Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, modu honetan, eta kasu guztietan, familia osoa zigortzen da gizon bakar baten hutsegiteagatik. Bere hutsegiteak edo arinkeriak zuzendu beharra. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ez zituzten aitortu nahi beren hutsegiteak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.
2005ean 75.000 delitu eta hutsegite baino gehiago izan ziren EAEn. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
Delitua larriagotu dezaketen hutsegiteak daude. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Zuzentzaileari egotzi zaizkion hutsegiteak ez direla bereak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 41. orr.
Betiereko espetxea izango da birritan hutsegite berean erortzen denaren zigorra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.
Hutsegite batean harrapatu banindu bezala sentitu nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 77. orr.
Hasieran, platera prestatzen zion langileari egotzi zion hutsegitea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 95. orr.
Horrela pentsatzen duena oker dago, eta hutsegite hori argitzeko bi arrazoi eman ditzakegu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.
Haren esanetan, hutsegitea litzateke Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi espetxeratzea. Berria - Harian 2006-03-24
Hutsegite bat izan zen dena -azaldu zigun-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.
Hutsegite bat izan zuen, edonork bezala, uzta bilketako gau batez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.
Orain galdera da: zenbat hutsegite dago 34 hitzotan? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 149. orr.
Gauza baldin bazen hain matematikari handiaren lanean hutsegite bat zegoela frogatzeko [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 429. orr.
Ea inferentzien aurrerabidean hutsegiteak aurkitzen diren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.
Iritzien azterketa jakitearena baino gehiago, hutsegiteena egiarena baino. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.
Orduan aski da ustekabeko gertaera bat, zentzumenen hutsegite bat, arrazoimena zalantzatan sar dadin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 18. orr.
Zertarako balio dit niri orain arteko 1.000 hegaldietatik 999 batere hutsegiterik gabe burutu izanak? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.
Orain artekoak nahi gabeko hutsegiteak izan dira. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 170. orr.
Bihotzeko bi hutsegite jasan izan zituen iragan hiru urteetan, odol presioa handia zuen eta arteriak huts egitekotan zeuzkan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.
Nire bizian hi ez haiz gaztetako hutsegite bat besterik izan. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 37. orr.
Voldemort itzultzen bada, neure hutsegitez izango da! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 344. orr.
Nor bere hutsegiteez berandu ohartu ohi da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.
Hura hutsegite handia izan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.
Astunak berehala baztertzen dira, baina ez gara arduratzen hutsegite txikien aurka. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
Hutsegite galanta! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.
Horra Kristinaren leloa, semearekiko nire huts-egite ugarien errubrika. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.
Emazteki bat, huts egite mediko baten erruz zendua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.
Argi esana diote: "huts egite bakar bat eta ederto damutuko zaik". Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 85. orr.
Jimmy-ren iraganeko huts egiteen berri. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Munta txikiagoko edozein hutsegite ustekabean harrapatuko zuelako esperantzan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.
Eta hutsegite larriak ere egin ziren. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.
Euler-ek mende bat lehenago eginiko hutsegite bera egin zuten biek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.
Jainkoak hutsegiterik egingo balu bere egian, edo bere hitzekin iruzurtuko bagintu, ez litzateke Jainkoa izango; bere hitza Egia da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.
Baina ez al da astakeria hutsa inolako arrastorik utzi ez duen hutsegiteren bat egin duen gaztea guraso hiltzailea bezala kondenatzea? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Beste hutsegite batzuk egin ditzakegu, baina ea ez ditugun aurrekoak errepikatzen. Berria - Kirola 2004-11-14
Nabarmena denean ez duela gaiztakeriagatik egin bere hutsegitea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
DIU tradizionaletan, % 4-5eko hutsegite tasa [...] zegoen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.
Hutsegite eta bidegabekeria iturri oparoa dira legegileek sortzen dituzten komenigarritasunari buruzko ideia okerrak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.
Sindikatuek ez zutela lan hutsegiteen araberako ordainketarik negoziatu nahi izan. Berria - Ekonomia 2004-05-20
Sumin beldurgarriak hartzen zuen menean Albertok etxera nota txarrak eramaten zituenean edo diziplina-hutsegiteak zirela-eta eskolatik botatzen zutenean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.
Arau-hutsegite horiek kezkatu ninduten; estetikari dihoazkion bertze batzuek egiaren bidean jarri ninduten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.
Mapa atera nuen eta orduantxe konturatu ginen bide-hutsegiteaz. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.
anaien hutsegite (3); anaien hutsegite eta (3); baina hutsegite (14); baina hutsegite hori (13); beren hutsegite (3); beste hutsegite (4); delitu eta hutsegite (3); duen hutsegite (4); eta hutsegite (20); hutsegite arin (3); hutsegite bat (32); hutsegite bat izan (12); hutsegite batean (4); hutsegite bategatik (3); hutsegite batek (5); hutsegite bera (3); hutsegite eta (15); hutsegite guztiak (9); hutsegite guztien (3); hutsegite handia (9); hutsegite hori (24); hutsegite hori ez (13); hutsegite horiek (9); hutsegite horren (5); hutsegite kasu (4); hutsegite larri (3); hutsegite larria (8); hutsegite larria egin (3); hutsegite larriak (4); hutsegite larritzat (4); hutsegite larritzat jotzen (3); hutsegite mordoa (3); hutsegite txiki (3); nire hutsegite (3); oso hutsegite (3); zenbat hutsegite (3); zentzumenen hutsegite (3); zuen hutsegite (3)
bere hutsegitea (7); bigarren hutsegitea (3); espetxe politikaren hutsegitea (3); ez hutsegitea (3); hori hutsegitea (3); hutsegitea da (4); hutsegitea edo (4); hutsegitea egin (3); hutsegitea egin dugu (3); hutsegitea izan (17); hutsegitea izan zela (5); hutsegitea izango (3); hutsegitea litzateke (5); nire hutsegitea (3); politikaren hutsegitea (3); sekulako hutsegitea (4); sekulako hutsegitea egin (3)
bere hutsegiteak (5); bere hutsegiteaz (5); beren hutsegiteak (5); ere hutsegiteak (3); eta hutsegiteak (9); hutsegiteak aurkitzen (3); hutsegiteak eta (7); hutsegiteak ez (3); hutsegiteak izan (3); hutsegiteen eta (3); hutsegiteen zain (4); neure hutsegiteak (3); nire hutsegiteak (8); taldeen hutsegiteen (3); zeuen hutsegiteak (3)
dezaketela hutsegiterik (13); egin dezaketela hutsegiterik (13); hutsegiteren bat (10); hutsegiteren bat egin (4); hutsegiterik egin (3); hutsegiterik gabe (3); hutsegiterik txikiena (3