Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Hau zentzugabekeria! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 244. orr.
Hori zentzugabekeria! Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.
Zenbat zentzugabekeria! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.
Zentzugabekeria zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.
Hori, ordea, (berez nabari den bezala) zentzugabekeria da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 51. orr.
Alemaniara etortzea zentzugabekeria izan zen. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.
Ikuspuntu juridikotik epaia bidegabekeria eta zentzugabekeria izan zela diote. Berria - Mundua 2006-04-02
Baionan egotea ere, oro har, inor gurutzatu gabe, eta inorako eta ezertarako gogorik gabe, zentzugabekeria zitzaidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 344. orr.
Hori argudiatzea ez ote da, galdetzen dizut nik, zentzugabekeria? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.
Zein errukarria gure garaiotako zentzugabekeria! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 389. orr.
Zuek, zentzugabeok, noiz arte maiteko duzue zentzugabekeria? Elizen arteko biblia EsZ 1,22
Zentzugabekeria burugabearen poza, zentzuduna bide zuzenetik doa. Elizen arteko biblia EsZ 15,21
Ile urdin edo arrosako zaldia zeukala eta antzeko zentzugabekeriak esaten hasten zen bat-batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.
Zentzugabekeriak esaten zituzten, txikikeriez harrotzen ziren, irribarre zatarrak egiten zituzten, eskaleek bezala jokatzen zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 195. orr.
Zentzugabekeriak besterik ez diozu. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 92. orr.
Ez ezazu egin inolako zentzugabekeriarik, entzun? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 175. orr.
Langileek salatu dute kaleratzearen «zentzugabekeria» erakusten duela enpresaren azken erabakiak. Berria - Ekonomia 2004-12-31
Nola eror liteke zentzuneko gizona halako zentzugabekeria batean? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 250. orr.
Ez dagoela «zentzugabekeriarik naturaltasun osoz bizi ezin daitekeenik». Berria - Kultura 2004-02-28
Zeren zentzugabekeriarik gabe, ez baita amoltsutasunik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 209. orr.
Zentzugabekeria handiagorik! Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.
Gauza bitxiak ikusiko dituzu, zentzugabekeria handiak pentsatu eta esango. Elizen arteko biblia EsZ 23,33
Heziketa ezarengatik hilko da, bere zentzugabekeria handiarengatik galduko. Elizen arteko biblia EsZ 5,23
Zentzugabekeria hutsa da hori! Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 233. orr.
-Hau dena zentzugabekeria hutsa da, noski -esan zuen-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.
Bai, zentzugabekeria hutsa holako gerla, beste gerla guziak bezala funtsean. Herria 2001-11-08
Gertaturikoa zentzugabekeria galanta da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 493. orr.
Zentzugabekeria nabarmena izango bailitzateke lege unibertsalak ezarri nahi izatea alor honetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.
Zentzugabekeria juridikoa da eta judizialki ez du inolako zentzurik. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Dagoeneko gure uste okerrak lurruntzen ari dira, dagoeneko herriak muzin egiten die zentzugabekeria katolikoei. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 213. orr.
Zein zentzugabekeria ergel eta basatiren izenean zigortuko duzue antzeko krimen batekin? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.
Labirinto kiribilatu hau zentzugabekeria sinestezinez betea aurkituko du [...] etorkizunean biziko den jende zoriontsuagoak! Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.
Geroak erranen du holako zentzugabekeriak zerbait onik ekar dezakeen ala ez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.
Erabateko zentzugabekeria ematen zuen, baina oraingoan beste era batera hasi nintzen gauzak aztertzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.
Porroterainoko zentzugabekeria litzateke perpaus-egitura fonema edo morfemen arabera soilik eratzea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 84. orr.
Arinkeria da emakumeei ahul fama egoztea [...] eta zentzugabekeria famarik gabeei fama txarra leporatzea, gezurra esateko inolako interesik ez dutenean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.
zentzugabekeria bat (3); zentzugabekeria da (15); zentzugabekeria dela (6); zentzugabekeria galanta (5); zentzugabekeria handiagorik (4); zentzugabekeria hutsa (14); zentzugabekeria hutsa da (6); zentzugabekeria iruditzen (3); zentzugabekeria izan zen (3); zentzugabekeria izango (3); zentzugabekeria juridikoa (7); zentzugabekeria juridikoa da (3); zentzugabekeria litzateke (6); zentzugabekeria nabarmena (3); zentzugabekeria zen (6); zer zentzugabekeria (5)
zentzugabekeriak esaten (8); zentzugabekeriak esaten ari (3)