Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zarpeatuak egurrezko trenkaden gainean egin behar direnean, ezinbestez gertatuko da zeharkako eta luzetarako piezetan zartatuak ateratzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3330. orr.
Makina horiek kate bidez, eta zeharkako eta trabeskako loturaz eta bermatzeko puntelez eusten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.
Gero, gainean puntelak eta zeharkako habeak erabiliz, armazoiak egin zituen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.
Esku biekin box-ak bereizteko zeharkako hagari eutsi bainion. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 202. orr.
Kutxa horien azpiko partea berdindu eta ondo garbituko da zeharkako egur batzuk jarriz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.
Errregelaren azpian eta besotik besora zeharkako egurrak ziriekin mihiztatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.
Bi hormen tartean zeharkako beste batzuk eraikiko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Soka horiek, batetik bestera hamabost hazbeteko tartea utziz, zeharkako beste soka batzuekin zeuden elkarrekin lotuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.
Elizaren ataria mugatzen zuen zeharkako kaletik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 21. orr.
Leihoak ematen didan zeharkako argiaz baliaturik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.
Ea bidea ordokia den ala ibarretan eta aldapetan zeharkakoa. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.
· Izterrezur-buruaren zeharkako ebakidura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Bi eratako zergak daudela esan daiteke: zuzenekoak, Ogasunari zuzenean ordaintzen zaizkionak, eta zeharkakoak, artekari baten bidez ordaintzen direnak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.
Zeharkako zergen pisua %10 hazi da azkeneko hamarkadan. Berria - Ekonomia 2004-07-03
Euskaltelek bortz urtez 500 lanpostu zuzen eta zeharkako bertze 5000 lanpostu sortu ditu. Herria 2003-01-28
Gatazka horien artean nazio gatazka nabarmentzen da, belaunaldi arteko eta zeharkako gatazka baita. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Zeharkako beste efektu bat, oso gutxitan aipatzen dena, da garapenbideko herrialdeek Mendebaldeko merkatuetan duten sarbide mugatua ex post emaitza dela. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.
Zeharkako fiskalitaterik gabe ezin gara EBko merkatuan egon. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Fregek zeharkako ezagutza onartuko du, perpausen zentzuaren ezagutzaren bidez lortzen dena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.
Zuzen baino, zeharkako bidetik soilik irits daiteke gizakia bihotzaren muinak bizi duenera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.
Zeharkako batasun politikoa, ordea, beti izan da, eta euskal probintziek zuten administrazio sistema bakar eta parekatu batean oinarritzen zen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 193. orr.
Zuzeneko aipamenak eta zeharkako erreferentziak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.
Zeharkako begirada ezagunak ihesean doan irudia, azken unean, atzematen duen bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.
Ez dugula ezintasunengatik diskriminaziorik onartu behar, ez zuzenekorik, ez zeharkakorik. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Juriskontsultu zaharrek beti esan izan zutela feudoen oinordekotza lerro zeharkakoan ez zela pasatzen odol-anaietatik aurrera. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 343. orr.
Ez zaizkit nire bizitza pribatuari buruzko galdera zuzenak gustatzen, egiten badizkidazu erabat zeharkakoa den erantzun bat lortzeko aukera guztiak dauzkazu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.
"Beraz, familiarekin garai onak gogoratzera" eta antzeko galdera zeharkakoak gero eta sarriago tartekatzen baitzituen bere isiltasun tematian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.
Zeharkakoa zuzen-zuzenean jaso dugu, eta Mikel Marquez y Lopez ez dira malekoira atera. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.
zeharkako aipamen (3); zeharkako aipamena (5); zeharkako begirada (5); zeharkako begiratu (3); zeharkako bidez (4); zeharkako diskriminazioa (3); zeharkako integrazioa (3); zeharkako kalteak (3); zeharkako ondorioak (3); zeharkako ordenak (3); zeharkako pentsamendua (3); zeharkako zergak (4); zeharkako zergen (6); zuzeneko eta zeharkako (9)