (5); akatsak egiten (8); akatsak egon (4); akatsak ere (13); akatsak eta (16); akatsak ez (14); akatsak ez errepikatzeko (4); akatsak izan (12); akatsak onartu (5); akatsak zituela (4); akatsak zuzendu (10); akatsak zuzentzeko (12); akatsak zuzentzen (6); akatsen bat (47); akatsen ondorio (4); akatsen ondorioz (5); akatsetako bat (6); akatsetatik ikasi (5); akatsetatik ikasteko (4); akatsik egin (10); akatsik egin gabe (4); akatsik ez (22); akatsik ez duen (4); akatsik gabe (37); akatsik gabea (28); akatsik gabeak (10); akatsik gabeko (22); akatsik handiena (6); akatsik larriena (5); antolaketa akats (4); badu akats (4); baina akats (12); baina akatsak (6); batere akatsik (4); bedi akats (4); bedi akats guztien (4); beharreko akatsa (5); bere akats (12); bere akats eta (5); bere akatsa (7); bere akatsak (13); beste akats (10); beste akats bat (4); bi akats (9); da akats (4); dira akatsak (5); diren akats (4); diren akatsak (5); dituen akats (5); dituen akatsak (8); du akats (5); du akatsik (5); duen akats (4); edo akats (6); edozein akats (5); egindako akats (7); egindako akatsak (10); eginiko akatsak (4); ere akats (5); eta akats (41); eta akatsa (5); eta akatsak (33); eta akatsez (4); eta akatsik (21); eta akatsik gabe (7); eta akatsik gabea (5); ez akatsik (4); forma akats (8); forma akatsa (8); forma akatsak (12); forma akatsengatik (5); giza akats (9); giza akats batek (4); hainbat akats (6); haren akatsak (8); hori akats (8); hori akats bat (4); hutsak eta akatsak (4); inolako akatsik (16); inolako akatsik gabe (7); izana akatsa (5); nire akatsa (4); oso akats (4); segurtasun akatsak (4); zen akats (5); zenbait akats (6); zer akats (5); zituen akatsak (5); zuen akats (5); zuzenbide akatsa (4); zuzenbide akatsagatik (4); zuzenbide akatsagatiko (5)