Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrengo minutuan, denak kanpoan zeudela, bi hilerrietako behin-behineko mugak zedarritu ziren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 264. orr.
Lurrak ez zedarritzeak, gainera, kolonoen eta indigenen arteko gatazkak areagotuko dituela nabarmendu du Survivalek. Berria - Gaiak 2004-08-20
Ama bat negar batean ari da bere lurretako mugak zedarritzen dituen egurrezko hesiaren alboan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.
Eskuinetara, pasealeku estu bat zedarritzen zuten zuhaitzek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Ziztuan nindoan burdinesiz zedarritutako karrika estuetan barna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Eguzkiak argiztatutako eraikin batzuek parkea zedarritzen zuten hegoaldean eta ekialdean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.
Ile gorrixkaren mataza izurtu batek kiribil lisoez zedarritzen zion kopeta luze eta estua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.
Gizon argia zen, helburuak ondo zehazten eta helburuetara iristeko bideak zuzen zedarritzen zekiena. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 169. orr.
Geratu egin zen une batez, ateko markoak zedarritzen zuen koadroari begira. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 123. orr.
Kalea San Joanen hasten da, eta Kanpandorre kalean amaitzen; Parte Zaharra zedarritzen zuen. Askoren artean «Rataplan» - 79. orr.
Uhartea zedarritzen zuten lau argi iturrien labankadek ilunbeak ebakitzen zituztela, Creac'hen maldara heldu ginen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.
Guztiz arbitrarioak diren mugak jartzen saiatzen baikara gure ingurua espazio-denboretan zedarritzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 24. orr.
Alderdiak zatikatu ziren, Hegoaldeko borroka sustatzen eta Iparraldekoa onesten zutenen arteko leizeak zedarrituz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 25. orr.
Bere ibilbide akademikoa behar bezala zedarritzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.
Subjektu begiralea da trazu berezien taula bati dagokionean, eta ohar-hartzailea tipo deskribatzaile bati dagokionean; hautemate urruntasun ezin hobe batean dago kokatuta, bere mugek informazio egokiaren aleak zedarritzen dituztelarik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.
Erregistro hauetako bakoitzean zenbait objektu izendatu dira, zedarritu, aztertu, eta horren ondoren zuzendu, atzera definitu, ihardetsi eta ezabatu egin dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.
Irudien historia zedarritu duten berrikuntza teknologikoen artean bada bat askotan egiazko iraultzatzat hartu izan dena; argazkiaren asmakuntzarekin irudi "automatikoak" sortzeko aukera ekarri zuena, hain zuzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.
Zigorgabetasunak zedarritzen duen sistema bihozgabea. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.
Ikerkuntza egiteko erabiltzen diren baliabideak ere inguru zabalago batean aztertu behar dira, ez unibertsitateak jartzen dituen muga zedarritu horietan bakarrik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.
"Garapen" hitza, halaber, oso gauza zedarritu bat adieraztera mugatu da zenbaitetan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 21. orr.
Holako ikastegietan ikasten zutenak pribilegiodunak zirela, goi mailako hezkuntza nahiko zedarritua eta mugatua baitzen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.