Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kaputxaren bi zulo biribiletan begi argiak nabari ziren. «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.
Aurpegia gorri eta begiak beren zuloetatik atera beharrean zituela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.
ik beherago 18.-Zuloak dauzkat galtzerdietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zangoko ile beltz luzeak ikusi zizkion galtzerdietako zulo batetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.
Goioren jertseak zuloak zituen ukondoan eta amak larruzko adabakiak josi behar zizkion. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 209. orr.
Lepoa zuzen eusteko plastikozko trastearen uhalari zulo bat gehiago estutuz. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.
Kablea pasatzeko zuloa egina dago. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 100. orr.
Zednicek kontseilariak sabai txikituei begiratu zien, metrailadoreek egindako zuloei. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.
Gorantz begiratu eta izarrak ikusi zituen, distiraka, erdi puskatutako sabaiaren zulotik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 17. orr.
Maitasuna 100 zuloko pegarra da. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 199. orr.
Horrek erakutsiko bailuke ez dizkizudala erroskilen zuloak erroskilen truke saldu. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 10. orr.
Belarrian beste zulo bat; hippy horietako bat emango duzu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 100. orr.
Zakurrentzat bi zulo eder dituen etxola egin genuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.
Kutxatxoak zuloak zituen arnasbiderako, eta goma elastikoak inguru osoan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.
Baina ez zuen asmatzen, ez zuen sarrailako zuloa aurkitzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.
Neva ibai jelatuan zuloa egin, eta han bota zuten Rasputin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.
Hesiko zulo batetik begiratu eta ikusi nuen tunel bat egin zuela bikarioak erretenaren eta putzuaren arteko harrietan zehar. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 50. orr.
Jerusalemgo harresia konpontzeko lanak aurrera zihoazela eta zuloak betetzen ari zirela. Elizen arteko biblia Ne 4,1
Landare-hesiko zulo bat katamarka zeharkatu genuen neke handiz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.
Zuloa ireki zuten barrukoek harresian eta, gauez, hiriko gudari guztiek ihes egin zuten. Elizen arteko biblia 2 Erg 25,4
Haien printzea, gauzak bizkarrean hartu, horman zuloa egin eta ilunpetan irtengo da. Elizen arteko biblia Ez 12,12
Beraien aurrean, zulo bat egingo duzu horman eta handik aterako zeure fardela. Elizen arteko biblia Ez 12,5
Jerusalemera jo eta hango harresietan berrehun metroko zuloa eginarazi zuen, Efraimen atetik kantoiko ateraino. Elizen arteko biblia 2 Erg 14,13
Pixa eta gainerako beharrizanak martxan zihoazela bagoiaren zoruko zulo batetik errendituz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 47. orr.
Jarioa duen zirkuitu bati aurre egin beharrean gertatzen den ingeniaria zuloak tapatzen saiatuko da lehenik eta behin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.
Balbulek zuloak ixten dituztenean, barruan dagoen airea eta ura konprimatu egiten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.
Hiru zuloko flauta Euskal Herrikoa bakarrik zela uste nuen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.
Zulo horren parean brontzezko danbor bat ezarriko da, berak ere zulo bat duena, eta zulo horretatik uharkako ura sartuko zaio barrura. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.
Itsasoak zikinkeriaz gainezka, ozono-geruzan gero eta zulo handiagoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.
Ozono geruzaren zuloa txikitzen ari den edo airearen kalitatea txartzen ari den aztertuko dute ikertzaileek. Berria - Gaiak 2004-01-29
Botoientzako hamabi kako beltz behean -alde bakoitzean seina-, eta goian lau pare zulo. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 313. orr.
Bola bat zulo batetik ezin bada pasa, zer esan behar da, bola handiegia dela edo zuloa txikiegia dela? Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.
Orduan, bera zegoen parean etxe gaina zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan. Elizen arteko biblia Mk 2,4
Zulo bat zegoen horman eta bahituak ateratzen hasi ziren. Berria - Mundua 2004-09-07
Ilea gogortzeko erabiltzen dituzten laka aerosol horiek egiten dituzte, portugesak dioenez, ozonoko zuloak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 374. orr.
Atso edo agure horrek itzelezko zuloak izanen ditu bularrean, eta bizkarretik bularrerako zuloetatik sartuko zaio haizea ffiuuu eginez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.
-Zuen eskola horretan jendea buruz behera sartzen dute komun-zuloan lehenengo egunean -esan zion Harryri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.
Egia da bien bitartean komunak zeuden barrakoia ere bisitatu genuela -luzera osoan oholtza moduko hiru gorauneko lekua zen, bakoitza bi zulo-errenkadaz osatua, guztira sei alegia. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 113. orr.
Artile zuriko azpantarrak botoi-zulo beltzekin, espartinak besterik ez oinetan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.
Kapela luzea eta botoi-zulo batean orkideo bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.
Mundua adina zabala, zerura iristeko orratz zuloa bezain txikia halaber. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.
Gero eta arinago juduaren hatzak txirula zuloak itxi eta ireki. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.
Horma zulotik proiektoreak jaurtiriko argi irakinaren urruma entzuten zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.
Motorra itzali, eta atea zabaldu zuen Marrok; ate-zulo guztia bete zuen, hartz baten itzal ikaragarriak bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.
Karelen behe parteko ur-zuloak garbitu zituen gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.
Beiratxo batetik, ate ondoan zegoen zirritu-zulo moduko batetik, zuhaitz anabasa multzoak ikusten nituen oinaztargi handien argitan haizeak astindurik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.
Ez zen giltza sarraila zuloan sartzeko gai izan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 223. orr.
Adi zeukan ondoan, sabai-zuloan zehar zeruari begira galduak begiak, Jonathan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 328. orr.
Azken solairuko tranpa-zuloa itxi eta gero, kanpaijolea mundutik aparte dago. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.
Sabai-zulo panoramiko pare batek zulatzen zuen arbelezko sabaia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Borreroak Berdabioren oinetan zegoen urka-zuloa zabaldu du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.
Berak katu-zuloa ipini zuen logelako atean, handik janari-kopuru txikiak barrura pasatu ahal izateko egunean hiru aldiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.
Negutegi-efektua, CO2 jaulkipena, ozono-zuloa edo atmosferaren berotzea. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.
Aurreneko hiru partidetan Reala zen jokoa sortzeko ahalegina egiten zuena, eta baloia erraz galtzeaz gain, atzean sekulako zuloak uzten zituen. Berria - Kirola 2004-10-05
-Ezin al haiz kontuz ibili bideko zuloekin? -esan nion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.
Negarrez ari zen, ume jaioberri batenak bezalako intziriak eginez, leizearen zuloan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.
Miranda de Ebron 1,5 metroko diametroko zuloa eragin du bonbak, 70 zentimetroko sakonerakoa. Berria - Euskal Herria 2006-03-14
Hori onartzen ez badugu, euskararen hilobiaren zuloa handiagotu besterik ez dugu egiten. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 116. orr.
Lehergailu batek eztanda egin ondoren denak biltzen dira lehergailuak egindako zuloan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.
Eskuineko begiaren tokian zulo kiskali bat zegoela, monokulo urdin bat bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.
Biktima Zubiaurre pasealekuko supermerkatu bateko igogailuaren zuloan aurkitu zuten. Berria - Ekonomia 2004-03-10
22:00etan piztu zen sua, eskailerako zuloan. Berria - Harian 2005-08-31
Hustear den bainuontziko zuloak azken ur zurrunbiloa irensten zuen eran. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.
Horixe dauka futbolak, egun bateko emaitza hurrengo egunekoak irensten duela, eta dena zulotik errekara doala. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 138. orr.
Belauniko jartzen saiatzen da eta komuneko zuloan sartzen du eskua. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.
ik beherago 33. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Komuneko zulotik kanpora tantarik isuri dudan begiratzeko betarik hartu gabe, korrika igo naiz ganbarara. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 8. orr.
Hilobi baten neurria izan zezakeen zulo bat lurrez estaltzen ziharduen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 315. orr.
Lur beltz bustia nekusan, hilobi baten zuloa, eta hondoan Lizzy Siddal, Beata Beatrix gisan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.
Gerra garaian edozein zulo da lubaki. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.
Zulo bat egin eta hantxe ehortzi zuen behi hila. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.
Trokolaren beheko aldean burdinazko kurrikak lotzen dira, harrietan egindako zuloetara egokitzen diren hortzak dituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.
Hegalak gorputz nagusiari irekitako zuloetan doi-doi ahokatuta. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.
Zuloa egin behar da lur sendoa bilatu arte, eta bertan, ondo finkatu behar dira [zimenduak] obraren tamainari dagokion proportzioan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.
Miranda de Ebron 1,5 metroko diametroko zuloa eragin du bonbak, 70 zentimetroko sakonerakoa. Berria - Euskal Herria 2006-03-14
Ez zuen espaloi erdiko zuloa ikusi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.
Baina horra: Herio Leizera jaitsi zara, zuloaren barren-barrenera! Elizen arteko biblia Is 14,15
Elurretan zulo bat egin zuen, eta hantxe kuzkurtu zen bere zakurrarekin batera, eraman zuen burusi batean bildurik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 284. orr.
Izuaren erasotik ihes egin dezana zuloan jausiko da; zulotik ihes egin dezana zepoan harrapatua geldituko. Elizen arteko biblia Jr 48,44
Teiletatik tantaka isurtzen zen urak zulo bat egiten zuen patioko harean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
Lur gorrian zulo bat egin eta bertara bota zuten […..] izenik gabeko hilobian, izan ez zenaren ezereztegian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.
Petatea bere buruaren molde bihurtu da gauez: zulo ederra egin dio. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 25. orr.
Hainbat orduz bide bazterreko zulo batean lo egin zuela uste zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
15-20 metroko zulo batera erori zen, baina zauri arinak besterik ez ditu. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Henne ijito bat bezain beltza zen, aurpegia estua, zuloak masailetan, ihar-iharra: hezurra eta azala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Alessandro lurrean ikusi nuen zerraldo, bekokian zulo bat zuela eta zulo hartarik odola zeriola. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.
Goiok lata bat galipot bero ekarri zuen eta Juan Bautista gilaren gainean arrelepo jarrita hasi zen, espatula erabiliz, zulo txikiak eta zirrikituak betetzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.
Irrikan naukazu jostailu polit honekin lehen aldiz tipo bati tiro egiteko, zulo politak egiten omen ditu gorputzean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.
Zilborraren alboan beste hiru zulo zituen odola zeriela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.
Neska galantak -ederrak- dotea aurpegian, zen esaera; lotsagabeagoek toki ezkutuagoan ikusten zuten dote emearen gordeleku edo zulo naturala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Zulo batzuk ere dastatuta zegoen nire zakil maitea: zenbait aho, Loreren potxona eta... Aitor Arana «Onan», 2000 - 40. orr.
Rodolfo Rodolfo zen, gau guztian jo zigun larrua zulo guztietatik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.
Opsina molekulak badu azalean zulo bat erretineno molekula bat garbi-garbi egokitzen zaiona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.
Gerturatzean, lurrean zulo biribil bat ikusi zuen, eta handik sortzen zen distira barruko suaren isla zurbil kulunkaria zela. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 197. orr.
Ezpata bere zorroan bezain garbi egokitu zen zulo angeluzuzenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
Ordekara iritsi zirenean, obusek eragindako bi zulo handi aurkitu zituzten begien aurrean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 81. orr.
Absalom hartu eta basoko zulo handi batera bota zuen; gero, harri-pila handia ezarri zioten gainean. Elizen arteko biblia 2 Sm 18,17
Zakurra hil zen eta lurperatu egin zuten, On Camillok eta Pepponek, infernua bezain zulo sakona egin eta gero, bakean atsedena izan zezan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 319. orr.
Gai zara Zu dena ikusteko [...] ikusten gaituzu eguzkia ezkutatu denean; ikusten gaituzu izarrik ez denean, belztasun trinkoan, zulo sakon, sakon, sakon sakonean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.
Zulo sakonera jaurtiki nauzu, barren-barreneko ilunpetara. Harrointzat nuen lurra bera ere bertze amesgaizto bat zela, errealitatea zulo hondargabe bat bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe. Elizen arteko biblia Sal 88,7
Zuloak ziren, ur eta lohi zikinez beteriko zulo ankerrak, katabuta beltz bi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.
Eskua luzatu zuen, baina hautsita zegoen baranda, eta ez zegoen han zulo bihurri batetik behera erortzea eragotziko zionik, eta zuloak bere garrasia itzuliko eta bikoiztuko zuen, paretetako zuloetatik ateraraziko zituen lotan edo erdi esna zeuden familiak, irudi marmartiak, gaua egun bihurtzen duten itsu harrituak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.
Korridore itsu batera iritsi ziren, zulo itzaltsu batera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.
Berak ere ez daki ongi nola erori zen bost metroko zulo batean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.
Hezurretan barrena beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen, egiazko beldurra, beldur lazgarria, gorpu maite haren aurrean, hondarrezko lau mendiren arteko zulo eguzkiak kiskali hartan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.
Zulo-galeria luze bat prestatu zuten orduan karlistek komentuaren zoruetaraino, zulo-buruan sekulako mina bat lehertzekotan. Tanpez, hondartza lau eta leun batean azaltzen zara, harkaitz, ganbera, arkupe, zulo eta leize labirinto galgarri baten erdian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 166. orr.
Txiki goian zulo ertzean zain, erabat urduri, intzirika, zuloaren inguru-minguruei usainka. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.
Ez du, sua barrenera sartu ahal izateko batere zulo-tarterik izaten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.
Zulo ertzean jarri zuan, hankak zabalik, eskuak atzean gurutzatuta, arrandiaz beteta. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 51. orr.
Sudur bikaina zeukan, zulo-handia, eta gailen haren aho simetrikoaren gainean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.
· Begiak zulo-handituta, ahoa paperaren antzera, lehor-lehor eginda. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 283. orr.
Ez baitugu odolik, arrosa bere adarrean bezala, larru zuloetatik barna isurtzen denik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.
Abaxik, lertxun-orria baino urduriago, hitz magikoak esan zituen lapurren altxor-zuloaren aurrean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.
Hobi-zuloaren ertzean daudela, biziek aprobetxatzen ahal dituzten arropak erantziko dizkiete, odolak gogorturik ez badaude. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 333. orr.
Habe bat kanoi-zulo batean, usteldua; zati bat hartu dut. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.
Bahitutako enpresaria Itsasondoko meatze-zulo batean eduki zutela ezkutatuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.
Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean. Elizen arteko biblia Nk 3,53
Aspaldi erakutsi ziguten gure biziak ere ibaien pare direla, nahiz eta gehienean putzu-zulo baten tankera gehiago izan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.
Pixa arradetan iraitziko ditugu komunetik behera, hiriko hoditerian barrena joanen dira, kolektore zulo beltz nagusian bildu eta handik itsasoraino. «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.
Jebustarrei eraso nahi dieten guztiak sar daitezela ubide-zulotik, David gutxiesten duten itsu eta herren horiengana! Elizen arteko biblia 2 Sm 5,8
Ez duzu ikusten kea, tximini zulotik ateratzen? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.
Espaloiaren erdian zabaldutako estolda-zuloan behera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 61. orr.
Obus-zulo batean irristatu gara eta hantxe ezkutatuta egon gara puska batean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.
Ateetan hainbat bala zulo zituela, etorritako bide beretik desagertu zen emakumeak gidatutako auto beltza. Gizon batek poste-zulo bat hirurogei segundotan egin dezake. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Elkarrengana kukubilduta, babes zulo lirdingatsuetan egiten dugu lo. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 75. orr.
Soto-zulotik behera desagertu zen gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.
Zur ezpal batzuk erori ziren eskailera zulotik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.
Ez zuen musika eta pianoa beste ikasketarik, eta grande dame baten dotoretasuna erakusten zuen, baita sukaldeko su-zuloan ikatza sartzen ari zenean ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Gure arabasoak Pertsiara erbesteratu zituztenean, orduko apaiz jainkozaleek aldaretik sua hartu eta, inork jakin gabe, urik gabeko putzu handi baten antzeko osin-zulo batean gorde zuten eta bertan seguru utzi, toki haren berri inork ere ez jakiteko eran. Elizen arteko biblia 2 M 1,19
Hogeita hamar fusil modernotik gora gorde zituela harkaitz-zulo batean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.
Kristal finezko baso bat atera zuen sukaldeko horma nagusian zegoen pegartegi-zulotik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
Gordelekurako bidean Juanek pistola eskatu ziolako harri-zulo batean ezkutatzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.
Erniok buelta guztian dituen malkar-zulo eta amildegi bortitzen ertzean. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
Nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko. Elizen arteko biblia Jn 20,25
Haren bular balantzariak, haren lepo lodia eta partikulazki hain trebeki eskaintzen zidan haren uzki-zuloa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.
Maitetasuna-edo sentitzen ninan nik hor, bihotz zuloan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 79. orr.
Zuri-beltzeko irudietan, metro zulo luzea agertzen zitzaion, eta bera bagoi batean sartuta, txikia, oso txikia zela. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 92. orr.
· Laztana ematerakoan, isil isilean belarri zulo-zulora hitzok esan zizkion: [...]. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Negu osoa etxe-zuloan sartuta eman zuen Raymondek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.
Etxe-zulo ilun ospela zuen, egurrezko eskailera higatua eta guzti. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.
1884. urtean hondakinak jasotzeko ontziak beharrezko zirela esan zien paristarrei, eta bi urte beranduago, kainu eta kainu-zuloen beharraz jabetuta, etxe eta kale guztietan jar zitzatela agindu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 138. orr.
Irabazitakoa benta-zuloetan urtzen da, gatza errekan bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 162. orr.
Dot's bezalako ostatu-zulo zabar eta ilun batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.
Lard kaleko etxebizitza hura gela zulo bat besterik ez zen; gela zarrastatu bat [...] leiho bakar batek argitzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.
Hantxe geratzen zen, mugaldeko auskalo nongo kuartel-zuloan gorderik aberria defendatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.
Fabrika aterpe-zulo zikin eta desordenatu bat zen, haize-lasterrez betea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.
Andreas ere soto-zuloraino hurbildu zen, bertako tranpola itxi, eta Nora giltzapean gordetzea pasatu baitzitzaion burutik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.
Beheko galeria hartan ez dago berogailurik, eta ziega-zulo haiei hoztasun eta tristura are handiagoa ematen die bertako argi eskasak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 180. orr.
Viena, azken batean, probintziako hiri bat besterik ez zela egin zuen kontu, herri-zulo bat, non txukun antzean jantzitako arrotzari mirari bati bezala begiratzen zitzaion. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 137. orr.
Gorpua aurkitu zuten lekuan aurkitu zutelako, baso-zulo bateko errekan, normala zela zomorro batzuk ere aurkitu izana haren arropetan eta azalean itsatsita. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.
Zuk, ene Jainko, herio-zulora botako dituzu odolzale eta maltzurrak. Elizen arteko biblia Sal 55,24
Tabernaren xehetasunetan entretenitu nahi izan nuen gero eta kabitu ezin izutuagoa: aza minduaren usaina zen nagusi koipe-zulo hartan; [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.
Asko dira, izan ere, kontenplaziorako lekua aisia-leku bihurtzen dutenak eta arimen perfekziorako asmatutako eremitorio-biziera plazer-zulo. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.
Ohi baino ere zurbilago jarri zen Malfoy jauna, baina artean amorru-zuloak ziren haren begiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 279. orr.
Bordeleko Parlamentuak -erromazale-zulo zikina! -inoiz ez zidaan armagizon gehiagoren soldata ordainduko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.
Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue. - 0. orr.
-Beraz, Agirre jauna, zuk urteotan egindako zulo guztiak ez dira izan presoek kartzelatik ihes egin dezaten, ezta? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 218. orr.
Ikusi ote da inoiz zulo bat egiten, presondegitik ihes egiteko izan beharrean, barruan sartzeko? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 59. orr.
Mendiz inguratuta, zuloa duk erabat; eta zaintzen oso-oso zaila. Txillardegi «Putzu», 1999 - 22. orr.
Nik bere aitaren zuloa betetzen nuen. Haren apetitua: hondorik ez duen zulo bat, inoiz betetzen ez dena. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 69. orr.
Borreroak, norbait exekutatzen duen bakoitzean, heriotz hutsunea sentitzen du bere baitan; halako zulo bat, halako bertigo bat, halako huts kosmiko bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 81. orr.
Ez zuen aitortzen, baina zulo bat zuen, hutsune bat, nola bete ez zekiena; ongi dakit nik zer den hori. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 333. orr.
«Gero eta estuagoa» da gizonen eta emakumeen arteko zuloa, batzuen eta besteen jarduera-tasaren artean oraindik «tarte zabala» dagoen arren. Berria - Ekonomia 2004-12-30
Hogei urteko tartea betetzeko gehiegizko zuloa izango da umetan joandakoentzat. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 28. orr.
Tropelak baimena eman zien, eta aitaren batean bederatzi minutuko zuloa ireki zuten. Berria - Kirola 2004-04-07
Euskara Lanbide Heziketaren «zulo bat» dela onartu du Iztuetak. Berria - Euskal Herria 2004-12-10
Baina egun batez malapartatu batek drogaren zulora eraman omen zuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 129. orr.
-Ahaztutako gauzen zulora -esan zuen A-k. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 100. orr.
Gabezia bat, zulo handi bat bezala sentitzen nuena, zera zen: haren zikoizkeria txerazko hitzak nahiz ferekak eskaintzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.
Badirudi zulo emozionaletik gora egin duela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 66. orr.
Ondoren, bisitatu ohi zituen zulo eta night-club guztiak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 132. orr.
Lehengo zerua zulo, bide zabala amildegi. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.
Internet Explorerren zuloak agerian. Berria - Gaiak 2004-12-21
Sailkapenaren zuloan zaudenean oso gaitza da partidak jokatzea. Berria - Kirola 2006-02-08
Orain, Bakero da onena, entrenatzaile egokia eta Reala zulotik aterako duena. Berria - Kirola 2006-03-24
Noizbait ezagunak eta printzipalak izandako izen horiek denak ahazturaren zuloan amiltzen direnean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.
Hori ez da naturala; hori, hori... erokeriaren eta nazkagarrikeriaren zuloan sartzea da hori. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 219. orr.
Zer den FMI, nola herriak zulora doazen erakunde horren erruz. Berria - Mundua 2004-09-19
Ni behintzat zazpi putaseme garbituta noak zulora! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.
Doala infernuko zulora! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.
Infernuko hauspoak, infernu-zulo guztietako ateak irekitzeko bidea eman zion Jexuxi. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 97. orr.
Taberna bera zulo bat bazen, oraindik ere beheragoko zulo beltzagoak ere bazirela han konturatu nintzen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.
Galbide-zulo batean xahutzeko? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 128. orr.
Gero, gaitzak zintzurretik bularra jotzen eta gaixoen bihotza bera harrapatzen zuenean, bizi-zulo guztiak dardaratzen ziren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.
Mundu zabal honetako edozein zulotan agian herioak harrapatu du! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.
"Etxe barruan disimulatuta egoten den zulo bat, ezta?", esan nion. Goiko zulo horretan egon zen amerikanoa, esate baterako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
Atxilotua ustez zulo batean lehergaiekin ari zela, zerbaitek huts egin eta eztanda gertatu bide zela. Berria - Gaiak 2004-06-11
Horretarako prestatua zuen zulo batean ezkutatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.
Gure aita, anaia eta izeba etxe ondoko zuloan gordeta zeuden, beste zazpi euskaldunekin. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Felagak beren zuloetatik irten arte igurikiko omen duzue. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 109. orr.
-Bai ederra -erran nion nik, zulo zikin hartan inork minutu bakar bat ere eman zezakeenik sinetsi ezinik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 77. orr.
Tabernetako komunak dira komunio horren tenpluak, eta zulo haietan, Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.
Hegaldatu egin nahi genuke, baina oinez gabiltza, eta ezintasun hori zulo bat da, gure nahiaren eta gure gutizien lurretan dagoena, eta irents gaitzakeena noiznahi-den. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.
Eta hona, nire iragana zulo izugarri bat besterik ez da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 117. orr.
Hor daude piztien gordelekuak, zuloak, habiak eta ganaduaren azpiak, bai, baina gauza bat dira esandako horiek eta beste bat oso, ohe zuri garbi epel bigun estalkiduna. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Hartzaren zulora. Berria - Kirola 2004-03-31
Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak. - 0. orr.
Gero, Jaunak alde egiten du, bere zuloa uzten duen lehoiak bezala. Elizen arteko biblia Jr 25,38
Zuloan zazpi lehoi zeuden, eta urkatutako bi gizonen gorpuak eta bi ardi ematen zitzaizkien jaten egunero. Elizen arteko biblia DnGr 3,32
Gero, harri bat ekarri eta lehoi-zuloaren sarrera itxi zuten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.
Haiek lehoi-zuloan sartu zuten eta hantxe utzi sei egunez. Elizen arteko biblia DnGr 3,31
Bazen han azkonar-zulo eta azeri-zulo ugari, pixatoki ezin hobeak denak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.
Badator herri bat iparraldetik istilu handiz, Judako hiriak basamortu eta txakal-zulo bihurtzera. Elizen arteko biblia Jr 10,22
Txe bere zakur-zuloan zegoen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.
Zakurrak ordea zaunka egin zien ahateei [...] eta untxi zulo baten sarreran etzanda geratu zen isatsari eraginez. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.
Jendeak eskola aldera egin zuen, eta hango komunetan eta eskaileretan aienatu ziren, baina hura arratoi-zulo hutsa zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.
Bekaizgarri zitzaizkien sagutxoak, zeinak, lauzen arteko beren habia-zuloetatik alderrai, ogi sagaratuaren apurrak karraskatuz gizentzen baitziren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.
-Ni ez nauk zulo bakarreko sagua! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.
Halako apartamentu arratoi-zulo gisako batean bizi nintzen errentan bi lagunekin, Billy-rekin eta Greg-ekin, C Etorbidearen ondoan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 335. orr.
Georgia, esate baterako, suge-zulo bat da: animaliak baino okerrago tratatzen dituzte elbarriak han. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.
Bazekien nolako listor-zuloa izango zuen aurrerantzean bulegoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 134. orr.
-Hau zorri-zulo zikin nazkagarri bat besterik ez duk -tonu berean jarraitu zuen ahotsak-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.
Hitzalditxoa, hilerrian, hilkutxa zuloan utzi baino lehen, berak egin zuen, On Camillok, eta negarrez ari zen jendea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.
Herriko beste gizagaixo batzuk bezperatik jartzen zituzten kanposantuan zuloak egiten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 20. orr.
Prestatuta omen zituzten haientzako zuloak, baina lehenago tiroz botatako batzuk ere ba omen zeuden zanga haietan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 22. orr.
Gastu eta diru sarreren arteko zuloa 14.000 milioi euro handitu da. Berria - Ekonomia 2004-09-30
Orduan iritsi zen kutxako diruaren hileroko kontaketa, eta neure burua engainatzen saiatu nintzen, esanez hori zela espero nuen eguna, zuloaz ezer egin gabe. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.
Tokia hornitzen, apaintzen, neurriko agertzen da (kajahorrosko zuloa berdindutakoan ederki jarriko du, Jainkoa lagun). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.
Tanzik 8.000 milioi euroko zulo ezkutua onartu zuen, eta baita dirua patrikaratu zuela ere. Berria - Ekonomia 2004-01-07
12.000 milioi euroko zuloa omen du Parmalatek, iruzurrak eragindako krisia. Berria - Kirola 2004-01-15
Dolarra dolarra den heinean, kanpoko inbertsiogileek finantzatzen dute zulo handi hori. Berria - Ekonomia 2006-02-01
AEBetako merkataritzako defizita eta defizit publikoa dira kezka iturri nagusiak, arazoaren irtenbideak are zulo handiagoa eragin dezakeelako. Berria - Ekonomia 2004-11-07
Ibexen osagaietatik sei akziok baino ez zituzten atzo galerak izan, zulo handiena Repsol-YPFk (%1) eragin zuelarik. Berria - Ekonomia 2004-10-05
Zirt edo zart egiteko nengoela, zulo ekonomikotik aterako ninduena ezagutu nuen kafean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 36. orr.
14.000 milioi euroko finantza zuloaren sorrera ikertu beharko dute epaileek. Berria - Ekonomia 2004-10-06
Harrizko sugeen begi-zulo hutsek jarraitu egiten ziotela iruditzen zitzaion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 256. orr.
Begiek egon behar zuten lekuan, azal ezkatatsu mehe eta grisa baino ez zegoen, hutsik zeuden begi-zuloetan hedatuta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.
Lurrean minez akabatu beharrean, begi-zuloak izuaren izuz ia husturik baneuzkan ere, Marrok ez zuen zirkinik egin erruki apur bat bederen erakusteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.
Begitxoak irten egin zitzaizkion begi-zuloetatik eta ahoa bi ertzetara tenkatu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.
Begi txiki-gorri baina hanpatuek begi-zuloetatik alde egin behar ziotela zirudien. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.
Begien beltza argitzen hasia zitzaion, eta begi zuloak hanpatzen, denboraren eraginez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.
Ironia puntu bat erakusten saiatu zen begi-zuloen barnealde ilunetik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 99. orr.
Gauez ia ez dugu lorik egiten; sekulako begi-zuloak dauzkat lo faltaz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.
Oso zurbil zegoen, eta begi-zulo handiak zituen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.
Makillajea zeukan, eta hala ere begi zulo beltzak nabari zitzaizkion begien azpian. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.
Emakumea ilehoria zen, 30 urte ingurukoa, begi-zulo ilunak zeuzkan, zigarroa erretzen zuen ezpain lodiekin, interesgarria zirudien. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.
Begi-zuloetako ubeluneetan. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.
Izugarrizko begi zuloak zituen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.
Nahigabe eta ezbeharretan, hotza sentitzen zuen, zuri-zuri jarri eta begi-zulo ilunak ateratzen zitzaizkion begi-azpietan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.
Funtzionarioek ez dute begi-zulorik izaten. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.
Lehengo berbera zer artean ere, orduko gelatxo pribatu haren paretako begi-zulotik Luteziarekin harrapatu nuenean bezalakoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 155. orr.
Nik, aduanako aretoaren eta Komisariaren arteko paretan zegoen begi-zulotik zelatatzen nuen jostuna. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.
Zurrunbilo baten begi-zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea entzunez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.
Zurrunbilo baten begi-zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea entzunez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.
Bere egidatik askatu Eriktonio sugea, eta manatu zion bere mihiaz garbi zitzala Tiresiasen belarri-zuloak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 17. orr.
Nik, argizaria eskuetan hartu eta brontzezko aiztoaz zatikatu nuen, eguzkitan bigundurik; lagun guztiei belarri-zuloak estali nizkien. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.
Orduantxe, mirakuiluz bezala, delako neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen eta belarri zulora erran zidan: "Nik zu ezagutzen zaitut. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Gabriel tar-tar-tar hizketan, eta gu buruarekin baiezka eta belarri zuloetatik sartzen zitzaigun burrundarari ahal bezala eusten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 145. orr.
Belarri-zulo batetik sartu eta bestekotik ateratzen zait. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.
Buruko ileak garuna babesten du eguzkiaren bero handiegitik, eta beste ile batzuek, berriz, gorputzeko hainbat zulo babesten dituzte, hala nola sudurzuloak eta belarri-zuloak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.
Honela xuxurlatu zion Maxek belarri-zuloan Ruche jaunari: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.
Laztana ematerakoan, isil isilean belarri zulo-zulora hitzok esan zizkion: [...]. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Harridura belarri zuloetatik irteten zitzaigun. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.
· Belarri zuloan eraztuna. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 34. orr.
Osaba Kamilek aulki batean esertzeko usadioa zuen, bere denda-zuloaren atarian, eta lozorroan egoten zen, euli uxatzailea bularraldean hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Osaba Kamil bere dendazuloaren barnean zegoen, aulkian loak hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 110. orr.
Bisita labur bat besterik ez zioten egiten etxe zahar kulunkarien beste etxadiari [...], erdipurdiko interesa baizik ez baitzieten pizten hango barraskilo biltegiek, hango barazki egosien saltokiek, hango barruki edo likore denda zuloek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Hantxe, erreka-zulo batean, haltz luze batzuen artean, hiru figura ikusi genituen, beste garai batekoak ematen zutenak, antzinako margolan baten konposizio landutik irten izan balira bezala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.
Oso erreka-zulo ezkutua aukeratu zuten, seguru zeuden han, kasik bertaraino joan behar baitzen hura ikusi ahal izateko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.
Jack ezkutatu nahian bezala joan zen erreka zulo hezera, eskuak sakeletan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.
Amuarrain nazkante bat dabil horko erreka zulo horretan, harrapatzen oso zaila. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 294. orr.
Orduan konturatu nintzen emakumeek lixiba egiteko garbitegia izango zela erreka-zulo hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.
Hantxe ikusten nuen, eskuak sakeletan sartuta, erreka zulotik zihoan ur-lasterraren ertz lohitsuan urkatu bat bezala balantzaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.
Animaliari sekulako aizkorakada jo eta, hilik zegoelakoan, erreka-zulo batera bota zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.
Haren adar hostotsuak haran eta erreka-zuloetara erori dira hautsita. Elizen arteko biblia Ez 31,12
Esne urtsuaren tonua ematen dio ilargiak mendi hegal zabalari, margulagoa gailur aldean, biziagoa erdi aldeko harkaitzetan, apartsuagoa erreka zulora hurbildu ahala. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
Mary Annek eta Helenek barbakoa bat egitea erabaki dutela "sugez betetako erreka zuloaren ertzean". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 423. orr.
Eztarri zuloan korapilatutako azken-hatsaren esturak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.
Zerbait erremediaezina, antzinakoa eta mingotsa sentitu zuen eztarri zuloan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 50. orr.
Eztarri zuloan bola egin zitzaidan, pixkanaka igo eta pixkanaka sudurrean azkura eragin zidana. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 63. orr.
Eztarri zuloko azkura antzeko bat dakarkiote oroitzapen mingarriok. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Basahuntzak bere erasotzaileak garaitu dituela ikustean, ahoa uretan eztarri-zuloraino egarri biziz sartzen du, bere gogara edanez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Beste norbaitek hamar mila duro bota zituen deabruaren eztarri zulotik behera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.
Atuna, azal-laua eta bernizatua, larruzko zorro belzkara baten antzekoa; lupina biribila, aho handi-handia zabalka, eztarri zulotik ihesi bere arima lodiegia Egileari itzuli berri diona, hilzoriaz txunditurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Han, zeure eztarriko zuloan, aitzurrak eta palak erabiliak zituzten kartzinoma ale zikina kentzeko. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.
Bihotza taupaka izaten zuen Geraldek eta hitzak ere trabatu egiten zitzaizkion eztarriko zuloan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Entzundakoa gogoratuz, kosta egin zitzaion eztarriko zulotik txistua irenstea. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 200. orr.
Irensteko gaitzak ziren pastillak, lehor-lehorrak eta hautseztatuak, eta setati itsasten zitzaizkion erdibidean, eztarriko zuloan behera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.
Gerrikoaren zilarrezko belarria irentsi zuen eta, eztarriko zuloa erabat itxi ziolarik, ezin zuen inola ere arnasarik hartu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.
Pozoiz beteriko goxokiak oparitzen dizkigute inperioaren zerbitzura diharduten intelektualek, non eta ez diguten pozoi hutsa garrafoitik zuzenean ematen, inbutua eztarriko zuloraino sartu eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 77. orr.
Eztarriko zuloraino gauzkak oraintxe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.
Ezta musuak grinatsuak eta eztarriko zulorainokoak badira ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.
Gure eztarriko zuloraino iristen dira orain ikusentzuleak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.
Ipurdiko zuloa garbitzen hasi zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 92. orr.
Etzan zaitez eta ipurdiko zuloa inguratzen duten giharrak indarrez uzkur itzazu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.
Erakutsi zure ipurdiko zuloa, andere, gogoak ematen didan bezala milika dezadan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.
Jazz zulo batera sartu eta jendea pianoaren inguruan eserita ikusi dugu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.
Jazz-zulo guztiak ibiltzeko prest nengoen, baita disko berriak erosteko ere. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 123. orr.
Gau hartan bertan, jazz-zulo batera joan nintzen, aspaldiko lagunak ikusteko asmoz: Jack, Neal, Allen eta Dianne. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 123. orr.
Komun-zuloko taparen gainean kristalezko hiru edalontzi zeuden prest. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.
Komun zuloak garbitzeko likidoa da. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 222. orr.
Emandako botika guztiak komun-zulotik behera bota nituen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.
Buruz behera zuzenean komun-zulora sartu zen, inguruko guztiak urez zipriztinduz eta bistatik desagertuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 134. orr.
Maskuria komunzulora hustu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
-Zuen eskola horretan jendea buruz behera sartzen dute komun-zuloan lehenengo egunean -esan zion Harryri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.
Alferkeria, pentsamendu txar guztien komun-zuloa, kosta ahala kosta saihestu behar dela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Komunzulokoak patxadaz egin eta lasai aski garbitu nituen eskuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.
Allferkeria, pentsamendu txar guztien komun-zuloa, kosta ahala kosta saihestu behar dela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Leize zulotik ateratzeko garaia ere bazetorkidan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.
Leize-zuloa ireki zuen: kea atera zen bertatik, labe handi batetik bezala. Elizen arteko biblia Ap 9,2
Mareajea beheratutakoan baino ez zitekeen iritsi labar-muturraz haratago zeuden leize zuloetaraino. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 147. orr.
Etamgo haitzartera jaitsi zen eta hango leize-zulo batean jarri zen bizitzen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.
Mila bider irudikatu dute [zakila], tente-tente beti, leize zuloetako pinturetan, antzinako eskulturetan, baxuerliebeetan, egiptoarren papiroetan eta baita Interneten ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 40. orr.
Burua behin eta berriro jotzen zenuen sabai gero eta baxuagoaren kontra, eta azkenean lauoinka eta atzeraka irteten zinen leizezulotik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.
Egoera hartan jaistea [...] bizia galbidean jartzea baizik ez zen, norbere burua leize zulora botatzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.
Sudur-zulo bakoitzaren atzeko aire-pasabidean dagoen bihurgune estuak eragiten du, neurri batean, arazoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.
Kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Bafada bat etorri zitzaion bat-batean sudur zuloak mintzera, mingotsa oso. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Sudurra hebrear eredu delikatukoa, baina halakoek izaten ez duten sudur-zulo zabalekoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.
Sudur zulo iletsuak hatz batez esploratzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.
Gero, haragi kiskaliaren usaina sartzen zaik sudur zuloetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.
Berarekin errieta egiten zuenean, pozoizko tua egiten zion Namahk, eta kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Buruz behera jarri zenean, sudur-zuloetatik ere sartu zitzaion ura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.
Erosi, bederen, zuen sudur-zuloendako material pixka bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.
· Bizkar beroki arrosa kolorekoa jantzita dagoen Bere Maiestatearen sudur zulotxoak egurastu ahal izan ditzan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
Madrilen, gau batez Frank Sinatra taberna zulo batera jaitsi, eta han ibili zen, whiskyrik whisky, harik eta bazter bateko ilunpean zegoen piano bati antzeman zion arte. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 79. orr.
Noraezean, palmondo artean galduta, aurkitu duen lehen tabernazuloan sartu eta whiskya eskatu du. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 84. orr.
Euren herriko edozein tabernazulotan baleude bezala hitz egiten dute ETBko aurkezle eta aditu gonbidatu zenbaitek. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 177. orr.
Portuko zarata eta zirri-barrara ohituriko jendea, taberna zuloko musika lodi eta kanta lizunetara eginiko jendea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.
Taberna-zulotik atera berri den andre lotsagaldua ematen duzu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.
Ez nintzateke harrituko edozein egunetan hemen inguruko taberna zuloren batean erabat trabestituta ikustea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 134. orr.
Koadrilakoak harritu egin ziren agerian utzi nuenean nik ere sudurra zikindu nahi nuela, tabernazulo hartako komunean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 41. orr.
Neurrigabe edaten hasi zen, eta zenbait egunez desagertzen zen, taberna zulo miserableenetan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.
Garaje itxura duen tabernazulo bat dago ertz batean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.
-Pasa itzak bi urte Los Angelesko taberna-zulo batean sartuta eta urrezko erlojua daraman lehendabizikoarekin ezkonduko haiz. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 212. orr.
Meatzeetatik ez urruti, taberna eta ukuilu zuloetan, kimikaren eta magia zuriaren arteko mugan, bada oraindik jenderik, gauez deskargatokira joan, legar grisez beteriko zakuak bizkarrean itzuli, legar hori xehetu, egosi, eta beti ere erreaktibo berriz tratatzen duenik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.
Neskak uzkurtu egin ditu ipurdiak, baina gizonak indarrez zabaldu dizkio eta agerian geratu da zulo beltza. Ez zen begi bat, zulo beltz bat baizik, zulo beltz bat haren buruan, emakume harengan, zabaldua, haren baitan ikusteko, harengana sartzeko bezala. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
Kartzela jendea zulo beltz batean sartzeko bidea da. Berria - Harian 2005-08-14
Sareak botatzen zituen Osin Beltzen, errekaren urak presatzen diren zulo beltzean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Talde txuri-urdina zulo beltzean sartzetik oso gertu dago berriz ere. Berria - Kirola 2004-03-06
Mundu deritzogun zulo beltz hori. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 116. orr.
Pirouette kalearen sarbideak zulo beltza zirudien hango fatxada argituen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Taberna bera zulo bat bazen, oraindik ere beheragoko zulo beltzagoak ere bazirela han konturatu nintzen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.
Galera batek utzitako zulo beltz hondogabea gezur zuri polittez bete. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.
Oraingoan zulo beltz doilor eta jasangaitza sentitu zuen Josebak lehen Mireiak hartzen zuen lekuan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 82. orr.
Hondo-hondo hondoratua zen loaren zulo beltzean. «Kuskue tanden», 2004 - 127. orr.
Barneko zulo beltz sakon batean zerbaitek hots egiten zuen suhiltzaileen kamioiaren modura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.
Garai bateko hiritar ilustratu edo argituaren argitasun hura [...] pantallak zuzen-zuzenean bi begietatik garuneko zulo beltzetaraino helarazten duen argitasun katodiko itsugarria besterik ez da gaur. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.
Alemania salbatuko zuela agindu zigun, eta zulo beltzenera garamatza. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 218. orr.
-Zer proposatzen duzu, soldadu? -galdegin zion komisariak [...] ahots doinu markaturik gabe, hitzak zulo beltz batetik bezala irteten utziz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.
Izen hark pozaren zirrarak astindu zituen nire baitan, bat-batean André Armand-en izena memoriaren zulo beltzetik azaleratzea lortu zuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 274. orr.
Zeintzuk izan daitezke, bada, Euskal Herriko musikak zulo beltzetik ateratzeko behar dituen proposamen horiek. Berria - Kultura 2004-02-20
Hona hemen gure hildakoak, gure torturatuak; hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.
Zein den ikastolatik unibertsitaterakoan gertatzen den galera funtsezkoena, beste gainerako irabazi ustekoek estaltzen ez duten zulo beltz esentziala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.
Unibertsoan jazotzen ziren gertaerarik biolentoenak omen ziren zulo beltzak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 120. orr.
Zulo beltz hauek hain dentso eta boteretsuak zirela uste izan da, ezen argiak ere ezingo baitziokeen ihes egin bere erakarpen indarrari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.
Zulo beltzaren baldintza fisikoak muturrekoak dira, eta betidanik onartu da fisikaren legeak hausten diren mugetatik haratago daudela. Berria - Gaiak 2004-07-23
Maitasunaren definizioa izan zitekeen, baina ez: Unibertsoko zulo beltzak definitzen ari zen Stephen Hawking. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 48. orr.
Hawkingen teoria berriak zulo beltzek betidanik izan duten paradoxa konpontzea du helburu. Berria - Gaiak 2004-07-23
Zulo beltzek edo talka egiten duten galaxiek grabitate-uhinak sortzen dituzte eta, era horretan, haien inguruko espazioa eta denbora aldatu egiten dute. Berria - Gaiak 2004-06-25
Zulo beltz gehiago aurkitu dituzte astronomoek Spitzer teleskopioari esker. Berria - Gaiak 2004-06-02
Adituen esanetan, zulo beltzek milioika izarren masa dute. Berria - Gaiak 2004-06-02
Zulo beltzak krimen perfektuaren egile jo izan ziren, irensten zutenaren arrastorik uzten ez zutelakoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.
Espazioko zulo beltzak inguruan duen guztia zurrupatzen duenean han, zuloaren erdian bazeunde legez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.
Orduan bazegoen aukera bat, iruditu zitzaion Martari, bazegoen aukera bat zulo beltzari ihes egiteko, zulo beltza atzeman eta zulo beltz horrek bereganatzen ez zuen materia zati ttikiaren, materia iheslariaren zati izateko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.
Patrikek baditek berezko joera irensle bat, zulo beltzen pareko halako indar desagerrarazle bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.
Arrizuluetako tontorrean zulo egin lurrean, sartu bizirik lurpean larru gorritan, estali lepoz behekoa lurrez, eta Sumakilla aurreneko zela, txandan txandan harrikonkor tiraka akatu omen ziaten bertan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.
Nahikoa azaldurik gelditu da Amabirjinak agindu ziola hantxe zulo egiteko aitzurrarekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.
Azaleko lur-azalaren azpian beste hainbat azal badira eta, nahikoa da sakon zulo egitea azalok ikusi ahal izateko. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.
Hantxe geneuzkan trenbidea eta geltokia, bigarren hori ikastetxearen azpian zulo eginez zetorren tunela baino metro batzuk harago. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 16. orr.
Arkitektoen zeregina eredu, nahikoa litzateke kontzientziaren azalean zulo egitea azpian gorderik datzan horretaraino iristeko. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.
Kontua da berba erdiak heltzen zirela nireganantz itzaletan barrena zulo eginez eta, tarteka, amaitu baino lehenago erditik etendako biraoren bat ere aditzen zela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.
arratoi zulo (5); azeri zulo (4); bala zulo (9); begi zulo (21); begiak zulo (7); bere zulo (4); beste zulo (11); beste zulo bat (5); beteriko zulo (5); bi zulo (21); egindako zulo (9); egindako zulo batetik (4); erreka zulo (10); espazioko zulo (4); etxe zulo (4); jazz zulo (4); kanoi zulo (4); karrika zulo (5); lapur zulo (5); leize zulo (23); leize zulo batean (6); meatze zulo (6); paretan zulo (4); putzu zulo (6); sartzeko zulo (4); sudur zulo (12); taberna zulo (14); taberna zulo batean (4); txakal zulo (4)
zulo asko (8); zulo bat aurkitu (5); zulo bat egin (23); zulo bat egingo (5); zulo bat egiten (6); zulo bat ireki (5); zulo bat zegoen (6); zulo bat zuela (4); zulo batean sartu (8); zulo batean sartuta (5); zulo batetik sartu (6); zulo beltz (54); zulo beltz bat (10); zulo beltz batean (6); zulo beltza (14); zulo beltzak (26); zulo beltzaren (6); zulo beltzean (15); zulo beltzek (10); zulo beltzen (12); zulo beltzetik (9); zulo beretik (6); zulo biribil (9); zulo biribil bat (6)
zulo egin (7); zulo erdi (4); zulo ertzean (4); zulo gehiago (6); zulo guztiak (15); zulo guztietatik (5); zulo handi (26); zulo handi bat (14); zulo handia (14); zulo handiagoa (4); zulo handiak (10)
zulo ilun (9); zulo ilunak (7); zulo izango ditu (10)
zulo sakon (10); zulo sakona (7); zulo sakonean (4); zulo txiki (13); zulo txiki bat (8); zulo txikia (4); zulo txikiak (5)
zulo zabal (5); zulo zikin (7); zulo zituen (6); zuloz zulo (5)
arteko zuloa (6); egindako zuloa (4); erdiko zuloa (5); erretratu zuloa (4); ipurdian zuloa (4); ipurdiko zuloa (12); irekitako zuloa (4); lau minutuko zuloa (4); leize zuloa (10); metroko zuloa (8); minutuko zuloa (11); minutuko zuloa ireki (8); utzitako zuloa (4)
zuloa aurkitu (6); zuloa baino (5); zuloa bere (4); zuloa betetzeko (4); zuloa egin (33); zuloa egin zuen (8); zuloa egin zuten (4); zuloa eginda (4); zuloa egitea (4); zuloa egiten (6); zuloa eragin (5); zuloa estali (7); zuloa estaltzeko (5); zuloa handitu (4); zuloa ikusi (7); zuloa ireki (23); zuloa ireki zuten (8); zuloa izango (4); zuloa txikitzen (4)
azeriek badituzte zuloak (7); bala zuloak (6); begi zuloak (20); belarri zuloak (5); botoi zuloak (5); egindako zuloak (6); leize zuloak (5); lurrean zuloak (4); sudur zuloak (28); zuloak egin (9); zuloak egiteko (6); zuloak egiten (13); zuloak estaltzeko (5); zuloak ireki (6); zuloak itxi (5); zuloak uzten (4); zuloak zituen (4)
aho zuloan (4); ahoko zuloan (6); belarri zuloan (7); bere zuloan (8); botoi zuloan (10); egindako zuloan (4); etxe zuloan (15); etxe zuloan sartuta (7); eztarri zuloan (4); eztarriko zuloan (5); giltza zuloan (4); infernuko zuloan (6); komun zuloan (4); komuneko zuloan (6); leize zuloan (12); sailkapenaren zuloan (9); sailkapeneko zuloan (15); sailkapeneko zuloan dago (5); taberna zuloan (7)
zuloan behera (11); zuloan dago (10); zuloan dagoen (4); zuloan dauden (8); zuloan egon (6); zuloan jarraitzen (5); zuloan sartu (17); zuloan sartu zen (4); zuloan sartua (5); zuloan sartuta (19); zuloan sartzeko (8); zuloan sartzen (11); zuloan zegoen (5); zuloan zehar (6)
ekaingo leize zuloaren (4); leize zuloaren (8); nire zuloaren (4); zuloaren aurrean (5); zuloaren bila (4); zuloaren ertzean (5); zuloaren gainean (4); zuloaren inguru (4); zuloaren inguruan (7)
begi zuloetan (4); belarri zuloetan (7); beren zuloetan (6); koba zuloetan (5); leize zuloetan (6); sudur zuloetan (11); taberna zuloetan (4); zuloetan sartu (4)
begiak beren zuloetatik (8); begiak zuloetatik (8); belarri zuloetatik (5); beren zuloetatik (14); beren zuloetatik atera (4); beren zuloetatik irten (4); sudur zuloetatik (11); zuloetatik atera (6); zuloetatik atera beharrean (4); zuloetatik ateratzen (5); zuloetatik irten (6)
hiru zuloko (4); leize zuloko (4)
zulokoa da (4); zulokoa izango (4)
belarri zulora (4); erreka zulora (4); erretratu zulora (7); infernuko zulora (12); komun zulora (7); lehoi zulora (5); lehoien zulora (7); leize zulora (9); zulora bota (6); zulora erori (5); zulora erortzen (5); zulora hurbildu (6); zulora itzuli (4); zulora joan (9); zulora sartu (5)
zuloren bat (15); zuloren batean (15); zuloren batetik (7)
athletic zulotik (4); begi zulotik (4); bere zulotik (8); erretratu zulotik (13); eskailera zulotik (5); eztarri zulotik (4); komun zulotik (4); komuneko zulotik (6); leize zulotik (6); sailkapeneko zulotik (12); sailkapeneko zulotik ihes (4); sarraila zulotik (10); taldea zulotik (8); taldea zulotik ateratzeko (5)
zulotik atera (37); zulotik atera eta (9); zulotik aterako (7); zulotik ateratzea (9); zulotik ateratzeko (28); zulotik ateratzen (10); zulotik behera (16); zulotik gertu (7); zulotik ihes (13); zulotik ihes egin (7); zulotik ihes egiteko (4); zulotik irten (22); zulotik irten eta (4); zulotik irten ziren (4); zulotik irtetea (7); zulotik irteteko (14); zulotik irteten (4); zulotik kanpora (8); zulotik sartu (6); zulotik sartzen (4)
zuloz beteta (5); zuloz betetako (4); zuloz josita (9)