Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

karga 1 iz pertsona, abere, ibilgailu edo kideko batek daraman edo eramaten ahal duen gauza kopurua. ik zama.

Egurretara joanda, karga bizkar gainean hartuta, bide luzea egin beharra egokitu zitzaion egurkari zahar bati.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.

Karga gehiturik ere, gizona lehengo erritmo berean zihoan, patarra goiti.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

Astorik be etzegoan eta kargak norberaren bizkarrean edo buruan erabilli bear.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 195. orr.

Hirurogei eta hirurogeita hamabost kiloko kargak eroanez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Aitak bi abere baitzituen eta bi karga.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.

Lehorrera abiatu zen babes bila, eta [...] espainolek harrapatu egin zuten, marinel, karga eta gainerakoekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

Demagun ontzi baten edukiera zortziehun tona ur dela: ontzi horren karga laurehun tonakoa litzateke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Gainean zekarren karga lurrean uzteko ia denborarik eman gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Iraulki orgak karga husten ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Mallorcan txalupa eta ontzi mordoa hondatu zuen, eta Eivissan 8.000 gatz karga eraman zituen itsasoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 432. orr.

Bonbaketariek beren karga libratzean Durango aldetik etorriko zitzaien ekaitz hotsa noiz entzungo zain.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.

Hodeiak paso eman, eta bere karga osoarekin aurrera jo dezakelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.

Aireportutik bidalitako eta iragandako karga gehiena paketeak ziren, karga guztiaren, %50 baino gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

2 (izenondoekin)

Hitzak errota-harriak bezain pisu eta karga handiko balira bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.

Garesti ordaindua izango zuten karga handi haien garraioa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Bazetorren gora, baina poliki, poliki, karga astunen batez kargaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 98. orr.

Abere nekatuen gainean karga astun.  Elizen arteko biblia   Is 46,1

Abererik flakoenari eman baitzion kargarik itsusiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.

3 habe, egitura edo kideko batek jasaten duena edo jasaten ahal duena.

Paretak ezin izaten dio kargari eutsi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

[Palankaren) besorik luzeena muturretik zanpatzen denean, orduan errazago altxatzen da karga.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Airearen karga eta presioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Zenbait hezurrek -zangoetakoek, esate baterako- karga handia eraman behar izaten dute eguneroko bizimoduan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Behar denean bakarrik isurtzen da lubrikagarria, giltzadurak daraman kargaren araberako dosietan isuri ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

Karga handiarekin leun mugitzeko, gontza baino hobea da bola-ahokadura motako giltzadura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Batzuk euli baten karga aski izaten ditet lur jotzeko!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.

4 irud/hed

Horrela, emearen barruan sartu eta beren karga genetikoa utzi ahal dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Adierazpenok bizkar gainean eraman ohi zuen erantzukizunen karga erraldoiarekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Bi ohar labur-labur, geroago berriro sinboloaren noziora itzuli aurretik, berebiziko karga historikoa baitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Ez da makala termino edo kontzeptu horrek duen karga ideologikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.

Kontzientzia karga zamatsuenetako bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Trinitik irakurtzen dituen hitzak karga pisutsuak dira.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 135. orr.

Zentralak ez dituela bere gain hartzen karga sozialak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

· (mozkorraldia) Dexenteko karga garraiatuagatik ere, neure buruaren jabe eta xutik egoteko gauza nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

5 (unitate gisa)

Hamar karga ardan gorri, hamaika karga ardan zuri, hamabi kaja pipapuru...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.

Urtero karga bat ale emango diet zure anaiei eta lan egingo dut haientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

-Martxoko Ama Birjiña egunez, attonak zozokumeak kolkoan eta karga ostroa bizkarrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

Urtean zenbat karga ardo ematen dizu mahasti honek, gehien ematen dizunean?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.

6 norbaiten gain astuna gertatzen den gauza.

Lanaren karga astunetik libratzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Karga nuen zangoetan, karga besoetan, karga betazaletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Neure gain ezin har dezakedan karga bat jarriko balidate bezala...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Karga astuna zeraman barru-barruan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Migel, gainera, ez zen luzaz etxean karga izanen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Auzapez izaitea gero eta karga pisuagoa dela.  Herria   2001-02-22

Ama da, baina, bere akats guztiekin, kargarik astunena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

Karguagatik jasaten duen karga guztia errazago eraman dezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1193. orr.

Tabakoaren eta edariaren karga ohi baino handiagoa dudalarik, aspirina pare bat hartzen dut ohatzeratu aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Minak ez baitu bere soka laxatzen, mina karga handia baita eta zaila eramaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.

Biziago ematen du, karga hilgarriaz arinduta.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Ur hotza azalean sentitu ahala, bekatuaren karga garbitzen zuela pentsatu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

7 kargatzea; kargatzen dena.

Dena programatuta zegoen: karga noiz egin, noiz abiatu behar zuen...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 284. orr.

31 egunez karga eta mantentze lanetan aritu ostean.  Berria - Harian   2005-07-20

Garabietan -garabien pean, zehatz esanda- lan egiten hasi zen, karga eta deskargan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.

Erdisotoan karga eta deskarga lanak egingo dira.  Berria - Kultura   2006-04-11

Oraindik ez da karga-deskargarik hasi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.

Merkatuaren parean karga-deskargan geldirik zegoen hozkailu-kamioi batean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

8 zorra edo betebehar ekonomikoa.

Hiritar lehenek hartzen zituzten beren gain Estatuaren karga guztiak, eta herri xeheak ez zuen ezer ordaintzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

Erroman hiru seme-alaba zituena karga pertsonal guztietatik libre zegoen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.

Zerga haiei census zeritzen; eskubide ekonomikoak ziren, ez fiskalak; zor pribatuak, ez karga publikoak. elkartasun kutxa horien buruzagiek garbiki erraiten dute karga handiagoa jasaitekotan beren kide guzieri hilabete-sariak beharko daizkiotela emendatu.  Herria   2005-10-20

Gobernuak bere konduko zergak ttipitu nahi dituela [...], denen buru aise ariko hola, berak karga gutiago balinbadu bizkarrean, karga handiagoa utziz departamendu eta lurraldeen kondu...!  Herria   2002-10-17

9 elektrizitate edukia.

Mintzaren barruko karga elektriko pixka bat galtze hutsak irazkor bihurtzen baitu mintza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Giroa elektrikoa izango da, karga positibo eta negatiboz gainezka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

Sodio ioiek karga positiboa dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Partikula ttipiek karga positiboa hartzen dute eta partikula handiek negatiboa.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

10 kargadorea.

Metrailadore baten karga osoa hustu zioten gorputzean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.

11 (lehergaia)

Etorri nirekin, karga hori indargabetzera goazak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 237. orr.

-Alde egin hortik! -oihu egin zuen berriz Pepponek, eskua karga lehertzeko aparatuaren eragingailuan zuela-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 238. orr.

Pauso bakoitzak, mugimendu bakoitzak, [...], pentsamendu bakoitzak karga lehergarri bat jasotzen ari banintz bezalaxe unatzen nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Lehergailu-karga bat prestatzen ari zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

12 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bitartean, karga-mutilek, garrasi, birao eta aupada artean, bederatzi pudeko zamak jasotzen ditiztek bizkar gainera kakoen laguntzaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Gero Ziantzar karga-jasotzailearen tabernan bazkaltzen zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.

C-5 Galaxy karga hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen atzo. herria¬

Forondako karga aireportuaren hurbil dagoela.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Kargalari guztiek har dezaten bakoitzak bere lepoaren gainean karga-zati berdina.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Giza jarduerak ez gainditzea inguruneak duen karga ahalmena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Gure laboratorioak bazuen antzik trapuzahar denda batekin eta baleontzi baten karga-sotoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Gurdiko karga-sokak edo erromaletako uhalak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Bazen, ordea, karga-jasogailu bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

· Aizkoran edo korrika, estropadetan nahiz karga-jasotzen, berdin zitzaion.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

13 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa izen konkretuekin)

Iraulki orgek beren barazki karga botatzen zuten lurrera, adokin karga bat izan balitz legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Oin bat, nekeagatik harri karga astuna bezain pisua zirudiena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Apenas dugu neguko ikatz-karga erosteko dirurik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Itzuleran zetorren egur karga batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.

Autoen lehergailu karga ere arinagoa izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Urtean hiruzpalau aldiz gizon-karga mardul hura iristen zenean, zabal-zabal irekitzen genion atea gure kemen guztiari, ase gabeko behor gazteak ematen genuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Zaldunbide kapitaina zutela, beltz-kargarekin egin zuten Brasilerako bidaia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.

Dinamita karga bat kotxean neramala.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Ziren lekuan jauzarazi dituzte beren bonba-kargak, 16 hil eginez han berean.  Herria   2003-07-10

14 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa izen abstraktuekin)

Lan karga gehitzea da Babcockeko enpresa batzordeko presidente berriaren helburua.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

Erabakitzen zuena erabakitzen zuela, etxera diru-karga berriak ez ekartzeko modukoa izatea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Goian bego gaixoa, ukan zuen bizi zeno bere dolore karga, bakean delako esperantza dut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 165. orr.

Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Ur-lurrina kondentsatu eta izozten denean hor doa energia karga neurribakoz gora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Bere diru-ekonomia zerga-karga gero eta handiagoaren mende jartzen baitu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Gero eta finantza-karga handiagoak jasan beharra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Mugimendu horiek oso klerikalizatua zegoen Eliza ofizialarekiko oposizio-karga handia zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Argazki sail bat edo pintura sail bat eginez gero, narrazio-karga handirik gabe, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Herrixka sail hori, eliza zahar horiek, etxe zahar horiek, eta beren oroitzapen karga osoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

15 erasoa.

Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste. itxialdia, gose-greba, ke-poteak eta grisen karga...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Zalduneria-karga baten itxura ere har zezakeen inoiz estilo horrek, eta arlo batetik bestera jauzi egitera eraman.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Ala da Jainko bakarra, egiten du oihu almuedanoak, eta gizon bakarra bailiran portugaldarrek aurrera egiten dute karga-urratsez eta garrasiak eginez elkarri adorea emateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.

16 karga-karga egin

Garaitsu honetarako, auskalo zenbat milaka erle maratz pasatu zaizkion kolkotik, karga-karga eginda joateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Luze gabe, betazalak karga-karga egin zitzaizkidan berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Karga-karga eginda neukan burua, ezer hausnartzeko jabaldura bildu ezinik bainengoen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 209. orr.

Izugarria izango zen, eguratsa karga-karga egina zegoen eta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Bostak aldera, etxera itzultzen da, karga-karga eginda, pozarren.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.

Desiraren albardak karga-karga eginik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

17 karga leku

Orgen karga lekua irauli eta barazkiak lurrera zetozen mantso.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

18 karga ontzi ik kargaontzi.
19 gibel karga (orobat gibelkarga)

Frantses parlamentuak gibelkargarekin ezarri du beraz Europaren afera.  Herria   2004-10-14

Europaren xutik ezartze horrek gibel-karga hartzen ari du asko lekutan. Beti gibelkari izana den Ingalaterraren gibel-karga hura bai oraino pisutzerat arizan dira.  Herria   2005-03-24

10 kontra-karga ik kontrakarga.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus