Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibaitzat hartu nuenaren albo bietan, petroliontziak, zamaontziak eta osterantzeko barkuak ageri ziren ainguratuak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 268. orr.
Etoile munduko zamaontzirik handienetakoa da (125.000 tona) eta genetikoki eraldatutako artoa zeraman. Berria - Mundua 2004-06-26
Atzo goizaldean Keri zamaontzia hondoratu zen Maltako kostaldean. Berria - Mundua 2004-01-24
Irteera bezperan portua bonbardatu eta zamaontzi batzuk hondoratu zituztela kontatzen du. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 41. orr.
Irlandako kostaldetik gertu igarotzekoak dira zamaontzi nuklearrok. Berria - Gaiak 2004-09-23
Muruetak arrantzarako ontzi handiak, ferry txikiak eta zama ontziak eraikitzen ditu. Berria - Harian 2005-10-04
Noiz edo noiz, zamaontziren bat ostertzean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.
Aliatuen 1.508 zamaontzi, 8.336.258 tona guztira, itsasoko hondora joan ziren; urtebetean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 159. orr.
1887an jaioa, gaztetan zamaontzietan txo ibilia. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 44. orr.