Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrezkero, kobazulo hura, begirada orotatik urruti, haien maitasun bileren gordeleku bihurtu zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.
Kez eta jendez gainezka zegoen kobazulo baten sartu ginen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 81. orr.
Alhama ibairaino jaisten den maldan kobazulo bat ageri da, "mairuarena". Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 128. orr.
Sastraken artean, kobazulo baten ahoa ikusi baino igarri egiten zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 105. orr.
Kobazuloko korridoreak bihurgunez beteta zeuden, eta igarogaitzak ziren batzuetan, Kobazulo honek bobedako zirrikitu guztietarik tantaz tanta erortzen den ur ugaria. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 127. orr.
Lakioak jartzen zizkien igarabei Amabiturrietako kobazuloan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Ekaingo kobazuloaren erreplika egiteko egitasmoak. Berria - Kultura 2006-02-17
Nire babestokia da eta nire "Ali Babaren kobazuloa”. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 24. orr.
Kobazuloaren oihartzunak ez zuen han erantzun goibelik sortzen, eta ni ere, bizkortuta bi anaien alaitasunarekin, urmaelera sartu nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Kobazuloetako arbasoen antzera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.
-Demonioak kobazuloen bidez sartzen dira gure mundura. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.
Kobazulotik gosetuta ateratzen dira animaliak. Berria - Harian 2005-04-10
Basapiztien itzalak, siluetak, aztarnak, oinatzak kobazuloetan marrazten. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.
Hiri horietan guztietan unibertsitate katoliko garrantzitsu bat baitago, eta, ele guztietan, unibertsitatetik gertu, deabruak kobazulo bat dauka zabalik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 159. orr.
Baina ipurmasailetatik ongi oratuta nauka, eta ahoa nire kobazuloetan barneratu du eta, klitorisean emandako mihi-kolpe txiki bat dela medio, kalanbre batek zeharkatu nau oso-osorik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
kobazuloan sartu (3)
ekaingo kobazuloaren (3); kobazuloaren erreplika (3); kobazuloaren sarrera (3)