Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sumatu, suma(tu), sumatzen (orobat somatu g.er.) 1 du ad sentipen edo sentimen bat nabaritu.

Ia ez nuen sentitu, baina sumatu nuen zutik irauten lagundu zidan energia deskarga hura.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 176. orr.

Haiek ez zuten ikusi ikusten... sumatu egiten zuten haren usain hotza usnatuz!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 372. orr.

Izan ere, nahiz eta zuek haizerik ez sumatu, ez euririk ikusi, urez beteko da haran hau.  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,17

Sumatu egin zuen Maxek, entzun baino areago, Perretteren oihua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

Ahotsa, ordea, entzumenak bakarrik sumatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 179. orr.

Belarri erne batek bakarrik sumatu ahal izango zizkion koxka batzuk ahoskeran.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 285. orr.

Orain arte ikasi eta sumatu dudanagatik, ez dut dudarik egiten nik, Orentzero gurea [...] Europako iparraldetik Fraintzin barrena sartua dugula.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.

Sansomek egarri handia sumatu zuen.  Elizen arteko biblia   Epa 15,18

Bere maletak egiten sumatu nuen gau batez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.

Ironia sumatu dio azken hitzetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 97. orr.

Ez zuen inon poliziaren arrastorik sumatu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 39. orr.

Haren begirada nekatuan ez da bizipozik sumatzen, izatekotan ere gaitz makur eta ezkuturen baten azpilana atzeman daiteke haren aurpegieran.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Bere bihotzean poza eta tristura sumatu zituen nahasian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Saiatuko naiz, nere senak artxiboetan sumatu duena azaltzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.

Harridura muzin bat sumatu dut Garaziren aurpegian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 317. orr.

Larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran, haren zergatiaz tutik ere sumatu ez arren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

Hots motel batzuk sumatu nituen, norbait egur gainean arrastaka balebil bezala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 126. orr.

Ez nion inolako aldaketarik sumatu.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.

Gorputza zurruntzen sumatu nion traje zimurtuaren azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Marisak eta biok, ordea, bi auto sumatu genituen igarotzen Goi-mailako funtzionarioak halako zirrara atsegin bat sumatu zuen barnean, Gauza arrarorik ere ez zuen sumatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Anaia dardarka hasi zen ikaraz eta, ez dakit zer sumatu zuen, ez zuen lehengo adore bera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Eta ulertzen zidala sumatu nion begietan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 176. orr.

-Diego... -bere eskua sumatu nuen nire besoan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 191. orr.

Memento horretan etenune bitxi bat sumatu nuen, eta haria galdua nuela erreparatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Bekaizkeria antzeko sentimendu bat sumatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 183. orr.

Sumatu egiten da erregea ernegatuta dagoela baina ez duela ernegua kanporatu nahi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

2 (adizlagun edo kideko batekin)

Ozta-ozta sumatzen ziren goiztiriaren lehenengo argi-izpiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Oso ahul sumatu zuen distira Léak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Aliasek ongi sumatzen zuen hondamenaren ondorioa zirela soldadu goibel haiek, ez hondamendiaren eragile.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Berriak, egia esan, aldez aurretik suma nezakeena baino askoz gutxiago kezkatu ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Harriturik sumatu nuen eguna bezalakoxe astun zela gaua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

Sarraila giltzaz zulatu eta irekitzean, etxekoneko ipurtandia kantari sumatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 29. orr.

Giro animatuxeagoan, barrezka sumatzen ditugu Marta eta Mikel.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 179. orr.

Topatu genuen hurrengoan uzkur sumatu genuen, artega, baina gurekin geratu zen poteoan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.

Atalburutik pasatzean atezaina sumatu nuen bere garitako leihatilatik zelatan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

3 (konpletibekin) ik konturatu.

Zahagia heldu zela sumatu genuen, eta guk aurrera pasako zela uste, baina, hor non sartzen zaigun atetik barrenera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 72. orr.

Lotura horiek [...] arbitrarioak zirela sumatzen nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 212. orr.

Mendian zegoela sumatu zuen, bideak lainopean gora egiten baitzuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Hau Kristoren atleta hasi berria zen oraindik eta, bila zetozkionen mehatxuen berri entzun eta hurbil zirela sumatzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Eta denek sumatu zuten gorputza bezainbat bihotza ere argitzen zitzaiela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Erabaki bat hartzen ari zela sumatu nion.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 93. orr.

Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu baitut.  Elizen arteko biblia   Lk 8,46

Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu baitut.  Elizen arteko biblia   Lk 8,46

Argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Ondo gogoratzen dut nola erregutu nion Hagridi handik joaten uzteko, piztia hura ikastetxean libre zebilela sumatu nuenean. norbait mostradorerantza datorrela sumatu dut.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 233. orr.

Enbarazu egiten ziela sumatzen zuen; horrek latzago, garratzago bihurtzen zuen, bere gona eroriarekin, bere armiarma beso handiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

4 igerri, antzeman.

Ene gorputz-ate guztiak miatzen ditut eta ez dut sumatzen nondik sartu diren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 246. orr.

Raduan Husainik sumatu egin zuen bisitaldiaren arrazoia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Ez dugu soinua aditzen ezaugarri bidez, hark entzumena ukitzen duelako baizik, eta signifikazioa sumatzen dugu gauza signifikatua ikusi ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 190. orr.

Irudi horretan, Santa Anaren jantziaren forman hegazti harrapari baten ingurua suma zezakeela [...] iruditu zitzaion Freudi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Nik itxuragatik sumatu bezala, Suediatik Kanadara eta Kanadatik Estatu Batuetara mugitutako familia batekoa zen bera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Sumatu ere ez nuen egiten gure aitona nolakoa izan zitekeen gaur egun.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

Sumatu ere nekez nik, nola pasa daitekeen astebete oso bat halako ontzi baten barruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Suma zitzakeen atea zeharkatu orduko: bere arreba astuna eta honen senar koitadua, haurra kapazuan zutela, anaia ehizarako fusila eskuetan zuela batera eta bestera paseoan, eta gurasoak ere han, Carverrek oraindik ikusi ezin zuen umearen inguruan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

5 suma ahala

Azkenean, bukatuta jada aro erromantikoa, zabalduta hiztegi psikoanalitikoa gizarte osora, nagusituta erabat herrixka unibertsala bere txutxumutxuekin, Rousseauren usteak suma ahala erantzun jaso ditu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Baina, bere hamar urte haiekin, maldizioak esaten zituen suma-ahala, zigarroak osten zizkigun, erantzun lotsagabeak ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

6 zer suma adlag

Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan-etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Sator bat zebilen haien artean zer suma eta sator hura edonor izan zitekeen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 78. orr.

Egongelako bere paperen artean zer suma nenbilen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

Inondik ere, inguruetako herri zein auzoetako bazter-nahasleei txoko egokia iruditu zitzaien gurea, non zer suma ibiltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Gero ostera mugitzen hasi ziren nire urratsak, eta ate zuloetan barrena zer-suma segitu nire begiek.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Adiago jarri da orduan, urduri eta zer suma.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

7 zer suman adkag zer suma.

Ez irrati eta ez telebista bizi zirenean, mendiartetik zeru goira zer-suman zer erreparatuko, entzutetsuak bezain onuragarriak behar zuten izan halako iragarpenak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

zer suma (10)

zer suman (6)

aldaketa bat sumatu (5); aldaketa sumatu (4); argi sumatu (5); ari zela sumatu (5); arriskua sumatu (4); beharra sumatu (5); berehala sumatu (15); berehala sumatu zuen (6); dardara sumatu (4)

egiten sumatu (5); eskua sumatu (5); ezer sumatu (7); ezin sumatu (4); falta sumatu (23); faltarik sumatu (4); gogoa sumatu (5); gutxi sumatu (4); hotza sumatu (5)

ia sumatu (4); interesa sumatu (5); itzala sumatu (4); laster sumatu (5); mina sumatu (4); mina sumatu zuen (4); nekea sumatu (7); norbait sumatu (5)

presentzia sumatu (4); sekula sumatu (4)

sumatu orduko (14); sumatu uste (19); sumatu uste izan (12)

usaina sumatu (4); zantzurik sumatu (4); zer sumatu (4); zerbait arraroa sumatu (6); zerbait berezia sumatu (5); zerbait sumatu (11); zerbait sumatu zuen (4)

falta sumatuko (11)

aise sumatzen (4); apenas sumatzen (6); argi sumatzen (4); aspalditik sumatzen (4); beharra sumatzen (9); berehala sumatzen (6)

falta sumatzen (40); falta sumatzen du (6); faltan sumatzen (12); gertu sumatzen (4); giroa sumatzen (6); gutxiago sumatzen (5); haren falta sumatzen (6); hurbil sumatzen (6); hurbilago sumatzen (4); hutsa sumatzen (5)

ia sumatzen (4); itzala sumatzen (4); nahia sumatzen (5); nekea sumatzen (16); nekea sumatzen hasi (7)

poza sumatzen (4); premia sumatzen (4); sentimenez sumatzen (5)

sumatzen hasi (31); sumatzen hasi da (5); sumatzen hasi zen (10); sumatzen hasia (14); sumatzen hasia nintzen (4); sumatzen hasia zen (4); sumatzen hasiak (5); sumatzen hasita (5)

usaina sumatzen (8); zerbait sumatzen (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus