Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

usain 1 iz hainbat gauzari darion jario lurrunkorra, sudurrean datzan zentzumenari eragiteko gauza dena. ik urrin1.

Taldetik urrutiratu da, hiriko usain eta koloreak bere kasa ezagutzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Animalia eta landare gaiek, su bizitan errerik, izaten duten usain eta dasta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Usain bakoitza multzo horietako batean baino gehiagotan egon daiteke proportzio batean edo bestean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Usain hori berehala burmuineko plazeraren guneetara iristen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

Zorionez, laster ohitzen zara usain horietara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 11. orr.

Haurtxo baten usaina darizu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

Esne minduaren usaina zerion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Belar ustelduaren usaina zegoen airean geldia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Eta kresalezko lurrunaren usaina oso sarkor hedatzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

Eguerdiko kanpai-hotsekin batera kaleak gulasch saltsaren usainez betetzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Inolako beldurrik gabe sartzen zena itxituretan barrena, atepetik usaina hartzera joateko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Arrain frijituak eta gasak isuritako usaina nagusi zen bertan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.

Jerez beroaren, kremaren eta otarrainaren usaina hedatu zen jantokian zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Une hartan, marolles gaztaren usaina zen nagusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

Ondoko sotoetatik mota guztietako usainak iristen zitzaizkien oholetatik zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Paper zaharren usaina aditzen nuen, eta halako ikara airean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

Ametsetan hartu nituen edertasun-gai haiek, nire usainaren gozoa adituz eta nire larruazalaren labaindura sentituz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Hildakoak pizteko moduko usaina du.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Usain bat, begirada bat, inolako garrantzirik gabe botatako hitz bat: lehendabiziko inpresio hori suaz markatuta baino irmoago geratzen zaigu pertsona bati buruzko iritzia mamitzeko orduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Erakusmahaiaren usaina nardagarria zen, baxera koipetsuari eta harraska gaizki garbituari dariena bezalakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Bikiak zarete, baina zure usaina askoz ederragoa eta sarkorragoa da Anarena baino.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.

Oso sentibera da usainetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Usaina detektatzen dutenean, nerbio-seinalea garunera, usaimen-erreboiloko eremu jakin batera, bidaltzen dute, nerbio bulkada baten bidez.  Berria - Gaiak   2004-10-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Usain gozoko belar eta lore ederreko landareak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.

Okelaren usain gezak, barrukien usain garratzak odola irakitan jarri zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Usain atsegina niretzat, Putzu kaleko usain bera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

-Hemen usain txarra dago!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.

Usain txarrak beti izan dira San Markosen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Sasi errezko usain garratz bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Usain minak: amoniakoa eta nikotina, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Usain sarkorra zerion, sunda gazi-gozo halako bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Usain etereoak: alkohola eta kloroformoa, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Oso usain berezia zerion nire azalari.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Hezeak zeuden, eta itsas belarren usain freskoa zerien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Gregory zaharraren ostatuan, smoked-meataren usain beroa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 127. orr.

Usain itzela dago gelan: gizon izerdituaren usaina.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 174. orr.

Ez zion erreparatzen jendez gainezka zeuden etxebizitzen usain mindu eta gazi-gezari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Geltokian dagoen usain trinkoa saretu nahi duela ematen du.  Berria - Kultura   2004-07-29

Elizako usain lodi sarkor hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Usteltzen hasitako haragiaren usain mingotsa zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Aza zopa madarikatu horrek usain ikaragarria zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Frantxuaren soa bezainbat Kastela eta Thierry eskaleen usain lakarra ekiditen saiatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.

Bizitasun arraro batez aditzen nuen usain higuingarri hura.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.

Absentaren usain okaztagarriak Jimmyren edontzitik gora egiten zuen mago baten arrosa-sorta bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 248. orr.

Zaldi eta mando, zakur eta katu hildako eta kiskalitakoen usain gaiztoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Pertsonen isiltasuna trenen zalapartak zaplaztatzen du; eta gauza guztiek usain zikina dute.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.

Usteltzen hasitako haragiaren usain mingotsa zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Nola orainak urrutiko usainak bezala, urrutiko irudiak bezala ihes egiten zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.

Baliteke zelula hartzaile espezializatuak egotea usaimen-mukosan; batzuek oinarrizko usain bat sentitzea, alegia, eta beste batzuek, berriz, beste bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Oi haurreko usain, irudi, giro eta gauza bizigabeak.  Herria   2003-03-17

Ezin ahantzizko usaina, gaur guti baizik senditzen dena.  Herria   2003-03-17

Usain sexuala oso estimulu bizia da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azaoka bilduriko usain-belarrak eta krabelinak ikonoen alboan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Usain belarrez egindako zigarrotxoak erretzen zituen bata bestearen atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Usain-sentipena izateko, usaimen-mukosara garraiatu behar da dagokion substantzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Usain-seinaleak zuzenean igarotzen dira garunera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Neure barruan arrapizten ziren irudiak eta usain-aztarnak hobeki dastatzekotan, bi begiak hesten nituen, eta bi belarriak gortzen. Harryk lur hezearen eta ongarriaren usain-bafada bat hartu zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 38. orr.

Horietariko sistema baten arabera, badira lau usain mota: lurrintsua, azidoa, errea eta kaprilikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Laztan, usain eta zapore nahasketak sentsualitatearen gorenera eramaten gaitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.

Beste inon aurkitu ez dudan usain-egurats berezia hatsartu ohi zen gure sotoaren espaloian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izen balioa duela)

Alferrikakoak liratekeen lodigarri, egonkortzaile, usain-emaile eta koloratzaile ugari gehitzen bide zaizkie janariei.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Lekale beratuak, labore hozituak, usain-emaile natural eta sintetikoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrain usainak kalte egiten dit, agi danean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek, sagar-usain eztia zure arnasak.  Elizen arteko biblia   Kt 7,9

Garo-usain bete-betea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 110. orr.

Aireak iodo usain bortitza hartzen duelarik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Ke eta kafe usainaren artean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

-Absenta-usaina dago -esan zuen Ellenek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.

-Egundoko katu usaina dago -diotsot.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 180. orr.

Bere ondoan etzan nintzenean, gorputz usain hura zela nire aberri bakarra jarri nintzen pentsatzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 160. orr.

Izerdi usain sukartsu bat etortzen zaiola maindireetatik sudurrera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 153. orr.

Bularreko haur bati darion esne-usaina zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Airea janari-usain koipetsuz blai zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Ontzi pintatu berriei itsatsitako kresal-usain hura sudur-mintzetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Bolbora usain handia zegoen inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Jakitoki-usain koipetsua zerion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Igaro zenean, kosmetiko usain sarkorra usaindu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Besazpi-usain ahul bat zerion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 107. orr.

Handia zen zoko-usaina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Itxi-usainak edo usain itogarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Garbi-usain zorabiagarri batek hartu zuen konpartimendua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Sudurra haren orrien artean sartuta arnasa hartzean halako mindu-usain bat hartzen zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Ganbara iluna, gauzaz betea, lizun usain nahasgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

Lizun-usaineko harri hezeko gorapean, ehiza-zaina zegoen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Mirra, aloe eta kanela usaizkoak zure jantziak, harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.  Elizen arteko biblia   Sal 45,9

Tindategi bat eta erre-usain misteriotsua zerion ikuztegi txinatar bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

-Katuaren pixa-usaina dago hemen!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia izenondoduna dela)

Garagardo eta arrain ustel usaina zerion ostatu itxi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 277. orr.

Haragi ustel usaina zegoen barreiaturik, odol eta alkoholarenarekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Odol berri usaina zerion oraindik hari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 219. orr.

Ogi prefabrikatu usaina izerdiarekin nahasturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.

Lur hiro usaina zebilkion andereari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Kastore-olio usaineko igogailu estu batean zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.

Eta zaldi-gorotz usaina, nabarmen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

8 irud/hed

Mozzkortuta ala ezz, diruaren usaina... airean hartzen dut nik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Euforia nagusi, arrakastaren usaina bazter orotatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

"Haiek" diskete batzuen ustezko desagerpena aipatzen ditek; hik horren usainik ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Gauaren usaina zekarren haizeak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.

Neguaren indar lokartuaren usaina.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Esaldi inozo hura, postdata alferrikako eta aitzakia merkearen usaina zeriona.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.

Zinema beltzaren usaina duen filma da, Abel Ferrarak egin duen klasikoena.  Berria - Harian   2005-09-15

Hark, ezaxolati izaki, bihotz-zabala guztiz, eta azpikeriaren usainik gabea, ez ditu miatuko armak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 188. orr.

Zer usain hartzen diozu euskal gatazkaren konponbide aukerari?  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Usain hori hartzen zaio kanpainari, eta batzuek dagoeneko usaina baino zertxobait gehiago sumatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Gero, berriz, irratietako eta telebistetako jardunak kiratsa bihurtu zuen usain hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 48. orr.

Partidari usaina ere ederki hartu zion.  Berria - Kirola   2006-01-24

Jai horren usainera bildu den gizajo eskazale tripazai guziaren prototipoan gorpuztu baita.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.

Juninho brasildarra golaren usainean egon zen sarri.  Berria - Kirola   2004-02-26

Graciano Gomezen Todo a tus pies kubatar usaineko abesti alaia.  Berria - Kultura   2004-11-02

9 (irud/hed, izenondoekin)

Bakearen usain goxoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Lurraren izerdian usain beroak eta hotzak, hezeak eta idorrak dira nahasian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Heldutasuna eta erantzunkizuna eskatzen zuen egitekoa zen hura [...] eta usain ona zerion, idor eta garbia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Usain txarra hartzen diot nik, eta ez talibanen antzera ni ere sudur-luzea naizelako, ez behintzat horregatik bakarrik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 82. orr.

-Ez zioat honi batere usain onik hartzen, ez zekiat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Usain txarreko istiluren bat badarabilte Quenutarren dendan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.

Haren santutasunaren usain gozoak erakarrita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Beti sumatu izandu dut ijito usain ikaragarria, euskal erlijio eta sineskeria orotan ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.

Bere semeen egintzen usain gozoaz blai, Frantzisko santua ez zen bere baitan kabitzen pozaren pozez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Behartua nago guztiak zerbitzatzera eta nire Jaunaren usain gozoko hitzak ematera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Laster, askoren santutasun usain eztia kirats bihurtuko da, kiratsa darien ahoak ixten ez badira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

10 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fruituek, haien inguruan, udaberri usain freskoa zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Istilu usaina dago, giro arraroa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Opor usainean dabil François frantziarra ere.  Berria - Harian   2005-08-30

Briatorek beti izan du inguruan mafioso usain hori, eta horrek zer pentsa ematen du, baita Renaulti buruz ere.  Berria - Kirola   2004-08-29

Mundu guztiak salatari-usaina hartzen dio mundu guztiari, etsaia ikusten da alde guztietan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

Bestea utzi nahi zuen norberak, bere biktima usainarekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 125. orr.

Alferrik ibili nintzela seme deitzen eta horrelako tonto usainetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 95. orr.

Halako amatasun usaina edo sentitu behar duzu zeure gorputzean, eta nik, usainen aurrean horren sentibera nengoen hartan, deus ere ez nuen horrelakorik sentitzen neure larruan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 19. orr.

Haren inguruan nabari zen loak isuritako halako zorion-usain bat, barnekoa, xuabea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

Garaipen usaina nabari zen barruan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

Errezeloz begiratzen dio apriorismoaren, dogmaren edo ideologiaren kezka-usain desatsegin hori duela iruditzen zaion guztiari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Galtzen direnentzat, heriotza ematen duen heriotza-usaina; salbatzen direnentzat, berriz, bizitza ematen duen bizi-usaina.  Elizen arteko biblia   2 Ko 2,16

Mendeku usaina dario polizi operazioari.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Final usaina nabari zen bazterretan.  Berria - Kirola   2004-11-24

Gaitzespen-usain nabarmena zegoen airean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

· Ellen alaiki eseri zen taxiaren larruzko jarleku hautsez betearen gainean, arnasa sakonki hartzen zuela goizeko aire ibai-usainekoa barneratuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 236. orr.

Donejakuera daraman bide erromes-usainekoa harturik,  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.

11 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia izenondoduna dela)

Azukrea erretzeko gogoa zuen, han sumatzen zuen argalkeria doilor usaina uxatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.

12 usain egin zerbaiten usaina hartzeko bertara sudurra hurbildu. ik usaindu.

Stephenek, usain egin, eta sudurra uzkurtu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Sasoi hartan, bada, liburuei usain egin eta hotzikarak izaten nituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Ertza sudurrera eraman, eta usain egin zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Berniz potea ireki, eta usain egin zion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Zakurkumea lau hankak luzatu eta zoruari usain egiten hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.

Nik, batzuetan, usain egiten nien oinei eta onartu behar izaten nuen usain txarra zeriela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Txakur batek beste txakur batekin topo egiten duenean, mezu hau bidaltzen dio: usain egidazu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Ahalik luzeen eusten zion usain egiteari, mofeta hilaren kiratsetik gordetzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Mutilak gonan usain egiten zion luzaro, jolas antzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

13 usain-gozo ik usaingozo.
14 usain-gozatu ik usaingozatu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

belar usain (4); bere usain (4); beren usain (4); erre usain (11); esne usain (4); halako usain (7); izen onaren usain (6); izerdi usain (6); jaunaren usain gozoko (4); kolore eta usain (4); lurrin eta usain (8); oso usain gozoa (4)

usain arina (5); usain arraroa (7); usain bera (13); usain berezi (19); usain berezi bat (4); usain berezi hura (5); usain berezia (14); usain bizia (4); usain bortitza (5)

usain ederra (7); usain egin (26); usain egin zion (8); usain egiten (9); usain eta zapore (4); usain freskoa (4); usain garratz (4); usain gogorra (4); usain goxoa (18); usain gozo (28); usain gozoa (61); usain gozoak (7); usain gozoen (5); usain gozoko (24); usain gozoz (15); usain gozozko (5); usain guztiak (4); usain handia (7); usain handia zegoen (4); usain hartzen (4); usain heze (6); usain hezea (4); usain higuingarri (4)

usain jasanezina (5); usain mina (4); usain mindu (4); usain mota (4); usain nazkagarria (5)

usain on (10); usain ona (33); usain onak (6); usain oneko (4); usain onekoak (4); usain onik (8); usain onik hartzen (4); usain pixka (6); usain pixka bat (6); usain sarkor (15); usain sarkorra (21); usain sarkorra zerion (4); usain sarkorrak (11); usain sendo (4); usain sendoa (6); usain sexualak (5); usain txar (6); usain txarra (56); usain txarra hartzen (6); usain txarrak (12); usain txarreko (7); usain txarrik (5)

ustel usain (7)

alkohol usaina (4); ardo usaina (6); argizari usaina (4); arrain usaina (7); bainila usaina (4); belar usaina (5); bere usaina (14); berri usaina (4); bolbora usaina (7)

egin berriaren usaina (4); erre usaina (23); esne usaina (11); euri usaina (4); gorotz usaina (4); gorputzaren usaina (5); hezetasun usaina (4)

intsentsu usaina (8); intsentsuaren usaina (4); isuritako usaina (15); itsaso usaina (4); itsasoaren usaina (5); izerdi usaina (12); janari usaina (4); kanela usaina (4); ke usaina (6); kresal usaina (7); kresalaren usaina (4); lixiba usaina (8); lurrin usaina (5); naftalina usaina (5)

odol usaina (4); olio frijituaren usaina (4); olio usaina (7); olioaren usaina (4); petrolio usaina (5); pixa usaina (6); semearen usaina (5); sexu usaina (4); simaurraren usaina (4); tabako usaina (10); tren usaina (6)

usaina aditu (16); usaina aditu zuen (4); usaina aditzen (16); usaina aditzen zen (5); usaina baino (9); usaina botatzen (4); usaina da (11); usaina dago (18); usaina dario (10); usaina dariola (4); usaina darion (9); usaina dauka (9); usaina du (21); usaina duen (7)

usaina ekarri (4); usaina ekartzen (4); usaina ematen (4); usaina eta zaporea (6); usaina har (4); usaina hartu (17); usaina hartu dio (4); usaina hartuko (4); usaina hartzeko (6); usaina hartzen (17); usaina hedatu (5); usaina hedatu zen (5); usaina hedatzen (4); usaina heldu (4)

usaina iristen (4); usaina iritsi (4); usaina izango (7); usaina izaten (4); usaina nabari (6); usaina nabaria (9); usaina nabaria zen (7); usaina nabaritu (7); usaina nagusi (6); usaina nagusi zen (4)

usaina sartu (5); usaina sentitu (8); usaina sentitzen (4); usaina sumatu (4); usaina sumatzen (8)

usaina usnatu (4); usaina zegoen (21); usaina zen (10); usaina zen nagusi (5); usaina zerien (13); usaina zeriola (12); usaina zerion (46); usaina zeriona (4); usaina zetorren (7); usaina zeukan (6); usaina zeukaten (4); usaina zuen (23); usaina zuten (5)

ustel usaina (18); zerion usaina (6); zoko usaina (13)

isuritako usainari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus