Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazitekeela sorbaldan eramandako zamaren batek (motxila, otarra edo bestelako zerbaitek) utzitako arrastoak izatea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.
Artaldea zaintzailearen ardurapean utzi, eta, zama hartuta, abiatu zen, Jesek agindu zion bezala. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 48. orr.
Bederatzi pudeko zamak jasotzen ditiztek bizkar gainera kakoen laguntzaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.
Ez baitzizaion duintasunik gabea iruditzen bere bizkarraz zamari eustea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 368. orr.
Atsedena gozoa eta lurraldea ederra zela ikustean, bizkarra makurtu du, zamak eramateko. Elizen arteko biblia Has 49,15
Bizkarrean halako zama zeraman emakume gazteak indar handia eduki behar zuen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 125. orr.
Gretta zihoan atezainaren atzetik, burua beheraturik, bere sorbalda hauskorrak zama bat balerama bezala makur. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.
Honela jarraituz gero, bota egin beharko dugu zamaren parte bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.
Labanek, etxean sartu, gameluei zamak kendu eta lastoa eta belarra eman zizkien. Elizen arteko biblia Has 24,32
Larunbatean, ez atera zamarik zeuen etxetik, ez egin inolako lanik. Elizen arteko biblia Jr 17,22
Gure zeregina zamak gakoan lotzea eta gora igotzen laguntzea zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.
Zama orekatzen lagundu nahi izan dio, baina, azkenik, gazteak bi bizkar kolpez zakua egoki paratzea erdietsi du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 38. orr.
Bidearen amaieran zama irauli, hondarra hustu, eta beste bidaia bat hasi, hondar gehiagoren bila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.
Zama kentzen zion bitartean, Harryri kosk maitagarri bat egin zion mokoaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.
Zama itsasora bota. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
Gorpu haren zama lepo gainean inork eroan behar izatekotan, neuk. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 385. orr.
Kamioi baten zamaren artean ezkutatuta. Berria - Kultura 2004-11-30
Lepoan saski bat zeraman zamaketari bat igaro zen, bizkarra oker-oker eginda zamaren azpian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.
Zamako abereak suaren inguruan jartzen direnean izutu egiten baitira. ik beherago zamako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
Tona bateko zama zuen harri bati bultza egin izan banio bezala esan nion hori. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 215. orr.
Aurreneko txapelketa 1990ean irabazi zuen, baina harriak 174 kiloko zama zuen orduan. Berria - Kirola 2004-08-08
Arin-arin zeraman hirurogei urteen zama. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.
Etxeak hipoteka txiki baten zama zuen artean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.
Frogaren zama beti bestearen zelaian jartzen da. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Karguaren zama ote da holakoetan pisuegia? Herria 2005-05-12
Inguruan bilatzen dugu gure haserrearen zama noren bizkarrera bota. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.
Lasaitu eta modorroturik erortzen da gorputza, loaren zamak zapaldua. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.
Whiskyaren zama. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.
Desioa zama bat dela, eta hobeto biziko ginatekeela gabe. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 120. orr.
-Bakoitzak merezi duen zama dauka. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 110. orr.
Ezin saihestu zuen zama zeraman, ordea, barrenean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 190. orr.
Bizitzaren zamak azpiratu dituenekiko samurtasuna eta horren kontra oldartzen direnekiko miresmena dira Rekalderen begiradaren ezaugarri nagusiak. Berria - Kultura 2004-07-24
Bere borondatez arindu behar zuen Norak, inola arintzekotan, bere iraganaren zama. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.
Aurreiritzien zama arindu beharra daukat. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.
Gerra-egile barbaroentzat, bestalde, gerra berbera ez da zama, aukera bat baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.
Luxuari zergen zama kentzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.
Zama bota nahi niri! Ken ezazue gainetik zeuen nahiaren zama, jaurti bekatuen pisua, hartu armak gizon ausartek bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.
Horrelakoetan, bertsoaren zama ezkerraldeak hartzen du. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 26. orr.
Hitz batean, txiki-txikia eta aldi berean pixkatxo bat handia izatearen zama hartzen duen oro da holandar. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.
Ez da hain zama astuna izango, berehala eskailera jaisten hasi zen bizkortasunari erreparatzen badiogu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.
Animaliek zama handia zeramaten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.
Graxik Mariren aginduak bete zituen eta zama ttipiño bat moldatu, barnean emanez larruzko xahako bat urarentzat, ogia, txorizoa eta sagar zenbait. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.
Zama handiegia iruditu zitzaion dirutza hura ordubetez bakarrik ere gainean eramatea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.
Zama toxikorik ez duela frogatu arte Frantziako ontziari Suezko Kanala erabiltzen utziko ez diotela berretsi zuen Kairok. Berria - Gaiak 2006-01-15
Faxismoaren zama beldurgarria gertutik ikusi dugunok. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.
Nola adierazi hitz sotilez oinaze psikikoaren zama eramanezina? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.
Bakartasuna zama dorpeegia zen eramateko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 69. orr.
Arimak, gorputzaren zama astunaz libro denean, jolas egiten du. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.
Alai daramate eta gustura Kristoren eta obedientzia santuaren zama eta uztarri gozoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1012. orr.
Zama politikoa kenduta, bahiketa pirateria kontu hutsa zelako iritzia haizatu zuen. Berria - Kultura 2004-02-05
Eta arkitekturak zama ideologiko hori eduki behar du? Berria - Kultura 2004-11-14
Erregimen autoritarioek bideratu zituzten ordea politika-bide horiek, eta zama sozial izugarri astuna utzi zieten, kanpoko zor ikaragarri batez gainera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.
Emakumeon lepotik bidegabeko zama dagoela onartzea. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Beste bizitza berri bat hasi beharko nuela Idoiarekin, arindurik, alferrikako zama haiek botata. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.
Eramanezineko zamak leporatzen dizkiezue besteei. Elizen arteko biblia Lk 11,46
Gehiegizko zama zen niretzat sekretu hura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.
Zama eramaleak iritsi zaizkigu, lehenbailehen beherako bidea hartzeko. Berria - Kirola 2004-07-28
Zubi horren oinean dago bizkarrean zama-zaku bat daraman gizon baten irudia. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 119. orr.
Mikel Strogoffek, ordea, ez zuen izango ez kanoirik, ez zaldizkorik, ez oinezkorik, ez zama abererik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Garai hartan, zama-gurdiak iristen ziren, are hilean bat ere. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.
Makinara igo eta palankatik tiratu zuen eta zama trena abian jarri eta bagoiak eraman zituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.
Trenbideak eta zama-bagoiak ikusten nituen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 136. orr.
Zama-hegazkin errusiar galant bat ari da hurbiltzen lur hartzeko asmotan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.
Galdegingo die Foronda zama aireportu gisa utzi nahi duten edo ez. Berria - Harian 2005-09-04
Gizarte ereduak ekosistemaren zama ahalmena gainditu duela adierazi du Alberto Friasek. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Etsipen hark ekarri zion, hain zuzen ere, bakardade eta zama sentimendu mingots hura. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.
Giza zama horiek, ondoren, Amerikara eraman eta gai tropikalekin trukatzen ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Haranean bizkar-zama daraman nekazaria. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.
Los Alamos gunetik dator 140 kiloko plutonio zama. Berria - Gaiak 2004-09-23
Hesola baino gizon luzeagoak etxeraino lagundu zion egur-zama bizkarrean zuela. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.
Lehenengo ikatz-zama sartu zuenean, emakumea harat-honat zebilen sukaldean zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.
Norvegiako Narvik portutik Pasaiako porturainoko bidea egitekoa zen, granito zama bat hartzera. Berria - Euskal Herria 2004-09-01
Zetazko hari zama baten truk zenbat diru emanen zion galdetuz bentan sartu zen egunean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 255. orr.
Orduan hondar-zama guztia irauli beharko nuela neure baitako kamioitik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.
Ikusi eta konzeptu horrek daraman diru zama (182 milioi euro), hemengo hautetsi guziak alde agertu dira. Herria 2003-07-31
Lanak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu bainan gastuak, urtero Espainiar gobernuari ordaindu kupo edo diru zamatik murriztuz. Herria 2005-12-22
Plan berriak gehiegizko defizitaren muga %3an ezarriko du, baina estatuen finantza zamak malgutasunez kontuan hartuko ditu. Berria - Ekonomia 2004-02-01
Zoriaren kontra borrokatzea zein alferra zen sentitu zuen: hori zuen urteek utzi zioten jakituria-zama. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.
Bev Shaw ez da albaitaria, apaiza da [...] Afrikako animalia oinazetuen sufrikario-zama arintzen saiatzen dena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.
Hasieran sekulako erru-zama sentitzen nuen bizkar gainean hori dela-eta. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 64. orr.
Hor izan da mintzaldi, soinu armadako aire batzuekin, gero 3 zama lore ere pausatuak izan dira eta jaun erretorak kantarazi du "Gure Aita". Herria 2004-05-20
Haurren lan zama arintzeko programarik handiena 1992. urtetik dago abian. Berria - Gaiak 2006-05-05
Kargua «lan zamagatik» utzi du. Berria - Kultura 2004-09-17
Ez du lan zamarik lortu eta ez du lantegia gaurkotu. Berria - Ekonomia 2004-11-24
Lan zama ez ezik, negoziazio kolektiboa eta industria plana ere istilu iturri bihurtu dira. Berria - Ekonomia 2004-01-29
Atzera lehiakorrak izan gaitezke, lan zama nahikoa lortuz gero. Berria - Harian 2005-02-26
LABeko ordezkariaren esanetan, egungo lan zama eta erritmoa jasanezinak dira. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
Ontziolak lan zamaz hornitzeko plana. Berria - Ekonomia 2004-12-16
Zamape horretan, egunbetetsuko bizarra ferekatu nuen, Kristinaren hitzen nondik norako guztiak mamitu nahirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.
Aren astoa zamapean erorita ikusten baduzue, ez ukatu zeuen laguntza, lagundu zamapetik ateratzen. Elizen arteko biblia Ir 23,5
Zaldia gutxigatik ez zen lurreraino makurtu hain pisu astunaren zamapean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 138. orr.
Egurkari txiro bat, abarrez arras kargaturik, intziriz eta makur, pauso motelez zihoan, sortaren zamapean, bai eta ere urteenean, etxola ketura heldu nahian. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.
Lan astunegia nuen Angelaren heriotza izugarria onartzeko, handiegia ni neu egona nintzen arriskuaren zamapean ez erortzeko. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 109. orr.
Erretretaren eta Seguritate Sozialaren aldaketa sakonen ondorioz, pobrezia materialaren mugetan doi-doia burua itolarritik salbatzen saiatzen ziren oldeak, egiazko miseriaren zamapera uzkailiko ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.
Zeru beltzaren zamapean zitalduta ageri zen itsaso gris, zuriz pitzatuari begira. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Errotarria erabiltzera behartu dituzte mutilak, egur-zamapean lur jo dute gaztetxoek. Elizen arteko biblia Nk 5,13
Lehenbiziko trenbidetik zamatren luze bat pasatu zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.
Nire ondotik zamatren bat pasatzen ari zen pozez txistuka. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 44. orr.
Makinara igo eta palankatik tiratu zuen eta zama trena abian jarri eta bagoiak eraman zituen, gainetik behien adarrak eta begiak ateratzen ziren bagoiak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.
Geltokitik zamatren bat pasatzen ari zen, tximiniatik txinparta botaka. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.
arduraren zama (3); bere zama (16); berebiziko zama (3); beren zama (4); bizitzaren zama (4); diru zama (22); egundoko zama (3); egur zama (6); gehiegizko zama (5); gizon zuriaren zama (3); halako zama (8); iraganaren zama (6); iraganeko zama (4); isiltasunaren zama (3); izatearen zama (5); lan zama (56); lan zama lortzeari (3); lan zama lortzeko (6); munduaren zama (5); nekearen zama (4); nire zama (6); nire zama arina (3); sekulako zama (3); urteen zama (3)
zama arina (10); zama arindu (9); zama arintzeko (14); zama arintzen (6); zama astun (18); zama astun bat (6); zama astun batetik (4); zama astuna (31); zama astuna da (3); zama astunak (7); zama astunegia (14); zama astunegia da (3); zama astunegia izan (4); zama astunen (3); zama bera (3); zama bihurtu (3); zama da (5); zama du (4)
zama eraman (6); zama eramateko (3); zama eramaten (3); zama garraiatzen (3); zama guztia (13); zama guztiak (3); zama handi (8); zama handi bat (4); zama handia (28); zama handia izan (6); zama handia izango (3); zama handiagoa (3); zama handiak (3); zama handiegia (16); zama handiegia da (3); zama handiegia izan (5); zama handiena (3); zama handirik (4); zama hartzen duen (3)
zama itzela (4); zama izan (11); zama izango (4); zama izeneko (3); zama izugarria (3); zama jasan (3); zama kendu (8); zama lanak (4); zama lanetan (3); zama lortzeari (3); zama lortzeko (6); zama nabaritzen (3)
zama ontzia (3); zama ontziak (3); zama sentitzen (4)
zama zen (4); zama zeraman (5); zama zuen (4)
izatearen zamak (3)
bere zamarekin (3)
lan zamaren (4); zamaren azpian (6); zamaren bat (4); zamaren inguruan (3)
lan zamari (3)
inolako zamarik (5); lan zamarik (6); zamarik eraman (3); zamarik gabe (13)
zamatik libre (3)
lan zamaz (11); lan zamaz hornitzeko (4)