Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu-denda batera sartu eta boligrafo bat erosi du, boligrafo merke bat. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.
Baina ez gara joango ginebra merke nazkagarri hau bukatu arte. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.
Perfume merkeen usaina oso sarkorra da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 140. orr.
Biharamunean esnatutakoan, kolonia merkearen gustua neukan eztarrian. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 137. orr.
Horrelako elikagaiak merkeagoak, ekologikoagoak eta osasuntsuagoak izango dira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.
Merkeena da baguette-a, jauna. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 95. orr.
Garesti itxurako zapata merke batzuk erosi nituen ahizpentzat. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 64. orr.
Atari zabalaren aurrean auto gorri eta merke bat zegoen aparkaturik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 30. orr.
Txaketaren poltsikotik zigarro paketea atera zuen, rubio merke bat, filtrorik gabea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.
Etxe merke samar bat hartu genuen Saint-Jacques d'Ajas deritzan herriko auzo batean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.
Antxoaren ordez, berdel kilo merke batzuk baizik ez ziren agertu gau guztian. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 13. orr.
Lurrak erosteko ere, bankuen kreditu merkeak lortuko genituzke. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.
Bazter batean jatetxe merke bat zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Txuletak prestatzen zituzten jatetxeetara eta kabaret merke samarretara. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.
Aldirietako zenbait putetxe merkeetan sudurra sartzera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 64. orr.
Laugarren egunez, aurrekoetan bezala, ostatu hartu zuten hotel itxuraz apal eta merke batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.
Gau hartan puta merke baten moduan erabili zuen senarrak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 177. orr.
Telefonoa merkea da hemen, eta sute-eskailera funtzioa betetzen du: jendeak orduak eta orduak ematen ditu -neguan batez ere- telefonoz hitz egiten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.
Gaitz horren erremedioak prezio merkeagotan ezartzeko. Herria 2003-11-27
Izan ere, burgesiak eskulan merke eta ugaria behar zuen, gero eta teknifikatuagoa zegoen ekonomian jarduteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.
Literatoen, semiotikoen edo psikotikoen solas merkeak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Zientzia garestiena eta mistika merkeena elkar harturik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Ergelkeria irudituko zaizu, sineskeria merkea, nahi baduzu, baina horrela pentsatu eta sentitzen dugu hemen. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.
"Merkea da hitz egitea", esan diot. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.
Dena porlan, dena aluminio, dena antzinako estilo arkitektonikoen imitazio merke eta nahasia. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
Tautologia merke bat besterik ez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.
Tragedia merkeen kate batean, hura bat gehiago zela esaten zuen Maxinek. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 165. orr.
Nire gaixtakeria merke hura azpimarratzeko bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.
Izenen eta leku komunen xarma merke-erosoaren lilurapean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.
-Merke salduko nizkizuke. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 161. orr.
Badun jendea merke ordaindu nahi duena; bada, merke ematen zaion... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 322. orr.
Proteinak merke ekoizteko modua. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.
Unibertsitateetan beti egoten duk jantokiren bat, merke jateko modukoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.
Horregatik eta fabrikatzaileari merkeago gertatzen zaiolako, irina ez baita inondik ere okela bezain asegarria. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.
-Hiru kartoi eskuratu ditiat, merke. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 130. orr.
Haize bolada berdozkak ekarriz, ura merke eskainiz eta tarteka elurra mendietan pilatuz, marteka lurra zopatuz... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.
Merke, ez diru gutxi gastatzen duelako, baizik gastatzen duen diru hori, proportzioz, herri garatuetan erabiltzen dena baino apalagoa delako. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.
Astelehenean: merke saltze Kanboko saltegietan, tokiko ekoizpenen merkatu, eskulan erakusketa, egun guzian karriketan. Herria 2001-08-02
Gurea jatetxe arrunt bat da, merke antxa ematen dute. zakarrontzi batean pilatutako ardo merke botilez. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.
· Herriko apeza filosofo merke lanetan zinpurtzen zen, ahoa plegatuz, hobiaren zakarretik bizi berri baten ildoak zabaltzen zirela uste zuelako. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
Ez diat gogoko merke-lehian aritzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 444. orr.
Edo izan liteke betipox, muxu-merke eta hagitz besarkante eta beldurgarri afektiboa, uste hutsezko senidetasun edo gozotasun bat noiznahi antzeztera txit emana. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Izpiritu xano sineskorren, ideien eraikitzaile gezur-merkeen eta "bizitzen laguntzen duten" gezur polit kontsolagarrien etsai txarrena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.
Betiko ergelkerien motela txalotu behar duzu, algara-merke ikusi behar zaituzte. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.
Kalezuloan denek ala denek zekiten Buxi doktoreak oso prezio neurritsuak zituela, eta merke antzean erosten zituen hortzeriak prezio onean saltzen zituela berriz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.
Gasolindegiko ugazabak saldu zion merke antzean, hark Ford berri bat erosi behar zuela eta. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 190. orr.
Hala ere biolina erosi zuen, musikari zion zaletasunagatik batez ere, merke antzean gainera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 251. orr.
Familian papertegia zeukan Aristegi izeneko ikaskide batek ekarri zigun papera, merke antzean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.
Akzioko 1,8 euroko mozkina du ordea eta, 19,33 eurotan, merke antzean dago. Berria - Ekonomia 2004-02-04
AB-k dauka "hautetsi handiek" ele ederra merke dutela bainan gero deusik ez egiten. Herria 2004-11-11
· (aditz laguntzailea ezabaturik) Hasi zen, espantuak merke, ez zuela iraunen Saddam Hussein-en kontrako gerlak. Herria 2003-04-03
Espantua merke, norentzat kario? Herria 2005-02-03
Osteguna ikasle eguna izaten ei da Bilbon: katxi merke-merkeak, [...]. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.
Pentsio merke-merke batean hartu nuen ostatu. Egun, bitaminak erdiestea merke-merkea denez, aurrez prestaturiko janari gehienei [...] era askotako bitaminak gaineratuko zaizkie etorkizunean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.
Tamalez, merke-merke saldu diet eztia merkatari batzuei, eta zuk, seguraski, erosiko zenidakeen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.
Munduko edozein bazterretatik heltzen dira era guztietako produktuak merke-merke, eta zaila da konkurrentzia horri aurre egitea. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 70. orr.
Hartara, erraza da haien protestak isilaraztea, eta, gainera, merke-merkea ateratzen zaie Estatuari eta enpresaburuei. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
Gauzek balio dutena balio dute, eta ez gara merke-zurrean ibiliko. Berria - Kultura 2004-07-30
Interesatzen zitzaizkigun liburuen orri-pasa egoten ginen; merke-zurrean jarduten genuen saltzaileekin, ezer erosi aurretik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 316. orr.
Merke-zurrean erositako gerriko estuegi batek atximurkatutako tripa. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.
Ohikoa da bederatzigarren abenidan jendea beren hildako senitartekoen telebista aparailuak eta janzkiak merkezurrean saltzen ikustea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.
Hartan, buhame itxurako saltzaile batek merke zurrean eskaintzen zuen olioaren kolorea gustaturik, txinta bat erosi du hartatik, laurden erdi bat besterik ez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.
Hiru eguneko epean arazoa konpontzen ez bada karramarroa desizoztu eta hemengo maioristei merkezurrean saldu beharko diegu, Euskal Herrian bertan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.
Gaur egun politikoki zuzenak diren eta merke-zurrean eros daitezkeen kontzeptuak tolerantzia, bakea, elkartasuna sarraskitu egiten ditu. Berria - Kultura 2006-04-26
Tratu labur baten ondoren, nire merke-zurreko erlojua prezio onean saldu nion. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 102. orr.
Merkezurreko azokan eta jantoki ongintzazkoetan emandako haragi erdi-ustela Hipotesi xinpleak, eredu esplikatzaileak, funtzionalak, ekonomikoak edo merkezurrekoak... Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 33. orr.
aitzakia merke (3); arras merke (11); azkar eta merke (3); biziki merke (7); erraz eta merke (4); eskulan merke (5); etxe merke (5); ez hain merke (3); hotel merke (3); merke antzean (8); merke asko (4); merke atera (3); merke aterako (5); merke ateratzen (8); merke ateratzen dela (3); merke ateratzen zaio (3); merke dago (4); merke daude (4); merke ematen (4); merke erosi (5); merke erosten (4); merke merke (11); merke merkea (4); merke merkeak (3); merke saldu (6); merke salduko (5); merke saltze (3); merke saltzea (3); merke saltzeko (6); merke saltzen (9); merke samar (6); merke zuhurrean (3); merke zurrean (9); modu merke (3); nahiko merke (5); oso merke (23); ostatu merke (3); pentsio merke (3)
aitzakia merkea (4); dolar merkea (3); eskaintza merkea (3); eskulan merkea (12); merke merkea (4); merkea da (20); merkea dela (7); merkea izan (6); merkea izango (4); merkea zela (4); merkea zelako (5); merkea zen (6); oportunismo merkea (3); oso merkea (7)
aise merkeago (10); askoz ere merkeago (5); askoz merkeago (6); biziki merkeago (3); inoiz baino merkeago (3); merkeago aterako (7); merkeago ateratzen (8); merkeago da (3); merkeago dago (4); merkeago dira (3); merkeago direla (3); merkeago eros (3); merkeago erosi (5); merkeago erosteko (4); merkeago erosten (3); merkeago saldu (7); merkeago salduko (4); merkeago saltzen (9)
askoz ere merkeagoa (4); askoz merkeagoa (8); merkeagoa ateratzen (3); merkeagoa bada (3); merkeagoa bada ere (3); merkeagoa baita (4); merkeagoa da (32); merkeagoa dela (3); merkeagoa delako (7); merkeagoa den (3); merkeagoa izan (3); merkeagoa izango (7)
askoz merkeagoak (3); merkeagoak dira (11); merkeagoak direla (3); merkeagoak izango (7); prezio merkeagoak (3)
alokairu merkean (4); prezio merkean (5)
erraz eta merkearen (3); merkearen bila (4); merkearen usaina (5); tabako merkearen (4)
hegaldi merkeek (3)
merkeena delako (3); preziorik merkeena (3)