Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Zu pozik zaude, ezta David?” "Bai eta ez", erantzun nuen zuhurki. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.
Gartsuki mintzo daitezke, baina ez zuhurki. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.
Rufusek jarraitu egin zion, baina emeki, zuhurki, ia-ia beldurrez paralizaturik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.
Industriari eraginez, trebezia sarituz, eta Naturak emandako ahalmenak eraginkortasun handienarekin erabiliz, lana zuzenkiago eta zuhurkiago banatzen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.
Hobe zen zuhurki jokatzea, alemanek jendearen mintzarazteko teknikak baitzituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 44. orr.
Misterio sakratuekin zeureganatu duzun fedeari tinko eta zuhurki eutsi diezaiozula eta bizimodu eta ohitura horien jagole iraun dezazula etengabe. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 81. orr.
Lan-gabeziaren kontrako ANPE erakundea ez dela batere zuhurki ari, bere kudeantzarentzat gero eta gehiago xahutzen omen baitu behar handirik gabe. Herria 2001-02-01
Munk-ek zuhurki azpimarratzen duenez, hitzak argitzean, egileak horien adiera filosofikoak azaltzea du xede. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 239. orr.
Zuhurki aukeratu duzu, zein eta huraxe, gehiena komeni zaizuna delako eta daitekeen ederrena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.
Beraz, erabat berdin izan behar zaizue esatea: "Jainkoak zuhurki horrela nahi izan du" edo "izadiak zuhurki ordenatu du". Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 242. orr.
Legeak zuhurki errespetatuz geroz lohi horien irriskuak kasik zero heinekoak direla. Herria 2003-11-06
Sarean zuhurki nabigatzeko aholkuak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.
Philomène eta Dominique, bi lore ihartu, igandeko arropa berriegiak soinean, mugitu gabe zeuden, isil-isila hango harat-honatei beren abantzu ehun urteetarik zuhurki beha. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 119. orr.
Zorionekoa [...] esan eta erantzun beharrekoak zuhurki neurtzen dituena! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.
Egunsentiarekin batera Nevaren ertzeko basotxo edo lorategi batean elkartu ziren -zuhurki, inolako zalapartarik gabe-. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 243. orr.
Euskal Herriarentzat konponbide justu eta iraunkor baten alde zintzotasunez eta zuhurki (baina sekretismorik gabe) lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du. Berria - Harian 2006-03-25
Zuhurki eta zentzuz erabiltzeko hamaika aldiz errepikatzen baziguten ere, [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 146. orr.
Han bi ikaskizun astinduko lirateke [...] aurrenekoa, ez dakit esaten ikastea, eta ondoren zer da? zuhurki eta zorrozki galdetzen ikastea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.
Hortaz zerbait badakit -erantzun zion, zuhurki. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.
Haritik azkarregi tiratzeko gogoari eutsi nion zuhurki. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 178. orr.
Zuhurki baikorrak izango gara. Berria - Harian 2005-07-30
Sartu eta zoko-moko guztiak behatzen zituen, ahalik eta zuhurkien nabarmen ez gelditzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.
zuhurki erabiltzen (3); zuhurki jokatzea (5); zuhurki jokatzen (6)