Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeharka eta saiheska egin dugu bidea, leihoko argiak ere itzala zeharka eta saihetsean uzten duen bezala. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.
Gabarrariek ontzia saiheska eramatea lortu zuten, pixkaka-pixkaka ezkerraldeko ibai bazterrerantz hurbiltzen zirela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.
Saiheska erori zen, burua espaloian; horma bat igotzen ari balira bezala mugitzen zitzaizkion hankak errepidean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.
Azkenean, batera sartu ziren biak, saiheska eta batak bestea apur bat estutuz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.
Igeltsero hura urtetan gora joana zen, baina hain bizkarzabala ezen saiheska jarri behar izan baitzuen ni pasa nendin. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.
Zabal eta zabar lo egitea, hala saiheska, nola ahoz gora, nola beste edozein jarreratan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 277. orr.
Saiheska lo egin behar izan du, gorputza itzuliz gero harekin buruz buru kausitu beldur. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 80. orr.
Gero iraulka bidebazterrera joan nintzen, justu saiheska etzanda zetzan soldadu aleman horren ondora. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 91. orr.
Armairu bat ere bazegoen, hormaren kontra saiheska jarririk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Orduan, 2002ko otsailaren bukaera hartan, zuzenean lurrean jarrita eta saiheska, Mekara begira, eskeletoak. Berria - Harian 2006-03-07
Laguna erakutsi zion eri batez, eta arreta guzia lanari eskaini zion, etorri berriei begia atxikiz, saiheska. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.
Logelara ez begiratzen ahalegindu nintzen arren, saiheska, ohe ertzean eserita ikusi nuen, jantziren bat -izara, beharbada- bularren kontra estutzen zuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 209. orr.
Tarteka umeak txistuka aritzen zitzaizkien zeken merke-nahi zurbilei, saiheska begiratzen baitzuten, norbaitek han ikusiko zituen beldurrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Ez naiz uhartekoaz ari, nahiz eta hark, oso saiheska bada ere, ukitu ninduen. «Kuskue tanden», 2004 - 106. orr.
Oraingo funtzionariook diplomazia zuriz eta paperez saiheska egiten baitituzte beren azio kobardeak, inori kararik emateko ere kapaz ez direla kasik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.