Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xarmagarri (145 agerraldi, 57 liburu eta 8 artikulutan; orobat xarmegarri 44 agerraldi, 4 liburu eta 38 artikulutan -denak Herriakoak-) 1 izond xarmatzen duena. ik xarmangarri; liluragarri; xoragarri. (pertsonez)

Emakume batzuek ere ematen digute horrelako sentipena, amodioaren kontra igurzteko aukeratu gaituzten begi argi eta faltsuzko emakume xarmagarri, gozoek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.

Emakume xarmagarria zen Susana, guztiz ederra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 177. orr.

Gwendolen bezalako neskatxa xarmagarri batekin ezkontzen banaiz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 35. orr.

Bai neskatxa xarmagarria!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Neskato xarmagarri haren begiak ikusi nahi zituen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 59. orr.

Biloba, hemezortzi hilabeteko ume xarmagarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.

Ez zen irakasle xarmagarri, alai horietakoa; aitzitik, ahots doinu monotono samarra zuen eta ez zuen lortzen gu ikasgaiarekin gehiegi txoratzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 78. orr.

Turko bikaina zen; ez arabiarra, turkoa baizik, lodia, abegikorra, xarmagarria, turkoz jantzia, turbante eta guzti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Nire laztana, bai xarmagarria zaudela!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 36. orr.

Xarmagarri iruditzen zaidan irudi bat datorkit.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 65. orr.

Xarmagarriarena egin nahi zuenean jokatzen zuen horrela, mutilek bagenekien hori.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 73. orr.

2 (bestelakoez)

Zinez sorkari xarmagarria gure mariposa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 306. orr.

Hango edo hemengo herri tipi xarmagarriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Alemaniara datozen Euskal Herriko lagunei erakustea gustatzen zaidan herrixka turistiko xarmagarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.

Hortz irten xarmagarri bat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 119. orr.

Aitak bekozkoa zimurtzen du arku xarmagarri bat eratuz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Kantarik xarmagarrienak kantatzen zizkiotela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 84. orr.

Gorteko manera xarmagarriekin kamisoia apur bat bildu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 56. orr.

Erregina Zuriak denentzat zuen hitz adeitsu bat, buru makurtze xarmagarri bat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 55. orr.

Orain dakusun aniztasun xarmagarria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Bera zen, bere inorgabetasun xarmagarrian, gauza benetan eder bakarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Itxurakeria xelebre hori, aldi berean pedantea eta xarmagarria.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 231. orr.

Zoruan kolore xarmagarriko perretxiko sendoak hazten ziren, aulki legez erabiltzen zirenak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.

Segur aski ez du sekula izango bakartasun une baten plazer xarmagarriaz gozatzeko aukerarik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 43. orr.

Magia larderiazkoa eta xarmagarria zuen. Xarmagarria zen haren irribarrea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Sorgin Astekariak antolaturiko Irribarrerik Xarmagarriena sariaren irabazle bost aldiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 193. orr.

Xarmagarria eta erakargarria izaten jakin behar da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ia hautematen ez zen marra gorria xarmagarri ageri zen larruazal zuri-zuri hartan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 96. orr.

Zorionez, xarmagarri zegoen Honoré gau hartan eta akuria ahantzi egin nuen kasik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.

4 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Ez ote zen alabaina, herritar eta kanpotiar jendearen xarmagarri egina izan oroz lehen Pierre Lotiren elaberri goxo eta buru-hauste gabeko kondaira hura?  Herria   2003-07-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neskato xarmagarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus