Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nondik datorkik harrokeria hori, sorkari ziztrin bat besterik ez haizen horri? ile kizkurreko gizon ziztrin bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 946. orr.
Begi txit santu haiek ez dute bekatarien artean inor ikusi ni baino ziztrin, kaxkar eta bekatariagorik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 962. orr.
Ni haur elbarri bat baizik ez nintzen, arraioa, inori axola ez zitzaion peoi ziztrin bat. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 36. orr.
Bulegoetan paperak kopiatzeko erabiltzen diren funtzionario ziztrin horietakoa bailitzan tratatzen zuela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.
Ezin du ulertu zein printze ahaltsuk erabaki duen lurjabe ziztrin eta eskolagabe haien artean bizitzen jartzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.
-Menditar ziztrin batek, lau sos balio ez duen bidelapur batek, oraindik bibotea atera ez zaion mukizu batek zaldia lapurtu dit, irain egin dit. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 26. orr.
Lapur arrunt ziztrinak baino ez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.
Rohango Zaldizkoek ia mukizu ziztrinak dirudite haien aldean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 51. orr.
Ziri ederra sartu zidak Sobakevitxek, doilor ziztrin horrek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.
Zu horren polita eta ni berriz honen ziztrina. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.
Oilo ziztrin bat ere ez daukat etxean, horraino iritsi naiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 472. orr.
Zizare ziztrin nazkagarria! Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.
Zergatik besteek gora egiten dute eta nik arrastaka ibili behar dut har ziztrin baten antzera? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.
Hortxe bizi da, etxe ziztrin horretan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.
Gela ziztrin horretan, hiru hankako ohe estu bat hormara hurbildu, eta lastaira-antzeko bigungarri txiki bat ipini zuen gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Sagar ziztrin pare bat ere ez diezu emango? Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.
Hiri ziztrina, denda ziztrinez eta jende ziztrinez betea, nik utzi nuen hiria bezalakoa. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.
Ibiltaria ardiei begira gelditzen da -zein erraz aurkitzen duten belarrik ziztrinena!-, eta ondorenean goraka egiten du arin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.
Labana ziztrin bat bera ere ez neukan eskura, sarrailarako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 226. orr.
Dotorezia kontuetan hain zen kaskarina, ezen inoiz oihalik garestienak ziztrinenekin batera adabarazten baitzituen jantzi berean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.
Pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak, basatxilarrak eta horrelako huskeriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.
Gaur ikusi dut iragarkia, ordu txikietan, tokiko telebista ziztrin horietako batean: [...]. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 105. orr.
Gainerako guztiak beharrezko ez diren errepikapenak, alferreko azalpenak, ezeztapen eta erantzun ziztrin eta hutsalak maiz, erretorika eta poetika jokoak baino ez dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.
Hara ailegatzeko bide ziztrin bat besterik ez dago. Berria - Harian 2005-10-08
Aski arraroa zen ingelesek trebatu gabeko gizonak aukeratzea... baldin eta lan ziztrin baterako ez bazen, jakina. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.
Ezkondu eta gero, baserriko irabazi ziztrina osatzeko-edo, fabrikan hasi zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.
Lanpostuak, neurri batean behintzat, txarrak eta ziztrinak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.
Gaztaroko episodio ziztrin horrek ez duela zerikusirik nire bizitza zitalaren gorabeherekin. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 14. orr.
Tirada urriko eta banaketa eskaseko edizio ziztrin batean. Berria - Kultura 2004-11-13
Motorraren edozein matxura ziztrin aski da. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.
Hogeita sei urte ziztrin eta hemen hago Donostiara doan autobus patetiko batean sartuta. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.
Zilegi zirudien pentsatzea gau batez bederen, gau ziztrin batez bederen, afaria iragarri aurretik joan zitekeela senarra bere burua txukuntzera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.
Bere kirol ibilbideko garaipen onenak egin zion ihes, segundo ziztrin bategatik. Berria - Kirola 2004-06-22
Plazer istant ziztrin, minimo eta soilik a posteriori idealizatu hori. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.
Deusetarako balio ez duen justizia ziztrin hori. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.
Beren bizitza ziztrinen helburu bakarra gure zibilizazioa hondatzea duk. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 96. orr.
Zergatik kondenatu heure burua hil artean giro ziztrin horretan bizitzera? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.
Lotsagarria izan da limosna ziztrin batekin hain arazo larria estali nahi izatea. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Jokalariak hilabete mordoa daramate euro ziztrin bat jaso gabe. Berria - Kirola 2004-03-18
Halako zera ziztrin bat ikusten zien etxerako epeka erosi zituen altzari politei. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.
Arratsean, ziztrin jokatuko nuen baldin eta lanerako hautatzeko agerian utzi behar izan nituen gaitasunek ezertarako ez zidatela balio izan pentsatu izango banu. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 14. orr.
Izatez, asmo onekoa da, bere ziztrinean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 188. orr.
emakume ziztrin (3); etxe ziztrin (5); gela ziztrin (4); gelaxka ziztrin (3); gol ziztrin (3); lan ziztrin (3); peoi ziztrin bat (3); puntu ziztrin (4); segundo ziztrin (3); taberna ziztrin batean (3); urte ziztrin (3); zizare ziztrin (3)