Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egiaren bilaketa eta errakuntzaren kontrako borroka ahanztea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.
-Pausoak diozun lekuan nik akatsak, errakuntzak ikusten ditudalako. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 308. orr.
Baconek errakuntzak lau kategoriatan sailkatzen ditu, ondorengo hauek, alegia, idola tribus, edo eta giza-izaeraren errakuntzak, idola specus, edo norberaren errakuntzak, idola fori, edo mintzairaren errakuntzak, eta azkenik idola theatri, hau da, sistemen errakuntzak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.
Ukatzen baldin baduzu, asma ezazu, ahal baduzu, errakuntzaren edo gezurraren forma osa lezakeen pentsatzeko modu positibo bat. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 189. orr.
Errektoretzaren iritziz, greba «errakuntza» da, konponbide batzuk atzeratu eta lorpen batzuk kolokan jarriko dituelako. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Egiten duten lehen errakuntza da ulertzen ez duten guztia errakuntza dela epaitzean, eta aldi berean errakuntza oro heresia dela, hisituki errakuntzari atxikitzea soilik heresia eta heretiko izatea egiten dituenean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.
Bada hemen gauza ilun bat, errakuntza sorrarazi diena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.
Gure errakuntza ez datza irudikizun huts horretan, baizik eta irudikatze hori egiten dugularik ez baitakigu zer den ez egiazko distantzia ez zer den gure irudikizunaren kausa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 193. orr.
Errakuntza honen kausa nagusia da gizakiak ez duela bere burua ezagutzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.
Zilegi zaigu ondorioztatzea, errakuntza egiteko arriskurik txikienarekin, agian Salbatzailearen etorrera hura azkarregi gertatu zela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 230. orr.
Aladinoren historiak errakuntzaz kontatzen du afrikar magoa bere jauregian pozoitua izan zela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.
Errakuntza galanta! Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.
Balkanetako gerraren oinarrian Europak egindako errakuntza handi bat dago, zure ustez: Jugoslaviako komunitate islamista ez-integristak ez aitortu izana. Berria - Mundua 2004-02-01
Errakuntza "liberal", "modernista" eta "zientifikoen" aurkako atzegoardiako jarduera intelektuala gidatzen zuen bitartean, arkaismo politikoaren jarreran erori zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.
Errakuntza estrategiko handia da oinarri problematiko baten gainean teologia eraikitzea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.
Honelaxe egokitzen dira errakuntza historikoak, Urliak dio Sandiak dioela Berendiak aditu zuela, eta hori bezalako hiru aditurekin historia bat asmatzen da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.
Zinez da errakuntza ikaragarria, zeren denok nahi dugularik geure onura, jende asko norbere kaltetan soilik aritzen baita. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 329. orr.
Faltsua egiazkotzat onartzen eta defenditzen, gisa honetako gauza kontrajarrietara eramanez: arestian onartua handik gutxira gaitzetsi, errakuntza berrietan amilduz; norbere aburua geldiarazi, arrazonamendu guztiz argiak zalantzan jarriz gehienetan; [...]. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.
Errakuntza topologiko nabarmena bizi zuen, bere bizitzaren ardatza beste nonbait jarri zuen beti. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 57. orr.
Baina zientzialariaren ustea oinarrizko bi errakuntzak biziatuta zegoen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 119. orr.
Horrela, ordea, iluntasunetan eta kontraesanetan nahasten da, eta hauetatik abiatuta oinarrian nonbait ezkutuko errakuntzek egon behar dutela ondoriozta dezake. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.
Errakuntza bat zen hitzaldi osoa, goitik hasi eta beheraino, erabateko errakuntza. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.
Ciesen esanetan, bere datuen errakuntza tartea %1,8koa da datu orokorretarako eta %3,2 ingurukoa probintzietakoetarako. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Hori egin dezakegu errakuntza arriskurik gabe, premisa guztiz argirik gabe deusik ez erabakitzeko aitzinetik arta hartzen dugun ber. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 577. orr.
· HOM gene horietariko bat edo besteren mutazioak dakar, bada, segmentu baten baitako nortasun-errakuntza. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.
Erromatar elizaren lehen bulkada, [...] Elizaren aliatu intelektual heleniko zaharraren aurka egindako erasoa gaitzestea izan zen, astronomiaren teoria geozentrikoa kristau-fedearen artikulu izan balitz bezala, eta Galileok egindako Ptolomeoren zuzenketa teologi errakuntza izan balitz bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
errakuntza bat (8); errakuntza da (4); errakuntza eta (4); errakuntza hau (3); eta errakuntza (3); eta errakuntzak (3)