Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botila bat ardo atera zutelarik, Alalek lehen hurruparekin ekin zion mihia dantzatzeari: [...]. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.
Mohamed Chukrik kopa hurrupa batean hustu zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 95. orr.
Hurrup batean edan zuen zerbitzatzerako. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.
Beste hurrup bana edan genuen Bordeleko ardotik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.
Beste hurrupa batzuk hartu nituen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.
Joanttok sorbaldak goratu zituen eta sagarno hurrupa luzea hartu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.
Hurrup txiki baina luzetan edan zuen ardoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.
Zigarroari azken hurrupa eman, eta motxikina bota nuen uretara. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.
Gero hurrupa ttikietan jarraitu zuen edaten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Plazako ostatuan, garagardo bat bi hurrupaz edan nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.
Kafe hurrupa batzuk edan zituen, niri begira. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.
Azken datila irentsi, eta azken te-hurrupa zanga-zanga edan zutenerako, lasaitua zen Habibi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Gazteak arno hurrupa bat edan zuen eta dadoak jaurtiki zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.
Huntzak bere kantu hurrupak hasten ditu berriz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.
Hipa eta hurrupa ari zarete Mazella eta biak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 183. orr.
Potzolok, irriñoa galdu gabe, hurrupa egin zuen bere katilutik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.
Berehalakoan, kopa Besagain ardo gazteaz bete, eta hurrupa egin du. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 119. orr.
Egin ezak hurrup eta esaiguk zer ikusi duan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.
Kendallek hurrupa egin zion edariari, izotz puxketei kili-kili eraginez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 121. orr.
· Botila husturik, azken hurrupa egin du. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.
Abiatu aurretik, zahatoa eskaini nion eta hurrupa bana egin genuen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.
· Tomek gogoetatsu zirudien, Camel Filter zigarretari hurrupa egiten ziolarik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 256. orr.
Petrusek bere hortz zikinen artean jartzen du pipa eta hurrupa egiten dio kemenez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 259. orr.
beste hurrupa (5); beste hurrupa bat (4); eta hurrupa (7); hurrupa bat (15); hurrupa bat edan (4); hurrupa batez (3); hurrupa egin (7); hurrupa egiten (4); hurrupa egiten dio (3); hurrupa luze (3); hurrupa luzea (4); kafe hurrupa (4)