Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erokeria (360 agerraldi, 114 liburu eta 62 artikulutan) 1 iz eroari dagokion egite gaitzesgarria; zentzugabekeria. ik zorakeria.

Zorakeria da, "justuagoak" garelako zeruak lagundu egingo digula itxarotea; eta erokeria da (alogia!) inor, espartarrak-edo, ohorearengatik mugituko direnik, herri txiki bati laguntzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 264. orr.

-On Camillo, erokeriak esaten ari zara!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Erokeriak egiten ditu diru sobera duenak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 182. orr.

Horrenbertze erokeria izkiriatzen dizkidazu, non lehendakariaren emazte horrek murgildua zauzkan zintzotasuna behar baitizut barkatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 81. orr.

Erokeriaren bat egingo ote nuen beldur nintzen, neure buruaren beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 240. orr.

Erokeria haiek entzunez barre-puska bat egingo zutela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 64. orr.

-Ez zitzaian bada, orain, poesia egiten hasteko zera... erokeria bururatuko, ezta?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 11. orr.

Badakit erokeria dela, baina igual hogei aldiz pentsatzen dut berarengan egunero.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

Hori ikusi behar zuen, noraino gizonaren herra, erokeria eta jakitatea joaiten ahal diren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Desiderius Erasmusek (1467-1536) Encomium Moriae (Erokeriaren gorazarrea) izeneko liburu satirikoa idatzi zuen 1511n.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Behin eta berriro maradikatu nuen emazteki hura, eta haren arte eta maina gaixtoa, baita bertze hainbertzetan neure burua ere, neure ergelkeriagatik eta neure erokeriagatik, neure zuhurtzia faltagatik eta kontu haietan Demostenesen dizipulua ez izaiteagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.

Gizadiaren etorkizuna filosofiarik eta literaturarik irakurtzen ez duen baten esku uztea erokeria litzateke humanista askorentzat.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Erokeria ez baita arrazoia galtzea, baizik arrazoia ez den beste guztia galtzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 75. orr.

Segizioa ibai bazterreraino iristen zen eta han urak bedeinkatu egiten ziren, ibaiak erokeriarik egin ez zezan eta zintzo porta zedin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.

Erokeriazko katramila ikaragarri batean oldartu ginen azkenerako, baina ez naiz batere damutzen -ukitu txiki batzuk egingo nituzke, besterik ez-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.

Buru gaixo baten zer erokeria da hau, txarraren beldur izanik, on den guztia baztertzeko?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.

Heroismotik hasi, erokeriatik igaro eta aberekeriaraino iritsiz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inor gabe gelditua nintzen berriro, erokeria hutsa zen Parisa itzuli nahi izatea. Erokeria hutsa baneritzon ere Alemania osoa zeharkatzeari, batez ere Suitzako muga bertan izanik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Bere lana ere halakoxea zen, irrazionala, erokeria hutsa, hotz-hotzean begiratuz gero behintzat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.

Erokeria galanta, inondik ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.

Zaldun bahintz, zigortu nian bai honezkero hire erokeria ausarta, sorkari alu horrena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

Erokeria izugarria egiten ari zela konturatu zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 115. orr.

Horixe da-eta bizitza honetan egin litekeen erokeriarik handiena, nork bere burua, inork ere hiltzen ez duelarik, hiltzen uztea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 204. orr.

Hamabietan puntuan, festaren leherketa, erokeria kolektiboa, jaiaren orgasmoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Amorostuak egia bilatzen du, baina ez, filosofo klasikoen antzera, patxadaz, baizik erokeria ilun batek bultzaturik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.

Niganantz etorri zen berriro, Vivaldiren erokeria ederretako baten notek bilduta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.

Halakoxea izan zen erokeria ilustratua, giza gehiegikeria, geure buruari neurririk hartu ezin izan ziona.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 75. orr.

Amorostuak egia bilatzen du, baina ez, filosofo klasikoen antzera, patxadaz, baizik erokeria ilun batek bultzaturik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.

Gazte hau gaurko istiluaren erantzule dela esatea sekulako erokeria da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

Mozkorkeria eta bestelako erokerietarako aukera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.

Barrezka hasi zen, algaraz, ezin sinetsiz halako erokeria egin zezakeen galairik egon zitekeenik munduan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 127. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbaitzu erokeria egoera batera lerratzen dira, ingurukoeri buruz bortitzak izanez berdin, ordu arte hurbilenak zitzaizkioten presunak arrotz bilakatzeraino.  Herria   2004-02-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euforia eta erokeria-une horiei jarraiki, konpainia berriak ere sortu ziren, inbertsore berrien eske zegoen euforia-giroari probetxua ateratzeko asmoz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Erokeria aldi hark ez zuen akzioekin ez antzeko ondasunekin loturarik izan. Ez biezaio, otoi, beste inori gure errurik egotz, ondoren datorren erokeria parrastada hori geuk asmatu eta eratua baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

· Libre izaten nituen egunetan, Giza erokeriaren libururako pasadizoak idazten jarraitzen nuen, eta Lucyk iradoki bezala, haurtzain egiten nuen Tom eta Honey gauez ateratzen zirenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

Esan behar da Caddek gazte erokeriak / aspaldi zituela erabat utziak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus