Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kaskabilak ere izaten genituen zintzilik, salgai; baita aizkorak, mailuak, uhalak eta arranak ere. Txillardegi «Putzu», 1999 - 46. orr.
Etxea berak imajinatu zuen bezalakoxea da: altzari kaxkarrak, apaingarri mordoiloa (portzelanazko artzaintxoak, behi-arranak, ostruka-lumaz egindako euli-zanpagailu bat), irrati baten durundioa, kaioletan txoriak txilioka, katuak oinen artean nonahi. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.
Horrelako pasarte bat pentsatze hutsak tarteka deragidan dardara korporala kontrolatzeko, leihoari heltzen diot, nondik gaua, ez hainbeste ikusten, baizik oihanez lehertzear sumatzen den, azienden arran-hots distante baina trinkoz, zeinak bareki bezain solemneki berresten duen benetan bakarrik nagoela. ETC-literatura, saiakera 4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013