Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mugarriztatu, mugarrizta, mugarriztatzen 1 du ad mugarritu.
Gorpu batek baino gehiagok mugarriztatuko zuen Siberiako bidearen tarte hura. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 278. orr.
Lur-gaineko mugak gauza badaezpadako eta halamoduzkoak baldin badira, zer pentsatu behar dugu urak bataiatze, mugatze eta mugarriztatzeaz? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Beste zerbaiti erreparaka bainago une honetan: bidezidor mugarriztatu bat elurtegian gora, giza aztarren bat, alegia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.