Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbatu, zenbat(u), zenbatzen 1 du ad multzo bateko osagaien kopurua mugatu edo zehaztu, zenbaki arrunten segidaren arabera adieraziz joanez. ik kontatu.

Hatzak erabiliz zenbatzen ditut.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 37. orr.

Kopurua eta zenbatzen direnak gauza bera ez den bezala, era berean, batasuna bera ere ez da bat den gauza bera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Hiru zenbatzen ditudanean, bota zuen sorginkeriak aurkaria desarmatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 162. orr.

Zenbatu zituen Akabek eskualdeburuen laguntzaile ziren gazte haiek: berrehun eta hogeita hamabi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,15

Berrogei zenbatu ditu guztira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 95. orr.

Tortosan, 85 hildako zenbatu zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.

39.723 langabe zenbatu dira uztailean, ekainean baino 225 gutxiago.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Botoen %99 zenbaturik, SDSk botoen %29,1 eskuratu ditu, LDSk berriz %22,8.  Berria - Mundua   2004-10-05

Hogei herri zenbatu ditut egungo etapan, Sarriarainoko bidean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.

303 segundoak zenbatutakoan, mahaitik altxa eta kafetegitik desagertu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.

Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu.      - 0. orr.

Eguneko irabaziak zenbatu aurretik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Erregearen idazkaria eta apaiz nagusia etorri ohi ziren Jaunaren etxean bilduriko dirua zenbatzera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 12,11

Zenbatu zazpi aste, garia ebakitzen hasten zareten egunetik.  Elizen arteko biblia   Dt 16,9

-Hoa olagarroaren erroak zenbatzera!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.

Hil eta gero ere, zenbatu ezin ahala mirakulu egin zituela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 394. orr.

Israeldar batzar osoak ezin zenbatu ahalako ardi eta idi-multzo handia eskaini zuten opari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,5

Ezin zenbatu adina istripu ukan ditut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.

Ubarroiek zenbatu ezineko saldotan alde egingo dute airetik iparralderantz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.

Mikelek espaloiko harlauzak zenbatzeari ekin zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

Hamar arte zenbatu eta gainera datorren zama sentitzeko garaia da orain.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 120. orr.

Zenbatzen bazekien.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Lanorduak ez ziren zenbatzen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

Koordinadoraren ustetan, zenbatzeko tresnen softwarea manipulatua izan zen.  Berria - Mundua   2004-08-20

Nola zenbatzen da, zer zenbaki darama sorbaldan?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 159. orr.

Hi, putakumea, zenbatuak dituk egunak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

Bushen egunak zenbatuak daude eta aurki aldaketa egongo da gurean.  Berria - Mundua   2004-02-10

2 (adizlagunekin)

Haurtxoek berek bazekitenean, ankertasunaz eta esperimentazioaz, euliak sei hanka dituela, Aristotelen garaietatik erauzi egiten zizkielako, boluptuosoki zenbatzen zituztela, bat, bi, hiru, lau, bost, sei.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.

Egunak gaizki zenbatu ote dituzte?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.

Jira erdia egin eta gorantz ekin dio, presarik gabe baina pauso seguruz, ozenki zenbatzen duela: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

Zehatz-mehatz zenbatzen zituen emakumeek eramaten zizkioten oilarrak, arrautzak, hariak eta ehunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.

Llansaritzat jasotako errubloak behin eta berriro zenbatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

3 zenbakitu.

Orriak zenbatzea beti komeni da, bai aurkezteko eta bai lanketarako diren zirriborroetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

Atal eta azpiatal bakoitza zenbatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.

4 ezin zenbatuzko ik zenbatezin.

Iduritzen zait egun [...] mendeak saltatu ditudala eta ezin zenbatuzko jendetza batean murgildua naizela. Igarobidea eragozten baitiote haien distirari hemengo arku ilunek -bata bestearen gainean altxaturik, mahatsondo bihurriek, huntzak eta ezin zenbatuzko sasi-arrosek harturik-.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

Gizakiaren grinak ezin zenbatuzkoak dira -itsasoko hondar-aleak bezala-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 352. orr.

Musika matematika da, matematika alai jostalaria, matematika eroa, musika-noten arteko konbinaketa infinitua izan baitaiteke, ezin zenbatuzkoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus