Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzki-printzek zeharka argituriko hormak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.
Apur bat zeharka zegoen bere eserlekuan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.
Hagak baliatuz, ontzia zeharka jarri behar zuten eta uraren indarrari alboa erakutsi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.
Itsasontziei zeharka bultzatzen zien haizeak, masta-oihalak eteteraino. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.
Auto bat arrunt zeiharka joan da, itxura guzien arabera beste auto batek galdu gasoilki zerbaiten gainean lerraturik. Herria 2004-11-18
Zeharka eta saiheska egin dugu bidea, leihoko argiak ere itzala zeharka eta saihetsean uzten duen bezala. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.
Ikerkuntzak behar dituen diruen zamaren atal bat, ez txikia, dela unibertsitateetan, dela enpresetan beretan ere, zuzenean edo zeharka administrazioak segurtatzen du. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.
Batzuetan zuzen-zuzen, beste batzuetan zeharka, bertsolariak, herri-poetak nahi duen guztia esaten du, edo aditzera ematen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.
Zeharka jaistea hautatu du Joxek hariztian barrena. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 22. orr.
Gauzak "azpikoz gora irauli" behar zirela esaten baitzuten, zeharka ibili gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.
Lebigre jaunaren proposamenak zeharka aipatzen ziren esaldi horietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.
Zaldun ibiltari puska egin zinenez gero, oso zeharka mintzatzen zara; ez da ulertuko zaituenik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 112. orr.
Ea baten bati azaldu zion, oharkabean edo zeharka bazen ere, nor zen eta zein ziren bere benetako asmoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.
Gobernadoreari zeharka jakinarazi zion prokuradoreak salaketa bat jarri zuela beraren kontra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 532. orr.
Garbi zegoen zein izan zitezkeen salatzaileak, xuxen ez bazen zeharka: ama eta aita Bartolome. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 425. orr.
Eliza bera erromatar herri-administrazioaren onuradun izan zen, eta, beraz, hemen ere, ondarea zeharka transmititu zen neurri batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.
Buruan kasko eta guzti, eta 91ko fusila bizkarrean zeharka. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.
Suizidioa heriotza zigorra zeharka erabiltzea da. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Zuzenean, antxoak 3.000 laguni beharra ematen diela jakinarazi zuen eta, zeharka, 9.000 direla azpimarratu zuen. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Erreten horretan tornu bat jartzen zen zeharka. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5130. orr.
Lehenengo kanaberak zeharka jarri baldin badira, orain bigarrenak zutik josiko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3330. orr.
Egur horren gainean, puntelen eta zeharragen tartean zeharka jarrita, egurrezko beste armazoi bat jartzen zen akerrekin eta besoekin gogor sendotuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.
Danbor horren barruan zortzi ohol jarriko dira, zeharka eta ardatzetik danborraren kanpoko zirkunferentziaraino doazela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.
Gogoan zeukan bazegoela zerbait zeharka eta goitik behera elkar mozten zuten lerro haien harremanean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 156. orr.
Bazen gomazko zunda bat eta zurezko ardatz bat, zeharka zulo bat zuena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.
Betile grisen azpitik zeharka begira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.
Zeharka begira (ez zion ezeri zuzenean begiratzen, baizik saihetsetik, munduaren mespretxua eta amorrua gaitzetsiz -bazekien tuntun samarra zela). Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.
Zeharka egiten diote so Gustave Impétrazen estatuari, neskatoenen moduko begirada ezkutu eta harroxkoekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.
Elkarri zeharka begiratzen zioten hitzik egin gabe, animalia mesfidatien pare. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Ondoko eserlekuan dagoen gizonak harrituta begiratzen dio zeharka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.
Guztiek batez ere PPri eta PSOEri begira egin dute orain arte kanpaina, elkarri zeharka baino begiratu gabe. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Begirada laburrak botatzen zizkidan zeharka, begi-ertzetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.
Egokierak bereizten ikasi behar duzu -eta markesa seinalatu zuen begi-zeharka. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.
Begi-zeharka begiratzen zuen Norak liburuaren azalean eta bizkarrean "Letra gorrimina, Nathaniel Hawthorne" irakurtzeko beldurrez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.
Jendeak begi zeharka eta ezker-eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 341. orr.
TKTkoen baiezkoa jaso ostean, aitaren egin eta alde egin zuen, begi-zeharka argazkiei so eginez. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Bere gorputzetik halako distantziatxo batera bizi zen Duffy jauna, bere ekintzei begi-zeharka eta zalantzakor begira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.
Ostolazak begi-zeharka begiratzen dio harri txikietako txapelketari (urriaren 23an), harri handietakoan ez bailuke arazorik izan behar hirugarren txapela janzteko. Berria - Kirola 2004-09-11
Hogeita Hamargarren Errepidearen bila ari gara; errepide hori zeharka-meharka doa diagonalean ipar mendebalderantz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.
Charliek irribarre egin dit, zeharka-meharka, lerro biak bereizi ahala: Kakanarruak nire ikasgelara, Morroskoak harenera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.
Eta orduan, tunela goraka hasi zen... geroxeago, zeharka-meharka... eta Crookshanks desagertu egin zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.
Abiadurarik handienean zeharka-meharka, harat eta honat ibiltzen da, asaskatu arte. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 153. orr.
begi zeharka (10); lauki luzeak zeharka (3); oso zeharka (4); ulisesek zeharka begiratu (6)
zeharka adierazten (3); zeharka aipatzen (3); zeharka bada ere (28); zeharka baino ez (5); zeharka baizik ez (4); zeharka begira (17); zeharka begiratu (51); zeharka begiratu zion (19); zeharka begiraturik (3); zeharka begiratuz (10); zeharka begiratzen (32); zeharka begiratzen dio (5); zeharka behatu (4)
zeharka edo zuzenean (5); zeharka egiten (4); zeharka esaten (3)
zeharka ibili (10); zeharka ibili gabe (6); zeharka jarri (3); zeharka jarriak (3); zeharka jarrita (6); zeharka jotzen (3); zeharka kalte (3); zeharka meharka (6)
zeharka parte (4); zeharka parte hartzea (3); zeharka so (7); zeharka so egiten (4)
zuzen edo zeharka (4); zuzen eta zeharka (3); zuzenean edo zeharka (24); zuzenean eta zeharka (3)