Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

usaindu, usain(du), usaintzen (orobat usaitu g.er.) 1 du ad zerbaiten usaina sumatu. ik usain 12.

Ikusten nuen, entzuten nuen, usaintzen nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez.  Elizen arteko biblia   Sal 115,6

Demba jauna, ez duzu ezer usaintzen?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 121. orr.

Animaliak urrundik usaintzeko eta gizakiak zelatan zeuden barruti batera eramateko aproposak ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.

Hemendixe usaintzen dut zure amaren lapiko goxoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 49. orr.

Segidan, orbela usaindu nuen, bat-batean [...] eta, usainaren haritik, haurtzaroko gertaki hura oroitu nuen, noiz eta orbelaren gainean anaiarekin jostetan ibili bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 620. orr.

Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Anpulutxoari estalkia kendu, usaindu eta berriro itxi ostean, lehengo lekuan utzi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Aditu gisa ibili baitzuen tresna txikia, heldulekutik hasita zubiraino ikuskatuz, biolin gorputzaren berniza usainduz, lau harik eta lau larakoak hatzez aztertuz, jotzera ausartzeke ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Niregana hurbildu, eta arropa usaintzen dit, zigarroak erretzen ibili naizela susmatu orduko egin ohi duen bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 24. orr.

Gizonak belar limar bat hartu eta usaindu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Aurten, urte osoa iazko maila eman ezinik ibili da, garaipena usaindu gabe.  Berria - Kirola   2004-10-26

Hara non hasten den zakurra [...] itxura batean erbi arrastoa usaindu eta, zaunkaka, herio estuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

Airea usaindu du, ehiza-zakur batek bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.

Txakur batek beste txakur batekin topo egiten duenean, mezu hau bidaltzen dio: usain egidazu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Txakurrak aurrea hartu eta zapatak usaindu zizkion Justo Badiolari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 149. orr.

Inork ez daki garbi zergatik goazen elkarri izerdiak usaintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.

Gorputz bien lurrin garratz nahastuak oraindik usain ditzakezu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.

2 irud/hed ik sumatu.

Begia erne ibili behar, kalez kaleko salmenta horiek debekatuak baitzeuden; udaltzainak ehun pausora usaindu eta txanoak gona azpian desagertzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Polizia usaintzen ari naun.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

Mundua aldatzen ari baita: uretan sumatzen dut, lurrean sumatzen dut, airean usaintzen dut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 323. orr.

Hura esatean egin zuen irri makurragatik, usaindu nuen esaldiak gaiztakeriaren bat ezkutatzen zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Jatekorik edo ehun soseko txanponik eskatu nahi ziotela usaindu izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Usaindu al ditzake Lucyk beraren pentsamenduak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 205. orr.

Nolabaiteko susmorik usaindu al zenuten?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.

Arriskua usaintzen dueneko zaunka da hori.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Beldurra usain dezakezue, biek, zer egingo duen dakienaren beldurra, zer gertatuko den dakienaren ikara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Zuek ez duzue horrelakorik usaindu ere egiten, eta hamar mila kongresu eginik ere ez duzue usainduko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Argalak gustatzen zitzaizkion Istillagari, lirainak, politak, begirada bizi-bizia dutenak, arraren gogoa usaindu orduko lepoa tente-tente jarrita begiratzen dutenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Erne joaten nintzen beti, eta, maioralak esan ohi zidan bezala, usaindu egiten nituen bideko oztopoak; ikusi ez ezik usaindu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Aurten, urte osoa iazko maila eman ezinik ibili da, garaipena usaindu gabe.  Berria - Kirola   2004-10-26

Idazten ez ezik, albisteak usaintzen ere maisua zen Capote.  Berria - Kultura   2006-03-01

3 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Zakurrak ipurdia usaintzen dio bidean aurkitutako aurreneko zakurrari, eta usainduak usaintzaileri utzi egiten dio miaketa amai dezan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

4 usaina hedatu.

-Istanbuleko emakumeek ere ez dute zuk bezain gozo usaintzen!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

Usaintzen hasiko zen berriz ere izadia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

• 5 da ad usain txarra hedatu.

Gajoa kirats nazkagarriz usaintzen da, otseinek ihes eta ezkutuan barre egiten diotela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

Besta astelehen goizean Baiona Handi eta Txikiko karrikak usainduak ziren.  Herria   2002-08-08

Jantzi urratuak, izerdituak, zerrikatuak, usainduak eta zorriz emokatuak behin betirako baztertu zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 208. orr.

Hatsa karatsa dugula, ur usaindu bat gure gorputzak ixurtzen duela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

Zokoren batean lizundutako zerrikeriak, plastiku zorro ustel usainduak, auzoan lapurtutako zirtzilkeriaren baten puska.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

Huts guzien zerrenda zehatzarekin belaunikatzen nintzen ateka ilun eta usainduan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

Behatzak dira, bai, mendebaldera atzamarrak, ekialdera erhiak, eta eusbakofha hil-usainduan hatzak direnak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airea usaindu (5); hartu eta usaindu (3); usaindu ere ez (8); usaindu orduko (6)

usaintzen zuen zaborra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus