Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorakeria (orobat zorokeria g.er.) 1 iz zoroari dagokion egite gaitzesgarria, zentzugabekeria. ik erokeria.

Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,19

Zorakeria da, "justuagoak" garelako zeruak lagundu egingo digula itxarotea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 264. orr.

"Zer uste zenuen" esan niezaiokeela ere pentsatu nuen, baina noski, hori zorakeria zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.

Nevadakoa ez da zorakeria.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

Gizarte-ikuspegitik, aro heroikoa zorakeria eta krimena da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.

Hain poliki engainatu zuen bere nagusia eta halako zorakeriak entzuten zizkion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 128. orr.

Zorakeriak egiten zituen, eta jakinaren gainean egiten zituela esango nuke.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 16. orr.

Pailazo batek Tarleton-en zorakeriak imitatzen zituen, eta beste batek maindire batean bildurik Hamlet printzea izulaborritzen zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Niri nazka ematen didate zorakeriak esaten dituzten gizonek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 73. orr.

Hizketan hasi orduko zorakeria dio, eta bukatzean ergelkeria gaiztoa dario.  Elizen arteko biblia   Koh 10,13

Zorakeriak ari zara esaten -esaten diot.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

Zertarako irakurri behar ditugu zorakeria horiek?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.

Jaungoikoak libra nazala halako zorakeriatik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 92. orr.

Nijni Novgorod ez zegoen urrun Siberiako mugatik, eta kokaleku horrek, jakina, zorakeriatan ez ibiltzeko eskatzen zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.

Zorakeriaz bete zitzaion burua, eta zorakeria horiek kontatzera etortzen zitzaidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 185. orr.

2 (izenondoekin)

Zorakeria handia egingo duzu, ez baituzu batere onurarik aterako.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 91. orr.

Zorakeria handiagorik esan edo asma ahal ote liteke!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 252. orr.

Ez dut hemen aipatu nahi arestian esandako horren antzeko beste zorakeria izugarria, alegia, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 151. orr.

Zorakeria ederra egin duzu!  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,13

Zorakeria hutsa, nik dakidana esateagatik pagatzea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 151. orr.

Ahalegin hori zorakeria hutsa litzateke, eta geure egunotan munduko eskola gehienak horrexetan erortzen dira, beren izkribuetan ageri denez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.

Hasierako bere zorakeriak kaltegabeak izan ziren guztiz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zorakeria mota honetatik beste askoz ere arriskutsuago batera igaro zen: tigre bat bezala jarri zen Port Royal-en aurka.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zorakeria airea badu horrek denak baina, askoz harrigarriagoa da gertatu izana.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zorakeria da (6); zorakeria dela (3); zorakeria hutsa (3); zorakeriak esaten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus