Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joare 1 iz abereak lepoan daraman kanpai modukoa. ik zintzarri.

Ez zen arimarik ageri; txorien ttiuttak eta urruneko ardien joareak salbu, ez zen toki haren bakea hausten zuen beste azantzik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.

Azaldu da azkenean gure ahari muturgorria: honatx joarea bere ustaiarekin, gainerakoen berri putreek jakinen dute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Idien joarea entzun nuen, eta zuhaitzen ikara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

Ate baten kirrinka aditzen da, behien joarearen tintina, mutiko baten ahotsa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Hala dagoelarik joareen soinua iritsi zaio, askoz ere biziago behiak beheko bihurgunean agertzen hasi direnean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 63. orr.

Errauts argiaren dirdira duen haran zabal eta huts baten muturrean geratu dira, joare urrunak entzuten.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

Ardi marrakek eta joare ozenek.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 72. orr.

Mendiko lepoari lotutako behia ematen du elizak, joarea inarrosten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Arotzak elizetako kobrezko santuak ostu ohi ditu, kobrea urturik joareak egiteko.  Berria - Kultura   2004-04-15

· Azkenean gatuari joarea ezartzen dio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 150. orr.

2 (joaldunarena)

Leihotik eskopeta tiro bat bota, eta ondoren denak ateratzen ginen joareekin kalera.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 136. orr.

Gero eta jende gutxiago ateratzen dela Santa Agedan, Errege bezperan edo Egun Ttun-ttun egunean, karriketan kantatzeko, etxeetan joareak eta zintzarriak jotzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Halaber erakusten zituzten saltzeko zituzten ardi larruzko xamarrak, abarkak, makilak, abere joareak, tabako zakutxoak, ganibetak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Behien orroak eta ardi joareak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus